__MAIN_TEXT__

Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

Ekaina ı Junio 2019

39

@VillabonakoUdala

Realeko jokalariak AmasaVillabonan El primer equipo masculino de la Real Sociedad ha participado en la celebración del 400 aniversario de la unión de Amasa y Villabona

Kolorez Kolore Kanpainaren 2. Fasearen aurkezpena 4. orria

Errebote Plazako obrak amaitu dira Laster hasiko dira Sacem zubiko lanak 6. orria

Diru-laguntza garrantzitsuak herriarentzat 5. orria

Tabakorik Gabeko Munduko Eguna El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin ospaturiko senidetze eguna 7. orria


400 AV

Amasa eta Villabona batu zireneko 400. urteurrenaren ospakizunaren harira, Realeko gizonezkoen lehen taldeak Amasa-Villabonan burutu du denboraldiko azken entrenamendua Udalak eta Billabona K.E.ak oroigarri bana oparitu zioten taldeari Maiatzaren 22an, Realeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariek Arratzaingo futbol zelaian entrenatu zuten. Udalerriko hezkuntza zentro desberdinetako ikasleek modu positiboan erantzun zioten Udalak egindako deiari, futbol zelaiko harmailak betez eta talde txuriurdina beraien kantu eta poztasunarekin animatuz. Entrenamenduaren hasieran, Maite Izagirrek, oroigarri bat eman zion taldeko kapitaina den Asier Illarramendiri, eta honek, taldearen

armarria oparitu zion. Billabona K.E. taldeak banderatxoa eskaini zion kapitainari eta berak, talde guztiaren izenean, jokalari guztiek sinatutako kamiseta oparitu zion. Topaketa Amasa eta Villabona batu zireneko 400. urteurrenaren ospakizunaren barnean gauzatu da. Amasa-billabonatar askok parte hartu zuten, ilusioz beteriko ekitaldia izanik. 

El primer equipo masculino de la Real Sociedad ha participado en la celebración del 400 aniversario de la unión de Amasa y Villabona El Ayuntamiento y Billabona K.E. obsequiaron al equipo con sendos regalos. El 22 de mayo, los jugadores del primer equipo masculino de la Real Sociedad entrenaron en el campo de fútbol de Arratzain. Los alumnos y alumnas de los distintos centros escolares del municipio respondieron a la llamada realizada por el ayuntamiento de una manera muy positiva, llenando las gradas con sus vítores y alegría, y animando al equipo blanquiazul.

2

2019ko ı Ekaina

Al comienzo del entrenamiento Maite Izagirre hizo entrega de una escultura de pared a Asier Illarramendi, capitán del equipo. Este a su vez, en nombre del club, le regaló el escudo del equipo. Además, Billabona K.E. les ha obsequió con la banderola del equipo y el capitán le entretó una camiseta firmada por todos los jugadores. Este encuentro se ha materializado dentro de la celebración del 400 aniversario de la unión de Amasa y Villabona. Un acto muy ilusionante que fue arropado por un gran número de amasa-villabonatarras. 


2019ko ı Ekaina 3


ZABORREN KUDEAKETA

Kolorez Kolore Kanpainaren 2. Fasearen aurkezpena Amasa-Villabonak Tolosako Mankomunitateak gaikako bilketaren inguruan jarritako helburuak soberan betetzen ditu Gaikako bilketako portzentaiak honbetzeko helburuarekin, 2018an “Kolorez kolore” sentsibilizazio kanpaina jarri zuen Udal Gobernuak martxan, bilketari buruzko galdetegi batekin batera. Egun, edukiontziak modu egokian erabiltzeko “Birziklatzea erraza da” eskuliburua etxe guztietara banatu ostean, eta galdetegitik lorturiko emaitzekin,  “Kolorez Kolore” bigarren fasean sartu da, ekimen garrantzitsuenak honakoak izanik: 

