Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Iraila ı Septiembre 2018

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

34

@VillabonakoUdala

Oporretan ere lanean Abuztuan zehar hainbat berrikuntza egin dira herrian plana jarraituz ORAIN

LEHEN

(2. eta 3. orriak)

Abierto por vacaciones

Se han realizado diversas renovaciones durante el mes de agosto siguiendo el plan de OSATUZ Herrigintza • “Kolore Kolore ingurumena nik zainduz beti hobe” kanpainaren aurkezpena

4. orria

• Iraitz Arrospide korrikalariari elkarrizketa

6. orria

• Aitor Oyarzabazabal, TAK taldeko nesken entrenatzaileari elkarrizketa 7. orria


OSATUZ

Osatuz Herrigintza ekimen burutu dira abuztuan zeha

Oporretako garaian dena gelditzen dela uste badugu konpromisoak garatzen jarraitu du, kalitatezko eremu Kiroldegiko fatxadaren itxura berria Urteen poderioz hondatuta, belztuta eta aldamen zein erdi partean hezetasunak zituen fatxadako garbiketa sakona burutu da Kiroldegia 1998ko abuztuan inauguratu zenetik lehen aldia izan da mota honetako garbiketak egin direla. Jarduera honen aurrekontua 18.148,79 €koa (BEZa barne) izan da eta Limpiezas Joxean S.L. enpresa izan da arduraduna. Pintadak kentzeko kanpaina Zerbitzuetako brigadak, eraikuntzaren alboko zein frontoi inguruko pintadak kendu dituzte, horrekin, kirol eremuaren berrikuntza jarduerak amaituz eta Villabonako eta Amasako hiriguneetan pintadak kentzeko kanpainari hasiera emanez. Maite Izagirre alkateak azaldu duen bezala, “kale garbiagoak edukitzeko asmoz, publizitate eta propagandari buruzko ordenantza betetzen jarraituko dugu”.

Larrea auzoko “Behe Nafarroa Jolaslekuko” haur parkeko hobekuntzak Herriko festak bukatu bezain laster, parkearen berrikuntza lanak hasi ziren eremuaren fisionomia aldatu da jolasteko aparailu berriak ipiniz Bere garaian MONTAJES GARRA S.L. enpresa zizurkildarrari eman zitzaion berrikuntza honen ardura, 25.476,55 €ko aurrekontuarekin BEZa barne; hortik 15.000 € haurrentzako jolasetara bideratu da eta 10.500 € obrara. Maite Izagirrek gidatutako gobernu taldearen ideia, legealdi honetan egiten ari diren moduan, udalerriko haurrentzako parkeak modernizatzen eta hiriko birsorkuntza egiten jarraitzea da.

ORAIN LEHEN

2 2018ko ı iraila


OSATUZ

naren barnean hainbat berrikuntza ar

ere, udalak OSATUZ Herrigintzarekin zituen u publiko modernoak sortuz Pilotalekuko ateetan biniloak ipini dira Behar Zana pilotalekuko logoa eta Villabonako Udalaren armarria dira erabili diren irudiak Bere garaian MONTAJES GARRA S.L. enpresa zizurkildarrari eman zitzaion berrikuntza honen ardura, 25.476,55 €ko aurrekontuarekin BEZa barne; hortik 15.000 € haurrentzako jolasetara bideratu da eta 10.500 € obrara.

Durante el mes de agosto se han realizado diversas adecuaciones en el municipio dentro de la iniciativa Osatuz Herrigintza El polideportivo Olaederra luce nueva imagen. Este pasado mes de agosto, y en el marco de la segunda fase del programa OSATUZ Herrigintza, se ha procedido a una limpieza profunda de su fachada, deteriorada y ennegrecida por el paso de los años, tanto en su parte central como en los laterales. Asimismo, se han eliminado las pintadas que había sufrido. También, a principios de agosto, nada más concluir las fiestas patronales, comenzaron las labores de remodelación del parque “Behe Nafarroa”, situado en el barrio Larrea, que ha cambiado su fisonomía con la incorporación de nuevos juegos. Por último, de cara a concluir el trabajo iniciado en frontón Behar Zana tras la colocación de la estructura acristalada, se ha adornado la puerta principal con varios vinilos con el logotipo de la sociedad Behar Zana y el escudo de Amasa-Villabona.

