Page 1

AMARA BERRI Amara Berri Donostiako Eskola berritzaile bat da, eta, hala ere, beraien printzipioetan oinarritutako sare sendo bat gauzatzen joan da Erkidegoan. Ikasleen garapena era globalizatuan, bizian eta sistematikoan ulertzen dute, eta hortik abiatuz definitu eta gauzatzen dituzte ikasgelako jarduerak. Donostialdean dagoen eskolarik handiena dela esan daiteke, bost ikastetxe desberdinetan banatuta: Urbieta (HH), Morlans (LH), Salaberria (HH), Ferrerias (LH) eta Loiola (HH). Ikastetxe hauetako maila bakoitzean 70 ikasle daude eta gaur egun, guztira 1.300 familiak maila soziokultural ertain-altukoak aukeratu dute. Zein intentzio du proiektuak? Zentroko hezkuntza proiektua kontsideratuta dago proiektu eraikitzaile bat bezala, bai alderdi pertsonalean baita taldekoan eta hezkuntza komunitatearentzako: ikasleria, irakasleria, familia, zerbitzuetako pertsonala‌ Nor arduratzen da ebaluazioaz, antolaketaz, programazioaz? Honen ardura Zentroko hezkuntza proiektuan finkatuta dago. Proiektuaren objektiboak ez dira bakarrik ikasleentzat, baizik eta komunitate guztiarentzat, hiru alor garrantzitsu bereizten ditugu: Lehenengoa pertsonalitatea definitzen laguntzen duten objektiboak izango lirateke, bertan ikasleak gai izatea beraien barneko mundua eta egoera afektiboa azaltzeko gaitasuna lortu nahi da. Honekin batera beraien gorputza eta honek eskaintzen dituen aukerak aztertzea, probatzea lortu nahi da. Baita atentziozko jarrera bat eraikitzea, hau da, gai izatea jakiteko zer pentsatzen dut, zer gertatzen zait, zer behar du nire gorputzak‌Honetaz gain, pentsatzeko eta jokatzeko autonomia ere garatu behar dute. Laburbilduz, konpetentziei garrantzia handia ematen diote, pentsatzen dute ikasleak konpetenteak izan behar direla, bai bizitzarako bai arlo akademikorako ere. Bigarren helburua, harreman sozialetan garapena lantzea da. Bertan, elkarbizitzarako izan beharreko gaitasunak landuko dira, adibidez, bestea ulertzen saiatu, errespetatu bakoitzaren izateko era, jokatzeko era. Honetaz gain, arazoen aurrean elkarrizketa erabiltzea konponbide bezala‌ Azkenik, hirugarren xedea, diziplinartekotasunaren ikaskuntza izango litzateke, hots, garatzen joatea curriculumaren faseak mailaren eta ekintza egokien arabera.


Esan dugun bezala, ikastetxe asko interesatu dira Amara Berriko metodologian eta gaur egun, sarean lanean 20 ikastetxe daude, tankera berdinean lan egiten, hau da, Amara Berri Sistemarekin. Amara Berriko abiapuntua 1972 aurkitzen dira, Loli Anaut eta irakasletalde batek Durangoko Taldearen esperientzia bezala izendatu zuena. 70. Hamarkadatik aurrera, Loli Anautek Durando hasitako esperientziari jarraipaena emateko Amare Berrin iniziatiba pedagogiko berriak aplikatzen hasten da, HH hasiko dira poliki-poliki LHra heldu edota hedatu arte.1979. urtean proiektuak “Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki baten barnean” izena hartzen du. Esperimentazio fase hau arrakasta asko izaten ari zen, proiektuak indarra eta sakontasuna lortu arte. Ikusi zuten zentro askok interesa jartzen zutela eta gaur egun 20 ikastetxez osaturiko sarea aurkitzen ditugu Erkidegoan. Eusko jaurlaritzak ere berrikuntza pedagogikoa goraipatu die. Baina non ikusten dugu pedagogian berrikuntza? Zer aldatu da? Hasteko, eskola berria eraiki dute, eta “nire gelaz” eta “nire tutoreaz”, hitz egin ordez, gela eta gune anitzez baliatu eta irakasle-taldea azpimarratu duena. Azken batean, “izateko, bizitzeko, sentitzeko eta ikasteko guneak eta egoerak sortu ditugu”. Beraz, nola definitu dezakegu Amara berri? espazio irekia eta guztiona non aske mugitzen diren eta elkarrekin bizitzen ikasten duten. Ikasleen antolaketa bat dago, eta honen bidez lortzen da eskolako elkarbizitza hobetzea,

hausnartzea,

erabakiak

hartzeko

autonomia eraikitzen joatea... ondorioz, biziz, ikusiz, aztertuz, landuz…ikasten dutela esan dezakegu. Adibidez, orain dela hilabete batzuk txirrista berri bat ipini nahi zuten eta ikasleei iritzia eskatu zieten ea zein uste zuten izango zela leku aproposema. Beraz, ikasleak hainbat erabakietan parte-hartzeko aukera dute. Eskola gune ezberdinetan antolatuta dago, esaterako, jolaslekua, jangela, korridoreak, mediateka, hedabideak… Mediatekaren funtzioa oso garrantzitsua da, zeren eta leku zentral bezala kontsideratzen da eta gainera, pasillo artean dagoenez, askotan gelako lana errazten du, edozein bilaketa, lana egiteko ikasleak bertara hurbiltzen direlako.

2


Mediatekan edo liburutegian hainbat hedabide aurkitzen dira, aldizkariak, egunkariak, txikiweb‌ Eskola honen hainbat ezaugarri ditu, adibidez, gela bakoitza arlo baten edo biren inguruan jarduten du eta ziklo programetan oinarrituta daude. Egunean zehar ikasle taldea gela ezberdinetatik pasatzen da eta ondorioz, irakasle ezberdinekin lan egiteko aukera izaten dute. Angiozar Eskola txikian ikusi genuen bezala, hemen ere, adin nahasketa ere ematen da baina neurri txikiago batean, hau da, talde berean bi mailatako ikasleak egoten dira. Honekin batera, testu liburuetan oinarritzen ez diren ikasgaiak aurkitzen dira, bertan, baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte, hala nola, liburutegikoak zein gelakoak. Guzti hau landu ondoren, praktika ona dela iruditzen zait, garrantzia handia ematen diotelako hezkuntza komunitateari, ez dute helburutzat ikasleak soilik garatzea baizik eta guztiok elkarlanean aritu eta gero guztiok ikasten eta garatzen jarraitzea. Bestetik, konpetentziei izugarrizko garrantzia ematen diote, ikusi dugun bezala, proiektuaren helburuetariko bat ikaslea bere osotasunean garatzea da eta bizitzarako prestatzea. Oraingoan ere testuliburuak ez dira beharrezkoak, beste hainbat baliabide erabilita ere ikasi daiteke eta etorkizunerako baliagarria izan daitekeen metodoa da, adibidez, D.B.H-tik aurrera informazioa ez digute beti eskura ematen, guk geuk bilatu behar dugu, selekzio bat egin, sintesi gaitasuna izan‌ beraz hau txikitatik lantzen hasi ez gero, gerorako mesedegarria izango da.

3

Amara berri  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you