AMAVI 47

Page 1

Martxoa / Marzo 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

47

ALE BEREZIA

@VillabonakoUdala

Amasa-Villabona Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izango da

“Euskaraz bizitzea eragozten duten hutsuneak gainditzea izango da Udal honen helburua” Zer da UEMA?

2

Beatriz Unzue Esnaola

6

Amasa-Villabonaren ibilbidea

3

¿Que es UEMA?

7

UEMA eguna

8

Miren Segurola Larrañaga

4-5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

ZER DA UEMA?

Zer da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea? 30 urteko ibilbide emankorra Hasieran dena egiteko aurkitu zuten udalek, eta behar horri erantzun zion UEMAk: inprimakiak, aktak, txostenak, kartelak, errotuluak, irudiak eta abar euskaraz eskainiz. 30 urteko ibilbidean, eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Izan ere, euskaraz aritu nahi dutela eta aritu daitekeela erakutsi dute bertako udalek. Udalak euskalduntzeaz gain udalerriak euskalduntzeko lanari ere arduraz heldu dio UEMAk. Azken batean, instituzio mailatik harago, herritarrentzako nahiz merkatarientzako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, beharren arabera, eta hizkuntza ekologiak eta euskararen arnasguneek duten garrantzia zabaltzen du lau haizetara. Hasierako 19 udal horiek 88 dira gaur egun, eta herri txikiak ez ezik tartean dira Zarautz, Tolosa, Bergara, Bermeo, Azpeitia edo Oñati bezalakoak ere. Guztien artean, 250.000 biztanle inguruko lurgunea osatzen dute UEMAko kide diren udalerri euskaldunek, eta lurgune honek euskararentzat duen funtzio estrategikoa ikusarazten ere lagundu du UEMAk, euskararen arnasguneak babestuz eta sendotuz. Udalerri Euskaldunen Mugimendua 1988an sortu zen, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak urte hartan udaletan aurkeztu zuen mozio baten inguruan. Mozio hark herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea proposatzen zuen, eta Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten. Mozioarekin batera, “Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia” onartu zuten, administrazioan eta udalerrietan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko eta bitartekoak jartzeko asmoarekin. UEMA: 1991ko maiatzaren 5ean, Aizarnazabalen Hurrengo pausoa Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortzea eta estatutuak onartzea izan zen. 1991ko maiatzaren 5ean Aizarnazabalen Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzea erabaki zuten, festa eta aldarrikapena uztartuz, eta UEMA osatu zuten lehen 19 udaletako hautetsiek egun hartan egin zuten bilera eta UEMAren sorrerako batzarra. Urrats horrekin, hasieran mugimendua zenak izaera juridikoa hartu zuen, eta UEMA udalak biltzen zituen mankomunitatea izanik, erakunde publikoa ere bihurtu zen. Lehenengo 19 udal haiek udalerri txikietakoak ziren, eta ez zuten baliabide handirik, eta UEMA hasi zitzaien udala euskalduntzeko behar zituzten baliabideak eskaintzen eta ematen. Denborak aurrera egin ahala, udal berriak gehitzen joan ziren. 2

2021eko martxoa

Gaur egungo ildoaketa etorkizuna UEMAk gaur egun hainbat ildo eta zerbitzu ditu, euskaraz bizi nahi duten udalerrien beharrei erantzuteko. Udalen euskalduntzeaz gain, udalerri euskaldunen zaintza eta garapena, eta bertako herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea dira nabarmenenak, horietan eragitea euskararen arnasguneei eusteko ezinbestekoa dela iritzita. Hau dena herriz herri bideratzeko lan-talde teknikoa du UEMAk, Tolosaldean arduraduna; Maier Ugartemendia izanik.

2016. urtean Tolosan egin zen udalerri euskaldunen eguna.


AMASA-VILLABONAREN IBILBIDEA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabona 30 urtez euskararen erabilera sustatzen eta normalizatzen Aurrerantzean, Amasa-Villabona UEMAko 89. herria izango da. 1991n onartu zuen Villabonako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko udal-ordenantza. Lehen aldia zen Udalak euskararen erabilera sustatu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko urrats sendoa ematen zuela. 30 urte hauetan, urtez urte aurrera eramandako plangintzei esker, ordenantza horretan jasotako helburuak betetzen ari dira, baina beti egongo da zer hobetzeko eta indarrak batzeko beharra. Horregatik, Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko partaide izatea erabaki du, eta horrek euskararen normalizazio lanean Udalaren lana indartzea ekarriko du. Udalerri euskalduna izateko, herritarren %70a euskalduna edo ia-euskalduna izan behar du. Amasa-Villabonak betetzen du UEMAn sartzeko behar den baldintza hori, euskaraz dakiten edo, gutxienez, ulertzen duten herritarrak %80 inguru baitira.