2018ko ı iraila 3


BERRIAK

AMASA-VILLABONAKO UDALAK “ HOBE” GAIKAKO HONDAKIN BILK

Hondakinak ongi bereizteak zein nolako gar dendari eta ostalaritzari zuzendu zaie

Irailaren 13an Haurtzaindegi aurrean kokatzen den lorategian Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkateak; Eneko Urdangarin, zinegotziak eta Alaitz Bilbao, Inguruneko teknikariak, kanpainaren aurkezpena egin zuten

ira

rto ka Pa p

era

eta

Be

ia

k ari na tzi On

efu sa Err

ter Ma

Kanpaina komunikatzeko egindako euskarriak

ia o

rga

nik oa

Ba al dakigu nola sailkatu behar diren hondakinak?

1. Hotzgailuetarako imana Hozkailuetarako iman bat diseinatuko da, non bertan ikusi ahal izango den zein zaborrontzitan sartu behar den zer. Eskura egongo den euskarri informatiboa izango da. 2. Koloretako gometxak produktuetan jartzeko Facebooken lehiaketa bat jarriko da martxan. Asteartetan Berdura Plazan imanak banatzen eta behar diren zalantza guztiei erantzuna ematen egongo den pertsonak banatuko ditu. Helburua haur eta nerabeek, nahiz jende gazteak, beren etxeko produktuei dagokien zaborrontziaren kolorearen gometxa gehienak jartzea da, ondoren argazkia Facebookera igotzeko. Parte-hartzaile guztien artean 4 sarrera banatuko dira urria eta azaroan zehar Herriko aretoetan zinema edo antzerkia ikusteko. 3. Berdura plazako gunea aprobetxatu imanak banatu, zalantzei erantzuna eman eta inkesta txiki bat egiteko Kanpainak iraungo duen astearte bakoitzean, Berdura plazan eta inguruan azoka dagoela aprobetxaturik, pertsona batek imanak banatu, zalantzei erantzuna eman, inkesta txiki bat egingo du.

4. Erdiguneko faroletan zintzilikariak diren banderak jarri Kanpainak presente egon behar du herrian. Horretarako herriko kale nagusiko faroletan banderolak jarriko dira. Gazteekin lan eta jolasak egingo dira hurrengo lau ostiraletan: Saskibaloia, gincana, edukiontziz edukiontzi eta karta joko aitonamon eta bilobekin. Merkatari eta ostalaritzarekin lanean Heziketa zuzena burutuko da herrian aurkitzen diren 70 merkatari eta ostalariekin. Horretarako hezitzaile batek, aste batean zehar Amasa-Villabonako merkatari eta ostalari guztiak bisitatuko ditu. Honen helburua, heziketa zuzena eta bakoitzari egokitua ematea izango da, zaborraren birziklapena egokiago egin dezaten. Bestalde, inkesta txiki bat egingo zaie, beraien iritziak, zalantzak, eskaerak kontutan izateko. Etxeetara galdeketa bat bidaliko da Herriko jendea kanpainaren parte sentitzeko, inplikatzeko, kanpainak iraungo duen hilabetean zehar, larunbateko jolas bat antolatuko da. Sariak, herriko antzerki eta zine aretoetan pelikulak edo antzezlanak ikusteko sarrerak izango dira.

Behin kanpaina bukatu ostean azterketa bat egingo da. Emaitzak lortu eta gero, kanpainaren bigarren zatiari ekingo zaio. El objetivo de la campaña radica en concienciar a la ciudadanía de la necesidad de reciclar correctamente. Se realizará una labor pedagógica mediante el reparto de imanes informativos y se llevará a cabo una encuesta para conocer de primera mano la realidad de Amasa-Villabona, tanto en los hogares como en los locales comerciales y hosteleros.

4 2018ko ı uztaila


BERRIAK

“KOLORE, KOLORE, INGURUMENA NIK ZAINDUZ BETI KETAREN PROIEKTU BERRIA AURKEZTU DU

rrantzia duen zabaltzeko ideiarekin kanpaina herritarrei eta herriko

EL AYUNTAMIENTO HA PRESENTADO EL NUEVO PROYECTO DE RECOGIDA SELECTIVA DE RESIDUOS DOMÉSTICOS DENOMINADO “KOLORE KOLORE, INGURUMENA NIK ZAINDUZ BETI HOBE”

