Page 1

IKASKIDE PROIEKTUAREN ANTOLAKETA 2013-14


IKASKIDE PROIEKTUAREN ANTOLAKETA 2013-2014

0. AURKEZPENA

Ikasle guztien ikastea hobetzeko helburua duen berrikuntza proiektua da IKASKIDE. Curriculuma eraldatu eta etengabeko hobekuntza bidean eskola hezten (eskola ikasten duen organo modura ulerturik) duen proiektua da. Honela IKASKIDETZA (hezkuntza kooperatiboa) ardatz izanda eskola Ikaste Komunitate Profesional Eraginkor bihurtzeko proiektua da berau. Formazio sistemikoa beraz, eskola kultura, organizazio, komunikazio zein gestioaz gain irakasleen formazio eta praktikan eragiten du ikasle guztien ikastearen hobekuntza helburu izanda. Prozesu honek Ikaskidetza du oinarri; Elkarrekin eta kooperazioan ikastea du ardatz, honela partaideek jasotzen duten formazioan aukera daukate ondoren gelara eramango dituzten testuinguruen Ikaskidetza gakoak bizitzeko. Era berean SARE izaera duen proiektua da, beste eskoletako zein HUHEZIko esperientziez ikasten delarik.

Eskola eta irakasleen errealitatetik diseinatzen den prozesua da, konpetentzietan hezten duen eta ikasle guztien ikastea hobetzen duen eskola izan-arte. Ikaskide Taldeetan ikastea bultzatu nahi da proiektu honen bidez. Kooperatiba izaera duten beste zenbait ikastetxeekin batera garatzen da eta Mondragon Unibertsitatearen aholkularitza jasotzen da Ikaskide SAREA edo komunitatea eraikiz. Ikaskide Taldeen bidez hainbat konpetentzia garatzea lortu nahi da. Ondoren azaltzen dira Ikaskide Taldeetan aritzea eta Oinarrizko Konpetentzien lanketa. “Elkarrekin ikasi� Elkarlanerako konpetentzia sustatu nahi da proiektu honen bidez, horretarako Ikaskide Taldeak edo Talde kooperatiboen metodologiaren erabiliko da.


Elkarrekin Ikasteak bizikidetzari begira duen garrantzia azpimarratu nahi da, izan ere, ikaste prozesuen inguruan garatzen dira eskolako esperientzia gehienak eta esperientzia hauek aukera ematen digute: elkar ulertzeko, laguntzeko eta gatazkak ebazteko bideak esperimentatzeko eta modu sistematikoan lantzeko. Gure ustez, Elkarrekin ikasten ikasteak eragin zuzena izan dezake beste Oinarrizko konpetentzietan ere. Lankidetzak ( Ikaskidetza ikaste testuinguruetan) Ikaste prozesuan duen garrantzia azpimarratzen da Hezkuntza arloko erakunde eta adituen iradokizunotan. “Komenigarria izango litzateke hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea. Lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea. Bigarrengoan, eta bizitza osoan zehar, proiektu komunetan parte hartzea … Hortaz, eskola hezkuntzak bere programetan gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko nahikoa denbora eta aukera eskaini behar ditu” (Delors, J.,1999:100) Ikaskidetzaren kultura eta balioak, sustatzen duten konpetentzien garapenarekin duen konpromisoa islatzen da proiektu honetan, eta “elkarrekin bizitzen eta lan egiten” (pertsonarteko harremana, parte hartze demokratikoa, elkarlana eta talde lana, gizarte bizikidetzarako arauak, aniztasuna, arazoen ebazpena) konpetentziaren garapena sustatzea du helburu: “Aprender a vivir juntos, comprender al otro y entender la interdependencia a través de la participación en proyectos comunes y del desarrollo de capacidades ligadas al análisis y resolución de conflictos sobre la base del entender al otro.” (Delors, 1999)

