Issuu on Google+

ELKARRIZKETA Zestoa Herri Ikastetxeko bi irakasleri egin diegu elkarrizketa, bata Maria Jesus dugu, matematikako irakaslea eta bestea Ana, heziketa bereziko irakaslea. Urte ugari daramatzate eskola honetan lanean, egia esan, hasi zirenetik diardute eskola honetan eta oso gustura daude. Eskola honetan metodologia desberdina ematen da, asignatura edo materia bakoitzean, departamentu txikiak daude bananduta, eta adin desberdinetako ikasleeak nahasturik daude gelan. Irakasleak oso gustura daude metodologia honekin eta haiek diotenez, oso eraginkorra eta baliagarria da ikasleentzat. Hona emen egin dizkiegun galderak: 1.Zenbat urterekin hasi zinen mundu honetan? Zergatik? Zer ikasketa burutu zenituen? Maria Jesus: 20 urterekin hasi nintzen lanean, emen bertan Zestoan. Egia esan, ez dakit zergatik 17-18 urterekin zegoen aukera bat zen, eta Donostian bertan izateak ere asko bultzatu ninduen. Umeen mundua beti gustatu izan zait eta hau izan daiteke arrazoi nagusia. Majisteritzako ikasketak burutu nituen orduan, nahiz eta geroago espezialidade gehiago barneratu ditudan lanean aritu naizen denbora honetan. Haur hezkuntzako espezialitaterik ez nuenez, berriz ere Donostiara joan nintzen honakoa ikastera, eta musikako espezialitatea ere bai. Ana: Nik ere 20 urterekin amaitu nituen majisteritzako ikasketak, eta segituan hasi nintzen lanean “patronato� batean, garai egokia baitzen lan munduan sartzeko, nahiz eta geroago integrazioarekin batera eskola publiko arruntean hasi nintzen lanean. Heziketa bereziko ikasketak egin nituen bereziki, haiekin egin nahi nuelako lan. Geroago, hobetzeko asmoz, pedagogia terapeutika egin nuen, eta honakoa gogorra egin zitzaidan gauez izaten baitziren klaseak. 2.Zer gustatu zaizu gehien heziketa mundutik? Eta zer gutxien? Maria Jesus: Gehien gustatzen zaidana da umeekin dudan harremana, klasean, eguneroko

lanean..

Eguneroko

bizikidetza

hori.

Gutxien

gustatzen

zaidana

administrazioen kontuak dira, beraiek esandako forma ematea egiten dugun guzti horri. Ana: Niri gustatzen zaidana, eta beti txunditu nauena zailtasunak izan harren, haurrek dituzten habilidadeak dira, beraiek dituzten gaitasunak. Hori ikustea eta konprobatzea ikaragarria da, umeek nahiz eta maila baxua eduki aurrera egiten dute, eta hasieran ikusi


