AMAVI 49

Page 1

Uztaila / Julio 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

49

@VillabonakoUdala

Hirigintzako inbertsioek ez dute oporrik Amasa-Villabonan

Herriko eragileekin dituen lankidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du Udalak Hirigintza

Inbertsioak eskola publikoan Ingurumena

Lankidetza hitzarmenak

2-3-4 5 6 7

Gizarte zerbitzuak / Berdintasuna Udako programazioa Librean

8-9

10

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HIRIGINTZA INBERTSIOAK

Argiteria berria Etxeondon eta Larrean Udalak 153.549 euroko inbertsioa egin du Larrea eta Etxeondo auzoetako argi puntu guztiak berritzeko. Horrela, energia kontsumoa eta berotegi efektuko gasen isurketa murriztuko dira. Aldaketa honekin argindar kontsumoa %73an gutxituko da, eta ondorioz, Udalak urtean 11.292,69 euro aurreztuko ditu. Esleipen prozesuaren ondoren, argi-puntuen hornidura NATRUS S.L. enpresari esleitu zaio. Instalazio lanak Udal brigadako langileak ari dira egiten azken asteetan.

Nuevo alumbrado en Etxeondo y Larrea El Ayuntamiento ha invertido 153.549 euros para renovar todos los puntos de luz en los barrios de Larrea y Etxeondo. Así, se reducirán el consumo energético y la emisión de gases de efecto invernadero. Con este cambio el consumo eléctrico disminuirá en un 73% y se ahorrarán 11.292,69 euros anuales. Tras el proceso de licitación, los puntos de luz los ha suministrado la empresa NATRUS S.L. Los trabajos de instalación, por su parte, están siendo ejecutados por personal de la brigada municipal.

Margoketa lanak Olaederra eta Amasako udal pilotalekuetan

Udalak margoketa lanak egin ditu Amasako eta Olaederra kiroldegiko udal pilotalekuetan. Margoketa hauen bidez, pilotaleku hauen izenak eta eraikitze-urteak ikus daitezke ezker paretetan eta horrekin batera Amasa-Villabonako eta Euskal Herriko harmarriak ere ezarri dira, gure herriaren nortasun ikur nagusi gisa. Lan hauek Tolosako Alustiza Margolariak enpresak egin ditu, eta Udalak, guztira, 2.178 euro ordaindu ditu (Amasako margoketa 1.180 euro eta Olaederrakoa 998 euro). Hau, udaleko kirol sailak 2020. urterako zuen aurrekontutik soberan geratutakoarekin ordaindu da (Covid-19aren ondorioz 2020an ezin izan baitziren hainbat kirol ekintza gauzatu).

Pintados los frontones municipales de Amasa y polideportivo Olaederra El Ayuntamiento ha realizado trabajos de pintura en los frontones municipales de Amasa y del polideportivo Olaederra. Así, se pueden apreciar en las paredes izquierdas los nombres y años de construcción de estos frontones. También se han establecido los escudos de Amasa-Villabona y Euskal Herria como principales señas de identidad de nuestro pueblo. Estos trabajos los ha realizado la empresa “Alustiza Margolariak” de Tolosa. El Ayuntamiento ha destinado a esta inversión un total de 2.178 euros provenientes de los fondos económicos del presupuesto de deportes del año 2020 (ya que el pasado año se suspendieron varias actividades deportivas por la Covid-19). 2

2021eko uztaila


HIRIGINTZA INBERTSIOAK

Txermin, Altzin, Erniobea eta kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak Martxan dira Txermin, Altzin, Erniobea eta Kale Berria 15 (osasun etxearen inguruan) ur hoditeria aldatzeko lanak. Aurreikusitakoaren arabera, lan hauek azaroaren amaierara arte luzatuko dira. Sustatzailea Gipuzkoako Ur Kontsortzioa da, eta Urbycolan S.L enpresa izango da obrak burutuko ditu- ena. Guztira, 331.739,06 euro bideratu dira ur hornikuntza hobetzeko lan hauetara. Horrela, ur hornikuntzarako hodi berriak jartzeaz gain, saneamendu sarean ere hobekuntzak egingo dira, gaur egungo hoditeria zaharkituta baitago.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Udalak, bere aldetik, lan hauek baliatuko ditu ingurumen legedia betetzeko ezinbestekoa den euri-urak eta ur zikinak bereizteko. 9.626,44 euroko inbertsioa egingo du horretarako.

