Issuu on Google+

TXAPA IRRATIA 2013-09-15 Twiter, facebook, edo telebista digitalare aroan, klik batzuen bitartez munduko edozein txokoetara heldu gaitezkenean Txapa irraiak 30 urte beteko ditu! Zertarako irratia bezalako gailu anakroniko bati eutsi? Zertarako? Testuningurua asko aldatu da, Bergara asko aldatu da eta gu geu, Txapa Irratia osatzen dugunok ere asko aldatu gara! Baina orain, inoiz baino gehiago beharrezko ikusten dugu herrian irrati libre bat izatea! Orain informatzea inoiz baino merkeagoa den gizartean, inoiz baino itsu-gor-mutu gaudela sentitzen dugu, gero eta merkaturatuago bizi gara gero eta berdinago gara! Honen aurrean Txapa Irrati librea, beharrezko da, anitza da,aukera da! Asanblada ireki bat gara, oinarri ideologiko batzuen gainean eraiki dugu azken urteetan komunikabide herritar bat, eta herritar, kolektibo edo talde guztiri irekita gaude. 30. urtez Bergaran irratia izango dugu, merkatu logikatik at, autogestionatua eta librea! Piratak gara kontsumismo eta merkatuaren itsasoan eta indartsu egin gara! Irratsaio bakoitzak bere askatasunarekin, gaiekin, musikarekin‌ proiektu komun honi forma emango dio! Igo zaitez gure itsasuntzira, izan libre! Izan pirata! Gozatu zure irratsaioa eginez! Irailaren 22an arratsaldeko 19:00etan asanblada irekia egingo dugu Bergarako Gaztetxean.


Txapa irratia 2013 prentsa oharra