ez dituzun trebetasun horiek dituela ikusteak txundituta lagatzen nau. Bere buruak nola arrazionalizatzen duen ikustea ikaragarria da. Gutxien gustatzen zaidana, alderdi formalak dira, eta administraziotik datozen exijentziak, izan ere, saltzen diguten diskurtsoa ez da ume bakoitzaren mailara egokitzen, esaten duena taldean aplikatu behar da. Baina bueno, egin behar denez egiten duzu, baina ez zait batere gustatzen. 3.Zure ustez zein da ikasle baten jarrera egokia? Maria Jesus eta Ana: Ba jarrera egokia da, jakinmina edukitzea, nahi izatea, gustura egotea eguneroko horretan, kolaboratzea... Hartu eman bat ikustea irakasle eta ikasleen artean. Eta baita lanerako jarrera eta albokoei laguntzeko prest egotea. 4.Zein balore erakusten dizkiezu haurrei? Maria Jesus eta Ana: Gure iritziz balorerik garrantzitsuena errespetua da: erresetua helduekiko, errespetua beraiekiko eta beraien buruarekin. Errespetua negoziatu ezin den oinarrizko gauza bat da. Besteekin egoten jakitea, besteen iritzia kontuan hartzea, berea azaltzen, elkarri laguntzeko jarrera eta lan egitea balore bat bezala. Esfortzua ere hor dago; esfortzua erakusten den gauza bat da, eta badakite esfortzu horri esker zerbait lortzen dutela, honek poza ere ematen dielarik. 5.Ba al dago hezkuntza arloan desberdintasunik zu ikasle eta irakasle izandakoaren artean? Zeintzuk? Maria Jesus eta Ana: Asko, desberdintasun asko daude. Gu umeak ginenean gela berean ikasle asko eta asko zeuden, exijentzi asko zeuden, klase guztiak majistralak ziren eta irakaslearen autoritatea nabarmentzen zen. Umeek zeresan gutxi zuten, eta esandako guztia egin behar zen bai edo bai inolako aukerarik gabe. Disziplina ere oso zorrotza zen. Bestale, ikasteko modua memorizatzea zen eta gehienetan gauza absurdoak ziren. Orain beste era batera egiten dugu lan, aurkezpenak egiten dira, besteen balorazioak entzuten dira.. erabat desberdina da. Garai haietan irakasleari beldurrra genion, harremana oraingoaren erabat desberdina zen. Ez zegoen kolaboraziorik, dena konpetentzia zen. 6.Ba al dago irakaskuntzan arrakasta izateko sekreturik? Maria Jesus: Nahiko genuke! Ez dago inolako horrela egiten da eta arrakasta dago. Ikasle talde bakoitzarekin desberdina da, talde batetik bestera aldea baitago. Bestalde, ume guztiak ere desberdinak dira eta egokitu egin behar zara haiengana, bakoitzarekin


dugun eskuhartzea desberdina da. Ana: Ez dago errezetarik, sekretua pixka bat da irakasleak duen “arteaâ€? esku hartze horretan, zein trebetasun dituen enpatizatzeko eta ikasle taldea emateko. Irakaslearen esfortzu horrek erantzuna izatea ikaslearen aldetik, arrakasta dela iruditzen zait. Baina ez dago formularik. 7.Beti esaten da irakasleen bizitza oso erraza dela, zer esango zenuke? Zein da lan honen aspekturik gogorrena? Maria Jesus eta Ana: Erraza oporretan dela erantzungo genioke! Azken finean irakasle batek bere lana etxera ematen du, buelta asko ematen dizkiozu, ohean kuxiĂąari konsultatzen diozu... Ume aniztasun handia dago gelan, eta denekin ez du balio egiten duzunak. Batzuekin asmatzen duzu eta besteekin ez, etxera joan eta gogoeta egiten hasten zara, ez da erraza. Alde on ugari ditu ordea, oporraldi luzeak barne! Oso polita da, eta badaude momentu goxoak, emaitzak ikusten dituzu eta momentu magiko ugari bizitzen dira. Umea pozik dagoenean zu ere pozik zaude azken finean Gogorrena zer egin ez dakizunean ikusten da, ezin duzunean lortu, umeak aurrera egitea; batzuetan ez gara iristen umearengana. Kasu batzuetan ere inpotentzia sentitzen duzu, zenbait momentutan ez dakizunean nola jokatu. Eta badaudelako arazo batzuk zuk ezin dituzula kudeatu. Egoera asko eskolatik kanpo gertatu arren, eskolan isladatzen dira, eta honek ondoeza sortzen du. 8.Nabaritzen alduzu generoen arteko desberdintasunik? Zeintzuk? Maria Jesus eta Ana: Haurren artean ematen da baina ez neurri handian, kolektiban eseri behar dugunean adibidez, neskak alde batetik eta mutilak bestetik, eta hau ia ziklo guztietan geratu ohi da.