Reformas en las tuberías del agua en Txermin, Altzin, Erniobea y calle Nueva

Se están instalando nuevas tuberías para el abastecimiento y saneamiento de agua en la citada zona. El promotor es el Consorcio de Aguas de Gipuzkoa, y la empresa Urbycolan S.L será la que realice las obras. En total se han destinado 331.739,06 euros para ello. El Ayuntamiento, por su parte, aprovechará estas obras para separar las aguas pluviales de las residuales, lo que resulta imprescindibles para el cumplimiento de la legislación ambiental. Para ello el consistorio realizará una inversión de 9.626,44 euros.

Bizikletak garbitu eta konpontzeko gune berria

Bizikletak garbitzeko, eta hauen oinarrizko konponketak egiteko, gune berri bat egokitu du Udalak Otsabiko parkearen alboan. Espazio honen egokitzapenerako Udalak lehendik zituen baliabide eta materialak berrerabili ditu, baina, ere berean, konponketarako gunea eskuratzeko eta inguruko babeserako, 5.262,29 euroko inbertsioa egin du. Bertako materiala arduraz erabiltzeko eta gunea behar bezala zaintzeko deia egiten du Udalak.

Nueva zona de limpieza y reparación de bicicletas Cerca del parque Otsabi se ha habilitado un nuevo espacio para limpiar las bicicletas, y realizar reparaciones básicas de las mismas, En total el Ayuntamiento ha invertido 5.262,29 euros. Se hace un llamamiento para que se haga un uso responsable del material y se cuide la zona.

Malkar plazako haur parkean hobekuntza lanak

Malkar plazako Lapurdi haur-parkearen egoera kaxkarra zela eta, Udalak gune publiko horretan hobekuntzak egin ditu. Hala, haurren segurtasunerako, parkearen lurzoruko goma berritu da eta egoera txarrean zeuden jostagarrien hainbat pieza ere aldatu dira. Aurrerantzean pieza gehiago aldatuko dira. Udalak 12.842,94 euroko inbertsioa egin du parke hau hobetzeko, eta Urbabil 2000 S.L enpresak burutu ditu lanak.

Mejoras en el parque infantil de la plaza Malkar El Ayuntamiento ha realizado obras de mejora en el parque infantil Lapurdi de la plaza Malkar. Así, se ha renovado la goma del suelo del parque y se han modificado algunas piezas de las atracciones. Se han invertido 12.842,94 euros en la mejora de este espacio público, y las reformas han sido ejecutadas por la empresa Urbabil 2000 S.L. 2021eko uztaila

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HIRIGINTZA

Udalak Ingelan arkitektura eta ingeniaritza enpresa kontratatu zuen aurre-proiektu hori egiteko, eta, guztira, 7.562,50 euroko inbertsioa egin du. Beatriz Unzue alkateak errepide hori zabaltzea eta oinezkoentzat espaloi seguru bat eraikitzea lehentasunezkoa dela adierazi zuen eta Foru Aldundiak gaiari heldu beharko liokeela aldarrikatu zuen. Izan ere, errepide horren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, beraz, erakunde hori da errepidearen egoeraren arduraduna.

El Ayuntamiento entrega a la Diputación Foral el proyecto para ensanchar la carretera a Amasa

Udalak Amasara doan errepidea zabaldu eta espaloia jartzeko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundian

Villabona eta Amasa lotzen dituen GI-3751 errepidearen egoera hobetzeko urratsak ematen jarraitzen du Udalak. Horrela, ekainaren 16an, Beatriz Unzue alkatea, Xabat Laborde hirigintza zinegotzia eta Luis Mari Otegi, gai honen bueltan elkartu diren Amasako bizilagunen ordezkaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako sailaren egoitzan izan ziren, Aldundiko arduradun teknikoen aurrean Amasara doan errepidea zabaltzeko proiektua aurkezteko.

El Ayuntamiento sigue dando pasos para mejorar la carretera que une Villabona y Amasa. Así, el 16 de junio, la alcaldesa Beatriz Unzue, el concejal de urbanismo Xabat Laborde y Luis Mari Otegi, representante de los vecinos y vecinas de Amasa que se han unido en torno a este tema, volvieron a acudir a la sede del departamento de Infraestructuras Viarias de la Diputación Foral de Gipuzkoa, para presentar el proyecto de ampliación de la carretera a Amasa. El Ayuntamiento ha contratado la empresa de arquitectura e ingeniería “Ingelan” para la realización de este anteproyecto, en el que ha invertido 7.562,50 euros. La alcaldesa Beatriz Unzue reivindicó que la Diputación, como responsable de esta carretera, debería dar prioridad a llevar a cabo su ensanchamiento.

aurkeztu zituzten. Izan ere, Udalak garrantzi handiko bi inbertsio nagusi egitea aurreikusten du kiroldegian: kiroldegiko teilatuaren eraberritze osoa (352.840,20 euro), eta kirol kantxan lurzoru berria ezartzea (136.059,96 euro). Udal gobernuaren helburu nagusia, datorren urtean bi proiektu hauek gauzatu ahal izatea da. Horretarako, ezinbestekoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailarekin elkarlana bideratzea, eta, lanak gauzatzeko inbertsio ekonomikoa arintzea kirol azpiegituretarako foru-dirulaguntzen bidez.

