Issuu on Google+

IKT-AK AZTERTUZ Luzaro ikastetxe publikoa “D” ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da. Irakasle-eskolako nire lehenengo praktikak ikastetxe honetan egin nituen eta funtsean, hori izan da zentro hau aukeratzearen arrazoia. Deba

herrian

kokatuta

dagoen

ikastetxe hau, bi eraikinetan dago banatua, baina

zuzendari

bera

izanik

bien

arduraduna, esan daiteke, etengabeko elkarrekintza giroan daudela. Eraikinetako bat, Haur Hezkuntzakoa da, eta bestea Lehen Hezkuntzakoa. Fisikoki, nahiko urrun dauden arren, esan bezala, lotura bat existitzen da eta beraz, lan honetan bien inguruan hitz egitea erabaki dut, nahiz eta, aurrerago ikusiko den bezala, gehiago LHkoan zentratu.

Ikasleria Ikastetxe honetara joaten den ikasle kopurua 474-koa da eta honela daude banatua: Haur Hezkuntzan 180 ikasle; eta Lehen Hezkuntzan 294 ikasle. Jatorri bikoitzeko ikasleria dago, batzuk herri gunetik baitatoz eta beste batzuk baserri-auzoetatik; eta honek, hizkuntza behar ezberdinak sortzen ditu: orokorrean “herrikoak”, euskararen erabilera indartu beharrean aurkitzen dira eta “baserrikoak” aldiz, gaztelaniarena.


Ikasle hauek denak kontutan izanik, ohikoena da hainbat ikasle atzerritar egotea. Kasu honetan, atzerritik etorritako ikasleak 9 dira Debako ikastetxean, eta jatorri aniztasuna dago: Uruguai, Brasil, Ekuador,‌

Irakasleria 48 irakasle aurki ditzakegu. Irakasle horiek normalean bakoitza gela baten tutore da, baina badaude irakasle horietako batzuk laguntzaileak direnak, orokorrean, tutorearenak. Horietaz gain, Heziketa Bereziko 3 irakasle daude eta hauen betebeharra da, laguntza behar duten umeei edo ikasgelako erritmoa jarraitu ezin dutenei laguntza eskaintzea.

Instalazioak Luzaro ikastetxe publikoak liburutegia, jantokia, ikus-entzunezko gelak, laborategia, psikomotrizitate gela, jolas-lekuak, eta ikastetxe arruntetan aurki daitezkeen gelak ditu. Baina lan honen harira, guri interesatzen zaizkigunak ondorengoak lirateke: Informatikako gela: ordenagailu berriak daude, sarean loturik. Formatu ezberdineko programa aurrerakoienak erabiltzeko prestaturik. Eskola-irratia:

Lehen

Hezkuntzan,

ikastetxeko

ildo

metodologikoa

jarraituz, funtzionatzen duena. Gaur egun, ikasleek prestatutako eskola barrurako emanaldiak dira. Erabil anitzeko gela: Ikastetxeak berak ordaindutako arbela digital bat dago, Lehen Hezkuntzako ikasle orok erabili ahal duena.

IKT-ak

aztertzeko

aukeratu

dudan

ikastetxearen

inguruko

datu

garrantzitsuenak ezagututa, baliabide zein azpiegitura teknologikoetan eta irakasleek hauekiko duten jarrerarekin jarraituko dut.


HAUR HEZKUNTZA Haur Hezkuntzako eraikina 2003. urtean jarri zen martxan, beraz, berria dela esan daiteke. Horregatik, azken berrikuntzei aurre egiteko moduko eraikina dela urte dut, horien artean teknologia berriak izanik. 3, 4 eta 5 urteko gela guztietan ordenagailu bana dago eta ordenagailu horiek sarean konektatuta daude.

