__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

Uztaila ı Julio 2018

33

@VillabonakoUdal

Aurtengo festetan bi erraldoi bikote berri estreinatuko ditugu Dos nuevas parejas de gigantes animarán las próximas fiestas patronales

(2. orria)

Bearzana pilotalekuan beirate berria ipina da (4. orria)

• Danok Danena Halterofilia Taldea • Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuaren aurkezpena

3. orria

• Ibilgailu ekologiko berria • Birziklapen tasak

4. orria

Cerramiento de cristal para el frontón Bearzana

• Nuevo Plan de Acción de la reforma integral del alumbrado público • Argituz proiektua 6. orria

• Amasa-Villabonak Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin bat egin du 7. orria


JAIAK

“Erraldoi bakoitzak bere izaera propioa du eta hori islatzea da erronka handiena” Xabier eta Benito Garate anaiak izan dira Villabonako festetan estreinatuko diren erraldoien egileak. Anai hauek 30 urtetik gorako ibilbidea dute lan arlo honetan eta gure herriko erraldoiak sortzerakoan izan dituzten erronken inguruan jardun dugu Zein pertsonaietan oinarritzen dira erraldoiak? Lehenik eta behin, pertsonaiak Udaletxearekin hitzartu genituen, eta beraiekin akordatutakoaren arabera 4 erraldoi egin ditugu. Lehenengo biak, baserritarrak dira, emakumea eta gizona; hirugarrena, Pedro Yarza, zesta puntako jokalari famatuan dago oinarrituta eta laugarrena, Amasako Iturrigoxoko emakumea da. Zenbat denbora behar izan duzue pertsonaia hauek egiteko? Ez dago zehatz esaterik, batzuetan laneko jardunaldi osoa eskaintzen diezu baina beste batzuetan beste lanekin tartekatu behar izaten duzu. Pertsonaia bakoitzak bere konplexutasuna du eta denbora behar izaten da nahi ditugun xehetasun guztiak ipintzeko. Esango nuke gutxi gorabehera, 3 hilabete jardun ditugula erraldoiak prestatzen. Zeintzuk izan dira prozesuko zailtasunak? Jada esperientzia handia dugu bizkar gainean, 30 urte baino gehiago goaz lan hauek egiten, baina aurretik aipatu moduan pertsonaia bakoitzak bere zailtasuna du, gauza batzuk beti egiten dituzu lehenengo aldiz. Oraingo honetan adibidez, Pedro Yarza zesta puntako jokalariaren zumezko zesta egiten genuen lehen aldia zen, eta benetako baten bikoitza da eta denbora eraman digu hori ondo lantzeak, hori bai, esan behar da, oso polita gelditu dela xehetasun modura. Yarzaren erraldoia gainera argazki batean oinarritzen da eta bertan zuen espresio serioa islatu nahi izan da. Orokorrean, pertsonaiak festetako girora egokitu ditugu baina beti ere erraldoi bakoitzaren ezaugarri eta izaerak nabarmenduz. Zein da erraldoi bakoitzaren ezaugarri nagusia? Lan egiten duzunean etapa desberdinak gainditzen dituzu baina beti helburu berberarekin, erraldoi bakoitzak bere pertsonalitatea izatea. Niretzat erraldoiak txotxongilo handien modura irudikatzea gustatzen zait.

El ayuntamiento, dado en mal estado en que se encontraban las anteriores figuras, decidió, a través de su Departamento de Cultura, la confección de cuatro nuevas figuras que ya se encuentran terminadas Se trata de dos parejas: por una parte, dos baserritarras ataviados con trajes tradicionales; por otra, la pareja compuesta por la figura del pelotari Pedro Yarza, El Manco de Villabona y por la aguadora de la fuente de Iturrigoxo en Amasa. Con un presupuesto de 21.780 euros, los trabajos de confección de estos personajes han sido adjudicados a la empresa irundarra Hermanos Garate. Los nuevos gigantes tienen un peso de 30 kilos y 3,65 metros de altura (4 metros cuando están en marcha). Son piezas totalmente artesanales que cuentan, además, con un armazón desmontable que facilita su transporte. El trabajo ha tenido un componente artístico indudable, que se aprecia principalmente en los cuidados rostros de los personajes y en los bonitos detalles de los accesorios y complementos que llevan. El ayuntamiento ha quedado muy satisfecho con el resultado del trabajo y, en breve, todos los amasa-villabonatarras tendrán ocasión de disfrutar de estos nuevos personajes que forman parte de la memoria popular y sentimental de la localidad. 2 2018ko ı uztaila


