Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

Ekaina ı Junio 2018

32

@VillabonakoUdal

Udalak bi lan-mahai jarriko ditu martxan Amasa eta Villabonaren arteko bat-egitearen laugarren mendea ospatzeko Amasa

Villabona

El ayuntamiento pondrá en marcha dos mesas de trabajo para conmemorar el cuarto centenario de la unión entre Amasa y Villabona (1619-2019)


AV 400

TESTUINGURU HISTORIKOA 1385. urteko dokumentuetan, Tolosako jurisdikzioari

1618an, Juanes Larrea Amasako

lotuta dagoen herria bezala agertzen da Amasa. Momentu horretatik aurrera, eta ondorengo 2 mende eta erdian, Amasak lotura hori mantenduko du eta Tolosako Alkatea izango da Amasako bizilagunen arteko gatazka desberdinen inguruan erabakitzeko azken hitza edukiko duena.

alkate moduan agertzen da, Juanes Musturia eta Osandola zinegotzi karguak betetzen dituzte eta Lorenzo Ierategi idazkari eta fede-emaile karguan agertzen da.

XVI. mende erdiaz geroztik, Amasak, eskualdeko beste

hainbat herrirekin batera, alkatea izendatzeko konpetentzia lortu zuen eta horrekin batera konpetentzia judizial batzuk ere egokitu zitzaizkion. José Antonio Munita Loinaz historialari villabonatarrak, XIII. mende amaieran Villabona herri bezala izendatzen dela aipatzen du. 1346. urteko Tolosako auzoen erroldetan, Pedro Sánchez eta Martín Sánchez, Sancho villabonatarraren seme bezala agertzen dira. 1385. urteak bi herrien arteko ibilbide desberdina markatzen

du: Villabonak, “villa” titulua oinarritzat hartuz, udalerri bakarra osatu zuen; Amasa aldiz, lehen esan bezala, Tolosa udalerriaren barnean geratuko da. 1615. urtean hasitako independentzia lortzeko prozesua ez

zen Amasarentzako dohainik izan. Ordainketa ekonomiko garrantzitsu bati aurre egin behar izan zion, horrek, udalerriko hainbat lursail saltzea eragin zuen, bertako zor publikoa nabarmenki handituz. Bestalde, Tolosak errekurtsoak aurkeztu zituen eta horrek ez zituen gauzak erraztu, errekurtsoen erresoluzio prozesuak bere denbora iraun baitzuen. Seguruenik, Amasa, Tolosara bat-eginda mantendu zen 1615-1616 urte bitartean. Amasarren independentzia berria eta aurreko urteetatik existitzen ziren konfliktoak kontuan izanik, Amasa eta Villabonak beraien batura politiko eta jurisdikzionala hitzartu zuten; hau da, udal bateratu baten eraketa. Prozesu hau, Amasak bere independentzia lortu eta gutxira hasi zen eta 1617ko abuztuan, Villabonako negoziaketei begira, honako hau manifestatu zuten beraien ordezkariak aukeratzerako orduan: “conzejo, justizia y regimiento y vezinos d’esta villa de Amasa, oy, día Domingo que se quentan veinte y quatro días del mes de septiembre de mil y seiscientos y diez y siete años, estando como estamos juntos y congregados en nuestro Ayuntamiento y ‘bazarre’ general para tratar y conferir de las cosas que tocan al seruicio de Dios, nuestro señor, y de su Magestad y bien vnibersal d’esta dicha villa en el puesto y lugar acostumbrado, expecial y nombradamente Juanes de Marrubiza y Legarbarrena, alcalde hordinario de ella y su término y jurisdición por el rey nuestro señor, y Juanes de Mutio, alcalde de la Hermandad, y Seuastián de Aguirre y Juan Miguel de Licoluma y Lizarraga, rexidores, Juan Martínez de Legarra, escriuano del rey, nuestro señor, y del número del Alcaldía de Aiztondo, Juanes de Legarra de Juanperezena, Domingo de Osandola, Juanes de Garmendia, Christóual de Ybarguen, Juanes de Legargoyena, Juan Martínez de Osandola, Juanes de Aranguren ‘de el [sic] Alcayde’, Domingo de Aranzalde, Juanes de Larrea, Miguel de Aransastroqui, Juanes de Lizarraga de Arraisti, Lorenzo de Yguerategui, Miguel de Vgalde, Miguel de Umeeta de Larrañaga, Fermin de Yriberri, Juan López de Echaondo y Miguel de Muñoqui, todos vecinos d’esta dicha villa…”