Gelan eginiko erabilpena‌ Normalean Urtxintxa proiektuko CD-Rom-ak lantzeko erabiltzen da ordenagailua. Tarteka norbaitek beste CD-Rom bat ekarriz gero (lantzen ari den gaiarekin lotuta dagoena, edo jokoz hornituta dagoena) ere erabiltzen da, baina modu ludiko batetan. Ordenagailu hauek Windows XPrekin dabiltza. Beraz, oinarrizko programak instalatuta dituzte: Word, Power Point, Excel,... Normalean, irakasleek ez dute gelako ordenagailua euren lanetarako erabiltzen, horretarako irakasle gelan duten ordenagailura jotzen baitute. Haurren kasuan, orokorrean jolaserako erabiltzen dute ordenagailua, jolas librea izaten dutenean, asko atsegin baitute Urtxintxa proiektuko CD-Rom-ekin ibiltzea.

Irakasle gelan dauden ordenagailuak‌ Ordenagailu hauek ere sarean konektatuta daude. Bat zaharra den arren, (Windows 98 du instalatuta eta inpresora zahar bat ere badu) oso gutxitan erabiltzen da; normalean irakasle gelako ordenagailu nagusia libre ez dagoenean; izan ere, irakasle gelako ordenagailu nagusia hau berria eta modernoa baita. Zuzendariak esan didanez, internet asko erabiltzen da irakasleen artean, baina gehienetan modu pertsonalean, hala nola korreoa errebisatzeko etb.


Baina hala ere, baliabide ugari dituzte internetaz gain ordenagailuan: Windows, Eskanerreko programa‌

LEHEN HEZKUNTZA Lehen Hezkuntzako eraikina

ere berria da, Haur Hezkuntzakoa baino

berriagoa; hau da, duela bi bat urte irekia. Zuzendariaren esanetan, hasiera batean ez zegoen teknologia berrien alorra ondo antolatuta, adibidez, ordenagailu guztiak ez baitzeuden sarera konektatuta; baina azken urte honetan, aurrerapauso ugari eman dituztela esan beharra daukagu, besteak beste, ordenagailu guztiak sarera konektatuta daudela eta gainera, arbela digital bat jarri dutela erabil anitzeko gelan. Gela arrunt bakoitzean ordenagailu bat dute, normalean ikasleek erabiltzen ez dutena, baina bai irakasleek. Honen arrazoi da, ikastetxeak duen ordenagailu gela, ikasleei bereziki zuzendua dagoena. Gela espezializatuetan eta irakasle gelan ere badituzte ordenagailuak, eta hauek guztiak sarean daude: ingeleseko gelan, hezkuntza bereziko gelan, musika gelan, laborategian eta irakasle gelan.

Gelan eginiko erabilpena‌ Gela guztietan, Txanela proiektuko ariketak egiteko erabiltzen dituzte ordenagailuak, izan ere ez dute denborarik beste zenbait gauza egiteko. Gainera, irakasle tutorea bera da informatika ezagupenak euren ikasleei transmititzen dienak, ez baitute informatika irakaslerik oraindik.

Irakasleen prestakuntza‌ Haur Hezkuntzan lan egiten duten irakasle gehienak 50 urte inguru dituzte, beraz hauetako oso gutxik izan dute harreman zuzena teknologia berriekin. Lehen Hezkuntzan lan egiten duten irakasleen artean aldiz ezberdintasunak nabariagoak dira.


Hauetariko gehienak badute ordenagailua etxean baina ez dute erabiltzeko ohiturarik, eta hori ikastetxean ere nabaria da, Urtxintxa proiektuko CD-Romekin erabiltzen baitituzte soilik gelako ordenagailuak; nahiz eta, zuzendariaren esanetan, pixkanaka teknologia berrien munduan murgiltzen doazen hainbat lankide. Urtero zenbait ikastaro antolatzen dira ikastetxe barruan, irakasleak zenbait programatan trebatzeko, eta gainera, Berritzegunek antolatutako ikastaro zein kurtsoetara ere joan ziren hainbat irakasle aurreko ikasturtean.

