Page 1


Animalia-erreinuko organismoak zelulaniztunak eta eukariotoak dira; nutrizio heterotrofoa dute, sentikortasun handia eta leku aldatzeko gai dira. Animali-erreinukoek honela sailkatzen dira: • Haragijaleak: Animali-jatorriko elikagaiak jaten dituzte. • Belarjaleak: Landare-jatorrikoak jaten dituzte. • Orojaleak: Animalia-jatorriko eta landare-jatorrikoak jaten dituzte.


Ornodun guztiek, bizkarrezur izeneko barne-ardatza dute, eta bizkarrezurra orno izeneko atal artikulatuz osatuta dago. Bost ornodun mota daude: Ugaztunak, Hegaztiak, Narrastiak, Anfibioak eta Arrainak. Ornogabeak berriz, ez dute bizkarrezurrik. Ornoduna:

Ornogabea:


Dortokak narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa. Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera.


Elefanteak Proboscidea ordenako eta Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glaziazioaren ondoren. Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira.


Ugaztun haragijaleak dira eta. Ur-inguruetan bizi dira. Ez dute belarririk eta bere atzeko hankak atzerantz zuzenik daude, lur-inguruetan mugitzea zailduz. Hau da Otariidaerekin duten ezberdintasun nagusia.


Gepardoa (Acinonyx jubatus) felidoen familiako ugaztuna da, guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira. Izena latinetiko gattus pardus hitzetatik dator, katua eta leopardoa. Gepardoa, puma, leopardoa, karakalak eta katu urreztatuak familia berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 miloi urte indibidualizatu zen.


Itsas zaldia Hippocampus generoaren arrainak dira, Syngnathidae familiarenak. Zaldiarena gogorarazten duen gorputza dute, 20 zentimetrorainokoa eta hezurplakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik hurbil Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan.


Guruinak ugaztunak dituzte eta bi mota guruin edo gehiago dituzte: Izerdi guruinak eta listu guruinak. Izerdi guruinak: dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko testuarekin.


Jaguarra (Panthera onca) felidae familiako espezie bat eta Panthera generoko lau "katu handien"etako bat da (besteak tigrea, lehoia eta lehoinabarra dira)[1]. Ameriketan jatorria duen Panthera espezie bakarra da eta, baita bertoko felidorik handiena. Lehoinabarraren antzekoa da ( (Panthera (jaguarius) onca). Bestalde, ugaztun haragijalea da; 1,70 m inguru luze izaten da eta metro bete garai; isatsa 80 cm ingurukoa izaten du. Ile motz trinkoa du, kolorez horia, eraztun beltzekin. Animalia bakartia da, eta normalean ez dio erasorik egiten gizonari. Erdiko Amerikan eta Hego Ameriketan bizi da, baso askotako eskualde zingiratsuetan, batez ere. Bestalde, animalia ornodunak dira, arrainak eta dortokak janez elikatzen da.


Katu, etxe katua edo Felis catus animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.


Lemuriformes Strepsirrhini azpiordenaren bi taldeetako bat da. Oro har lemur izenarekin dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere Lemuriformesak modu naturalean Madagaskarren bizi dira (eta inguruan dauden irletako batzuetan, nahiz eta gizakiek sartu zituztela uste den). Fosilen ebidentziak adierazten duenean Madagaskarrera Afrikatik iritsi ziren hau Gondwanatik bereizi ondoren. Bitartean euren arbasoak munduan zehar hedatu ziren gaur egun ezagutzen ditugun primate espezie ezberdinak emateko, baina Madagaskarren erasotzaile zuzenik ez zutenez intsularitate egoera eman zen. Bertan espezie ugaritan bereizi ziren eboluzioaren ondorioz. Txikienek 30 gr dituzte (Microcebus myoxinus) eta primaterik txikienak dira.


Ataloa (Mola mola) Molidae familiako ur gaziko arraina da, mundu osoko ur tropikal eta epeletan bizi dena. Arrain osteiktienik astunena da, 1.000 kilogramo baino gehiago izanik.


Narrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak, erruleak, azala ezkataz estalia dutenak, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituztelako herrestan ibiltzen direnak. Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa; horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletua hezurrez osatua dute. Burezurra eta bizkarrezurra giltzaduraz lotuak dituzte. Ez dute ugaztunek eta hegaztiek bezala, hotz egin, bero egin, odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik. 0 °C-ko tenperaturarekin ere ia denek bizirik irauten dute, baina 45 °C-tatik gorako tenperaturak luze iraunez gero hiltzen dira gehienak.


Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, euren berezitasuna ornoak izatea delarik, bizkarrezur bat osatuz. • Endoeskeletoa dute. • Gorputza hiru ataletan banatuta dute: burua, emborra eta buztana. • Gorputz-adar artikulatuak dute: hankak, hegoak edo hegalak. • Nerbio-sistema dute; oso garatuta gainera. • Aldebiko simetria dute.


Pinguinoa (ordena Sphenisciformes eta familia Spheniscidae osatzen dutenak) itsas hegazti bat da. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan. Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.


Europar sugegorria (Vipera berus) Europako zati handi batean dagoen sugea da. Zirkulu Polar Artikotik Iberiar eta Italiar Penintsulako iparraldera, Balkanak utzi gabe, zabaltzen da. Erdialdeko eta hegoaldeko Europan nahiko esporadikoa izaten da.Errusiatik Ozeano Bareko itsasaldera ere hedatzen da.


Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidae familiako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea da.


Ugaztunak (Mammalia) ugatzguruinak eta ilea duten ornodunen talde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak,fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cmtik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute. Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera.


Xenopus (oinarraroa), Afrikako igel haragijale generoko bat da. Badira, 15 espe -zie Xenpus, guztiak uretan ibiltzen dira


Zebrak Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuribeltzagatik ezagunak dira. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzan. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldi eta astoak ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan. 3 espezie daude: Equus zebra, Equus quagga eta Equus grevyi. Bi azpigenerotan banatuak izan dira: Hippotigris eta Dolichohippus. Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa. Hala ere ADNarekin eginiko analisien arabera talde monofiletikoa dira

1f asier u leire odei  

1f asier u leire odei

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you