Udal ordezkariak Aldundiko Kirol sailean izan ziren Olaederra kiroldegiko inbertsioei buruz hitz egiteko Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordea, Aitziber Murua kirol teknikariarekin batera, Foru Aldundiko Kirol saileko arduradunekin bildu ziren Udalak Olaederra Kiroldegian egingo dituen inbertsio nagusien inguruan hitz egiteko. Udal ordezkariek, Udalak kiroldegirako dituen bi proiektuak 44

2021eko uztaila

Representantes municipales acuden a la Diputación para mejorar el polideportivo Olaederra La alcaldesa Beatriz Unzue, y el teniente de alcalde Xabat Laborde, junto a la técnico de deportes Aitziber Murua presentaron a los responsables del departamento de Deportes de la Diputación los dos proyectos que el Ayuntamiento prevé realizar en el polideportivo Olaederra: La reforma total del tejado (352.840,20 euros) y la renovación de la superficie de la cancha deportiva (136.060 euros). El objetivo del gobierno municipal es colaborar con la Diputación para poder ejecutar ambos proyectos en 2022, obteniendo subvenciones que ayuden a afrontar la inversión económica.


INBERTSIOAK ESKOLA PUBLIKOAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Estalpe berria Arroako Fleming eskolan

Hasi dira Arroa auzoko Fleming herri eskolako eraikineko aurrealdean 100 m2-ko estalpe berria eraikitzen. Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaio zeregin hau eta, 47.492,16 euro bideratuko dira lan honetara. Dena den, Hezkuntza Sailaren Udalaguntza-2020 dirulaguntza lerroaren bidez, 27.646,08 euro lortu ditu Udalak lan hauek gauzatzeko.

Nueva cubierta en la escuela pública Fleming de Arroa Se han iniciado las obra de construcción de una nueva cubierta de 100 m2 en el edificio de la escuela pública Fleming, en Arroa. Esta obra ha sido adjudicada a la empresa Urbycolan S.L. y se han invertido 47.492,16 euros. El Departamento de Educación del Gobierno Vasco aportará 27.646,08 euros, a través de la línea de subvenciones “Udalaguntza-2020” .

Erniobea BHIra), udal futbol zelaira, Hika Txakonlindegira eta inguruko zenbait baserri eta etxebizitzetara iritsiko den gas natural hoditeria ezarriko da datozen asteetan. Udalak 38.102,90 euroko inbertsioa egin du gas hornidura ezartzeko eta Nortegas Energia Distribución S.A.U. enpresak egingo ditu lanak. Horrela, gasoleozko galdarak erabiltzeari utziko zaio, energia iturri kutsatzaile hau behin betirako baztertuz.

En marcha las obras para suministrar gas natural a Otelarre y Arratzain

Martxan dira Otelarre eta Arratzainera gas naturala eramateko lanak Udalak aurrerapauso berri bat eman du trantsizio energetikoarekiko duen konpromisoan, eta Arratzain eta Otelarrera gas naturala eramateko lanei ekin die. Horrela, Arratzaingo hezkuntza eremura (Fleming Herri Eskolara eta

Jangela berrituarekin hasiko dute ikasturtea Fleming eta Erniobea BHI ikasleek Uda honetan Arratzaingo eskoletako jangela erabirretzen ari da Udala, eta ikasturte berria jangela berrituarekin hastea aurreikusten du. Guztira, 19.727,48 euro inbertitu ditu Udalak. Dena den, Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko Udalaguntza-2020 dirulaguntza lerrora eskaera egin zuen, eta maiatzean argitaratutako ebazparen arabera, lan hauek gauzatzeko 13.675,75 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Eraberritze honen xehetasun guztiak Udaleko Hirigintza

El Ayuntamiento da un nuevo paso adelante en su compromiso con la transición energética, y ha iniciado los trabajos de instalación para llevar gas natural a Arratzain y Otelarre. Se han invertido 38.102,90 euros en estas obras de suministro de gas y será la empresa Nortegas Energía Distribución S.A.U. la que se encargue de su ejecución. De esta forma, se dejará de utilizar el gasóleo, descartando definitivamente esta fuente de energía altamente contaminante.

sailaren eta eskoletako zuzendaritzen artean adostu dira, eskola publikora zuzendutako 2021eko Udal inbertsio planaren baitan.