Hori ematen da, baina ez da hortik haratago joaten. Mutilei

gehiago kostatzen zaie rola barneratzea, adibidez, antzerki batean neskaren papera tokatu bazaie beti egiten dute atzera, neskek aldiz ez. 9.Gaur egungo hezkuntza sistema egokia iruditzen al zaizu? Zer aldatuko zenuke? Maria Jesus eta Ana: Gu emen gure sistemarekin oso gustura gaude, nahiz eta beti dagoen zerbait aldatzeko eta hobetzeko. Gu urtero ahalegintzen gara gure formakuntza saioetan aurrera egiten. Baina orokorrean gustura gaude Amara Berri sistema honekin eta lantzen diren umeen balore eta gaitasunekin. Hala ere, beti dago zer hobetu. Gure sistema oso bideratua dago errealitatera, gure departamentuak eta txokoak errealitatean


ikusiko dituzte, eta hau oso baliagarria da beraientzat. Beti saiatzen gera lotura hau bilatzen: irratia dugu, telebistan ere sartuta gaude.. gure metodoetan gaitasunak lantzen dira, geroago eguneroko bizitzan ikusiko dutenera bideratuta. 10. Ikasle-irakasle arteko harremana, nolakoa? Maria Jesus eta Ana:Gertutasun handia dago. Zestoa herri txiki bat da, eta emen ikasle eta irakasle arteko gertutasun handia dago, nahi eta nahi ez. Irakasleek ume guztiak ezagutzen dituzte 2 urtetatik 12 urtetaraino, ez beste herrietan bezala. Oso harreman estua dago, eta saiatzen gara tutoretza edo bileren bidez gehiago hurbiltzen. Gainera metodoak asko errazten du harreman hau, izan ere banakako iradokizunak, argibideak.. ematean asko gerturatzen gara. Bestalde, talde txikiak izateak bakoitzarekin egoteko denbora gehiago ematen du eta gertutasuna errazagoa da horrela. 11. Zer pentsatzen duzu Wert legearen inguruan? Ana eta Maria Jesus: Atzerakoia da oso, pausu handia da geure garairantz, eta honek benetan hotzikara sortzen digu. Alderdi guztietatik da atzerakoia baina batez ere hizkuntza aldetik, rebalidak.. Estatuko lenoko baloreak ezarri nahi ditu, orokortu egin nahi du guztia. 12. Eskola pribatua edo publikoa? Zergatik? Ana: Niri ez zait batere gustatzen banaketa hau. Ikastetxe ona edo txarra izango da. Pribatua izateak ez du ematen garantia hori ikastetxe ona izango dela, ezta publikoak ere txarrak direnak. Nik ikastetxe publikoa defendatuko dut ikastetxe publikoan egiten dudalako lan, baina nik uste dut garrantzitsuena ikastetxe bakoitzak duen lan egiteko modua dela, eta ez publiko ala pribatua den. 13. Zer eragin dauka eskolaren ideologiak zure hezkuntzan? Ana eta Maria Jesus: Gu eskola publikoa garen aldetik, euskaldunak gara, eta publikoa garen aldetik ideologia guztiak onartuko ditugu baina ez dugu inor bultzatuko. Suposatzen da ideologia guztiak dutela lekua gure eskolan, eta errespetuz entzungo ditugu. Baina eskola berak ez du hartuko bide bat. 14. Hezkuntzan gero eta murrizketa gehiago daude, non nabaritu duzu? Ana eta Maria Jesus: Ordezkatzetan eta baliabide pertsonaletan batez ere. Gaixotzen denean irakasle bat haur hezkuntzakoa bada bi egunetan etortzen da


