Issuu on Google+

1dbh, 1ud, 1 EGITURAK

ESTRUKTURAK Zertarako erabiltzen dira?

• Materialak pilatzeko: garauentzako siloak, gas biltegiak, kartoi ontziak ... • Espazioak estaltzeko: kupulak, markesinak, teilatuak ... • Gorabehera geografikoak saihesteko: zubiak eta tunelak... • Espazio hutsak sortzeko: ubideak, presak, igerilekuak... • Azalera erabilgarriak sortzeko: bideak, aireportuak, automobilen karrozeriak ... • Espazioan altuerak lortzeko: dorreak, argi zutoinak, garabiak ... • Multzo baten gainerako elementuei eutsi eta eurok babesteko: armadurak, makinen txasisa. EGITURETAKO ELEMENTUAK - PROFILAK : Altzairuak merkatuan agertzen dituen eite guztiak dira. Profilaren izena beraren ebakiduraren eiteak zehazten du (I, U, T, L, e.a.).

- HAGAK : Profil batez edo gehiagoz osaturik dauden eta esfortzuak edo zamak jasateko balio duten elementu sendo guztiak dira. Haga hauek posizio horizontala izan ohi dute.

- ZUTOINAK : Bertikalki ipinitako profil batez edo gehiagoz osaturik, beraren gainean finkatutako hagak, zertxak edo bestelako elementuak jasan ohi dituzten elementu sendoak dira,

- TIRANTEAK : Egitura osatzen duten elementu bakunei zurruntasuna emateko.

- TEINKAGAILUAK : Teinkagailuen eginkizuna tiranteenaren antzekoa da, baina sarritan, euskarri batzuen bitartez teinka daitezkeen altzairuzko kable hutsak izaten dira.

- ZERTXAK : Triangeluz osaturiko elementu konposatuak dira. Argi handiak estali behar dituzten hagen ordez erabiltzen dira.

1


MATERIALEN ERRESISTENTZIA. Egituretako elementuek esfortzu eta deformazioak jasan behar izaten dituzte. Azter ditzagun orain esfortzuok banan-banan. - TRAKZIOA. Gorputz bat trakziopean dago kontrako norantzako bi indar berdinek eragiten diotenean. Gorputzaren aldeek banatzeko joera hartzen dute eta haren luzapena eragiten dute. - KONPRESIOA. Gorputz bat konpresioaren eraginpean dago beraren baitan kontrako norantzako bi indar berdinek dihardutenean. Gorputzaren aldeek elkartzeko joera hartzen dute eta haren laburpena eragiten dute.

- EBATURA. Gorputz bat ebaturaren eraginpean dago beraren gainean bi indar berdinek kontrako norantzan, plano paralelotan eta elkarrengandik hurbil dihardutenean.

- MAKURDURA. Gorputz bat makurduraren eraginpean dago berarengan bi indar paralelo berdinek eta, bi hauen erdian, kontrako norantzan eta beraien baloreen baturaren berdina duen beste batek dihardutenean.

- BIHURDURA. Gorputz bat bihurduraren pean dago berarengan kontrako bi indar-parek kontrako norantzan dihardutenean. Gorputzak biraketa mugimendurako joera hartzen du.

Material mistoez egindako egiturak. Ziurrenik askotan entzun duzu hormigoiari buruz hitz egiten. Badakizunez, egituren eraiketan gehien erabiltzen diren materialetakoa da, batez ere zutoin edo zutabeetan, erraztasunez jasaten baititu konpresio esfortzuak. Hala ere, hagetan ezin da erabili, makurdura esfortzuek dihardutenez eta hormigoiak trakzioa jasaten ez duenez, hausteko arriskua dago eta. Orain errazago izango zaizu eraiketetan hormigoi armatua, hormigoiz eta burdinazko hagaxkez osatutakoa, zergatik erabiltzen den ulertzea.

2


SAKONTZEN Zubi bat eraiki behar izanez gero, berau gehiegi deformatzen dela ikusiko bagenu, zer egingo zenuke gezia txikiagotzeko? Badira gezia murrizteko prozedura batzuk, ziurrenik askotan ikusi dituzunak. Hona hemen erabilienak: - Argia zutoin edo bestelako elementuen bidez txikiagotu. - Kablea edo tiranteak ipini. - Ertza handiagotzeko egitura triangeluarrak ipini.

ARIKETAK Idatzi ondorengo jarduerak teknologia koadernoan: 1.- Definitu trakzio berba eta aipatu trakzioz diharduen elementuren bat. 2.- Definitu konpresio berba eta aipatu konpresioz diharduen elementuren bat. 3.- Definitu makurdura berba eta aipatu makurduraz diharduen elementuren bat. 4.- Definitu ebatura berba eta aipatu ebaturaz diharduen elementuren bat. 5.- Gezia urritzeko, ertza handiagotzeko prozedura dago. Ezagutzen duzu bide hau erabiltzen duen adibiderik? 6.- Hormigoi armatua altzairuak eta hormigoiak osatzen dute. Badakizu horietako zeinek diharduen trakzioz eta zeinek konpresioz? Zergatik? 7.- Identifikatu ondorengo elementuak, elementu bakoitzak jasaten duen esfortzua eta posizioa. Erantzuna eman ondoan dagoen taula osatuz. Profil zk. Elementua Esfortzua Posizioa

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 3


ESFORTZUAK INDAR BATEN MOMENTUA Gorputz batek ardatz baten inguruan biratzea lortzeko, indarra egin beharko dugu beraren gainean. Biraketak sortzen duen magnitude fisikoari indarren momentu esaten zaio; hori kalkulatzeko, indar horren balioa biderkatu egin beharko da indarra aplikatzen den lekutik biraketa egiten den lekurako distantziarekin: Momentua = Indarra x Distantzia Adibidez, 100 N-eko indarra biraketa lekutik 1,5 m-ra aplikatzen badugu, indar horren momentua hauxe izango da: M = I x d = 100 x 1,5 = 150N.m

EGITUREN TRIANGELAKETA Elkarri loturiko triangeluz osaturiko egitura asko daude. Halako egiturek, oso gogorrak direnez gero, aplikazio ugari izaten dituzte. Triangelua, gainean indar egitean deformatzen ez den poligono bakarra da. Hiru habek osaturiko triangelu baten edozein erpinetan konpresio indarra egiten denean, erpin horretatik irteten diren habe biak konpresio indar horren menpe gelditzen dira; hirugarren habea, berriz, trakzio indar baten menpe gelditzen da.

4


EGITURAK ETA ESFORTZUAK