3 minutuko iraupena duen sentsibilizazio bideoa. Beirazko pitxarren banaketa herriko taberna, jatetxe eta soziedadeetan plastikozko ontziak murrizteko. Pedalak ipiniko dira edukiontzi guztietan erabilera errazteko. Pegatinak jarriko dira edukiontzi hori eta berdeetan, herritarrak bilketa egunen berri informatu eta tamaina handiko trasteak noiz jasotzen diren azaltzeko. Telazko poltsa berdeen banaketa berri bat burutuko da herriko hainbat denden bitartez. Ekimen hau, behin bakarrik erabiltzen diren plastikozko poltsak ekiditeko egingo da. Hurrengo Pausoak Hurrengo pausoei dagokionez, gaikako bilketa sisteman pauso berri bat eman nahi du Udalak. Gai hau garbiguneei dagokien arren, hainbat produkturen bilketa herritarrei hurbildu nahi zaie, birziklapena era egoki batean egiteko. Herriko hainbat guneetan edukiontzi bereziak ipiniko dira non bonbilak, telefono mugikorrak, kargadoreak, aerosolak, radiografiak, bateria txikiak, CD eta DVDak, botoi-pilak… jasoko diren.

Campaña Kolorez Kolore, presentación de la 2. fase y reparto de la guía a los domicilios para la correcta gestión de los residuos En el 2018 se puso en marcha la campaña de sensibilización “Kolorez Kolore” que incluía un cuestionario de preguntas sobre los hábitos de uso del nuevo servicio de recogida de residuos. Ahora, después de haber enviado a todos los domicilios un pequeño libro explicativo para el uso correcto de los contenedores, y con los datos recabados en aquella primera ocasión, “Kolorez Kolore” encara su segunda fase con varias acciones: un vídeo de sensibilización de 3 minutos de duración; distribución de jarras de cristal para agua a bares y restaurantes y sociedades gastronómicas de la localidad, con el objetivo de reducir las botellas de plástico; instalación de pedales en todos los contenedores para facilitar su uso; colocación de pegatinas en los contenedores verde y amarillo para informar detalladamente sobre los días de recogida y horarios de depósito de los residuos voluminosos; y un nuevo reparto de bolsas verdes de tela en varios comercios locales para evitar la utilización de bolsas de plástico de un solo uso cuya proliferación es una de las causas principales de contaminación.

4

2019ko ı Ekaina


DIRU-LAGUNTZAK

Udalak diru-laguntza garrantzitsuak lortu ditu herriarentzat Maite Izagirre “4 urte hauetan zehar, instituzioen arteko kolaborazioa gure lehentasunetako bat izan da eta hori emaitzetan nabaritu da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarrizketa eta negoziazioek bere fruituak eman dituzte” OSATUZ HERRIGINTZA PLANA AURRERA

EUSKO JAURLARITZAREN KONPROMISOA FLEMING IKASTETXEAREKIN

Arratzaingo eraikineko hobekuntza lanak finantzatuko ditu Mugimendu urritasuna duten pertsonentzat irisgarritasuna bermatzen duten proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak laguntza ekonomiko berriak eskaini dizkio Udalari. Laguntza hauek OSATUZ Herrigintza planaren barruan kokatzen dira. Modu honetara, mugimendu urritasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatzen duten proiektuak garatzen jarraitu ahal izango da. Urte honetarako, eskainitako laguntza 7.500 €koa da eta 2020 urterako, 8.300 €ko beste ordainketa bat aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza guzti hauek, Larrea auzoko (1, 16-17 zenbakiak) irisgarritasuna hobetzeko proiektuan txertatzen dira, proiektu horrek, oinezkoen pasabidea handitzea, heldulekua, areka eta sarbideko arrapala aurreikusten ditu.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN DIRULAGUNTZA GARRANTZITSUA