ordezkoa, eta lehen hezkuntzako irakasle bat gaixotzen bada ordea, bost egun geroago etortzen da (aste bat eskola orduetan) eta bertako baliabideekin saiatu behar zara aurre egiten, hoanka oso zaila delarik. 15. Sekula gertatu al zaizu haur batek jarrera desegoki konstantea izatea? Nola jokatu zenuen? Maria Jesus: Gertatzen da jarrera desegoki bat izatea eta oso sarri gainera. Lehengo beste irakasleekin eta orientatzailearekin konsultatzen da, ea zer egin daitekeen, zein irakaslerekin konpontzen den hobeto, zein estrategia erabili.. Bateratzen saiatzen gara, denon artean koordinatzen egoera edo arazoa bideratzeko. Nahiz eta ez dugun beti asmatzen. 16. Zeri dagokio eskola porrota? Nola aldatuko zenuke? Ana: Nik uste lehenengo garbi izan behar dugula zer den eskola porrota, zer ulertzen dugun eskola porrota entzundakoan. Nire ustez, eskola porrota ume bati behar duena ematera iristen ez garenean gertatzen da. Ez da ikasle batek jarritako emaitzak lortu dituen ala ez, ume horrek dagoen lekutik aurrera egin badu, gauza handia lortu du. Maria Jesus: Gertatzen da baita ere, ikusten duzu ume bat dituen gabeziak dituela ere, aurrera doala, baina gero gertatzen zaigu, umeak administrazioak jarritako minimoak ez dituela gainditu. Honek frustrazioa sortzen digu, izan ere ikusi duzu umeak egin duen aurrerapena, baina gero administrazioa etoortzen da eta beste urte bat proposatzen dio. Biak: Guk honako honi ez deritzogu eskola porrota, zeren eduki ditugu ikasle batzuk onenak aurrerapauso ikaragarria eman dutenak, eta administrazioak porrot gisa hartzen du honakoa. 17. Zer pentsatzen duzu adimen urritasuneko ikasleei ematen zaien hezkuntzaz? Ana eta Maria Jesus: Nik uste dut sensibilitate handia dagoela. Urritasuna edo ez urritasuna, konsiderazio berbera hartzen dugu haur guztiekin. Gure ikastetxean, baliabide asko eskeintzen dira eta kontzeptua ere, urritasunarena, beste abiapuntu batetik hartzen dugu. Izan ere guk urritasunak dituen aurrak, taldeko aniztasunaren barnean sartzen ditugu, taldeko beste edozein kide dira. Haur batzuk gaitasun gehiago edo gutxiago izan ditzakete talde batean, eta adimen urritasuna duten haurrak ere aniztasun honen barnean daude guretzat. Ez da aparteko gauzik egiten: taldeko partaide bat da, bere ezaugarriekin. Alde horretatik ere esfortzu handi bat egiten da, errespetua eta elkarri laguntze hori bultzatzeko. Taldeari dagokionez, adimen urritasuneko haurrak ere beraiekin jardutea


aberatsa da oso. Ikastetxe honetan edozein umek edozer behar badu laguntza ori eskeintzen zaio. Orduan umeak erabat ohituta daude, aldamenean jarri eta laguntza ematen, umeek ardura hori hartzen dute. 18. Zer nolako jarrera hartzen duzue bullingeko kasu baten aurrean? Maria Jesus eta Ana: Egia esan, ez dugu inoiz bizi izan honelako kasurik. Baina honelako kasuetarako administrazioak protokolo bat eskeintzen digu, zer egin behar den jakiteko. 19. Zein da zure kastigu metodorik erabiliena? Ana: Nik askotan haserretu egingo naizela esaten diet. Aurpegi serioa jarri eta tonu gogorrean. Maria Jesus: Nik ere bai, jolas denboran gelan gelditzeko ere esan ohi diet. Bera gai dela ikusten bada, baina bere jarrerarengatik gelan ez badu ezer egin, jolas denboran gelditzeko esaten diet klase orduan egin ez duena egin dezan. Ana eta Maria Jesus: Sarritan positiboa gehiago erabiltzen da, ikasleari oso ondo egin duela esatea. Ikasleari animatzen eta motibatzen saiatzen gara. Izan ere, irakasleoi ez zaigu gustatzen kastigua jartzean, baina batzuetan beharrezkoa ikusten dugu jarrera hori konstantea bada. 20. Zer iruditzen zaizu ezinbestekoa klasea ematerako orduan? Ana eta Maria Jesus: Errespetua eta disziplina bat edukitzea lan giro on bat sortu ahal izateko. Sarritan disziplinak gogor samar sonatzen du, baina ez da beti horrela. 21. Zer mantenduko zenuke gaur egungo hezkuntza formatik? Ana eta Maria Jesus: Guk esan dugun bezala gustura gaude gure sistemarekin, eta gure metodologia mantenduko genuke. Gure metodologia aberasten saiatu nahiko genuke beti ere gure eskeintza hobeagoa izan dadin. Hala ere badauzkagu hobetzeko gauzak, metodoa eguneratu, teknologia berria, material berria... beti dago zer egin! Urte gauzak egiten ari gara eta ez gara inoiz gustura gelditzen!