BERRIAK

DANOK DANENA HALTEROFILIA TALDEAK LEHEN ALDIZ PARTE HARTU DU ESPAINIAKO MASTER TXAPELKETAN Emaitzak ezin hobeak lortu dira Maiatzaren 12 eta 13an, Valentzian ospaturiko txapelketan Danok Danena Halterofiliako taldekideek honako emaitza ezin hobeak lortu zituzten. • M40 - Aitor Tecedor - Txapelduna +105 kilo kategorian • M35 - Andrés Rubiños - Txapelduna 62 kilo kategorian. Arrancada modalitatean, Espainiako errekor berria ezarri zuen.

• W35 - Lurdes Gorostegi - 2. postua 75 kilo kategorian • M35 - José Antonio Barrera - Txapelduna 105 kilo kategorian. Bi denbora modalitatean, errekor berria ezarri zuen.

Los integrantes del grupo Danok Danena de Halterofilia han participado por vez primera en los Campeonatos Master de España obteniendo un resultado inmejorable.

Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuaren aurkezpena Maite Izagirre “Guretzat ohorea da sexu bortizkeriaren aurka eta parekidetasunaren alde lan eta lan ari den elkarte bati agurra ematea Udaletxe honetan”. Maiatzaren 30ean Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak ekimenaren “Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz” egitasmoa aurkeztu zen Harituz elkarteko ordezkariekin batera. Egitasmo honen harira, Amasa-Villabonan hainbat ekintza egingo dira azaroaren 25eko astean eta Eneko Urdangarin zinegotziak dioenez, “Mataza horiek ehundu nahi ditugu herrian eta horretarako herriko eragileak gonbidatuko ditugu”. Horregatik azaroaren 17-25eko aste horretan, herriko ikastetxe, denda kiroldegi eta baita udaletxeari ere beraien balkoi eta eraikinak matazez apaintzeko gonbita luzatuko zaie. Amasa-Villabona se adhiere a la iniciativa Madejas contra la violencia Sexista El pasado 30 de mayo se presentó el proyecto “Gipuzkoa tejiendo igualdad” de la iniciativa Madejas Contra La Violencia Sexista junto con las representantes de Harituz. En la semana del 17 al 25 de noviembre, se invitará a las escuelas, tiendas, al polideportivo y al ayuntamiento a que decoren sus balcones y edificios con madejas.

2018ko ı uztaila 3


BERRIAK

BEARZANA PILOTALEKUAN BEIRATE BERRIA IPINA DA Pilotalekua aldenik alde ixten duen beirazko estruktura handi bat ipini da pilotalekuko kontrola eta erabilera hobetze aldera. Hurrengo egunetan, Amasa-Villabonarekin zerikusia duten motiboekin biniloak ipiniko dira itxitura apaindu eta pertsonalizatzeko. Itxitura berri honekin, lekuaren erabilera zailtzen duten neguko hilabeteetako hotzei aurre egin ahal izango diete erabiltzaileek. Hemendik aurrera, Bearzana pilotalekua gauez itxi ahal izango da, Amasako pilotalekuarekin egiten den bezala, erabilera desegokiak ekidinez.

Cerramiento de cristal para el frontón Bearzana Pilotalekua aldenik alde ixten duen beirazko estruktura handi bat ipini da pilotalekuko kontrola eta erabilera hobetze aldera. Hurrengo egunetan, Amasa-Villabonarekin zerikusia duten motiboekin biniloak ipiniko dira itxitura apaindu eta pertsonalizatzeko. Itxitura berri honekin, lekuaren erabilera zailtzen duten neguko hilabeteetako hotzei aurre egin ahal izango diete erabiltzaileek. Hemendik aurrera, Bearzana pilotalekua gauez itxi ahal izango da, Amasako pilotalekuarekin egiten den bezala, erabilera desegokiak ekidinez.

Udalak ibilgailu ekologiko berria erosi du Udaltzaingoarentzat

Amasa-Villabona: Tolosaldean gehien birziklatzen duen udalerri handia Eskualdeko beste herri batzuekin alderatuz, Tolosa eta Andoain adibidez, datuak nabarmenki hobetu ditugu

Herriko kaleetan barrena ikus daiteke Udalak erosi berri duen gasolina eta gasa (GLP) darabilen ibilgailu hibrido berria. Kutsadura maila murrizte aldera, sistema honek hainbat gas mota eta sufrea eta beruna bezalako elementu kaltegarrien partikula txar gutxiago isurtzen ditu atmosferara. Kotxearen soinu kutsadura ere nabarmenki jaitsi du, ia %50.