UEMAn sartuta, Villabonako Udalak beste pausu bat emango du azken 30 urte hauetan aurrera eraman duen euskararen normalizazio lanean; hizkuntza politika ausartagoa egiteko aukera izango du, beti ere, herriaren errealitate soziolinguistikotik abiatuta. Izan ere, UEMAk zenbait zerbitzu ditu udalerri euskaldunen beharrei erantzuteko, eta udalen euskalduntzeaz gain, herritarren sentsibilizazioaz eta ahalduntzeaz ere arduratzen da. UEMAko kide izanik, lanabes eta bitarteko gehiago izango du Udalak euskaraz bizitzeko dauden hutsuneak gainditzeko. Horregatik, euskararen normalizazioan indarrak batzeko helburuz, udalerri euskaldunetarako hizkuntza politika propioa lantzen duen mankomunitateko kide izango da aurrerantzean Amasa-Villabona.

Udalerri euskaldunen mankomunitatea osatzen duten herriak Aduna

Aramaio

Baztan

Etxalar

Irura

Markina-Xem.

Segura

Aizarnazabal

Arantza

Beizama

Etxarri Aranatz

Itsasondo

Mendaro

Tolosa

Ajangiz

Arbizu

Bera

Ezkio-Itsaso

Izurtza

Munitibar

Usurbil

Alegia

Areatza

Berastegi

Gabiria

Larrabetzu

Mutriku

Zaldibia

Alkiza

Areso

Bergara

Gaintza

Larraun

Muxika

Zarautz

Altzaga

Artea

Bermeo

Gatika

Leaburu-Txara.

Oiartzun

Zerain

Altzo

Ataun

Berriatua

Gaztelu

Legorreta

Oñati

Zestoa

Amezketa

Atxondo

Busturia

Getaria

Leitza

Ondarroa

Ziortza-Bolibar

Amoroto

Aulesti

Deba

Gizaburuaga

Lekeitio

Orendain

Zumaia

Anoeta

Azpeitia

Dima

Goizueta

Lesaka

Orexa

Antzuola

Bakio

Ea

Igantzi

Lizartza

Orio

Araitz

Baliarrain

Elgeta

Igorre

Mallabia

Orozko

Arama

Basaburua

Errezil

Ikaztegieta

Mañaria

Otxandio

*Ilunago agertzen direnak, Tolosaldeko herriak dira.

2021eko martxoa

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

MIREN SEGUROLA LARRAÑAGA

“UEMAko kide bihurtuta, Amasa-Villabonako Udalak beste pausu bat emango du euskara biziberritzeko egiten ari den lanean” Miren Segurola Larrañaga (Azkoitia, 1975) da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea. 2003an UEMAn lanean hasi zenetik, ederki ezagutzen ditu erakundearen nondik norakoak, eta argi ditu zein diren helburu eta bitarteko nagusienak ere. UEMAk Amasa-Villabonari egingo dion ekarpenaz, mankomunitatearen ildoez, eta arnasguneen garrantziaz aritu zaigu.

Miren Segurola Larrañaga, UEMAko koordinatzailea da.

Zer ekarpen egingo dio Amasa-Villabonari UEMAn sartzeak? UEMAko kide bihurtuta, Amasa-Villabonako Udalak beste pauso bat emango du euskara biziberritzeko egiten ari den lanean, eta udalerri euskalduna den heinean, errealitate horri egokituta hizkuntza politika ausartagoa egiteko aukera izango du orain. Aurrerantzean UEMAk bidelagun izango du Amasa-Villabonako Udala, udalerri euskaldunek eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia aldarrikatzearakoan, eta gune horietarako hizkuntza politika propioa lantzen duen mankomunitateko kide izango da Amasa-Villabona. Zehazki udalerri euskaldunetarako prestatutako egitasmoak lantzeko aukera izango du aurrerantzean, eta euskararen ezagutza altua duten beste udalerriekin batera egoera soziolinguistikoaren jarraipena egiteko bitartekoak izango ditu, UEMAk jokatzen duen behategi funtzioari esker. Izan ere, UEMAk bi funtzio dauzka. Batetik, arnasguneen zaintza, babesa eta garapena lantzen duen erakunde bakarra da. Amasa-Villabona udalerri euskalduna denez, UEMAk 44