UDALA HERRIKO HEZKUNTZAREKIN KONPROMISOA HARTUTA Legealdi honetan, udalak herriko hezkuntza zentroen beharrei erantzun egokia emateko konpromisoa hartu du. Ideia nagusia, herriko hezkuntza eskaintza hobetuko duen laguntza ekonomikoen plan bat ezartzea izan da herriko zentroekin batera (Fleming, Zubimusu Ikastola, Seaska), orain arte udal mailan sekula egin ez dena. Seaska Haurreskola

MAITE IZAGIRRE

“Esta campaña es la materialización de un proceso de reflexión, maduración y consenso en un tema de vital importancia para conseguir elevar progresivamente el volumen de reciclaje y superar al mismo tiempo una situación de deterioro que afectaba a la convivencia social” En 2015, la ciudadanía de Amasa-Villabona nos encomendó la responsabilidad de gobernar el Ayuntamiento. Entre los muchos temas espinosos que recibimos como herencia estaba el tema de la recogida de los residuos domésticos. Nos guió el deseo de una amplia mayoría de la ciudadanía para orientar nuestros esfuerzos hacia la implantación de un modelo basado en la instalación de contenedores. Este sistema, además de mucho más efectivo, resulta sobre todo más cómodo y limpio”. Y, lo más relevante, los porcentajes de recogida selectiva son muy altos. Amasa-Villabona ha llegado al 82% en el reciclaje de los residuos domésticos. Una cifra que nos convierte en el municipio grande de Tolosaldea con el índice más alto de reciclaje de residuos domésticos y en uno de los más elevados de Gipuzkoa. Los porcentajes de recogida selectiva superan a día de hoy los objetivos marcados para el 2020 por la propia Mancomunidad.

Este logro no hubiera sido posible sin la implicación ciudadana. Eskerrik asko denoi!”

Urteak dira hezkuntza zentro honek Emmi Pikler Austriako pediatra entzutetsuaren eredu pedagogikoa garatzen duela. Modelo hau bost printzipiotan oinarritzen da: umeen autonomia, umeak bere buruaren eta inguruaren kontzientzia izatea, erlazio afektibo pribilegiatua, osasun fisikoaren garrantzia eta motrizitate askea. Udalak 7.240 €ko inbertsioa egin du zentroan. Bertako langileek haurrentzako jolastoki bat eta lehen solairuko hormak pintatu dituzte. Aurreko urtean beste solairu bat pintatu eta hainbat eguzki-oihal ipini zituzten.

Comprometidos con la educación En esta legislatura el ayuntamiento ha adoptado el compromiso de apoyar firmemente las necesidades de los diferentes centros educativos de la localidad. La idea es establecer, por primera vez en la vida municipal, y de manera coordinada con los propios centros (Fleming, Zubimisu Ikastola, Seaska), un plan plurianual de ayudas económicas que redunden en la calidad de la oferta educativa. Seaska Haurreskola Este centro educativo lleva años desarrollando el modelo pedagógico ideado por la prestigiosa pediatra austriaca Emmi Pikler. En 2018 ha recibido 7.240 € para la creación de una nueva zona de juegos y pintar las paredes de varias zonas del edificio.


KIROLA

IRAITZ ARROSPIDE: “Ametsa zena egia bihurtu dut” Iraitz Arrospide atleta billabonatarrak taldekako zilarrezko domina irabazi zuen Berlinen jokatu ziren Europako Txapelketako maratoian. Arrospideren lehenengo Europako Txapelketa zen eta 2:19:49ko jardunaren ondoren 34. Postuan helmugaratzeaz gain, domina soinean duela itzuli zen herrira Imagen: ENEKO GARIN

Berlinen lortutako domina pausu garrantzitsu bat izan da zure ibilbidean, jada denbora bat pasa da lasterketa hartatik eta bertan gertatutakoa asimilatzeko denbora izan duzu, nola sentitzen zara orain? Oso pozik nago lortutakoarekin. Beti esaten dudan moduan orain dela denbora ez asko ez nik eta ezta nire ingurukoek ez genuen pentsatzen Europako Txapelketa batera joango nintzenik eta hare eta gutxiago domina bat lortuko nuenik. Hori lortzea amets bat egia bihurtzea izan da, izugarria. Urte askotako lana dago amets honen atzetik ezta? Egia esan behar bada, nire progresioa nahiko azkarra izan da, nahiz eta bizitza osoa daramadan kirolari lotura. Hasieran igeriketarekin hasi nintzen eta ondoren korrika, baina azken batean, horien guztien ondorio izan da. Entrenamendu gogorragoak eta sakrifizioak egiten hasi nintzen eta horrek bere fruituak eman ditu.

