Issuu on Google+

EL PROFESOR LAZHAR Irakasle batek bere buruaz beste egiten du eta Lazhar izeneko gizon bat etortzen da ordezko gisa baina Lazhar berez ez da irakaslea, beste herrialde batetik ihesik dator, bere familia bertan utzita.

Film hontatik hainbat gauzak harritu gaituzte. Lehendabizi heriotzaren aurrean eskolak duen jarrera. Heriotza tabu gaitzat dute eta ez dute irakaslearen heriotzaz hitz egiterik nahi, beraien ustez ikasleentzat onena baita. Baina uste dugu gai honetaz hitz egitea ezinbestekoa dela, azkenean, haurrek beraien bizitzaren zehar horrelako egoeretatik igaro beharko dute eta tabu gaitzat badute ez dute normaltasunez biziko eta honek sentimentuak erreprimitzea ekarri dezake. Honez gain, irakasleek jakin egin behar dute nola jokatu behar duten horrelako gai baten aurrean eta eskolak horrelako jarrera hartzen badu irakasleak ezingo du gaia normaltasunez jorratu. Harritu gaituen beste gauza bat Lazhar “irakaslea� da. Inongo formakuntzarik gabe ume horien aurrean jartzen da eta klaseak ematen ditu berari txkitan eman zizkioten moduan. Honekin ikusten da beti ez dela formakuntza bakarrik garrantzitsuena. Nahiz eta pertsona baten formakuntza ona izan ez du esan nahi irakasle ona izango denik. Irakaslea izateko ez baita bakarrik materia jakin behar, haurrekin komunikatzen, hauei entzuten eta hauetaz arduratzen jakin behar da, materia modu egoki batean trasmitituz. Beraz, uste dugu irakasle bat izateko beharrezkoa dela materia, baina ez dela hori bakarrik garrantzitsuena eta irakasle baten zereginetan sartzen dela gai tabu horietaz normaltasunez hitz egitea, inongo arazorik gabe eta haurrek dituzten galderak ahal den heinean erantzunez, beraiek ikusi eta ulertu dezaten ez dituztela gai horiei buruzko zalantzak eta kezkak barruan gorde behar, horrek haurraren garapen emozionalean eragin handia izan dezakeelako.


Azkenik, edozein afektibitate seinaleren aurrean duten jarrera ere guztiz desegokia iruiditzen zaigu. Eskola honetan ezin zaie ikasleei besarkadarik, musurik edo bestelakorik eman. Guk uste dugu ikasle bat momentu txar batetik pasatzen ari bada irasleak besarkada bat ematea ikasleari ez dagoela lekuz kanpo, irakasleek egiten duten guztia lupa batez begiratzen da eta askotan ez da ikusten benetan dena, hau da, pertsona bat da eta bestea kontsolatu eta ondo sentiaraztea nahi du eta ez dugu uste hori gaizi dagoenik. Haurra eta irakaslea pertsonak diren aldetik sentimentuak dituzte eta maisua azkenean laguntzeko dago. Haurrei erakutsi behar zaie besarkadak, tabu gaiak... gure bizitzan beharrezkoak direla eta munduko normaltasun guztiarekin bizi behar direla.


El profesor lazhar