El alumnado de Fleming y Erniobea BHI comenzará el curso con un comedor renovado El Ayuntamiento está reformando el comedor de las escuelas públicas de Arratzain. Así, prevé comenzar el nuevo curso con el comedor ya renovado. En total, se han invertido 19.727,48 €. No obstante, se solicitó una ayuda económica a la línea de subvención Udalaguntza-2020 del departamento de Educación del Gobierno Vasco, y han sido concedidos 13.675,75 euros. 2021eko uztaila

5


INGURUMENA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2.600 kg hondakin jaso dira herriko hainbat erreka eta natur-guneetako garbiketa lanetan Urzain-Taldeak Amasa-Villabonako Udalarekin sinatutako kontratua betez, hilabetero egin beharreko garbiketak burutu ditu. Horrela, maiatzaren 3tik 7ra herritar askok paseorako erabiltzen dituzten hiru natur-ingurune garbitu ziren: Sorredore erreka, Olatxo / Otsabiko errekak, eta Komizar Parkea. Hauetaz gain, herritarrek eskainitako informazioari esker, identifikatutako bi gune ere garbitu ziren: Mullubia errekan 500 bat Kg hondakin eta, Muntegi inguruan, beste 300/400 kg jaso ziren. Biak kableen kobrea lapurtzearen ondorioz, natur-inguruneetan utzitako hondakin pilaketa handiak ziren. Ekainaren 14tik 18ra, berriz, herriko mendizale eta baserritarrek adierazitako kable pilaketak jasotzeaz gain, Lasturreko atsedenlekua eta Oria ibaiaren bazterrak garbitu ziren, Sorredore errekatik, udaletxerainoko tartean, hain zuzen.

Durante mayo y junio se han retido 2.600 kg de residuos de diversos espacios naturales Urzain Taldea ha llevado a cabo las labores de limpieza mensuales contratadas por el Ayuntamiento. Así, en mayo se procedió a la limpieza de tres espacios naturales: el arroyo Sorredore, los arroyos Olatxo/Otsabi, y el Parque Komizar. Además, también se limpiaron otras dos zonas más: el arroyo Mullubia (500 kg) y la zona de Muntegi (300/400 Kg). Estas acumulaciones de residuos son consecuencia del robo de cobre del cableado. En el mes de junio, además de retirar esos residuos, también se limpió la zona de Lastur y parte de las orillas del río Oria.

6

2021eko uztaila

Maiatzean bildutako hondakin kopurua zenbakitan Plastikoa: 17 Kg (30L-ko 9 poltsa)

Neumat.: 15,2 Kg (Kotxe gurpil 1)

Plas. botilak: 1,4 Kg (36 Botila)

Koltxoiak: 35,1 Kg (koltxoi 1)

Plas. gogorra: 489 Kg

Poliespana: 0,22 Kg

Eskularruak: (36 eskularru) Papera: 3 Kg

Beira: 10,73 Kg (29 edukiontzi) Metala: 24 Kg (1.028 Lata)

Egurra: 105 Kg

Hond. elektro: 2,5 Kg (Kable elek.) Obra hondakinak: 182 Kg Errefusa: 14 Kg

Pintura potoak: 1,1 Kg (poto 1) Musukoak: 0,13 Kg (9 musuko)

Pilak: 0,85 Kg (8 txiki+ bateria 1)

Fitosanitarioak:2,3Kg (poltsa bat) Aerosolak: 0,5 Kg (2 poto)

Kotxe olioa: 2 Kg (2 lata + bidoi 1) Beste batzuk: 10 Kg

Ekainean bildutako hondakin kopurua zenbakitan Plastikoa: 29 Kg (16 poltsa)

Errefusa: 44 Kg

Kableak: 519 Kg

Poliespana: 1,5 Kg

BEIRA: 6,3 Kg (19 edukiontzi)

Toalitak: 18,5 Kg (± 1.283)

Plas. botilak: 3Kg (87 Botila) Papera 1,4 Kg

Metala: 49 Kg (164 lata) Egurra: 32 Kg Arropa: 18 Kg

Hond. elektro.: 29 Kg

Obra hondakinak: 85 Kg

Neumat.: 6 Kg (Kotxe gurpil 1)

Musukoak: 0,1 Kg (16 musuko) Pilak: 0,080 Kg (2 pila)

Fitosan.: 0,5 Kg (lixiba botilak…)

Aerosolak: 0,4 Kg (4 spray poto)

Kotxe olioa: 0,5 Kg (2 edukiontzi)

* Hondakin guztiak, beti bezala, zegokien edukiontzietan kudeatu ondoren, Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman dira.