2021eko martxoa

berariaz zainduko du bertako egoera soziolinguistikoa, udalerri euskaldunen behategia delako eta udalerri euskaldunen kezkak gainerako erakundeekin elkarbanatzen dituelako. Bestetik, Amasa-Villabonari eskainiko dizkiogun zuzeneko zerbitzuak udalerri euskaldunentzat urte askoan landu eta garatu ditugunak dira, UEMAk lantzen dituen egitasmoak udalerri euskaldunen izaerari eta horiek behar duten diskurtsoari lotuta baitaude.

“Udalerri euskaldunak euskaldunak badira, euskal hiztun komunitateak horrela erabaki duelako dira” Orain, Amasa-Villabonan euskaraz bizitzeko dauden hutsuneak gainditzeko lanean jarraitzeaz gain, udalerri euskaldunetan hain garrantzitsua dena ere egingo dugu: herritarrek inertziatik kontzientziarako saltoa emateko bitartekoak eskaini, udalari euskara zeharlerrotasunez jorratzeko ardura eskatzeaz eta horretarako lanabesak emateaz gain.


MIREN SEGUROLA LARRAÑAGA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Zein dira gaur egun UEMAren ildo eta erronka nabarmenenak? Gaur egun hiru ildo nagusi ditu UEMAk. Batetik, udalerri euskaldunetan oraindik ere euskaraz bizitzeko dauden hutsuneak gainditzea. Arlo horretan, arreta berezia jartzen diogu udalen euskalduntzeari eta administrazioaren menpeko zerbitzuei. Horrez gain, herriko arlo pribatuko beste hainbat esparru euskalduntzea ere bilatzen dugu.

“Amasa-Villabonan euskaraz bizitzeko dauden hutsuneak gainditzeko lanean jarraituko dugu” Bigarren ildoa herritarren ahalduntzea da. Izan ere, udalerri euskaldunak euskaldun badira, euskal hiztun komunitateak horrela erabaki duelako dira, baina euskararen arnasguneak oso hauskorrak dira, eta edozein aldaketak eragin handia izan dezake egoera soziolinguistikoan. Horregatik, herritarrak ahalduntzea giltzarria da, edozein aldaketaren aurrean komunitate horrek euskarari eutsi ahal izateko. Hori dela eta, ildo horri garrantzi handia ematen diogu. Inertziatik kontzientziara salto egitea da, nolabait. Eskoletarako hezkuntza proiektuaz gain, hainbat ekimen, tailer eta hitzaldi ditugu horri erantzuteko.

“Arnasguneak diren herriak eredu dira hizkuntzaren biziberritzea helburu dutenentzat. Hizkuntza bizirik dago leku horietan” Miren, UEMAk Azpeitian duen egoitzan.

Azkenik, hirugarren ildoak udalerri euskaldunen zaintza, babesa eta garapena du helburu. Horren baitan, udalerri euskaldunen errealitatea aztertzen dugu: azterketa soziolingusitikoak eta sozioekonomikoak egiten ditugu, udalerri horietan zer gertatzen ari den jakiteko. Horrez gain, zaintzarekin lotuta, aztertzen dugu gure herrietan garatu daitezkeen proiektuek zer eragin izango luketen hizkuntzan. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) sortu genuen proiektu horien eragina neurtzeko eta kaltegarria den kasuetan neurri zuzentzaileak ezartzeko, kalte hori ez dadin hain handia izan. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldiak egin genituenetik gaur arte, lortu dugu eragin linguistikoen ebaluazioa derrigorra izatea EAEko Udal Legean, bai herri euskaldunetan bai gainerakoetan. Guretzat sekulako aurrerapausoa izan da hau. Orain, prebentziotik garapenerako urratsak aztertzen ari gara, beti ere euskara biziberritzeko kontuan hartu behar diren ereduekin.

