Issuu on Google+

4. PROIEKTUA

PREBENTZIOA OSASUN BIDEA 124. 125. ORR ZER EGINGO DUT? Liburuan dauden biñetak irakurri eta galderei erantzun azken xedea aurkezteko : KOMIKIA ( istripuen aurrean prebentzio neurriak) 126. 127. ORR KALEAN GORA, KALEAN BEHERA Liburuko marrazki biak aztertu taldeka agertzen diren galderei erantzuten. Gero denon artean komentatu. 128. 129. ORR ISTRIPUEZ DAKIDANA GOGORATZEN Liburuan agertzen diren egoera desberdinak aztertu taldeka, arrazoiak ematen. Gero denonak irakurri eta eztabaidatu akordio batetara ailegatzeko, arrazoiak kontutan izaten. 130. 131. ORR KOMIKIAK AZTERTZEN Liburuan agertzen diren komikien helburua atera behar da. Taldeka egin dute. 132. ORR HAUSNARTZEN Orain arte ikusitakoa kontuan izaten, galderei erantzun taldeka : • Istripuen deskribapena egiteko pausoak • Istripuen aurkako kanpaina prestatzeko informazio. • Non lortu informazio hori. Fitxa hau egin ondoren, bakoitzak istripu baten informazioa ekarri behar du. Egunkaritik, telebistatik … hartuta.

133. 134. 135. ORR ISTRIPUAK AZTERTZEN Liburuan agertzen diren istripu desberdinak aztertu taldeka. Kontuan izaten gidoia :


• ARAZOA • ZERK ERAGIN DU ISTRIPUA ? • ZER GERTATU ZAIO ? • HARTU DU ERABAKIRIK ? • ZER GERTATU DA AZKENEAN ? Liburuan agertzen diren egoera desberdinak aztertu galderei erantzuten (135) eta gero fitxak egin ( 1- 5) beste egoera batzuk komentatzeko. Hauen gaia haurrak arriskutan noiz dauden eta zergaitia da. 136. ORR IKURRAK Asma dezatela ikur bakoitzaren esanahia eta non ikusi duten, errespetatzen duten ala ez ...Beste ikur batzuk gogoratu. 137. ORR ISTRIPUAK EKIDITEKO IKURRAK Zirkuitu bat prestatu behar da lehen zikloko haurrekin jolasa egiteko ( simulazio jolasa). Trafikoko seinaleak kontuan izaten, haur bakoitzak zerbaiten itxurak egingo du: autoarena, bizikletarena, oinezkoena ... Lehenengo orrialde batean prestatu eta bakoitzaren lana banandu ( zintzilikarioak egin ...) Gaiaren bukaeran denboraren araberan patioan egin. 138. ORR NOLA ADIERAZI ARRISKU EGOERAK Liburuan agertzen dena komentatu denon artean. Ikastolako botikina komentatu : • • • •

Zer botika daude? Zergaitik daude botika batzuk bakarrik? Botikak nola eman? Gurasoek bete behar duten papela eta zergaitik?


139. 140. 141. 142. ORR HIGIENEA ETA OSASUNA 139. orrialdea 1. ariketa banaka koadernoan. Gero ahoz denon artean (Nork bere azturak komentatzeko). 2. ariketa taldeka idatzi ( ikasgelako garbitasuna eta higienea). Denona ikusita arautegia idatzi. 3. ariketa taldeka. Liburuko koadroa bete ( gorputzeko hainbat atalen higienea) 140. orrialdea Objetuen eta lekuen higienea aztertu liburuko ariketak eginez. Komentatu, ikastolan komunera joaten direnean bonba bota behar dela eta zergaitia baita deportiben erabilera. 141. orrialdea Irakurgaia liburutik 6-8 orrialdeak irakurri. Azalpenezko testua aztertu denon artean ( hortzetako txantarra). Irakurri ondoren, liburuan agertzen dena komentatu. Zer garrantzi duen elikadurak, hortzen higienea eta fluorraren erabilera. 143. 144. ORR JARDUERA ETA ATSEDENA Nekea zer den eta loaren garantiza aztertu liburutik. Lehen ariketa, etxean egiteko banaka • Astean zehar egiten dituzten jardueren zerrenda. • Jarduera horietan ematen duten denbora. • Datuak grafikan adierazi Bigarren ariketa. Bakoitzak etxean egindako lana kontuan izaten gelan komentatu eta konparatu denona. 145. ORR ARRISKU EGOERAK IDENTIFIKATZEN Liburuan agertzen den taula osatu taldeka eta denon artean zuzendu. 146. ORR

INFORMAZIOAREN BILA

Lehenengo 6 istripu ezberdin aukeratu. Hau da, taldeka bat.