Nuevo coche ecológico de la Policía Municipal El ayuntamiento ha adquirido para la Policía Municipal un vehículo híbrido que funciona con una doble motoriza- ción gasolina-gas (GLP). Este sistema emite menos gases y partículas nocivas a la atmósfera y no contiene elementos perjudiciales como el azufre y el plomo. Reduce también la contaminación acústica del coche un 50%.

4 2018ko ı uztaila

2018ko lehenengo hiruhilekoari dagokion udal hondakin solidoen kudeaketaren balantzea igorri dio udaletxeari Tolosaldeako Mankomunitateak. Informearen arabera, AmasaVillabona, %78,63rekin, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten eskualdeko herrien artean birziklapen portzentaia handiena duen udalerria da. Ibarraren aurretik lau puntura (%74,90), Tolosak baino ia 10 puntu gehiago (%69,13) eta Andoain baino askoz aurreratuago (%45,83) dagoena. Zizurkilekin (%64,09) alderatuz gero ere oso emaitza positiboa izaten jarraitzen du. Udaletxearen iritziz datu hauek, birziklapenaren ehunekoaren kontsolidazio argia (gure herria bezalako biztanle nukleoan beti erraza izan ez dena), 5 edukiontzien sistemarekin herriak duen sintonia maila altua, errefuxa eta organikoarentzat txipa duten tarjeten modeloaren baliagarritasuna eta birziklapena gehien sustatzen duen kudeaketa metodoa atez atekoa dela esaten duen argumentuaren faltsukeria erakusten dute.


AMASA

Aitor Basurto, Agintzari kooperatibako kidea “Auzolana auzozaintzan bilakatu behar dugu” Agintzari, Onura Publikokoa den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da eta proposamen berritzaileak abiaraziz eta kalitatezko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzen laguntzeko konpromisoa du Zein da hurrengo fasea?

Landa eremuko pertsona nagusiengan oinarritzen den proiektua da. Hasiera batean, ikerketa fasean, Europako eta Ipar Amerikako ereduak aztertu genituen. Gure landa eremuan bizi diren pertsona nagusiak eskaintzen diren zerbitzuetatik urrun bizi dira eta kalteberagoak dira. Beste leku batzuetan aztertu genuen baina, ondorioak ateratzerako garaian gure kasuan bertan ikusitakoak aplikatu ezin zirela jabetu ginen, horregatik, gure modelo propioa sortu dugu. Gure inguru eta baserrietara egokituta dagoen modeloa.

Auzozainaren formakuntza. Formazio batzuen bitartez, laguntza teknika berriak eskaintzen zaizkie beraiek duten pertsonekiko begirada fintzeko. Lan horretan jarduteko gaitasuna ematen diogu guk, baina, fase horrekin analisi kualitatiboa egin ondoren hasiko gara. Amasan jarduteko gutxi gorabehera 6 auzozain beharko genituzke.

Komunitatea aktibatu behar da, auzotarrak Amasaren kasuan. Gizarte langileak hiribilduko testuinguruan mugiten dira eta ez dira landa eremura iristen, ondorioz, bertako auzotar aktiboen ezagutza eta begirada behar dugu proiektu hau aurrera eramateko. Beraiek dira euren bizilagunen egoeraren berri dakitenak eta informazio horri esker, gizarte zerbitzuen laguntza pertsonalizatuagoa daukate, gizarte langileek egoeraren berri dutenez, gaiak aurrera ateratzen baitituzte.

La Mancomunidad de Tolosaldea ha remitido al ayuntamiento el balance de la gestión de residuos sólidos urbanos correspondiente al primer semestre del ejercicio 2018. Según el informe, Amasa-Villabona, con un 78.63%, es el municipio de más de 5.000 habitantes de toda la comarca que mayor porcentaje de recogida selectiva obtiene. En el cómputo total de Tolosaldea, nuestro municipio se sitúa más de 15 puntos por encima de la media comarcal.

> 2018ko maiatza

Zertan oinarritzen da Agintzari proiektua?

Ze ondorio atera dituzue?