Euskararen arnasguneen garrantzia aldarrikatu du behin eta berriro UEMAk. Zergatik? Arnasguneak diren herriak eredu dira hizkuntzaren biziberritzea helburu dutenentzat. Hizkuntza bizirik dago leku horietan, eta egunero egokitu eta bizirik mantentzen da. Udalerri horietan, hizkuntza modu naturalean transmititzen da belaunaldiz belaunaldi, eta udalerri euskaldunetako herritarrek euskara transmititzen dute kanpora doazenean ere. Hizkuntza politika aurrerakoia behar da herri guztientzat, baina arnasguneak berariaz babestu eta garatu behar dira, arnasguneen garrantzia ukaezina delako. Ekologiaren kontzeptuak hizkuntzara ekarriz, hizkuntza natural eta osasuntsu dagoen eremuak dira, eta babestuz eta zabalduz gero giltzarriak dira gainerako herriak ere biziberritzeko. Beraz, arnasguneek sekulako papera joka dezakete, udalerri horietako hiztunak kontziente ez badira ere. 2021eko martxoa

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

BEATRIZ UNZUE ESNAOLA

“Egoera honetara ez gara kasualitatez heldu; hamarkada luzetan jende askok euskararen alde egindako lanaren emaitza da” Nolaz erabaki du Villabonako Udalak UEMAko kide izatea? Gaur egun herri euskalduna garelako, herritarren ia %80ak euskara hitz egin eta ulertzen duelako. Egoera honetara ez gara kasualitatez heldu, hamarkada luzetan jende askok euskararen alde egindako lanaren emaitza da. Alkate gisa, eskerrak eman nahi dizkiet euskalgintzako talde edo elkarteetan, hezkuntza munduan edo norbanako gisa euskararen alde lanean aritu diren herritar guztiei, udalean euskara zinegotzi izan diren alderdi politiko ezberdinetako kideei eta sekulako lana egin duen Maite Arregi udaleko euskara teknikariari. Euskaltzale guzti hauek egindako ahaleginari esker asko aurreratu dugu gure herriaren berreuskalduntzean. Aurrerapen honetan udalak ere bere ekarpena egin du, ezinbesteko ekarpena. Zentzu honetan 1991. urteko euskararen Ordenantza mugarri garrantzitsua izan zen eta baita euskara zerbitzuaren sorrera ere. Udalaren lanak (kolore ezberdinetako udal gobernu guztiei esker) asko lagundu du euskarak aurrera egiteko. Orain UEMAn sartzea beste mugarri garrantzitsu gisa ikusten dugu eta jende askok euskararen alde egindako lan guztiaren aitortza egiteko baliatu nahi dugu. Pozik eta harro egotekoa da urte luzez herri erdaldundua izan ondoren (batez ere frankismo garaian), Amasa-Villabona berriro ere herri euskaldunen "klub-ean" egotea. Zer ondorio izango du Udalarentzat UEMAko kide izateak? Aurrerantzean udalerri euskaldunetarako prestatutako politikak eta egitasmoak lantzeko aukera izango dugu. UEMAk zerbitzu ugari eskaintzen dizkie udalei, eta guk zerbitzu horiek baliatu nahi ditugu, euskaraz lasai bizi ahal izango den herri bat izatea lortzeko. Udaleko euskara zerbitzuak eta UEMAko teknikariek elkarlanean lan egingo dute, hizkuntza politika ausart eta eraginkorrak martxan jartzeko. Zentzu honetan Euskaran Ados! mahai parte hartzaileari bultzada bat eman nahi diogu herriko eragileekin dugun elkarlan horretan sakonduz, eta UEMAk horretan ere lagunduko digu. Udala eta udalerria euskalduntzeko zerbitzuak aipatzen dituzu. Zer zerbitzuz ari gara? Alde batetik, udalaren jarduna euskalduntzeko zerbitzuak daude: 6

2021eko martxoa

Beatriz Unzue Esnaola, Amasa-Villabonako alkatea.

erabilera planak, teknikari eta zinegotzien formazioa, hizkuntza irizpideak, aholkularitza juridikoa, etab. Bestetik, herria euskalduntzen jarraitzeko zerbitzuak ere eskainiko dizkigu; hezkuntza arloko proiektuak, merkataritza eta ostalaritzan euskara sustatzeko baliabideak, biztanle berrien harrera planak, etab. Udalek aitzindari izan behar dutela iruditzen al zaizu euskararen biziberritzean? Dudarik gabe. Udalek badugu eredu eta aitzindari izateko ardura, bai udalen euskalduntzean, bai euskarari lehentasuna eman eta baita hizkuntzaren gaia zeharlerrotasunez jorratzeko garaian ere. Gainera, udalerri euskaldunok hizkuntzaren ikuspegitik erreferentzia garen heinean, ardura berezia ere badugu. Noiztik aurrera izango da UEMAko kide Udala? Martxoaren 30eko udalbatzan hartuko dugu UEMAko kide izateko akordioa. Ondoren, UEMAk maiatzaren 29an, Amasa-Villabonan egingo duen batzar orokorrean onartu beharko du gure herria UEMAko kide izatea. Ordutik aurrera esan genezake Amasa-Villabona UEMAko herria izango dela.


