kalko okerrak

Page 8

KALKO OKERRAK

21/6/05

17:02

Página 9

Puntu asko egon arren oraindik Gramatika-batzordeak berak sakontasunean aztertu gabeak, zera iritzi dio hark Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurkeztutako lanari: «lan egokia aurkitu du, Euskaltzaindiak orain arte batasunerako eman dituen arauak errespetatzen baititu». Ohar eta iradokizun batzuk ere egin zituen batzordeak, erantzun-idazki horrezaz gainera. Ohar eta iradokizun horiek denak orpoz orpo jarraitu eta jaso ditu Juan Garzia egileak berak. Hartara, Euskaltzaindiak gerora alor horretan erabaki ditzakeenak inoiz baldintzatu gabe, araubidezkoa den aldetik, euskarazko ikasmaterialetan, liburuki honetan zedarritzen diren irizpideetara jokatzea gomendatzen du Sailak. Besterik ez, honenbestez. Soil-soilik, alde batetik, Ikasmaterialen Aholku-batzordeko (IAB) kideei –X. Mendiguren Bereziartu (Euskal Editoreen Elkarteak izendatua), J.R. Zubimendi (Euskaltzaindiak izendatua) eta J. Garzia (EIZIEk izendatua)– eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, eta bestetik, beti bezala, zuri, irakurle saiatu horri, afera honetan eragile izan zaitezela eskatu nahi dizugu. Euskararen onerako, ahalegin honetan asmatu izana da gure uste eta desio bakarra. Zernahi dela ere, ordea, jakizu zure ekarpen baliotsuak jasotzeko prest gauzkazula noiznahi. Hemen gaude: <huiseus4@ej-gv.es>. Oraingo bi liburuki hauek probetxugarri gerta dakizkigula guztioi, eta horien ondoren etorriko direnen bide-erakusle gerta daitezela. Hala desio du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta halaxe adierazten dut haren izenean. Gasteizen, 2005eko otsailaren 28an ANJELES IZTUETA AZKUE Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.