22. Zure esku egongo bazen (kanpo faktoreen eraginik gabe) zein nolako hezkuntza emango zenuke? Ana eta Maria Jesus: Aurrekoaren nahiko lotuta dago. Nik nota kontu hori kenduko nuke. Lehen ebaluazioa egiten genuen, zeren informe bat beti eman behar da, baina orain ordea, nota kontua jarri digute: ongi, nahiko, oso ongi... eta honako zaila egiten zaigu. Uste dugu umearen esfortzu hori baloratu behar dela, notak eta minimoak alde batera utziz. Ikasleari animatu behar zaio aurrera egin dezan, eta notak kontrako egiten dutela iruditzen zaigu. Ebaluazio diagnostikoa ere ideia txarra da oso, bi goizetan egiten den azterketa bat da, eta ez zaigu iruditzen umearen jakituria azterketa horren bidez neur daitekeenik. Guk lehengo informeekin jarraituko genuke, ez du esan nahi nahi duena egiten utziko diozunik. Beti exijituaz ahal duenari. 23. Zein metodo erabiltzen dituzu ikasleak isilik mantentzeko? Maria Jesus eta Ana: Hitz egitea bada lanarekiko, positiboa da, ona. Betiere tonua mantenduz besteak molestatu gabe. Ikasleak elkar laguntzeko hitz egitea ezinbestekoa da, eta aberasgarria aldi berean. 24. LH 1, mailako eta LH6. Mailako ikasleen artean zer heziketa desberdintasun ematen dituzu? Zergatik? Ana eta Maria Jesus: Adinari dagozkion desberditasunak: edukiak aurrera doaz, ardurak, harremanak... Iraskalearekin ere konfiantza desberdina dago. Egia esan, ikasleak berak ere rol desberdin bat hartzen du, eta beraz, berarengana moladu behar gara. 25. Ados al zaude ikasle bat bere jarrera desegokiarengatik eskolatik kanporatua izateaz? Maria Jesus eta Ana: Ez gaude batere ados, oso larria iruditzen zaigu. Horrelako neurriak beste mila gauza probatu ondoren hartzen direla iruditzen zaigu. Gu ez gara inoiz iritsi neurri honetara. Honek ez du konpontzen jarrera desegokia. Gure ustez inpotentzi baten adierazpena da. Kasu batzuetan honelako egoerak ematen dira, baina suerte honez guri ez zaigu honelakorik tokatu. Hala ere, guk gutxitan baina egin izan duguna, ikaslea gelatik ateratzea da, baina saiatzen gara honakoa ez egiten. Ikasleari lasaitzeko esan eta geroago etortzeko esaten diogu; honakoa ez da egokia ezta gutxiagorik ere, eta zu ere ez zara batere ongi sentitzen. Honakoa egiten duguz azkeneko gauza da, ez zaigu batere gustatzen. Ume bat eskolatik kanporatzea da eskola porrota, frakaso bat iruditzen zaigu.