¿QUE ES UEMA?

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Con la incorporación a UEMA, el Ayuntamiento dará un paso más en su labor de normalización del euskera El 7 de noviembre de 1991 el Ayuntamiento de Villabona aprobó la primera Ordenanza municipal para regular el uso del euskera. Su principal objetivo fue aumentar el uso de nuestra lengua en el Ayuntamiento, impulsar el euskera en el municipio y garantizar los derechos linguísticos de toda la ciudadanía. Esta ordenanza municipal ha sido la base de los principales planes y proyectos llevados a cabo por el Ayuntamiento de Villabona en los últimos 30 años. Estos planes han tenido dos objetivos principales: por un lado, aumentar el conocimiento y el uso del euskera, y por otro, fomentar su uso en diferentes ámbitos a nivel municipal. El Ayuntamiento pasará a ser miembro de UEMA Hoy en día, podemos decir que gracias a las políticas lingüísticas llevadas a cabo año tras año y al impulso de la ciudadanía y asociaciones euskaltzales, se están cumpliendo los objetivos recogidos en dicha Ordenanza. Todavía queda mucho por hacer para alcanzar la normalización de nuestra lengua, y para quien así lo desee, pueda vivir en euskera. Por ello, el Ayuntamiento ha decidido integrarse en la Mancomunidad de Municipios Euskaldunes (UEMA), lo que supondrá reforzar la labor del Ayuntamiento en la normalización del euskera. Amasa-Villabona cumple el requisito necesario para acceder a esta mancomunidad, ya que el número de personas que habla o entiende euskera, es casi el 80% de la población. Con la incorporación a UEMA, el Ayuntamiento de Villabona dará un paso más en su labor de normalización del euskera que ha llevado a cabo durante estos últimos 30 años; tendrá la oportunidad de poner en marcha una política lingüística más eficaz, partiendo siempre de la realidad sociolingüística de nuestro pueblo.

Municipios Euskaldunes y la aprobación de sus Estatutos el 5 de mayo de 1991. Tras la aprobación de los Estatutos, la mancomunidad fue registrada en abril de 1992.

“UEMA cuenta actualmente con diferentes líneas y servicios para atender las necesidades de los municipios que quieren vivir en euskera” 30 años de trayectoria En la actualidad 88 municipios de toda Euskal Herria forman parte de UEMA, y además de pueblos pequeños, otros de mayor tamaño como Zarautz, Tolosa, Bergara, Bermeo, Azpeitia u Oñati también forman parte de la Mancomunidad. UEMA cuenta actualmente con diferentes líneas y servicios para atender las necesidades de los municipios que quieren vivir en euskera. Además de la euskaldunización de los propios ayuntamientos, los más destacados son el fomento y desarrollo de los municipios euskaldunes y la sensibilización y empoderamiento de su ciudadanía, para poder utilizar el euskera en todos los ámbitos de la vida.

“La integración en UEMA supone reforzar la labor del Ayuntamiento en la normalización del euskera” ¿Que es UEMA? Se denomina UEMA al Movimiento de Municipios Vascos que nació en 1988 para que los ayuntamientos de los pueblos euskaldunes pudieran trabajar en euskera, y en ese momento fue integrada por 32 ayuntamientos de toda Euskal Herria. El siguiente paso fue la creación de la Mancomunidad de 2021eko martxoa

7


MAIATZAK 29

z a r a k s u E bizi!

UDALERRI EUSKALDUNEN EGUNA AMASA-VILLABONAN Gaur egun 88 udalek osatzen dute UEMA, eta horietatik 16 Tolosaldekoak dira. Maiatzetik aurrera, Amasa-Villabona 89. kidea izango da mankomunitatean. Hego Euskal Herriko udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da UEMA, eta aurten 30 urte beteko ditu. Urtero egiten duten batzar orokorra, gainera, Amasa-Villabonan izango da aurten. Udalerri euskaldun hauek euskararen biziberritzean duten garrantzia aldarrikatu eta Euskal Herria euskalduntzeko eredu direla nabarmentzen du UEMAk.

*Egunari buruzko informazio guztia eta egitaraua aurrerago jakinaraziko dugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.