“Azken 3 urteetan maila altuko entrenamenduak egiten ari naiz, astean 6 edo 7 egunetan entrenatuz” Entrenamenduak aipatu dituzula, nola prestatzen duzu horrelako proba bat? Azken 3 urteetan maila altuko entrenamenduak egiten ari naiz, astean 6 edo 7 egunetan entrenatzen dut. Askotan, ondo eta minik gabe sentitzen banaiz 3 asteko zikloak egiten ditut, hau da 20 egun entrenatzen ditut jarraian. 7 egun entrenatzen ditudan asteetan, horietatik 3tan entrenamendu fuerte edo gogorrak egiten ditut eta besteetan lasaiagoak. Eta azkeneko urtean zehar proba handien aurreko asteetan entrenamenduak bikoizten ditut goizean zein iluntzean entrenatuz.

Nola gogoratzen duzu Berlinen jokatu zen Europako txapelketako egun hura? Aurreko egunetan ilusio izugarria neukan, dena berria zen niretzako: taldekideak, nazioarteko kirolariak… Lasterketa gerturatzen zen heinean urduritasunak hasi ziren, lasterketa aurreko eguna eta egun handiko goiza dira momentu kritikoenak. Lehenengo aldia zen horrelako txapelketa batean parte hartzen nuela. Ilusioak bultzatuta, lasterketa behar baino azkarrago hasi nuen eta eguraldi beroak ez zidan batere lagundu, hasieran gorputza ondo doanean ez duzu ezer nabaritzen baino gero denak gainera etortzen dira eta asko sufritzen duzu. Azken ordu erdian izugarri sufritu nuen baina hala ere pozik nago lortu nuenarekin. Beraz, hitz egin dugunaren harira, zure helburua bete zenuela esan daiteke? Bai, azkenean aurreikusita nituen helburuak egun handira inongo arazo gabe iritsi eta maratoia bukatzea ziren. Egia da ez nuela lortu nire marka hobetzea baina egiten zuen eguraldiarekin ia ezinezkoa zen. Europako Txapelketa zen eta maratoian beste probetan baino aukera gehiago daude edozein arazo izanda proba ezin amaitzeko beraz, gustura nago egindakoarekin. Bestalde aipatu duzu atsedena hartzen duzula horrelako lasterketaren ondoren, dominak izan al du Villabona zapaltzeko betarik? Bai noski, lehenik eta behin Ingalaterrara itzuli nintzen baina gero oporrak etxean pasatzea erabaki nuen. Dominak ere nirekin bidaiatu zuen eta Gipuzkoako bazterrak ezagutu ditu, ilusio handia egin zidan sari hori etxekoekin partekatu ahal izatea.

“Ilusio handia egin zidan Berlingo saria etxekoekin partekatu ahal izatea” Eta, momentu honetatik aurrera zein da Iraitz Arrospideren egutegia? Egia esan behar bada, oraindik ere ez dago ezer definitua, baina Behobian korrika egitea eta urtea bukatzerako beste maratoi bat egitea da nire nahia. Eta ahal izango banu, ilusio handia egingo lidake Villabona-Zizurkilgo Urtezahar Krosean parte hartzea.

Imagen: ENEKO GARIN

6 2018ko ı iraila


KIROLA

AITOR OYARZABAL: “Oso harro gaude, neskek lortu dutena izugarria da” Aurtengo denboraldian Tolosaldea Arraun Klubeko neskak ETE ligan hartu dute parte eta bi sari nagusi poltsikoratu dituzte. Alde batetik, Errenteria Hiriko bandera lortu zuten eta bestalde, Kontxako bandera jokatzeko sailkapena. Aitor Oyarzabal billabonatarra, TAK taldeko ordezkaria, oso arro agertu da bere taldeak lortutakoaz