Amasa-Villabona: el municipio grande de Tolosaldea que más recicla

Amasa-Villabonako landa eremuko adinekoak eta bizikidetza egoera

Noiz emango zenukete proiektua amaitutzat? Bakarrik dauden pertsona horiek laguntza hau jasotzeko prestutasuna agertu beharko lukete, horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat egingo da. Hemen sortuko dugun proiektu berri honek Euskal Herri osorako balioko du. Nola sortu zen proiektua?

Gure ikuspuntutik, Amasa bezalako landa eremuetan bizi direnek jaisteko joera dute. Momentuz, baserrietan bizi direnei bizi kalitatea bermatzea da gure helburua.

Profesional desberdinen arteko hausnarketa profesionalaren ondorioz sortu zen. Hausnarketa horietan ikusi zen, landa eremuan bizi zirenek ez zituztela hirian bizi ziren pertsonen laguntza berberak jasotzen. Egoera honi sektore guztien artean eman behar zaio erantzuna eta kontziente gara, hemendik 15 urtera 65 urtetik gorako biztanleria %30etik gorakoa izango dela eta horregatik garrantzitsua da egoera honi irtenbideak ematen hastea. Beste garapen estrategiko bat behar da eta gizarte guztiak eman beharko du bere ekarpena.

Noiz hasi zineten proiektu honekin?

Eta gero zer?

Orain dela urtebete hasi ginen. Leintz-Gatzaga, Angiozar (Bergara), Zerain eta Amasarekin hasi dugu proiektua, azkeneko hau izan da ekimenera batu den azkena.

Prototipatu egin behar da, jadanik fase horretan gaude Zerainen. Honek esan nahi du proiektuak aurrera atera behar duela. Prototipazioa garrantzitsua da, biltzen diren datu guztiak lotu eta dinamika bat sortzea da horren helburua horrela, elkar-zaintza bat sortzeko.

Nolako etorkizuna ikusten diozu Amasari?

Leku bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina denek dute gai honekiko kezka berbera. Denek argi dute zubi bat eraiki behar dela gizarte zerbitzu eta landa eremuko herritarren artean. Zein fasetan zaudete momentu honetan? Datuen isla erakusten duen diagnosi kuantitatiboa egina dugu jada eta momentu honetan, landa ikerketa baten bidez egindako analisi kuantitatiboa egin behar dugu. Landa ikerketako agenteak identifikatzeko “auzozainak” erabiltzen ditugu; auzozain horiek informazio iturri garrantzitsuak baitira.

Zein da garatu duzuen programa? Giza analisia programa garatu dugu eta momentu honetan administrazio publikoak erabiltzen du. Honek landa eremuan dauden baserriak eta arrisku egoerak non egon daitezkeen identifikatzen laguntzen digu. Esku hartze goiztiarra identifikatzen laguntzen digu. Adibidez, landa eremuan bizi den pertsona batek istripu bat jasaten badu, agente hauen bitartekaritzari esker lehenago jakingo genuke.

2018ko ı uztaila 5


ENERGIA

NUEVO PLAN DE ACCIÓN DE LA REFORMA INTEGRAL DEL ALUMBRADO PÚBLICO Maiatzaren 16an, Maite Izagirre, Amasa-Villabonako alkatea, eta Rafael Soriano, EFICENeko (akzio planaz arduratu den enpresa) zuzendari teknikoa, arduratu ziren aurkezpena egiteaz Maite Izagirre: “Amasa-Villabona deber ser un municipio medioambientalmente sostenible y riguroso en lo económico basado en tres compromisos principales” 1. Compromiso con el Medio Ambiente: es una exigencia social, y por tanto, también de este ayuntamiento, contribuir a reducir las consecuencias negativas del alto consumo eléctrico, haciendo un us o racional de los recursos. 2. Compromiso con la seguridad: las instalaciones de alumbrado público requieren de un cuidado especial ya que son un componente esencial de la seguridad y de la calidad de vida de los ciudadanos. Un buen alumbrado público es un elemento importante de cara a eliminar puntos negros para impedir actos delictivos (y aquí estoy pensando especialmente en delitos de violencia de género) y un alumbrado en buenas condiciones es un plus de seguridad a la hora, también, de evitar otro tipo de accidentes (electrocuciones etc.). 3. Compromiso económico: siempre hemos dicho que un ayuntamiento se debe guiar por el máximo rigor económico y, en este sentido, una mayor eficiencia energética y una mayor racionalidad en cuanto al uso correcto de las instalaciones municipales (luminarias etc.) se traduce en ahorro económico.