LANKIDETZA HITZARMENAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

kidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du. Horretarako sinatu diren hainbat hitzarmen bidez, elkarteei jarduerak garatzeko, eta urteko programak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren baliabide edo bitarteko ekonomikoak bideratu dizkie. Egoera epidemiologikoaren arabera, hitzarmen gehiago sinatu ditzake Udaleko Kultura sailak Osasun egoeraren garapenak utziko balu, hemendik urte bukaera bitartean herriko kultur elkarteek antolatu ditzaketen ekimenak (Amasako Samartiñak, Txakolin eguna, Olentzaroaren bidea...) laguntzeko hitzarmen berriak sinatzea aurreikusten du Udalak. Udalak eragile hauen guztien jarduerak bultzatzeko borondate irmoa berretsi du, eta, era berean, hauek gauzatzen duten lanaren garrantzia nabarmendu eta aitortu nahi du.

Lankidetza harremanak sustatzen jarraituko du Udalak Udaleko Kultura eta Hezkuntza, Gazteria eta Kirola sailek hitzarmen berriak sinatu dituzte herriko hainbat elkarte eta eragileekin. Horrenbestez, Udalak elkarte hauekin dituen lan-

KIROLA Zakur Zaunk Top elkartea: 1.200 euro

Aizkardi Mendizale Elkartea: 4.800 euro Tolosaldeako arraun kluba: 3.000 euro

Denok Danena Haltereofilia taldea: 3.265 euro Behar Zana Pelota Elkartea: 16.000 euro

Billabona Futbol Kirol Elkartea: 15.270,00 euro Villabonako Triatloi taldea: 2.500 euro Xake joku Elkartea: 2.500 euro

Multiekintzak eskola kirola: 11.000 euro

Irrintzi Txirrindulari Elkartea: 3.500 euro Amasako Martina Elkartea: 5.000 euro

Danena Txirrindulari Elkartea: 1.800 euro

Egintza Billabona Areto futbola: 5.700 euro Tolosaldea Igeri Kirol Taldea: 1.800 euro

El Ayuntamiento sigue fomentando la colaboración con las asociaciones locales

Los departamentos de Cultura y Educación, Juventud y Deporte del Ayuntamiento han firmado nuevos convenios de colaboración con diferentes asociaciones y agentes del municipio. Mediante dichos convenios, el Consistorio quiere seguir ofreciendo a las asociaciones los recursos necesarios para poder desarrollar sus actividades y llevar a cabo sus programas anuales. Con estos actos, el Ayuntamiento quiere reafirmar su voluntad de impulsar la labor de todos estos agentes y, a su vez, destacar y reconocer la importancia del trabajo que todos éstos llevan a cabo año tras año.

HEZKUNTZA Flemingoak Guraso Elkartea: 5.000 euro Zubimusu ikastola: 43.074,90 euro Oinherri Elkartea: 1.500 euro Fleming Herri Eskola: 4.500 euro GAZTERIA Malkar aisialdi taldea: 4.300 euro KULTURA Oinkari dantza taldea: 25.020 euro Harituz bertsozale taldea: 4.000 euro

Aiztondo Klasika txirrindularitza lasterketa: 9.000 euro 2021eko uztaila

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

GIZARTE ZERBITZUAK hau Udaleko Gizarte Zerbitzuen saileko teknikariekin elkarlanean garatu dute, eta horrela jarraituko dute aurrerantzean ere. Bestalde, Elkartasun sareak "ZU-BI" izeneko dinamika berri bat jarri nahi du martxan, pobrezia egoeran bizi diren haurrek ere herriko aisialdi, kirol edo kultur elkarteetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Izan ere, haur askok ez dute aukerarik izaten elkarte hauetan aritzeko, matrikula (eta beste hainbat gastu) ordaintzeko eta horrek haur hauen bazterketa arriskua handitzen du. Dinamika solidario berri honekin, egoera horiek ekidin nahi dira.

