Issuu on Google+

Hiru itsuak eta elefantea Baziren behin hiru gizon oso jakintsuak zirenak,  baina hirurak itsuak ziren. Ezin zutenez ikusi inguruko gauza guztiak ukitu  behar zituzten ezagutu ahal izateko. Eskuak erabiltzen zituzten tamaina, kalitatea eta  gauzen formaz jabetzeko. Orduan, egun  batean zirku bat  ailegatu zen  jakintsuen herrira. Zirkuaren beste  izaki miresgarriren  artean elefante  erraldoi bat  zetorren. Herri hartan  jendeak ez zituen elefanteak ezagutzen eta berehala  joan ziren hiru jakintsuenera jakinaraztera. Hiru itsuek elefantea ezagutzera joan ziren. Zirkuko  jabeari baimena eskatu ondoren elefantea zegoen  tokira joan ziren. Elefantea oso lasaia zen eta ez  zen arazorik egon ukitzeko.


Lehenengo itsuak eskuak luzatu zituen eta  elefantearen burua ukitu zuen. Belarri erraldoiak topatu  zituen eta gero  hagintzarrak, ahotik  ateratzen zirenak.  Harrituta geratu zen.  Berehala joan zen  besteengana kontatzera.  Horrela kontatu zien:  Elefantea enbor erraldoia da, albo bietatik mantak  dituena eta erditik bi lantza ateratzen zaizkio. Bigarren jakintsuaren txanda zen. Baina buru  aldetik hurbildu beharrean tripa eta hankak ukitu  zizkion elefanteari. Orduan berarentzat elefante bat  lau hankadun danbor erraldoia zen. Orduan hirugarren jakintsua joan zen eta honek  buztana ukitu zion elefanteari. Soka bat iruditu  zitzaion eta bertatik eskegi zen kolunpioa balitz  bezala. Oso ondo pasatu zuen eta zorionez  elefanteak holako jokoak gustuko zituen. Jolasteari utzi zionean besteengana joan zen bere  bertsioa kontatzera. Bata besteari kontatu ziotenean konturatu ziren 


ezberdintasun handiak zeundela haien istorioen  artean. Bakoitza ziur zegoen bere istorioaz baina bazekiten  besteak ez zirela gezurtiak. Orduan luze hitz egin ondoren erabaki zuten  bakoitzak egia zeukala, baina ez egia osoa, baizik  eta egiaren zati bat. Hiruren egiak, hiruren istorioak lotu zituzten eta  elkarrekin joan ziren berriro elefantea bisitatzera. Elefantearen hezitzaileari  laguntza eskatu zioten eta  orduan berak lagundu zien  hiruren deskribapenak lotzen. Orduan jakin zuten bakoitzak  arrazoiaren zati bat zeukala eta hobe dela  eztabaidatzea, ikertzea eta ikastea besteen  ikuspuntua haienaren  alde bakarrik borrokatzea  baino.


Hiru itsuak eta elefantea