Rafael Soriano, Director técnico de EFICEN: “Se ha realizado un análisis de todos los componentes del alumbrado público: luminarias y centros de mando, además de una medición lumínica para comprobar el estado actual de la instalación en la localidad” La identificación y mediciones de la instalación de alumbrado se han ejecutado siguiendo el protocolo para la realización de Auditorías Energéticas para el Alumbrado Público fijado por el IDAE CEI. Se estima una inversión inicial de 464.553,00 € (IVA incluido), para la renovación y adecuación de la totalidad del alumbrado. El retorno sería de unos 10 años y el ahorro energético respecto al consumo actual sería en torno al 70%. Actualmente existen ayudas económicas públicas y privadas para acometer este tipo de actuaciones y se analizarán las posibilidades y ventajas relacionadas a las mismas. Existe una normativa actual de aplicación en cuanto a eficiencia energética de alumbrado exterior, vigente desde el año 2009, que marca unas directrices y niveles de iluminación a cumplir por los municipios. Esto provoca que instalaciones anteriores al 2009, que no tienen por qué ser antiguas, no cumplan dicha normativa.

Gipuzkoa Argitu, eraginkortasun energetikoari buruzko programako aurrez aurreko tailerrak eraman dira aurrera herrian “Gipuzkoa Argitu” Gipuzkoako etxebizitza, denda, eta enpresa txikiei zuzendua dagoen ekimena da, argindar kontsumoa modu errazean murrizteko baliagarria dena. Izagirrek azaldu bezala “programa honetan parte hartzearekin oso gustura sentitzen gara” azpimarratu zuen.

6 2018ko ı uztaila

Esta situación es muy común en la mayoría de los municipios. Históricamente, el alumbrado público ha tenido una importancia menor respecto a otras inversiones. Pero ahora, debido al constante incremento del precio de la energía, los ayuntamientos han decidido dar un paso adelante a la hora de mejorar y renovar el alumbrado público y así ahorrar energía ya que supone un gasto corriente muy importante. Aunque la situación de Amasa-Villabona no sea idónea, se asemeja al estado del alumbrado público de otros municipios que ya hemos analizado.


GIZARTE ZERBITZUAK

Amasa-Villabonak Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Amasa-Villabonako Udalak eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoak (COFG) elkarrekin abiarazitako egitasmoa da Ekainaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak, Villabonako alkate Maite Izagirrek eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko lehendakari Angel Garayk Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programaren hitzarmena sinatu zuten Pogramaren helburu nagusia Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuak eskuratzen erraztea eta tratamendua zuzen betetzea du helburu. Horrez gain, etxeko laguntzailearen edo zaintzailearen lanean lagundu nahi da, medikamentuak erosi, kontserbatu eta hartzeari lotutako alderdi guztietan. Nabarmentzekoa da horrelako programen garrantzia, tratamendu farmakologikoaren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, izan ere, kalkulatzen da gaixotasun kronikoak dituzten lagunen %50-%60 inguruk ez dutela tratamendua zuzen betetzen. Funtzionamendua Udaleko Gizarte Zerbitzuek parte hartuko duten erabiltzaileak aukeratzen dituzte, Etxeko Laguntza zerbitzua jasotzen dutenen artean, eta erabiltzaileek, berriz, baimena eman behar dute Programan sartu aurretik. Ondoren, erabiltzaileak farmazia aukeratzen du, eta elkarrizketa bat egiten zaio, fitxa bat betetzeko,

hartzen duen medikazioari eta dituen osasun arazoei buruzko informazio guztiarekin. Hamabostean behin edo astean behin, farmazialariak medikazioa prestatu eta entregatzen dio pazientari, senideari edo zaintzaileari, dosiak pertsonalizatuta. Horretarako, dosifikatzeko sistema pertsonalizatuak erabiltzen dira tresna gisa (DSP), non pazienteak eguneko une bakoitzean hartu behar dituen konprimituak jartzen diren, dosia zuzen emateko beharrezko informazioarekin batera. Maite Izagirrek oso positiboki baloratu du Amasa-Villabonak programarekin bat egitea “Medikamentuen erabilera hobetzeko lankidetza hitzarmenak, nire iritziz, garrantzi hirukoitza dauka: lehenik eta behin, tokiko erakundeen eta Eusko Jaurlaritza bezalako erakunde komunen arteko lankidetza lerroa indartzen du, kudeaketa publikoa etengabe hobetzeko eredu batean sakontzeko. Bigarrenik, lankidetza publiko-pribatuaren ekintza lerroa indartzen du. Eta, hirugarrenik, aukera emango du laguntzeko behar handia duten herritarrek euren bizitza kalitatea hobetzeko, arreta farmazeutiko pertsonalizatu eta eraginkor baten bidez”. EAEko 146 udalerri eta 712 farmazia egiaztatuta Gipuzkoari dagokionez, Villabona gehituta, dagoeneko 37 udalerri ari dira programan parte hartzen.