Lehenik eta behin, zorionak lortutakoagatik! Bestalde, egun batzuk igaro dira Kontxako estropadatik, nola baloratzen dituzu azken bi asteak? Izugarria, neskek lan bikaina egin dute eta oso harro gaude. Eta ez azken bi asteetan egin dutenaz bakarrik, denboraldi borobila egin dute laugarren postuan finkatuz, Errenteria Hiriko bandera lortu zuten eta ondoren azkeneko bi aste hauetan egin dutenarekin. Egundoko estreinua egin dute. Kontxako estropadetara sailkatzea oso zaila zegoen, hamasei traineru ibili ziren lehian eta horietatik bat gonbidatua zen, baina argi genuen aukerak bazeudela. Esan bezala Kontxako estropada bi jardunalditan banatzen da, zer moduz bizi izan zenituzten? Lehiatzera atera ginen baina zorte txarra eduki genuen lehenengo kalea tokatu baitzitzaigun bi igandeetan. Aurreneko igandeko lehenengo luzean oso ondo eutsi zioten, ziabogan berriz bi olaturen tartean gelditu ziren atera ezinik, baina, bigarren luzean zeukaten guztia eman zuten eta aurrekoarengandik zortzi segundora gelditu ginen. Bigarren igandean kale hobea izateko itxaropena genuen baina esan bezala, berriro ere lehen kalea tokatu zitzaigun. Horrek taldeko kideak psikologikoki eragin zituen eta gehiago sufritu zuten. Hala eta guztiz ere, lorpena handia izan zenez behar bezala ospatu genuen.

Taldean ba al dago billabonatarrik? Malen Oiarzabalen kasuan adibidez fitxan Tolosakoa dela jartzen badu ere billabonatarra da bera. Oihana Alkain ere billabonatarra da baina arazo pertsonalengatik utzi behar izan zuen. Eta klubeko federatuen artean badaude batzuk bai.

“Aurten neskek lortu dutena ikusita jende gehiago animatu da arraun egitera” Tolosaldea Arraun Kluba federatu gehienetarikoa duen kluba dela eta orain nesken taldea ikusita, nolako etorkizuna izango duela pentsatzen duzu? Etorkizun luzea ikusten dut, aurrera begira hainbat gai bideratu nahi ditugun arren. Adibidez, hortxe dugu Ibiur urtegia ea posible den urte batzuk barru bertan zerbait egitea. Momentu honetan astean 6 egunetan joan behar izaten dute Aiara entrenatzera eta azkenean pisutsu egiten da. Bestalde aurten neskek lortu dutena ikusita jende gehiago animatu da arraun egitera, beraz, hori ikusita etorkizun oparoa izan dezakegula uste dut. Zerbait esateko gogoz geratu bazara, aurrera, Tolosaldeako 28 udaletxeak, Zarauzko kluba, Copy Tec, Aterpea Mantenua, Carnicas Ibarra, Isastegi Sagardotegia, Urdapilleta, Asier Arropak eta Iñaki Arratibel medikua izan dira ibilbide honetako gure babesleak eta denei eskertu nahiko nieke taldearekiko izan duten dedikazio eta konpromisoa. Beraiek egin dute posible aurten trainerua atera ahal izatea eta ea hemendik aurrera ere elkarlan horrekin jarraitzen dugun.

Hemos realizado sendas entrevistas a dos deportistas villabonatarras: Iraitz Arrospide, corredor de maratones y que actualmente reside en Londres, y a Aitor Oyarzabal, entrenador del equipo femenino de remo de Tolosaldea. Ambos se sienten satisfechos de lo que han logrado y piensan seguir luchando por conseguir sus objetivos. Se sientes felices de participar y practicar el deporte que les apasiona y llevan el nombre de Villabona allá donde van.

2018ko ı iraila 7


UDALA

Udala Zurekin, Zu Udalarekin Bide ezberdinak dauzkazu Udalarekin harremanetan egoteko, Udaletik informazioa jaso eta zure aldetik zure iritziak emateko. Udal Gobernu honek pauso handi bat eman du herritarrekin bide zuzenak irekitzeko. Bai fisikoak, ZURETZAT bulegoaren bitartez, eta ONLINE bidezkoak, bai lehendik zeudenak kudeatuz, baita berriak irekiz ere.

: @VillabonakoUdala Face boo: Villabonako Udala

: Villabonako Udala

: @VillabonakoUdal

: www.villabona.eus

: Amasa Villabonako Udala

El Ayuntamiento ha habilitado diferentes vĂ­as para que los amasa-villabonatarras tengan informaciĂłn diaria de lo que acontece en su municipio y puedan comunicarse con el Ayuntamiento de forma directa. 8 2018ko Äą iraila

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 34  

Amavi 34  

Advertisement