Lehen lankidetza hitzarmena Udalaren eta Elkartasun Sarearen artean Lankidetza hitzarmen bidez, Udalak 4.000 euroko dirulaguntza eman dio Amasa-Villabonako Elkartasun Sareari, elkarte honek pobrezia egoeran edo bazterketa sozialaren arriskuan dauden herritarrei oinarrizko beharrak asetzen laguntzen jarraitu dezan. Bolonturio talde batek sortutako elkarteak ekimen solidario ugari gauzatu ditu azken hilabeteetan: behar larria duten herritarrei eta familiei elikagaiak eta premiazko produktuak banatzeko bilketa herrikoiak, elikagai bankuaren kudeaketa, etab. Lan guzti

Primer convenio de colaboración entre el Ayuntamiento y Elkartasun Sarea A través de este convenio, el Ayuntamiento concederá una subvención de 4.000 euros a Elkartasun Sarea de Amasa-Villabona para que esta asociación siga contribuyendo a satisfacer las necesidades básicas de la ciudadanía que vive una situación de pobreza o riesgo de exclusión social. Por otro lado, Elkartasun Sarea quiere poner en marcha una nueva dinámica denominada "ZU-BI" para que los niños y niñas en situación de pobreza, puedan participar en actividades de ocio, deportivas o culturales en Amasa-Villabona.

rraldean kokatzen den Jocoaitique herrian uraren hornidura eta saneamendua hobetzeko proiektua finantzatu dezan. Horrela, zonalde horretan bizi diren 2.000 biztanle inguruk edateko uraren hornidura eta saneamendu azpiegitura izango dute. Lan hauen ondorioz, biztanle horiek edateko ura izango dute eta hauen baldintza higieniko eta sanitarioak nabarmen hobetuko dira. Lankidetza-hitzamen honekin Amasa-Villabonako Udalak elkartasun politikekin eta garapenerako nazioarteko lankidetzarekin duen konpromisoari eusten dio.

Udalak 16.000 euro bideratuko ditu El Salvadorreko Jocoaitique herriak ur hornidura izan dezan Ekainaren 23ko Tokiko Gobernu Batzordean aho batez onartu zen Villabonako Udalaren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza hitzarmena. Horren bidez, Udalak 16.314,39 euro bideratuko dizkio Euskal Fondoari, honek El Salvadorreko Morazaneko ipa8

2021eko uztaila

16.000 euros para que la localidad salvadoreña de Jocoaitique tenga suministro de agua El Ayuntamiento destinará 16.314,39 euros a Euskal Fondoa para financiar el proyecto de mejora del abastecimiento y saneamiento de agua en la localidad de Jocoaitique, al norte de Morazán, en El Salvador. De esta forma, los cerca de 2.000 habitantes que viven en esta zona dispondrán de agua potable y sus condiciones higiénico-sanitarias mejorarán sustancialmente. Con este convenio de colaboración el Ayuntamiento de Amasa-Villabona mantiene su compromiso con las políticas solidarias de cooperación internacional al desarrollo.


BERDINTASUNA / GIZARTE ZERBITZUAK

LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde

Ekainak 28an, LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren egunean, Amasa-Villabonako Udalak kolektibo honen eskubideak aldarrikatu zituen. Horrela, ekainaren 22an izandako Udalbatzaren Osoko Bilkuran, udaleko alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpena. Horrekin, Udalak hitz soiletatik haratago joan nahi du eta 12 konpromiso zehatz hartu zituen Udal politika publiko guztietan kolektibo honen eskubideak kontuan hartu eta errespetatuak izan daitezen. Bestalde, Lurgatz talde feministak Harrotu eta Margotu ekimena burutu zuen Olaederra kiroldegi kanpoaldean.

Por los derechos del colectivo LGTBI+

El 28 de junio, Día del Orgullo LGTBI+, el Ayuntamiento reivindicó los derechos de este colectivo. Así, en el Pleno de la Corporación celebrado el 22 de junio, todos los partidos políticos municipales aprobaron por unanimidad la Declaración Institucional presentada por EH Bildu. Por su parte, el grupo feminista Lurgatz llevó a cabo la iniciativa “Harrotu eta Margotu” en el exterior del polideportivo Olaederra.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Udalak eraso matxisten aurkako kanpaina abiatu du mugimendu feministarekin batera

Udalak emakumeen kontrako era guztietako jokabide eta eraso matxisten aurka duen konpromiso irmoari eutsiz, komunikazio kanpaina zabal bat garatu du matxismoak gure herrian lekurik ez duela aldarrikatzeko. Horretarako, ekintza zehatzak garatu ditu: “Ez zaude bakarrik, indarkeria matxista salatu!” gida praktikoa banatu du etxez-etxe, "Hemen ez dugu eraso matxistarik onartzen" mezua duen pegatina bidali du establezimenduetara, "Amasa-Villabona eraso matxisten aurka" seinalea ezarri du errepideetako sarbideetan, eta "Amasa-Villabonan ez dugu eraso matxistarik onartzen!" leloa duten pankartak zintzilikatu ditu herriko hainbat puntutan.

