Issuu on Google+

Berastegiarrak munduan

Berastegiarrak munduan

Mikel Labaien eta Naiara Aginako

Ameriketatik Mundua ezagutzeko kuriositatea, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin boluntariotza-lanak burutzeko ametsa, bizikleta gainean kultura ezberdinekin bizipenak elkarbanatzeko ilusioa eta bizia bizitzeko konbentzimendua, nahikoak izan genituen abentura honi gogo biziz ekiteko.

Uyuniko gatzagan (Bolivian), gaua bertan pasa genuen egunean.

Iparraldera abiatu aurretik, ordea, Mendozatik pasa ginen, eta bertan Bixente Lezea beastiarra bisitatzeko aukera izan genuen. Ezin esan Berastegitik esku hutsik atera zenari, Argentinan, gogor lanean, gaizki joan zaionik. Mila esker, Bixente eta Sagrario, denoi motz suertatu zitzaigun merienda eta tertulia harengatik.

BIZIKLETAZ IPARRALDERA Patagoniako Fitz Roy tontor ikusgarria.

z zen batere erraza izan gure abenturaren zergatia jendeari azaltzea. Beraiekin hitz egin nahi genuela esatean, ezkontza edo haurdunaldi baten berria espero zuten denek. Baina ez. Hego Ameriketa ezagutzeko plana genuen buruan. Unibertsitate-garaitik zetorren ametsa; bidaiatu eta boluntariotza-lanen bidez, beharra zen lekuan, laguntzekoa. Artean, ordea, ikasle bezala, diru gutxi. Lanean hasi eta urte batzuetan aurreztea tokatu zen. Baina garaia iritsi zen eta 2012ko urtarrilaren 14an, Buenos Airesen hartu genuen lur. Gure ekipaia: bi bizikleta, kanpin-denda, lo egiteko

E

9 zenbakia. 2012ko abuztua

Bidaiaren lehen zatian, Argentina eta Txile hegoaldeak bisitatu genituen zakuak eta istorio eta bitxikeriaz betetzeko prest zeuden launa alforja.

LEHEN PAUSOAK AUTOBUSEZ Bidaiaren lehen zatian, Argentina eta Txile hegoaldeak bisitatu genituen. Motxila bizkarrean, autobusez autobus, milaka kilometro joan ziren hego-

14

aldeko Andeek dauzkaten txoko ederrak bisitatu artean. Esan beharrik ez, paraje horietan aurki daitezkeen paisaiak izugarriak direla. Patagonian tarteko kilometro asko dituzten herri eta hiri txikiak aurki daitezke. Bertako natura ikusgarria dela eta, hegoaldea turismo europarrari eta estatubatuarrari begira dago udan. Ondorioz, bertan egun asko geratzea garesti irteten da. Beraz, ikusi beharrekoak ikusita eta ezagutzeko kultur eta bizimodu ezberdinen eskasia tarteko, azkar alde egin genuen historiaz eta istorioz beteriko lurralde epelago eta merkeagoen bila.

Okurrittutare!‌ Bizikletan? Ta zeatik? zioten denek-. Ta zeaitik ez? -genioen guk-. Lehen ere Finlandia bizikletaz zeharkatua genuen. Jakina, Finlandiako lur lauak ezin dira alderatu Andeetako mendikate gogorrarekin; baina morala altua zen, eta animoa ugaria. Inoiz ahaztuko ez dugun ibilaldia izan zen Cordobatik (Argentina) Sucrerainokoa (Bolivia). Bizikletak neurri berezia ezartzen dio bidaiaren erritmoari. Motela, baina askatasunez betea. Emaniko pedalkada eta aurreraturiko metro bakoitzaren jabe zara, gelditu eta paisaiaz eta bertako jendearen bizimoduaz eta ohiturez gozatzeko. Bizikletak Argentinako Cordoba hirian bizi diren armendariztarren