Proiektu berria: Lehen Hezkuntzako ikastetxean martxan jarri den programa berria Eskola

2.0 deitzen da eta ikastetxe guztietan estatu mailan dagoen hezkuntza proiektu bat omen da, gobernuak finantzatua. Debako Luzaro ikastetxearen kasuan, 5. eta 6. mailan jarri da praktikan eta funtsean, ikasle bakoitzari miniordenagailu bat ematean datza, egunerokotasunean eskolan erabili beharrekoa; eta gainera, osagai gisa, maila hauetako ikasgela bakoitzak arbela digital bat eta proiektorea izango dute: lanak partekatzeko, aurkezpenak egiteko,‌ Gela hauetako irakasleen kasuan, beharrezkoa da teknologia berri hauen ezagutzak izatea, eta horregatik, hainbat kurtsotara joan behar izan dute kualifikatuta daudela bermatzeko; izan ere, ikasleen moduan, tutore irakasle hauek ere miniordenagailu bat izango baitute eskura.

Behin ikastetxea kokatuta, baliabide zein azpiegitura teknologikoak aztertuta eta irakasleen jarrera ona ikusita, IKT-ak kontuan izanda jarduera bat proposatzea da azkenengo pausua. Horretarako, Luzaro ikastetxeak dituen errekurtsoak soilik erabili beharko ditut, beraz, nire tresnak, ordenagailuak zein arbela digitalak izango dira.


JARDUERA: Jarraian proposatuko dudan jarduera Ingelerako ikasgairako izango da printzipioz, nahiz eta nahi izanez gero, beste ikasgai batzuetara molda daitekeen arazorik gabe. Funtsean, unitate didaktiko edo gai bakoitzaren bukaeran emandako hiztegiaren errepasoa egiteko egingo den joko batean oinarritzen da; beraz, ordubeteko jarduera izango da gutxi gora-behera, saio bakar batean egitekoa. Erabiliko diren azpiegitura, baliabide zein programak, arbela digitala eta paint izango dira, beraz, aurretiko hauekiko ezagutza eta erabileran abilezia bat beharrezkoak izango dira. Horregatik, jarduera aurrera eramango duten ikasleak 4. 5. eta 6. mailakoak izango dira. Jarduera lehenengo aldiz burutzean, hau da, lehenengo gaiaren hiztegiaren errepasorako, irakasleak gidari gisa parte hartuko du, jardueraren dinamika azaltzeko batik bat. Behin ikasleek prozedura ezagututa, irakasleak moderatzaile papera hartuko du soilik eta protagonistak ikasleak izango dira. Beraz, jarduerak ondorengoan latza: ikasle bakoitzak gaian zehar emandako hiztegitik hitz bakar bat aukeratu beharko du. Txandaka, ikasle guztiak arbela digitaletik pasako dira eta bertan daudenean, paint programa bidez, hiztegitik aukeratutako hitz horren irudia marraztu beharko dute. Gainontzeko ikasleek, irudikatutakoaren izena asmatu beharko dute, beti ere ingeleraz noski. Jarduera dibertigarriagoa izan dadin, lehiaketa gisa planteatu daiteke eta horrela, parte hartzea bultzatu.


 IKASGAIA: Ingelera  MAILAK: 4. 5. eta 6. mailak  IRAUPENA: Ordu beteko saio bat/gai bakoitzeko  BALIABIDE ETA AZPIEGITURAK:

Arbela digitala eta paint programa

HELBURUAK: -

Ikasleek ikastetxeak eskaintzen dituen teknologia berriak erabiltzen ikastea. Ikasturtean zehar ematen diren ingelerako gaien hiztegia errepasatzea eta barneratzea. Arbela digitalean marrazten ikastea. Ikaskideen artean txandak errespetatzea.

EDUKIAK: Kontzeptuzkoak:  

Teknologia berriak Ingelera ikasgaiko hiztegia

Prozedurazkoak:  

Arbela digitalaren erabileraren barneraketa Paint programaren erabileraren barneraketa

Jarrerazkoak:   

Teknologia berriekiko interesa Jarduera didaktikoekiko interesa Gainontzeko ikaskideen irudiekiko errespetua


IKT-ak aztertuz