26. Etxeko lanak beharrezkoak al dira? Zergatik? Ana eta Maria Jesus: Etxeko jarraipena oso beharrezkoa eta eraginkorra da, baina etxeko lanak ez dut uste beharrezkoak direnik. Etxera joan gurasoekin hitzegin, gurasoekin zer egin duen hitz egin.. honakoa oso positiboa eta aberasgarria da guztientzat. Bisita bat egin badute ikasi dutenari buruz hitz egin.. egin dutenari buruz jarraipena egitea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Noizean behin ere lan bat bidali izan dugu, irakurketa, grafia pixka bat, motrizitatea lantzeko... Baina esan bezala etxeko jarraipena garrantzitsuagoa da etxeko lanak bidaltzea baino. Egunean 10 minutu irakurtzea eta gurasoekin irakurri duenaz hitz egitea nahikoa iruditzen zaigu, eta umeak bere esperientziak azaltzea gurasoei. Umeek ikus dezatela gurasoak arduratzen direla. 27. Haurrekin zer nolako harremanak izaten dituzu? Ana eta Maria Jesus: Herrikoak izanda beti dago ohitura hori. Ikasleek andere単o bezala ikusten gaituzte, baina harremana oso gertukoa da. Agian adina da, baina uste dugu herriaren eta eskolaren ezaugarriak asko elkartzen gaituztela. 28. Zure heziketan isiltasunak tokirik badu? Nolakoa? Ana eta Maria Jesus: Isiltasuna baldinabada irakasleak ezarritakoa, momentu bat izan behar du eta kito. Bestela umeeak asko hitz egin behar dutela uste dugu, betiere maila bat mantenduz. Hartu emanak egon behar dute eta horretarako beharrezkoa da hitz egitea. Batak besteari zerbait adierazten dionean besteak ere asko ikasten du eta alderantziz. Honela entzuten ere ikasten dute eta honakoa oso aberasgarria da haurrentzat. Aurkezpen garaian bai, ikasle batek hitz egingo du eta gainontzekoak isilik egongo dira beren kideari entzuten, edo antzerki bat errepresentatzen dutenean, irakasle bat zerbait esplikatzen ari denean... 30. Nolako harremana duzu haurren gurasoekin? Ana eta Maria Jesus: Haurren gurasoekin saiatzen gara harreman asko izaten, sarri. Gabon aurretik eta kurtso bukaeran guraso guztiekin. Kurtsoan zehar behar den guztietan gelditzen gara: bai gurasoak dituzten kezkei buruz hitz egiteko, baita irakasleok beharra ikusten badugu ere. Orokorrean, harremana oso ona da, eta telefonoz ere hitz egin ohi dugu. Harreman ona dugu, eta gainera batzarretan, eskola elkarteko bileretan..


guraso ugari biltzen dira. Beti ere saiatzen gara nola suspertu, baina gurasoak gehiago kezkatzen dira zuzenean bere umetaz hitz egiten dugunean, bilera orokorretara gutxiago agertzen dira. 31. Zenbateko eragina du familiaren arazoak haurraren heziketari dagokionez? Ana eta Maria Jesus: Eragin handia, eta batzuetan oso gogorra da ikustea umeak nola dauden haserre, gaizki. Familia ez badago ondo, umeari asko kostatzen zaio klasea aurrera eramatea, ez du aurrera egiten ikasketetan. Isladatu egiten da egoera, umeak ezin du kontzentratu, beste nonbait dago, eta lehendik duen jakinmina joan egiten da. Honakoa ez da klasean soilik antzematen, lagunekin duen jarreran ere asko nabaritzen da eta oso gogorra egiten da. Kasua oso zaila bihurtzen bada, familiarekin edo gurasoekin jartzen gara harremanetan, eta arazoa nola konpondu saiatzen gara, betiere umeari begira eta familiaren arazo pertsonaletan sartu gabe.

Amaia Arteaga eta Maria Aranguren.


Elkarrizketa