Mendozatik pasa ginen, eta bertan Bixente Lezea beastiarra bisitatzeko aukera izan genuen etxean genituen. Mundua txikia da; elduaindar bat eta berrobitar bat Argentinan juntatu eta ezkondu ostean sorturiko familiaren laugarren belaunaldiko gazteak; hara nondik, lehengusu txiki-txikiak guretzat (fisikoki, morrosko ederrak). LabaxĂŠn-dar bezala (han horrela deitzen digute), bost izarreko hotela izan genuen, bizikletak muntatu eta punttu-punttuan jartzeko izan genuen aste hartan. Aurretik 2.515km genituen Sucreraino. Lehen egunetako lur baxu, lau eta beroak atzean utzita, Andeetan gora hasi ginen; 35-40na kiloko pisua (bizikleta + ekipaia + jana/edaria), bi gurpilen gainean, itsasoz gain 4.222 metrorainoko altueraraino eramanez. Argentinan pixkana-pixkana igo ginen, baina Boliviara iristearekin batera...

15

Gora, behera, gora, behera... Jaisteko igoz eta igotzeko jaitsiz; askotan Salontzo bideko pistaren modukoetatik. Batzuetan frustrazioa nabaria zen; altuera berean hasi eta amaitzen zen etapa batean, 1.000 metroko desnibela igo zenezakeen. Igo bezain pronto jaisteko, eta jatsi bezain pronto, berriro gora hasteko. Bizikletako lehen etapa euritan blai; bigarren etapan, Naiarak, 40 km/o-ko abiaduran zihoala, katu beltz bat pasa gainetik, aurreko zein atzeko gurpilekin (miraria ez erortzea); eta hirugarrenean, gure kanpin-denda galdu, atzeko parrillatik erorita. Zorte txarraren aurrendari ote ziren gertakari haiek guztiak? Ez, zorte onez beteriko bidaia izan zen handik aurrerakoa. Jendea izan zen bidaiako hoberena. Beraiekin jatera eraman gintuzten, deskantsatzeko eta lo egiteko etxea utzi ere bai, baita hainbat zerbeza eta tertuliatara gonbidatu ere. Bideko autobus-markesinetatik jasotako animoak ere ugariak izan ziren, baita auto eta kamioi-gidarien bozinetatik jasotakoak ere. Argentinan erraza zen jendearekin berriketan hastea. Nahikoa 9 zenbakia. 2012ko abuztua

Berastegiarrak munduan zen (aldiro gustu handiz egiten genuen bezala), egunaren amaieran iristen ginen herriko plazako tabernaren kanpoaldean gure bizikletak aparkatzea. Argentinarren kuriositateak ezin eutsi horretarako tentazioari. Kasurik onenean, lo egiteko lekua aurki genezakeen. Eta txarrenean, jende jator, xelebre eta interesante asko ezagutuko genuen. Boliviako jendearen eskuzabaltasunak ere ez du mugarik; baina bertako jendeak, argentinarrek aspaldian galdua duten lotsa tarteko, hesi bat ezartzen du hasieran. Hori gainditzean, uste baino lehen, beraiekin gozatu besterik ez dago. Bidaian zehar gringuito bezala identifikatzen gintuzten bide bazterretik. Kulote, eguzkitako betaurreko, kasko eta leporaino kargaturiko bizikletekin, ez zen harritzekoa. Taldetik harroxkoharroxko hitz egiten ziguten, ulertuko ez genielakoan. Gaztelaniaz garbi erantzuten genien arte. Orduan moztu-moztuta geratzen ziren, irribarre lotsatia ahoan zutelarik.

BOLUNTARIOTZA-LANAK TAU fundazioaren (taufundazioa. org/eu/), eta bereziki bere Gipuzkoako delegazioaren kontaktuen eskutik ezagutu genuen IPTK (iptk.org.bo), Gobernuz Kanpoko Erakunde boliviarra. Eta harekin, Bolivian boluntariotza-lanak egiteko aukera. Bi hilabete eta erdiz, Sucre hiriko eta Chayanta probintziako zenbait proiektutan lanean aritu gara. Bertan irakasle lanbidea

9 zenbakia. 2012ko abuztua

Berastegiarrak munduan

Gure ikasleak, gogor lanean.