Andrestoki eta Aztaingo bidea asfaltatzeko erabiliko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Sailak, Andrestoki eta Aztain baserriei sarbidea ematen dien Fraisoro bideko goiko zatia konpondu eta asfaltatzeko diru-laguntza garrantzitsua eskaini berri du. Errepideetako Sailak, urte askoan egoera txarrean zeraman eremu hau berritzeko Udalak egindako diru-laguntza eskariari positiboki erantzun dio. Gipuzkoako Foru Aldundiak 31.400 € ordainduko ditu eta kantitate horrek, Udalak datorren hilabeteetan egingo den konponketa lanetarako bideratutako fondo propioen laguntza modura balioko du. Bide honen berregokitzapena, legealdi honetan Amasamendin (Sandra, Lizarraga…) egin diren besteei gehitzen zaio. Zenbakiak ikusita, aurreko urteetakoekin alderatuta, landa eremuko bideetan egindako inbertsioak nabarmenki handitu dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebazpena argitaratu du maiatzaren 29ko datarekin, eta bertan adierazten den moduan, udalaren jabetzako hezkuntza eraikinetan hobekuntza lanak egitera bideratutako laguntza ekonomiko garrantzitsuak eskainiko dira. Olatz Aramendi, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordeak sinatutako ebazpen honengatik, Eusko Jaurlaritzak, 72.683,60 €ko diru laguntza eskainiko du aurreikusita zeuden Arratzaingo hezkuntza zentroko pilotalekua estali, partzialki itxi eta parkea hobetzeko. 

El Ayuntamiento ha logrado 3 importantes ayudas económicas para el municipio

A lo largo de estos cuatro años la colaboración interinstitucional ha sido una de nuestras prioridades y sus resultados saltan a la vista. Las intensas conversaciones y negociaciones con la Diputación Foral y con el Gobierno Vasco han dado sus frutos El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco ha concedido nuevas ayudas económicas al ayuntamiento para continuar con los planes de desarrollo de proyectos urbanos que garanticen la accesibilidad para personas con movilidad reducida, proyectos recogidos en el programa de regeneración urbana municipal OSATUZ Herrigintza. El Departamento de Educación del Gobierno Vasco ha publicado una resolución con fecha 29 de mayo, por la que se conceden una serie de importantes ayudas económicas destinadas a la ejecución de obras en edificios educativos de propiedad municipal. El ejecutivo vasco costeará con 72.683,60 €, las obras previstas de cubrimiento y cierre lateral del frontón y mejoras en el parque en el centro educativo de Arratzain. El Departamento de Infraestructuras Viarias de la Diputación Foral de Gipuzkoa, acaba de conceder una importante ayuda económica para el arreglo y asfaltado de la zona superior de la carretera alta de Fraisoro en el término municipal de Villabona, camino éste que da acceso a los caseríos Andrestoki y Aztain.

2019ko ı Ekaina 5


OBRAK

Errebote Plazako obrak amaitu dira Udaleko arkupean zein pilotaleku alboko horma batean Errebotearen inguruko pertsonaia entzutetsuen ibilbideari buruzko panel historikoak ipiniz, Errebote Plazako birmoldaketa lanak amaitu dira. Udalerriko gune sinboliko honen fisionomia nabarmenki hobetu duten lanek hilabete batzuk iraun dute. Maiatzaren 23an, Errebote plazako historia zein orain dela gutxi ipini diren panelen edukia ezagutzeko bisita gidatua burutu zen  

Terminadas las obras de remodelación de la Erreboteko Plaza Con la colocación de los paneles históricos sobre la trayectoria de personajes ilustres del mundo del Rebote en los soportales del ayuntamiento y en una de las paredes laterales del frontón, se puso el broche final a las obras de remodelación de la Erreboteko Plaza.