Ikaskidetzaren bidez “ikasten ikastea” konpetentziaren garapena ere sustatu nahi da, izan ere, ikasten ikastearekin erlazionatutako alderdiak: ulermenean oinarritutako pentsamendua, sortzailea, kritikoa, erabakiak hartzea, arazpen ebazpena, baliabide kognitiboen erabilera hobeto sustatzen dira elkarrekintzen bidez “competencia necesaria para organizar y regular el aprendizaje, en solitario y en grupos; para adquirir, procesar, evaluar y asimilar nuevas piezas del saber; y para


aplicar estas competencias en una variedad de contextos, incluyendo la resolución de problemas y el aprendizaje en casa, en la formación/educación, en el trabajo y en la sociedad.” (Comisión Europea, 2002)

“Komunikatzen ikasi” konpetentziaren garapena ere sustatzeko aukera ematen dute Ikaskide Taldeek, izan ere, elkarrekin ikasiz, entzuten, galdetzen, argudiatzen, eztabaidatzen ikasten dute. Ikaskidetzak “Ekintzailetasuna” konpetentziaren garapenarekiko lotura du: informazioa hartzea eta gordetzea, ideia berriak eta konponbideak lantzea, ideiak gauzatzea, inpaktuaren ebaluazioa. “La iniciativa emprendedora en este sentido tiene una parte activa y una pasiva: la tendencia a hacer cambios uno mismo, pero también la habilidad de dar la bienvenida y apoyar la innovación traída por factores externos aceptando el cambio, responsabilizándose de las acciones de cada uno, positivas o negativas, terminar lo que se haya comenzado, saber a dónde vamos, fijar objetivos e ir en su busca, y tener la motivación para lograr el éxito”. (Comisión Europea, 2002)


1.- IKASTETXEAK Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten ikastetxeak lau multzotan banatu ditugu: 1.- Hastapeneko taldeak. Talde honetan sartzen dira irailean formazioa jaso eta proiektua martxan jartzeko asmoa adierazi duten ikastetxeek. 2.- Hedapen taldeak. Talde honetan sartzen dira esperientzia 2011-2012/ 2012-2013 ko ikasturteetan esperientzia martxan jarri eta beste etapa, ziklo edo eta arloetara zabaltzeko asmoa adierazi duten ikastetxeak. Ikastetxe hauek Ikaskide Taldeen esperientzia ikastetxe osora hedatzeko prozesuan aurkitzen dira. Sistematizazioa eta eskolako mapa dira ardatz. 3. Autonomia taldeak. Honetan 3. urtez Ikaskide proiektuan egongo diren ikastetxeak daude. Ikaskidetza eraikuntzak egoera normalizatuetan kudeatzen dira (ohiko lan espazioetan) eta komunikazio eta gestio aspektuak lantzeaz gain aniztasunaren trataera jorratzen da, guztion ongizana bermatzen duten testuinguruetatik guztion ikastea bermatzen duten testuinguruen diseinuetara. 4.- Jarraipen taldeak. Talde honetan sartzen dira 2011-2012/ 2012-2013 ko esperientziari jarraipena eman nahi dioten ikastetxeek. Ikaskide Taldean jarraitzeko asmoa adierazi dute eta jarduera komunetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute.

2.- FORMAZIO JARDUERAK ETA LAGUNTZA MOTAK Proiektuan parte hartuko duten ikastetxeek ondoko laguntza mota jasotzen dute: •

•

Oinarrizko formazioa: Ikaskide Taldeen esperientzian parte hartzen duten ikastetxe guztiei eskainiko zaie eta Ikaskidetza esperientziak martxan jarriko dituzten irakasle berriei zuzendua dago. Oinarrizko formazioa dinamizatzaileekin: praktika erreflexiboen kudeaketaren oinarriak jorratzen dituzten bertan, burutuko dituzten funtzio eta erlazioetarako oinarrizko formazioa da berau.


• •

• • •

Aholkularitza ikastetxean. Ikastetxe bakoitzaren beharrei zuzendutako aholkularitza. Mintegiak. Bi mintegi mota aurreikusten dira: Dinamizatzaileen mintegiak Proiektuan parte hartuko duten irakasleen mintegiak Bloga. Esperientziak elkartrukatzeko tresna Jardunaldia. Ikaskide esperientzia zabaltzeko tresna Jarraipena: Eskolako Dinamizatzailearekin koordinazio eta jarraipen estua.

3. IKASTETXEETAKO IBILBIDEAK 3.1. HASTAPENEKO TALDEAK Hastapeneko partaideek ikaskuntza prozesu bat burutuko dute hezkuntza kooperatiboaren oinarrizko konpetentziak eraiki, aplikatu eta ebaluatu ahal izateko. Ikasketa prozesu honek lau atal edo une izango ditu: 1. 2. 3. 4.

Oinarrizko printzipioen lanketa. Sekuentzia didaktikoen diseinua. Gelaratzea. Ebaluaketa.

Prozesu honetarako 3 formazio saio, 9 lan saio ikastetxeetan, 3 mintegi Huhezin eta barne zein kanpo jardunaldiak izango dituzte. 9 lan saio horietatik dinamizatzaileak 6 bideratuko ditu eta hauek gauzatu ahal izateko Dinamizatzaileen formazioa, 4 mintegi Huhezin eta aholkulariarekin 8 orduko jarraipena izango ditu. Ikastetxe bakoitzean Ikaskide proiekturako erreferentziazko pertsona bat izango du, hau Dinamizatzailea izango da. Aholkularitza prozesurako elementu klabea da dinamizatzailea, bera baita gertuko zubi lana burutuko duen pertsona eta ikaste komunitate profesionalen kudeaketan trebatuko dena, luzarorako berrikuntza prozesuetan ardatza dena. Dinamizatzailearen funtzioak hauek izango lirateke:


1- Formazio moduluetan parte hartu (beste eskolako kideekin batera) 3 saio 5 ordukoak irailean. 2- Dinamizatzaileen formazioan parte hartu. 1 saio 5 ordukoa irailean 3- Prozesuan zehar dinamizatzaile mintegietan parte hartu, 4 mintegi 3 ordutakoak. 4- Ikastetxean 6 lan saio bideratu, partaide guztiekin 2 ordutakoak. 5- Prozesuko mintegi bateratuetan parte hartu 3 mintegi 3 ordutakoak. 6- Barne Jardunaldi zein irekietan parte hartu. 7- Skype bidezko jarraipena aholkulariarekin, 8 ordu.

Esan bezala ikastetxean 9 lan saio izango dira, hauetako hiru: proiektuaren aurkezpena, gelaratze inguruko zehaztapenak eta esperientzien ebaluazioa, aholkulariak bideratuko ditu eta gainontzeko 6ak dinamizatzaileak. Saio hauetarako behar duen formazio, material zein dinamikak aldez aurretik landuko ditu dinamizatzaile mintegietan Huhezin eta bere Ikaskideko aholkulariarekin. Era berean sortzen zaizkion zalantza zein egoerei aurre egiteko jarraipeneko bilerak egiteko aukera izango du bere aholkulariarekin.

Ondorengo irudian hastapeneko urteko adibide bat ikus daiteke.


3.2. HEDAPENEKO TALDEAK.

Ikastetxe hauek Ikaskide Taldeen esperientzia ikastetxe osora hedatzeko prozesuan aurkitzen dira. Sistematizazioa eta eskolako mapa dira urte honetako ardatz nagusiak. Aurretik diseinaturiko testuinguruak izango dira abiapuntu, honela partaide berriak eta trebatuak daudenak testuinguru berriak eraiki gelaratu eta ebaluatuko dituzte. Era berean eskolako konpetentzia orokorren mapa eraikiko da eta testuinguruen diseinurako tresna bateratu eta sistematizatu. Dinamizatzaileak aukera izango du lotura teorikoetara gerturatzeko eta bere Ikaskideko aholkulariarekin mintegietako saioen arrazoiketa landuko du. Prozesura gehitzen diren irakasle berriek Oinarrizko formazioa izango dute, 9 lan saio eskolan eta 3 guztien Mintegi. Dinamizatzaileak honetaz gain 4 Mintegi izango ditu Huhezin eta Ikaskideko aholkulariaren jarraipen estua.

3.3. AUTONOMIA TALDEAK 3. urtez Ikaskide proiektuan egongo diren ikastetxeak daude bertan, proiektua ikastetxean hedatzeko plana bideratua daukate eta Ikaskidetzan oinarrituriko testuinguruen eraikuntza egoera normalizatuetan egiten da, hau da, ohiko lan espazioetan (arloko edo mailako irakasle talde arruntean). Autonomia urte honetan komunikazio eta gestio aspektuak lantzen dira, irakasle talde naturalak burutzen ari diren prozesuaren jasotze eta kudeaketa dinamizatzaileak egiten duelarik (Ikaskideko aholkulariarekin batera). Honetaz gain aniztasunaren trataera ardatz bihurtzen da eta gai hau jorratzeko espezifikoki partaide guztiak 5 lan saio izango dituzte, bertan guztion ongizana bermatzen duten testuinguruetatik guztion ikastea bermatzen duten testuinguruetarako eraldaketa jorratuko da, gai honetan praktika erreflexiboen sistematizazioa bilatzen delarik. Bestalde eskolako ikaste kultura, identitate eta gestio aspektuak lantzeko beste 4 lansaio burutuko dira. Ikasturte hasieran zuzendaritzarekin ildo estrategikoen trataera finkatu eta adostuko da. Azken urte honetan SARE eta Ikaskide Komunitate izaerari ere tarte berezia eskainiko zaio helburua autonomiaz berritzen den eskola baitugu.


3.4. JARRAIPEN TALDEAK

Bertan Ikaskide Taldean jarraitzeko intentzioa daukaten ikastetxeak daude baina Hedapen aldia edo plana garatzeko tartea luzatzeko beharra duten ikastetxeak dira. Talde hauetako partaideek jarduera komunetan parte hartzeko konpromisoa daukate. Honekin SAREAn ikasten jarraitzeko eta prozesuaren erritmoa beraien beharretara egokitzeko aukera daukatelarik.


4. IKASTURTEKO PROIEKTUAREN ANTOLAKETA

Ikastetxe bakoitzaren errealitatea eta beharrak aintzat hartuz urteko aholkularitza plana eraikitzen da. Ikastetxearen hasierako egoera eta prozesuko bilakaera artikulatzeko erabiltzen den trena Porfolioa da. Bertan urte horretarako zehazturiko helburuak betetzeko jasotzen eta sortzen ditugun baliabide guztiak batzen ditugularik. Honela ikastetxe bakoitzak bere erritmo eta beharretara egokituriko formazio bidea bermatzen dugu. Eskola bakoitzaren lan saioen kronograma ikasturte hasieran zehazten da eta errealitatean jasotzen ditugun gakoei erantzunez eraikitzen ditugu mintegi zein dinamizatzaile bakoitzaren saioen egitura. 2013-14 ikasturtea Ikaskide proiektuaren formazio jardueren egutegi estimatua hau izango litzateke: 1. Oinarrizko formazioa: 6 orduko 2 saio Irailean HUHEZIn 2. Oinarrizko formazioa dinamizatzaileekin: 5 orduko saio 1 Irailean HUHEZIn 3. Aholkularitza ikastetxean. Ikaskideko aholkulariak bideraturiko 2 orduko 3 saio eskoletan. a. Hasieran: urteko helburu eta prozesua jorratzeko. b. Gelaratze aurrean: testuinguruen aplikazio garaia baino lehen. c. Ebaluaketa: ikasturteko prozesuaren ebaluaketa jorratzeko. *Zuzendaritza zein klaustroan ere ikasturteko aurkezpen eta ebaluaketaren itzulketa egiten da. 4. Mintegiak. a. Dinamizatzaileen mintegiak: 4 mintegi 3 ordukoak HUHEZIn, Ekainean, Urtarrilean, Martxoan eta Ekainean. b. Mintegi Orokorrak (Proiektuan parte hartuko duten irakasle guztiei zuzendua): 4 orduko 2 mintegi HUHEZIn 5. Bloga. Esperientziak elkartrukatzeko tresna 6. Jardunaldia. Ikaskide esperientzia zabaltzeko tresna 7. Jarraipena: Eskolako Dinamizatzailearekin koordinazio eta jarraipen estua.

HUHEZI Dorleta auzoa z/g 20540 Eskoriatza Tel. 943 71 41 57

Mariam Bilbatua mbilbatua@mondragon.edu Ainara Artetxe aartetxe@mondragon.edu Ana Usabiaga ausabiaga@mondragon.edu

Ikaskide 2013 14  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you