El Ayuntamiento lanza una campaña contra las agresiones machistas junto al movimiento feminista Manteniendo el firme compromiso del Ayuntamiento contra todo tipo de comportamientos y agresiones machistas contra las mujeres, ha desarrollado una amplia campaña de comunicación para reivindicar que el machismo no tiene cabida en nuestro pueblo.

Bailarako odol emaileei aitortza ekitaldia

Odol emaileen delegazioak 25, 40, 50 eta 75 donazio egin dituzten emaileei oroigarri bana eman zien ekainaren 14an Udaleko pleno aretoan izandako ekitaldian. Beatriz Unzue alkateak esker oneko hitzak izan zituen bai emaileentzat, baita elkartearentzat lanean ari diren guztientzat ere: "Zuen odolari esker pertsona askoren bizitzak salbatu dituzue eta hori harro egotekoa da. Eskerrik asko eta muxu haundi bat guztiei".

Reconocimiento a los y las donantes de sangre

La delegación de donantes de sangre hizo entrega de un obsequio a los y las donantes que han realizado 25, 40, 50 y 75 extracciones. La alcaldesa Beatriz Unzue tuvo palabras de agradecimiento tanto para quienes donan sangre, como para todos y todas los que trabajan en la asociación: "Gracias a vuestra sangre habéis salvado las vidas de muchas personas y eso es motivo de orgullo. Gracias y un beso grande a todos ". 2021eko uztaila

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

UDAKO PROGRAMAZIOA

Gustu guztietarako uda programazio berezia antolatu du Udalak

Herriko 96 gaztetxok hartu dute parte Udalak antolatutako udaleku irekietan

Jai Batzordeak, aurten ere, Santio jairik ez izatea erabaki du; izan ere, pandemia egoera honetan oso zaila da jende pilaketek sortzen duten arriskua saihestea. Hala ere, herritarrek pandemian zehar erakutsi dute ez dituztela kultura, aisialdia eta kirola alde batera utzi nahi. Era berean, Udalari garrantzitsua iruditu zaio udako kalitatezko programazioa eskaintzea, herritarrak, ahal den neurrian, herrian gera daitezen, eta, aldi berean, kulturaren sektorea laguntzea, pandemiaren ondorioz une txarrean baitago. Beraz, udako programazio duina eta askotarikoa antolatu da, ia osorik kalean garatu dena, gustu guztietarako proposamenekin. Helburua egoerak eskatzen duen arduraz jokatuz, denok gozatzea da.

Udaleko Gazteria sailak udalekuak antolatu ditu uztailaren 1etik 21era euskararen erabilera sustatzeko eta aisialdian ondo pasatzeko helburuarekin. Guztira, 96 haurrek eman dute izena, eta egunero ekintza desberdinekin gozatzeko aukera paregabea izan dute. Udalak saiakera berezia egin du bertan parte hartuko duten hezitzaileak Amasa-Villabonakoak izateko, eta 11 begiralez osatutako lan-taldea eratu da. Osasun egoera kontuan hartuta, udaleku hauetan zorrotz bete dira segurtasun neurri guztiak, horrela, haurrak talde ezberdinetan antolatuta egon dira udalekuek iraun duten bitartean. 2021 honetako udalekuen programa garatzeko Udalak TTakun elkartea kontratatu du, eta guztira, 29.000 euro bideratu ditu egitasmo honetara.

El Ayuntamiento organiza un programa cultural especial para este verano

96 niños y niñas participan en los udalekus organizados por el Ayuntamiento

La Comisión de Fiestas decidió, un año más, no celebrar las Santio jaiak, ya que en esta situación de pandemia es muy difícil evitar el peligro que generan las aglomeraciones. Aún así, los ciudadanos han demostrado durante todo este tiempo que no quieren dejar de lado la cultura, el ocio y el deporte. Por ello, al Ayuntamiento le ha parecido importante ofrecer una programación veraniega de calidad para que los y las amasa-billabonatarras se queden, en la medida de lo posible, en la localidad y al mismo tiempo apoyen al sector cultural, que se encuentra en un mal momento debido a la pandemia. Por tanto, se ha organizado una programación variada, que se ha desarrollado casi íntegramente en la calle, con propuestas para todos los gustos. El objetivo ha sido que todos y todas podamos disfrutar de esta programación cumpliendo a su vez con todas las medidas de prevención.