Amasa-Villabona se adhiere al Programa para mejorar el uso de medicamentos en usuarios del Servicio de Ayuda a Domicilio El pasado 26 de junio, el director de Farmacia del Gobierno Vasco Iñaki Betolaza, la alcaldesa de Amasa-Villabona Maite Izagirre, y el presidente del Colegio Oficial de Farmacéuticos de Gipuzkoa en funciones Ángel Garay, firmaron un acuerdo por el que nuestro pueblo se suma al programa de mejora de uso de medicamentos entre las personas usuarias del Servicio de Ayuda domiciliaria. Su objetivo es facilitar el acceso al medicamento y garantizar el correcto cumplimiento del tratamiento entre los usuarios del Servicio de Ayuda a Domicilio de Amasa Villabona, ya que se calcula que entre un 50 y 60% de las personas mayores con enfermedades crónicas no cumplen adecuadamente. Ya son 146 los municipios vascos, 37 de ellos en Gipuzkoa, que participan en este programa con el que se pretende mejorar el uso de la medicación y los tratamientos entre las personas usuarias de los servicios de ayuda domiciliaria de los diferentes municipios.

2018ko ı uztaila 7


OSATUZ

Auzolana sustatuz Maiatzaren 15ean, San Isidro Eguna, Maite Izagirre alkateak akordioaren zirriborroa eskura eman zion Amasamendiko baserritarren elkarteko presidenteari; akordio horretan jartzen duenez, elkarteak 2.500 €ko diru-laguntza jasoko du Udalaren eskutik, sasiak garbitzeko makina erosi eta auzolaneko lanak egin ahal izateko. Akordio hori orain dela egun gutxi formalizatu zen eta horrekin, OSATUZ planeko lehenengo fasean ezarritakoarekin bete dugu.

Fomentando el auzolan El 15 de mayo, día San Isidro, la alcaldesa Maite Izagirre hizo entrega al presidente de la asociación de baserritarras de Amasa- mendi, del borrador de acuerdo municipal por el que está asociación recibirá del ayuntamiento una ayuda económica de 2.500 € para la adquisición de una máquina desbrozadora para trabajos en auzolan. El acuerdo se formalizó oficialmente hace pocos días y se cumple así con lo establecido en la primera fase del plan OSATUZ.

Teilatu berria Arratzaingo aldageletan Honekin, Billabona FKEren eskakizun historikoa bete da

Pasa den maiatzaren 14an, Arratzain futbol zelaiko aldagelen eraikuntzaren teilatuaren berritze obrak ofizialki amaitutzat eman ziren, jada urteak zeraman behar handiekin eta itogin arazo larriekin. Bere garaian, 18.044,28 €ko aurrekontuarekin, Etxezabal Eraikuntzak S.L. enpresari eman zitzaion berrikuntza lanen ardura eta udal aparejadorea den Igor Latasak eta esleipedun enpresako arduradunak sinatutako harrera aktan jasotzen den moduan, lanak behar bezala garatu dira. Teilatuaren konponketa, jadanik gauzatuta dagoena, OSATUZ Herrigintza programaren barnean jasotako konpromisua da.

8 2018ko ı uztaila

Nuevo tejado en los vestuarios de Arratzain El pasado 14 de mayo se dieron por finalizadas oficialmente las obras de renovación del tejado del edificio de los vestuarios del campo de fútbol de Arratzain, que llevaba ya años con importantes deficiencias y serios problemas de goteras. Los trabajos de renovación fueron adjudicados en su momento a la empresa Etxezabal Eraikuntzak S.L. por un importe de 18.044,28 € (IVA incluido) y han sido desarrolladas satisfactoriamente tal como queda constatado en el acta de recepción firmada por el aparejador municipal, Igor Latasa, y por el responsable de la empresa adjudicataria. El cambio de tejado era un compromiso adquirido, y ya materializado, incluido en el programa OSATUZ Herrigintza.

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 33  

Amavi 33  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded