Issuu on Google+

Garazi Mugertza eta Irene MartĂ­nez (Z2)


KOKAPEN ANATOMIKOA: 1. Altzo frontala 2. Altzo esfenoidala 3. Sudur hobiak 4. Sudur bestibuluak 5. Aho barrunbea 6. Faringea 7. Epiglotisa 8. Ahots tolesturak 9. Tiroide kartilagoa . Krikoide kartilagoa 10. Apexa 11. Zintzurrestea 12. Goiko lobulua 13. Adar lobarra (edo lobuluko adarra) 14. Eskuineko goikoa 15. Eskuineko erdikoa 16. Eskuineko behekoa 17. Erdiko arteka 18. Arteka zeiharra edo laprana 19. Erdiko lobulua 20. Beheko lobulua 21. Diafragma 22. Beheko lobulua 23. Birikako lingula 24. Koska kardiakoa 25. Arteka zeiharra.


ARNAS-APARATUAREN ANATOMIA:

Arnasa berotu...

SUDURRA/SUDUR-HODIAK: susurra arnas-aparatuaren sarreran dagoen organoa da, faringearekin lotuta dagoena eta bi funtzio betetzen ditu: usaimena eta arnasa hartzea. Sudur-hodien bidez gertatzen dira bi prozesu horiek: arnas-aparatua kanpoaldearekin lotzen duten bi barrunbe dira (sudur-trenkadarekin banandutakoak), eta hauen barruan airea berotu, hezetu eta garbitu egiten da. FARINGEA: arnasa hartzea laguntzen duen tubo itsurako egitura bat da. Lepoan dago kokatuta. Arnastutako airea, beheko aire bideetara bideratzen du.


LARINGEA: hau ere lepoan kokatuta dago. Goiko aldetik ahoarekin eta beheko aldetik trakearekin lotuta dago. Faringea trakearekin komunikatzen du. Ahotik edo sudurretik sartzen den aire garbia edo O2-a laringean zehar iristen da biriketaraino. Eta alderantziz, aire zikina edo CO2-a bertatik ateratzen da. Horrela, laringeak airea trakea eta biriketara iristea ahalbidetzen du, janariari pasoa itxiz.

TRAKEA: laringetik bronkioetaraino dagoen arnas aparatuko beste organoetako bat da. Bere funtzioa biriketatik bide ireki bat uztea da, hartutako eta bota beharreko airearentzat.


BRONKIOAK: airea trakeatik bronkioetara bideratzen du, ondoren horiek albeoloetara bidera dezaten. Bronkioak adarkadurak dituzten tubo itsurako organoak dira. Hartutako airea bereizi egiten du biriketara, ondoren, erabili ahal izateko. Bronkioak biriketarako sarrera dira. Bitan banantzen dira, eskubikoa eta ezkerrekoa, eskubikoak 3 adarkadura edo hiru adar ditu eta ezkerrekoak berriz bi bakarrik.

BRONKIOLO: bronkioen adarkaduretatik airea albeoloetara eramaten duen hodia da.


BIRIKAK: arnas aparatuko organorik garrantzitsuenak dira. Albeoloek osatutako bi organo hanpatu (puztu) dira, eskubikoa eta ezkerrekoa; lehenengoa bigarrena baino pixkat bat handiagoa da, bihotzak bigarrenaren espazioaren zati bat betetzen duelako. Biriken funtzioa odolarekin gasen trukea egitea da, horretarako daude albeoloak kapilarrekin kontaktuan. Biriketan, odolak oxigenoa jasotzen du airetik, eta era berean karbono dioxidoa askatzen du airera.

ALBEOLOAK: Albeoloetan gertatzen da aireko oxigenoa odolera pasatzea eta odoleko karbono dioxiodoa odoletik airera. Garraio pasiboa da, hau da, prozesua difusio bakunaren bidez gertatzen da, odola eta albeoloen artean oxigeno eta karbono dioxido presioak desberdinak direlako gertatzen da.


PLEURA: mintz serosoa bi geruzak osatzen dute: parietalak eta biszeralak. Geruza biszerala, estuki lotuta dago biriketara, lobuluek sortzen dituzten guneetan sartzen delarik. Geruza honek birika osoa estaltzen du, hilioa izan ezik. Geruza parietala toraxeko hormetara eta diafragmaren goiko aurpegira itsatsita ageri da. Bi geruza huen artean barrunte txiki bat dago, barrunbe pleurala. Bertan likido pleurala kokatzen da; honek bi geruzak lotzea eragozten du eta arnasketa burutzen denean bien arteko irristadura ahalbidetzen du.


ARNAS-MUSKULUAK: inspirazio normal batean parte hartzen duten muskuluak hauek dira: Diafragma toraxeko beheko atalei lotuta dago. Muskuluz eta ehun fibrosoz osatuta dago. Inspirazioa burutzen denean diafragma uzkurtzen da eta beherantz doa; honela, toraxaren barrunbea luzatzen da, biriken bolumena handitu ahal izateko. Kanpoko saihetsarteko muskuluak saihetsezurren artean kokatzen dira, lapranean gorantz eta aurrerantz zuzentzen direlarik. Insipirazioan saihetsezurrak hurbildu egiten dira. Arnasketa sakona burutu behar denean, esaterako kirola egiterakoan edo gaixotasun batzuetan (asma, bronkitisa, etab.), muskulu espiratorio batzuek parte hartzen dute: muskulu abdominalek eta barruko saihetsarteko muskuluek.


ARNAS-APARATUAREN FISIOLOGIA: ARNAS-MUGIMENDUAK: aireztapena albeoloetako etengabeko aireberritzean datza. Aireztapena bi mugimenduri esker gertatzen da: inspirazioa edo arnas hartzea eta espirazioa edo arnasa botatzea. Birikak ez dira berez mugitzen eta, beraz, arnas mugimenduak eragiteko, alde batetik arnas-muskuluak eta, bestetik, birikek eta kaxa torazikoak dituzten ezaugarriak ezinbestekoak dira. Arnas-muskuluek inspirazioan birikaren bolumena handitzeko eta espirazioan gutxitzeko beharrezko indarra sortzen dute, airearen sarrera eta irteera eraginez. Diafragma aire-sartzearen % 70aren arduraduna da. Diafragma uzkurtzean beherantz doa, kaxa torazikoa luzatuz eta airea sartuz biriketan. Kanpoko saihetsarteko muskuluen uzkurdurek saihetsezurrak gorantz eta aurreratz eramaten dituzte, atzeaurreko diamentroa eta laterala handitzen direlarik.


Arnasketa normal batean espirazioa prozesu pasiboa da, hots, ez da inolako muskulurik uzkurtzen. Diafragma lasaitzen denean berriro gorantz doa, kaxa torazikoaren luzera gutxituz, airea biriketatik irteten delarik. Bestalde, kanpoko saihetsarteko muskuluak lasaitzean, toraxa behera dator berriro, diametroak gutxituz. Espirazio sakon bat burutzeko, bai muskulu abdominalek bai barruko saihetsarteko muskuluek parte hartzen dute. Muskulu abdominalak uzkurtzean, sabelaren presioa handitzen da eta honek diafragma toraxerantz bultzatzen du. Bestalde, barruko saihetsarteko muskuluak uzkurtzen direnean, saihetsezurrak beherantz eta barrurantz doaz eta toraxaren bolumena murriztu egiten da. Diafragma Sahietsezurren mugimendua


O2-AREN GARRAIOA: oxigenoak odolean duen solugarritasuna baxua da. Horrexegatik, oxihemoglobina-eran garraiatzen da. Oxihemoglobina globulu gorrien hemoglobina oxigenoarekin konbinatzean eratzen da. Horrela odoleko 100ml-tan 20ml oxigeno garraiatzen dira biriketatik irteten den odolean. Odolak oxihemoglobina ehunetako zeluletara garraiatzen du. Ehunetan, zelula hauetako oxigenoaren presio partziala odolaren oxigenoarena baino baxuagoa denez, odoletik oxigenoa hartzen dute.

Gas trukea

CO2-AREN GARRAIOA: hiru eratan garraiatzen da: * Bikarbonato-eran: odol-plasman eta globulu gorrietan CO2-ak urarekin erreakzionatzen du, bikarbonato-ioiak emanez. Bikarbonatokopurua altuagoa da eritrozitoetan odolplasman baino, eritrozitoek anhidrasa karbonikoa izeneko entzima bat dutelako erreakzioan katalizatzeko. CO2-aren % 75 era honetan garraiatzen da. * Hemoglobinaren amino-taldeekin konbinatuz: karboxihemoglobina eratzen du. % 20a, era honetan garraiatzen da. * Disolbatua: % 10a odol-plasman disolbatua garraiatzen da, gutxi gorabehera


ARNASKETAREN ERREGULAZIOA Nerbio-kontrola:arnas-maiztasuna eta sakontasuna egoera bakoitzeko beharretara moldatzen da. Denboralditxo batez eten egin dezakegu arnas maiztasuna. Erraboilaren arnas-zentroak kontrolatzen du arnas-maiztasuna eta arnas sakontasuna. Arnas-zentroa arnasartze-zentroz eta arnasbotatze-zentroz osaturik dago; lehenengoak, estimulatzean arnasa sartzea eragiten du eta bigarrenak, arnasa botatzea.


Nerbio zentrotik erritmikoki iristen dira nerbio-bulkadak diafragma eta saihetsarteko muskuluetara, hauek erregularki uzkurtuz. Arnas mugimenduak automatikoak dira normalki. Arnasa hartze eta arnasa botatze-zirkuituek ez dute batera funtzionatzen, batak bestearen ekintza inhibitzen duelako.


Kontrol kimikoa: odolaren CO2-aren kontzentrazioekiko eta odolaren pH-arekiko sentikor diren kimiohartzaileek garrantzi handia dute. Odolaren CO2-aren kontzentrazioa handitzean edo pH-a jaistean arnas-maiztasuna handitu egiten da. Kimiohartzaileak honako leku hauetan kokatzen dira: * Aortaren makoan * Karotida arterian * Erraboileko kimiohartzaileen zentroan.

Mekanohartzaileak: biriketan hartzaile ezberdinak daude, esaterako: luzapen-hartzaileak, narritadura-hartzaileak eta oinaze-hartzaileak. Hauek kitzikatzen direnean, bertako informazioa nerbio bagoaren bidez garraiatzen da nerbio-sistema zentralean kokatuta dauden arnaszentroetara.


BIRIKAKO MINBIZIA Gizonengan agertzen den minbizi nagusia da eta, emakumeengan zein gizonengan, hilkortasun tumoralaren lehen kausa. Batez ere 55-65 urte arteko pertsonengan agertzen da. Birikako minbizian arrisku faktore nagusietako bat, tabakoa da. Minbizi hau duten gaixoen artean, % 90a erretzaileak dira. Ez erretzaileen artean, agertzen diren birikako minbizien % 25a, erretzaile pasiboak izateagatik da. Beraz, prebentzioa burutzeko faktore garrantzitsuena erretzeari uztea da. Erretzeari uztean, birikako minbizia izateko arriskua urtez urte gutxituz doa, lehenengo urtean % 50a gutxituz eta 10-15 urteren ondoren arriskua ez-erretzaileena bestekoa izango da. Gure inguruan, prebeni daitezkeen hilkortasun-kausen artean, tabakoa lehena da. Birikako minbizian badaude beste arrisku-faktore batzuk, esaterako: erradona, asbestoa, artsenikoa, nikela, etab. Baina hauek garrantzi gutxiago dute minbiziaren ehunekoez hitz egiterakoan. Bestalde, ez dago gaur egun bigarren mailako prebentzio edo “screening� teknikarik biriako minbizia sintomen-aurreko aldian diagnostikatzeko. Normalean, sintomatologia agertzen denerako, birikak hondatuta egon ohi dira.

Arnas-Aparatua

Zigarro baten eragina


BITXIKERIA: BIRIKEN EDUKIERA ETA BOLUMENA Bolumen arrunta: arnasketa normal batean sartu eta ateratzen den arnas bolumena da eta normalean 0,5 l-koa izaten da.

Espirazioaren erreserba-bolumena: espirazio sakon baten ondoren birikek atera dezaketen aire-bolumen handiena da eta 1,5 l-koa izaten da. Hondar-bolumena: behartutako espirazio baten ondoren biriketan geratzen den aire bolumena da; 1,5 l-koa.


Inspirazioaren erreserba-bolumena: inspirazio sakon baten ondoren biriketan sar daitekeen aire bolumen handiena da; 2,5 l-koa. Hondar bolumen funtzionala: espirazio normal baten ondoren biriketan geratzen den aire-bolumena da. Espirazioaren erreserba-bolumenaren eta hondar-bolumenaren baturaren berdina da, 3 l-koa hain zuzen ere. Biriken edukiera osoa: inspirazio sakon baten ondoren biriketan dagoen aire bolumena da. Bolumen guztiak batuz kalkulatzen da; 6 l-koa da. Bizi-edukiera: inspirazio sakon baten ondoren biriketatik atera daitekeen aire bolumen osoa da. Beraz, biriken edukiera osoari hondar bolumena kenduz kalkulatzen da eta 4,5 l-koa izaten da. •Osasuntsu dagoen pertsona batek 15 inspirazio egiten ditu minutu bakoitzeko, hau da, 7 litro aire.


1 eta 7



ARNAS APARATUA