Aukeratzen duten istripua, komikian erabiliko duten gaia izango da. Gero, liburuko orrialdea bete 147. ORR KOMIKIEN EGITURA Komikiaren atalak aztertu, liburuan agertzen den komikian oinarrituz: • Hasierako egoera • Arazoa • Ondorioa • Bukaera 148. 149. ORR KOMIKIEN ATALAK : PERTSONAIAK • • • •

Lehenengo, adjetiboen fitxa eman (6). Liburuan agertzen diren deskribapenak aztertu taldeka . Pertsonen deskribapena aztertu : fitxak 7-11 Denonak irakurri

Talde bakoitzak bere komikian agertuko den pertsonaia nagusia deskribatuko du. 150. 151 ORR KOMIKIEN ATALAK : ELKARRIZKETA 150. orrialdean agertzen den ariketa taldeka bete liburuan. Testua kopiatu dagokion biñetan. 151. orrialdean elkarrizketa nola idatzi behar den esan: Hasierako marratxoa, galdera eta harridurak, puntu eta aparte noiz... Ondoren, elkarrizketa labur bat idatzi eta gero, bertan agertzen den komikian kokatu. • Tabloian fitxak jarri ( 12-16). Elkarrizketan erabiltzeko expresioak. Komentatu nola erabili egoera ezberdinetan. • Fitxak egin : 17-21 ( azkena, eurek idatzi behar duten komikiaren borradorea da).

152. 153. ORR KOMIKIEN ATALAK: ESAMOLDEAK Liburuan agertzen direnak aztertu eta gehitu eurei bururatzen zaienak. Tabloian dagoen 6. fitxa begiratu ( adjetiboak, expresioak)


154. ORR

KOMIKIA : TESTUA ETA IRUDIA

Hasi baino lehen liburukoa aztertzen, 22-23 fitxak egin. Liburuan komentatu zer garrantzi duen testuak eta irudiak: konplementatzen dira ( testuak adierazten ez dituen gauzak irudien bidez jasotzen dira). Lehen ariketa egin taldeka. 155. ORR BUNBILOAK Bunbilo mota aztertu : • Narratzailea • Elkarrizketa-hitzegitea • Pentsamentua Bunbiloetan erabi behar den letra mota komentatu eta begiratu aurreko komikietan erabiltzen dena. Lehen eta bigarren ariketa liburuan egin. 156. ORR KONTUAN HARTZEKOAK Liburuko ariketak egin. Komikiaren pauso guztiak errepasatzeko da.

Hau egin ondoren, orrialde zuri batean talde bakoitzak bere komikiaren zirriborroa egiten hasiko da. Zuzendu eta gero, kartulinara pasatu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK EUSKERA • Arriskuak aintzat hartzeko komikia egitea. • Deskripzioa, narrazioa eta elkarrizketa bereiztea eta, komikia idaztean, gero bakoitzari dagozkion berezitasunak errespetatuz erabiltzea.


Ulermen prozedurak • Komikiaren atalak identifikatu eta gertakarien arteko erlazioez jabetu. • Marrazkien bidez azaltzen diren datuak testu idatziaren informazioarekin osatu. • Komikiaren ikurren esanahia interpretatu. Ekoizpen prozedurak • Komiki motak aztertu eta konparatu. • Komikiaren elementuak eta bakoitzaren balioa identifikatu : binetak, puxikak, bineten azpiko testua. • Narrazioa, deskripzioa eta elkarrizketa ongi txertatu. • Elkarrizketaren puntuazio ikurrak identifikatu eta erabili. • Gaiari dagokion lexikoa zuzen erabili. Jarrerak • Jarrera baikorra izatea lanaren aurrean. • Txukuntasuna izatea lanean. INGURUNEA • Prebentzioak osasunean duen garrantziaz jabetzea. • Norberaren higienea zergaitiaz hausnartzea eta horrekiko ohitura osasuntsuak hartzea. • Gelan higienea eta garbitasuna izateko arau batzuk finkatzea. • Arrisku egoerak identifikatzeko erabiltzen diren sinbolo edo seinaleak ezagutzea. • Hainbat egoeratan sor daitezkeen istripu arriskuen azterketa. • Gure eguneroko hainbat jardueratako datuen bilketa eta antolaketa, taulak eta grafikak erabiliz : etxeko lanen ardurak, atsedenerako denbora ... • Gorputza eta ingurua garbi izateko ohiturak. • Ekimena eta lanerako grina lanak antolatzean, talde txikian zein talde handian.


prebentzioa osasunbidea