Issuu on Google+

ANIMALI ALFABETOA


A-ANIMALIA

Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.


B-BALEA Baleak edo mistizetoak (lat. mysticeti) itsas ugaztunak dira, zetazeoen taldekoak. Sei generotan banaturiko hamahiru espezie daude, lau familiatan banaturik.Gaur egungo animaliarik handiena da; 30 m inguru izaten da luze, eta 150 tonako pisua har dezake. Larrua leuna, ilerik gabea du, eta haren azpian 50 zentimetroko gantz-geruza du.


D- DORTOKA Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa. Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.


E-ELEFANTEA Elefanteak Proboscidea ordenako eta Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glaziazioaren ondoren.Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena.


F-FLAMENKOA

The fenicopteriformes (Phoenicopteriformes), flamenkoak hegaztun ordena bat dira. Hemisferioa Mendebaldeko eta Ekialdeko Hemisferio osoan zehar banatzen diren hegaztiak dira,


G-GIZAKIA Gizakia edo Homo sapiens (latinetik ezagutzen duen gizakia) primate bipedo bat da, Hominidae familiaren barnean (gorila, txinpantze eta orangutanak barnebiltzen dituena). Beste ugaztunekin alderatuta eta era berean beste ornodun guztiekin, burmuin tamaina erlatibo oso handia du, arrazonatzea, hizkuntza eta barne bizitza edukitzea baimentzen diona


H-HEGAZTIA Hegaztiak hanka biko, odol beroko eta animalia ornodun eta obiparoak dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka dabiltza, hegaztisaldoetan. Bestela, txori izena hegazti txikiak izendatzeko erabiltzen da.


I-IZURDEA Uretan taldeetan bizi diren tamaina txikiko zenbait ugaztun zetazeoen izen arrunta da. Mutur, hortz eta moko luzeak dauzka.Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. uU epeletan eta tropikaletan egoten dira (Antartikan eta Artikoan izan eizik). Izurdeak talde multzotan sakabanatzen dira itsasoan. 20 izurde baino ez da egoten talde berean.


J-JIRAFA Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen.rafa oreinen eta behien ahaidea da, baina beste familia batean sago sailkaturik, Giraffidae familian alegia. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbila den okapia soilik daude.


K-KOALA Koala (Phascolarctos cinereus) Australia hegoaldean bizi den martsupial belarjale eta zuhaiztarra da, Phascolarctidae familiakoa. Kanguruarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.

Eukalipto-hostoz elikatzen da gehienbat, eta bere bizitzaren denbora gehiena zuhaitzen goialdean pasatzen du, beste zuhaitz batera pasatzeko bakarrik jaisten delarik.Koala Australia hego eta ekialdeko kostaldean dago, Adelaide ingurutik Cape York penintsula hegoaldea arte. Koala taldeak erdialderago ere daude, nahiko hezetasuna badago eta elikatzeko zuhaitzak hazten badira. Hegoaldeko Australian koalak sarraskituak izan ziren XX. mende hasieran, baina harez geroztik birpopulazio kanpainak izan dira.

Ez da koalarik aurkitzen Tasmanian eta Mendebaldeko Australian.


L-LEGATZA Legatzak (Merlucciidae) Gadiformesaren familia bat da. Arrain hauek, ur gazian,Atlantikoko ekialdean, Ozeano Barean eta Mediterraneoan bizi dira.[1]. Oso preziatua dira sukaldaritzan (adibidez Legatz kokotsak). Legatz arruntak 80 cm-rainoko gorputz luzexka, bizkarralde arregrisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak eta aho handi eta beltza dituzte.


M-MOZOLOA Mozoloa (Athene noctua) strigidae familiako hegazti harraparia da.

Europako eskualde epeletan, Koreako penintsularen ekialderainoko Asian eta iparraldeko Afrikan bizi da.Mozoloak lau azpiespezie ditu:

Athene noctua lilith, Ekialde Hurbilean bizi dena. Athene noctua desertae, iparraldeko Afrikan bizi dena. Athene noctua indigena, hego-ekialdeko Europan eta Turkian bizi dena. Athene noctua glaux, iparraldeko Afrikan eta hego-mendebaldeko Asian bizi dena. Athene noctua bactriana, erdialdeko Asian bizi dena.