Ongietorri eta bisita gidatuan zehar, lore sorta bat oparitu zitzaien Juli eta Kontxi Carlos Etxenike eta Blas Garmendiaren alargunei. Instituzioko hainbat ordezkarik, herritarrek zein erreboteari lotutako pertsonen familiartekoek parte hartu zuten ekitaldian, joko singular honen inguruan egin duten lanaren aintzatespena egin zitzaien. Dani Carballo, arkitektoak, pilotaren alorreko ikerlari eta proiektuaren erredaktore taldeko kideak, gaur egun amaitu den Errebote Plazako errehabilitazio proiektuaren nondik-norakoak azaldu zituen.

El 23 de mayo, se realizó la visita guiada para conocer la historia y el contenido de los paneles recién colocados. Durante el acto de bienvenida y visita guiada se entregó un ramo de flores a Juli y Kontxi, viudas de Carlos Etxenike y Blas Garmendia. En el breve evento, en el que participaron varios representantes institucionales, junto con vecinos y vecinas de la localidad y familiares de las personas vinculadas al rebote, se les ha reconoció su gran labor vinculada a este singular juego. Dani Carballo, arquitecto e investigador del mundo de la pelota e integrante del equipo redactor, explicó los pormenores del proyecto de rehabilitación de la Erreboteko Plaza que a día de hoy ha concluido sus trabajos. 

Laster hasiko dira Sacem zubiko lanak

Las obras del puente de Sacem comenzarán en breve

Ekainaren 17an Sacemgo zubiaren eraberritze lanak hasiko dira. Egun horretatik aurrera, zubia itxita geratuko da 4 hilabetez.

El próximo 17 de junio comienza la fase constructiva de las obras de rehabilitación del puente de Sacem. A partir de esta fecha el acceso al puente quedará cortado durante los próximos 4 meses.

6

2019ko ı Ekaina


BERRIAK

Maialen Rodasek irabazi du Ez erretzeko arrazoiak ondoen islatzen dituen Instagrameko argazkia lehiaketa Tabakorik gabeko Munduko Egunean kaleko ekintza bat ere egin zen Urtero maiatzaren 31n izaten den “Tabakorik Gabeko Munduko Eguna”ren harira, Tolosaldean osasun-arloan aritzen diren zenbait erakundek ekintza batzuk jarri zituzten abian tabakoaren eta kalamuaren kontsumoa murrizteko helburuarekin. Ekimen horien artean Instagrameko argazkien lehiaketa burutu zen. Maialen Rodasek jaso zuen erretzeari uzteko arrazoiren bat ondoen islatzen duen argazkiaren saria. Sari banaketaz gain, parte hartutako argazki guztien erakusketa zein, Erniobea eta Zubimusu hezkuntza zentroetako DBH 3ko ikasleentzako tailer hezitzaileak antolatu ziren “Tabakoa-kalamua korapiloa” izenburupean substantzia horiek kontsumitzearen eta edukitzearen inguruan hausnarketa sustatzeko helburuarekin. AECC Gipuzkoa, Amasa-Villabona eta Tolosako udalak, OSI Tolosaldea, Asuncion klinika eta Tolosaldea-Goierriko Osasun saila koordinatuta ari dira lanean eskualdean, duela lau urtetik hona garatzen diren ekimenak sustatzeko. Nerabezarorako Prebentzio

Mahaiaren testuinguruan antolatutako kanpaina izan da. Azkenik, Tabakorik gabeko Munduko Egunean, kaleko ekintza bat ere egin zen, herritarrak tabakoa eta antzeko beste substantzia batzuk kontsumitzeak dituen arriskuez sentsibilizatzeko.

Maialen Rodas ganadora del concurso de fotografía de Instagram que mejor ha reflejado las razones para dejar de fumar Con motivo del Día Mundial sin Tabaco, que cada año se celebra el día 31 de mayo, diversas instituciones de Tolosaldea, que trabajan en el ámbito de la salud, pusieron en marcha una serie de acciones con el objetivo de reducir el consumo de tabaco y cannabis. Entre esas iniciativas se realizó el concurso de fotografía en Instagram que siendo Maialen Rodas la ganadora por la imagen que mejor ha reflejado alguna de las razones para dejar de fumar.

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin ospaturiko senidetze eguna Ekainaren 1ean ospatu zen eta El Salvadorreko Pedrina Rivera, Walter Claros eta Esmeralda Flores izan zituen gonbidatu bezala Udalean harrera instituzionala egin zien Maite Izagirrek, bi herrien arteko elkartasuna adierazteko. Ondoren, Oinargi dantza taldearen txanda izan zen, eta jarraian, Berdura Plazan hitz batzuk esan zituzten bazkari batekin bukatuz. “El Salvadorrekin Elkarlanean” dokumentala Senidetze astearen inguruan hainbat ekintza antolatu ziren Aiztondoko bailaran. Horien artean, “El Salvadorrekin Elkarlanean” dokumentalaren proiekzio maiatzaren 29an, Subijana Etxean. Dokumentala ikusi ondoren, gaiaren inguruko mahai inguru bat egin zen.

Día de hermanamiento con la comunidad Segundo Montes de El Salvador El 1 de junio el Ayuntamiento celebró el hermanamiento con la comunidad salvadoreña Segundo Montes junto a las personas invitadas, Pedrina Rivera, Walter Claros y Esmeralda Flores. Fruto de este encuentro Se organizaron varias actividades entre otros, la proyección del documental ‘El Salvadorrekin Elkarlanean’.

2019ko ı Ekaina 7


Buruhandi berriak izango ditugu Santioetan Azken ukitu txikien faltan, Amasa-Villabonako buruhandi berriak amaituak daude

Herritarren botoen bitartez aukeratutako pertsonaiak izan dira eta aurreko erraldoi eta buruhandiak egin zituzten “Hermanos Garate” enpresa irundarrak burutu ditu oraingo honetan ere. Irudi berri hauek Amasa zein Villabonako ondare sinbolikoa islatzen dute: alde batetik, Amasari lotutakoak, ‘oilaskoaren’ pertsonaia (Amasako “Oilasko joku” festa tradizionalaren omenez) eta Martina Sorginaren pertsonaia.

Bestalde, Villabonari erreferentzia egiten dietenak, “pilota” edadeko gizon baten pertsonaia (kirol modalitate honen antzinakotasunari erreferentzia egiten diona) eta “Zezena” gure herrian sokamuturrak duen garrantzia islatzen duena. Pertsonaia guzti hauek datozen Santio Jaietan aurkeztuko dira.

Nuevos cabezudos para las fiestas A falta de algunos pequeños retoques, las nuevas figuras de los cabezudos de Amasa-Villabona ya están terminadas. Se trata de una serie de imágenes que han sido elegidas por votación popular y confeccionadas por la prestigiosa empresa irundarra Hermanos Garate, creadora asimismo de las anteriores figuras de gigantes y cabezudos.

Maiatzaren 23an WWT EMAKUMEEN XXXII. TXIRRINDULARI BIRA ospatu zen Adunan hasi eta Amasan bukatu zen Emakumeen Birako bigarren etapa, Amanda Spratt izan zelarik garaile. Sari banaketan Aiztondo bailarako lau herritako alkateak izan ziren: Amasa-Villabonako Maite

Izagirre, Adunako Josu Amilibia, Asteasuko Pili Legarra eta Zizurkilgo Joxe Mari Luengo.

El 23 de mayo se celebró la XXXII. CARRERA CICLISTA FEMENINA WWT La segunda etapa de la Vuelta Femenina comenzó en Aduna y terminó en Amasa, siendo Amanda Spratt la vencedora. En el reparto de premios estuvieron presentes los Alcaldes de los municipios de la comarca de Aiztondo: Maite Izagirre (Amasa-Villabona), Josu Amilibia (Aduna), Pili Legarra (Asteasu) y Joxe Mari Luengo (Zizurkil).

8

2019ko ı Ekaina

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 39  

Amavi 39  

Advertisement