El departamento de Juventud del Ayuntamiento ha organizado colonias del 1 al 21 de julio con el objetivo de fomentar el uso del euskera entre los niños y niñas, mientras se divierten durante el tiempo libre. En total, se han inscrito 96, que han tenido la oportunidad de disfrutar todos los días con diferentes actividades. El Ayuntamiento ha hecho un esfuerzo especial para que los educadores y educadoras fueran de Amasa-Villabona y se ha creado un grupo de trabajo formado por 11 monitores y monitoras. Teniendo en cuenta la situación sanitaria, se ha cumplido estrictamente todas las medidas de seguridad, y los y las participantes se han organizado en diferentes grupos. Para el desarrollo del programa de colonias de este año 2021 el Ayuntamiento ha contratado a la asociación TTakun, y ha destinado un total de 29.000 euros a este programa.

10

2021eko uztaila


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

jokatzea eta prebentzio neurriak txukun betetzea ezinbestekoa zaigu. Elkar zaindu gaitezen! Hala ere, bizitzak aurrera darrai eta horrenbeste maite eta desio ditugun Santio jaiak ospatzerik izango ez badugu ere, ez dugu uda osoan herria triste eta erdi-hilik utzi nahi izan. Horregatik, udaletik ahalegin berezia egin dugu Udalekuak eta adin guztietarako kultura, kirol eta aisialdiko udako programazio zabal bat antolatzeko. Alde batetik herriari eta

gure kaleei bizitasuna emateko eta bestalde, pandemia honek gogor kolpatu dituen sektore hauei bultzada bat emateko. Uste dugu ekimen egokia izan dela, jendeak gozatu duela, harrera ona izan duela eta herriari behar zuen eskaintza egin diogula. Gu horretan saiatu gara behintzat. Udara ona igarotzea opa dizuegu guztioi.

Bi urte igaro dira BILDUk alkatetza hartu zuenetik. Bi urte luze hauetan ezker abertzaleak kudeatzen ez dakiela nabarmendu du. Babes sozial handia duen SACEMgo zubi berria EAJren “oinordetza ustela” zela esaten hasi zuten legealdia eta, hilabete luze ondoren, hauxe erakusten ari zaizkigu: alde batetik, ez dutela

proiektu propiorik eta, bestetik, ez direla gai izaera estrategikoko beste batzuk martxan jartzeko (Txermingo aparkaleku berria adibidez). Hori gutxi balitz, “Gardentasunaren gobernua” alkate dekretu bidez gobernatzen duen udal talde batean bihurtu da. Inoiz gertatu ez den bezala. Bilduk ez du dinamika instituzionalean sinesten eta oposizioko taldeekiko errespetu falta izugarria du, aho batez adostutako joku-arauak hankaz

gora jarriz, Herritarren Partaidetzarako Batzordearekin gertatzen ari den bezala. Eta koronabirusa ez da aitzakia. El gobierno de Bildu no tiene proyecto propio ni ningún interés en desarrollar proyectos como el del nuevo aparcamiento de Txermin. Con la palabra “transparencia” en la boca, funciona a golpe de decretos, faltando al respeto a la oposición y rompiendo unilateralmente los pocos consensos alcanzados.

Alquilar una vivienda en Amasa-Villabona cada vez es más difícil por la falta de oferta y por los precios tan elevados existentes. Según los datos de Etxebide, existen 273 demandantes de viviendas en Amasa-Villabona, de los

cuales 223 demandan vivienda en alquiler y 50 en compra. Es decir, el 81´69% de los demandantes optar por el alquiler. Desde el PSE-EE de Villabona creemos que se deben realizar actuaciones dirigidas a incrementar la oferta de pisos en alquiler en la localidad, y solicitamos al gobierno municipal que inicie los expedientes para declarar aquellas viviendas que se encuentren deshabitadas en base a los requisitos establecidos en el

nuevo Decreto del Gobierno Vasco. Y, posteriormente, proceder a aplicarles el Canon de 10€ por m2, al ser más sancionador que el recargo actual que deberá ser suprimido. El objetivo de esta medida no es recaudar, sino que los propietarios decidan poner dichas viviendas vacías en el mercado del alquiler, ya bien sea, de forma libre o a través del programa Bizilagun del Gobierno Vasco por el que obtendrían una bonificación del 50% del IBI.

Herria biziberritzen,arduraz bai, baina bizi-gogoz ere bai Aurtengo udara ere ez-ohikoa izaten ari da zorigaiztoko Covid-19aren pandemiaren ondorioz. Oraindik ez dugu birusa geldiarazi eta azken asteetako datuak oso kezkagarriak dira. Badakigu askotan errepikatu dugula eta denok nahiko nekatuta eta aspertuta gaudela, baina arduraz

Alkatetza hau ez da eraginkorra

2021ko uztaila

11


AMASA-VILLABONAN EZ DUGU ERASO MATXISTARIK ONARTZEN! ¡EN AMASA-VILLABONA NO TOLERAMOS AGRESIONES MACHISTAS!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.