N-NUTRIA Lutrinae Mustelidae ugaztun familiako azpifamilietako bat da. Euren izen arrunta igaraba izan ohi da, nahiz eta izen honekin hainbat espezie izendatu. Gaur egun 13 espezie ezagutzen dira, 7 genero ezberdinetan. Mundu osoan zehar bizi dira. Hego Amerikan igaraba izena (gazteleraz, nutria) Miocastoridae familiako karraskari bati ematen zaio, baina ez du harremanik familia honekin.Uretan lehorrean baino hobe bizi diren animaliak dira. Larru sendoa dute, iragazkaitza, euren gorputzeko beroa mantentzen laguntze diena. Ondo egiten dute igeri eta sudur-zuloak urazpian itxi ditzakete, 6 minutu arnasa hartu gabe egon daitezkeelarik. Igerian 12 kilometro orduko abiadura har dezakete.


O-ORNITORRINKOA Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) erdi urtarra den ugaztun espeziea da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak ipintzen dituen ugaztun bakarra da beste 4 espezierekin batera. Ahatearen mokoa dauka, kastorraren buztana eta igarabaren hankak ditu.

Arrek bere hanketan pozoia daukate, hain handia da gizakiari minbizia egin diezaiokeela. Hain sartuta dago kulturan, Australiako 20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat agertzen dela.Kolorez marroia da,arrek kilo 1etik 2,4 kilora bitarteko pisua daukate,gorputza 45-60cm arteko neurria daukate,buztana 10,5-15,5cm bitartekoa,eta muturra 5,8cm-koa;emeek berriz 0,7-1,6kg bitartekoa daukate,gorputza 39-55cm bitartekoa daukate,buztana 8-12cm bitarteko neurria daukate,eta muturra 5,2cmkoa daukate. Gorputza 31-32ยบ bitarteko temperaturan daukate beti,ez beste ugaztun arrunt bat bezala (38ยบ)


P-PUMA Puma (Puma concolor) felidae familiako espeziea da. Ameriketan jatorria duen bigarren felidorik handiena, jaguar eta gero. Espezie jeneralista da, kontienenteko ia habitat guztietan bizi dena.Pumak hainbat azpiespezie ditu:

Argentinar puma (Felis concolor cabrerae) (Marcelli, 1922) Costa Ricar puma (Felis concolor costaricensis) Ekialdeko hego-amerikar puma (Felis concolor anthonyi) (Pelzeln, 1883) Ipar-amerikar puma (Felis concolor couguar) Iparraldeko hego-amerikar puma (Felis concolor concolor) Hegoaldeko hego-amerikar puma (Felis concolor puma) (Trouessart, 1904)


S-SARDINA Sardina (Sardina pilchardus) arrain itsastarra da, itsas plataformaren gaineko uretan bizi dena. Sarda handietan biltzen dira. Ale bakoitza 25 zentimetro neurtzera hel daiteke eta 8 urte bizi.

Sardina arrain txikia da, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, Clupeidae familiakoa. Ezkata handiak ditu, 30 bat zakatzetatik isatsera. Bizkarraldea urdin berdexka eta albo-sabelak zilar kolorekoak ditu.

Bizitzeko eraz taldezalea da. Oskoldunak eta beste arrainen arrautzak jaten ditu. Ozeano Atlantikoan Ingalaterrako hegoaldetik Marokora bitartean, eta Mediterraneo osoan bizi da, itsasertzetik gertu gehienetan.

Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.


T-TXANTXANGORRIA Txantxangorria (Erithacus rubecula) bere bular (edo papar) gorriagatik nabarmentzen den hegazti txikia da, 14 cm inguruko luzerakoa. Intsektu txikiak eta zizareak ditu, bereziki, elikadura iturri nagusi. Europa osoan zehar zabalduta dago eta bertako ia eskualde guztietan aurki dezakegu.


U-UGAZTUNAK

Ugaztunak (Mammalia) ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.


Z-ZALDIA Zaldia (arra) eta Behorra (emea) ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), Equus generoko 10 espezieetako bat. Zaldia bezatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili izan da, nahiz eta hainbatetan haragi iturri garrantzitsua izan den. Islandian esate baterako, Islandiako ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxienetarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago bertako sukaldaritzan.


1c iker g