Sucre hiriko eta Chayanta probintziako zenbait proiektutan irakasle lanetan aritu gara geure egin dugu; 3 urtetik 14 urtera arteko umeekin Sucren, etxerako lanetan lagunduz; eta probintzian, bertako institutu politeknikoan, karrera profesionaletan klaseak emanez. Bi proiektuetan ikasle eta lagun izan ditugun gazteak, baliabide eskasak eta arazo sozial eta fisikoak dituzten familietako kideak dira. IPTK erakundearen eskutik, hala ere, kalitatezko hezkuntza baterako aukera dute (Boliviar estatu osoan goraipatua dena), beraien

16

jatorrizko klase soziala zein den axola izan gabe. Sucren Eskola Mugikorra deritzon mundu mailako proiektu batean ere parte hartu dugu. Ikasteko eta jolasteko joko eta aktibitate mordoarekin, eskola txiki inprobisatu bat gerturatzen da hiriko bazterrik xumeenetara, nazioarteko boluntarioekin. Helburua auzo marjinatuetako ume langileei betebehar pisutsuak, ordu batzuez bada ere, alde batera utziaraztea (askok familiarentzat dirua bildu behar dute, kotxeak edo zapatak garbituz, izozkiak salduz...); eta ume direnez, ikasteko, jolasteko eta biziaz gozatzeko aukera eskaintzea. Bolivia Hego Ameriketako estatu behartsuenetakoa dela diote. Mundu kapitalistaren indizearen arabera, Barne Produktu Gordinaren arabera, hala

Gure bidaiako lagunak.

da. Egia da oraindik ere oinarrizko zenbait zerbitzutan (osasunean, hezkuntzan...) lan asko dagoela egiteko. Baina ez dadila inor ezjakintasunaren gehiegizko errukian erori. Hemen ez da inor gosez hiltzen. Klase sozial marjinatuak badira, baita mendikatearen orografia gogorrean galdutako eta ahaztutako herrixkak ere. Beraiekin lan egitea tokatzen da, baina gure inguruko beste txoko askotan bezala. Ezin dugu gure herrialdearen garapenarekin alderatu Boliviakoa, baina garbi izan dezagula, hemengo gaurko egoera ez dela beraien erru hutsa. Hemengo arazo askoren sustraiak kolonia eta inperialismo garaietaraino iris-

ten dira eta beraietatik elikatzen: kanpoko herrialdeek mendeetan zehar zapalduriko herri eta kulturetan, zabalduriko ezjakintasunean, garapenari ezarritako trabetan eta lapurtutako errekurtso naturaletan. Indar hauetatik askatzen ari den heinean, Bolivia aurrera doan herria da.

ALTIPLANOTIK LIMARA BIDEAN Artikulu hau argitaratzen denerako, gauzak ondo izatera, Perun izango gara geure bizikletekin, Limara bidean. Behin han, bizikletak kutxetan sartu eta agur esan beharko diogu gure abenturari. Familia, lagunak eta herria

17

ikusteko gogo handiarekin oraingoan, Lorea bezain iloba sinpatika urruti izatea luze egiten ari baita. Egindakoaz, ikasitakoaz eta erakutsitakoaz harro. Hartutako erabakiaz damurik izan gabe. Bizitakoa beti izango dugu gurekin, hori inork ez digu kenduko. Azken batean, horrelakoak baitira mundu honetatik eramango ditugun gauza bakarrak; bizi labur honek eskainitako esperientziak, alajaina.

Sucren (Bolivian), maiatzaren 30ean. ameriketatik.blogspot.com

IKUSGARRI

Egurrezko artisautza Luis Eraso Otxandorena Etxe Berri, 1 ezk 20492 Berastegi (Gipuzkoa) Tel.: 679 836 720

www.ikusgarri.net

9 zenbakia. 2012ko abuztua

16

17

9 zenbakia. 2012ko abuztua

Ameriketaik