Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Ane Jauregi Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo Municio, J.I. eta Pérez Echeverría, M.P. (2009). Psicología del aprendizaje universitario: la formación en competencias. In C. Monereo,

Aprender a encontrar y seleccionar información: De Google a la toma de apuntes (89-97). Madril: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Dokumentu honen lehenengo atalean informazioa bilatzeaz hitz egiten da. Zaila dela gaur egun nahi dugun informazioa bilatzea dio eta, askotan, kasualitatez aurkitzen dugula. Hori azaltzeko Googleren adibidea jartzen du. Ikasleok, askotan google bilatzailean agertzen zaigun lehen webguneko informazioa hartzen dugula, kalitatezkoa den ala ez egiaztatu gabe.

Gatekeepers deituriko sistema behar dugula dio, honek kalitatezko informazioa sailkatzen du. Amaitzeko, ikasleei informazioa bilatzeaz gain, garrantzitsuena aukeratzen erakutsi behar zaiela dio. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. Lehenik eta behin, bilaketaren helburua zein den argitu behar dela dio, eta gero hori burutzeko prozesua sinplea edota konplexua izan daitekela ere aipatzen da. Horrez gain, bilaketa egiterako garaian norbararen esperientzia ere kontuan hartu behar dugula esaten da (ze bilaketa mota ezagutzen ditugu, zer dakigu gaiari buruz...). Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean? Ikasleen artean hainbat bilatzaile mota bereizi dira ikerketa batzuen ondorioz. Jarrian bilatzaile aktiboaren eta estrategikoaren arteko desberdintasuna zein


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

den azalduko dut: Bilatzaile aktiboak, pasiboak ez bezala, informazioa era konszientean aurkitzen du, baina betiko webguneetara joaz. Wikipedia jartzen du adibide moduan. Bilatzaile estrategikoak, berriz, elastikotasun gehiago du informazio iturri berrietara jotzeko garaian. Ezagutzen dituen weborrialdetatik hasten du bilaketa, baina ondoren bilaketak eskatzen dion neurrian, bere iturria aldatzen joaten da. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Nire ustez, taktiketatik azkena egiten dena Switch delakoa da. Izan ere, informazio bila zabiltzanean, lehenengo egiten duzuna informazio hori ea baliagarria zaizun begiratzea da (review), gero, erabat gustura ez bazaude, hainbat gako aldatzen dituzu bilatzailean informazio zehatzagoa aurkitzeko (query). Hala ere gustura ez bazaude, beste toki bateko informazioa kopiatuko duzu eta beste toki batean erabili (copy). Azkenik, hau guztia egin ondoren ez baduzu nahi duzuna aurkitzen, beste bilatzaile batetara joko duzu (Switch). Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu. Dokumentuen kalitatea ona den ala ez jakiteko gehien erabiltzen ditudan irizpideen artean informazioaren objektibitatea dago. Izan ere, nire ustez, gai bati buruz informatu nahian bazabiltza, jasotzen duzun informazioak objektiboa izan behar du. Gaiari buruzko ezagutza objetktiboa osatzea oso garrantzitsua da, eta gaia menperatu ondoren, bakoitzak bere iritzi propioa sortzen du. Gutxien erabiltzen ditudan irizpideak estetika eta formatuaren originaltasuna dira. Komenigarria da informazioa diseinu egoki batean idatzita egotea, baina gai bati buruz informatu nahian bazabiltza, garrantzitsuena edukia dela esango nuke, estetika alde batera utziz. Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa? Oso bitxia iruditu zait MARCHONINIren tabla. Banekien denok ez dugula informazioa era berean aurkitzen, baina harritu egin nau taktika eta mugimendu


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

bakoitzari bere izena emateak.


irakurketa galderak