Issuu on Google+

MALEN MUNDUA EZAGUTZEN Malen: Kaixo, ni Malen naiz. 7 urte ditut eta Donostian bizi naiz. Gaur astelehena, beraz, eskolara. Ama: Malen maite, gosaltzera! Malen: Egunero bezala amatxorekin ikastolara noa. Ama: Agur Malen, oso ondo pasa eskolan eta ondo portatu e! Gero arte! Irakaslea: Mapan ikusten duzuen bezala, munduan zehar hainbat eta hainbat hiri daude eta horietan era askotako jendea bizi da. Bakoitzak bere ohiturak ditu, eta ohitura horiei kultura deitzen diogu. Malen: Ah....hori nire amatxok esaten du Kultura zer hitz polita! Ama: Zer moduz joan zaizu eguna , maitea? Malen: Primeran amatxo, gaur andereùok esan digu mapa batean jende asko eta asko sartzen dela, baina nik ez dut inor ikusi. Ni ere mapa batean agertzen naiz? Ama: Ai Malen zer gauza dituzun... Mapa batean hiriak azaltzen dira ez pertsonak! Benga berandu da, ohera! Ama: Bihar arte maitea, ondo lo egin! (muak) Malen: Bihar arte amatxo! (muak) Malen: Non ote nago? Begiratu, emakume horri galdetuko diot. Malen: Kaixo! Ni Malen naiz. Zertaz zoaz jantzita? Japoniarra: Kaixo! Nire izena Misaeh da. Soineko hau nire herrialdeko ohiko jantzia da. Japonian emakume guztiok honelako bat daramagu. Malen: Oso polita da, nik ere horrelako bat izan nahi dut! Nire etxerako bidea jarraitu behar dut. Agur benur eta jan yogur! Japoniarra: Saionara! Malen: Non ote nago? Begiratu, emakume horri galdetuko diot. Malen: Kaixo! Ni Malen naiz. Zertaz zoaz jantzita? Afrikarra: Kaixo! Nire izena Malula da. Soineko hau nire herrialdeko ohiko jantzia da. Afrikan emakume guztiok honelako bat daramagu. Malen: Aiba, nire lagun Misaehk ere ohiko jantzi bat dauka, baina oso desberdina da. Nik ere honelakoren bat edukiko ote dut? Bueno, ondo ibili Mari Pili! Afrikarra: Kwa haeri! Malen: Non ote nago? Begiratu, gizon horri galdetuko diot. Malen: Kaixo! Ni Malen naiz. Zertaz zoaz jantzita? Arabiarra: Kaixo! Nire izena Mohamed da. Arropa hau nire herrialdeko ohiko jantzia da. Arabiar gizon guztiok honelako bat daramagu. Malen: Ene! Mutilek ere ohiko jantzia badute. Bueno, banoa ondo pasa Nikolasa! Arabiarra: Ma´a elsalama!


Malen: Non ote nago? Begiratu, emakume horri galdetuko diot. Malen: Kaixo! Ni Malen naiz. Zertaz zoaz jantzita? Mexikarra.: Kaixo! Nire izena Luz Maria da. Soineko hau nire herrialdeko ohiko jantzia da. Mexikar honelako guztiok honelako bat daramagu. Malen: Ai ai ai! Honek ere ohiko jantzia dauka. Nik ere horrelako bat nahi dut!! Berandu egin zait, etxera itzuli beharra daukat! Mexikarra: Adiosito mi cielito! Ama: Egun on Malen! Altxatzeko ordu da! (muak) Malen: Ama, ezetz asmatu zer amestu dudan? Ama: Gosarian kontatuko didazu, jantzi zaitez bestela berandu egingo zaigu eta. Malen: Mundu osotik bidaiatu egin dut eta lagun asko egin ditut. Denek ohiko jantzi bat zeukaten, zergatik guk ez? Ama: Nola ezetz! Guk ere badugu bat. Hartu saloian mahai gainean dugun argazkia. Ama: Argazkian ikusten duzun bezala, gure ohiko jantzia baserritarrarena da. Santo Tomas egunean denok janzten duguna. Malen: Ah.... Orduan herrialde bakoitzak bere ohiko jantzia dauka. Ama, herrialde guztietako ohiko jantziak ezagutu eta probatu nahi ditut. Ama: Bale maitea baino orain eskolara joateko ordua da. Malen: Egia, eskolara joan behar naiz. Beste batean gehiago kontatuko dizuet!


MALEN MUNDUA EZAGUTZEN