2 2018ko ı ekaina

1619an bi herriek udal-

hauteskundeak, udaleko karguak, bilerak egiteko eta atxilotuak kartzelaratzeko lekua… adosten zituzten ordenantzen koadernoa formalizatzeko ordezkariak aukeratu zituzten. Hurrengo pausua, ordezkariek hitzartutakoa batzar orokorrean berrestea izan zen. Aho batez izan ez bazen ere (Muñoki baserriko Miguel eta Urrezti baserriko Juanes Lizarragak aurka egin zuten) ordenantza 1619ko azaroaren 3an onartu zen. Tramiteen amaiera arte, Amasa eta Villabonak politikoki bananduta jarraitu zuten. 1620ko abuztuaren 6an, bi udalbatzek Juan Martinez de Legarra eta Juan de Ierategiren aldeko boterea eman zuten: “que acudan a la villa de Madrid y a la Real Audiencia y Chancillería de Valladolid y a los demás; recogan los recaudos que en razón de la dicha unión y concordia se hubiesen fecho en el Real Consejo Supremo de Justicia (…) y pedir la confirmación de los dichos capítulos y unión y hazer cerca de ello en qualesquier tribunales los pedimientos nesçesarios y los demás autos y diligencias que se deban hasta que lo susodicho llebe efecto”.

Dokumentu honetan, Juanes Legarra de Juanloperena eta Juanes de Arteaga alkate moduan agertzen dira; Miguel de Lacunza eta Domingo de Asuraga idazkari moduan eta Domingo Ugalde eta Miguel Muñoki zinegotzi moduan. 1620ko abenduaren 9an, Felipe III.ak batasun hitzarmena berretsi zuen eta 1621ko urtarrilaren 1ean lehen udal-

hauteskunde bateratuak ospatu ziren. Iturria: Ereiten, kultur zerbitzuak.

Contexto histórico S. XIII finales Nacimiento de Villabona como pueblo 1385 Villabona, en base a su título de villa, conformaría un solo término municipal. Amasa quedó englobado a la jurisdicción de Tolosa S. XVI a mediados Amasa obtuvo la competencia para nombrar a un alcalde del pueblo, que disponía de ciertas competencias judiciales 1615-1616 Proceso de obtención de la independencia local de Amasa 1617 agosto Amasa y Villabona acordaron su unión política y jurisdiccional; esto es, la creación de un ayuntamiento unificado


AV 400

“Batasuna adierazteko armarri bat” Villabonako udal artxiboan altxor ugari daude, besteak beste, Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiria, 1671. urtekoa. Bertan, idatziz jaso ziren bere ezaugarriak (bai armarria, eta baita Gipuzkoa eta Villabonaren hainbat berezitasun ere). Pergaminoa erabili zuten oinarri bezala eta eskuz marrazturiko armarri koloretsua babesteko oihal bat josi zioten. Lan paregabe hau egiteaz, Juan Mendoza, Carlos II erregearen kronista arduratu zen.

Armarriaren deskribapena

Amagoia Piá, Ereiten kultur zerbitzuak

Marrazkian ikus daitekeen bezala, armarriaren erdian zuhaitz bat agertzen da zelai batean eta inguruan bost lore (lis loreak). Atzean, lauki batean sartuta, Erdi Aroan gudarako erabiltzen zen kasko bat kokatzen da lumaz inguratua; eta laukiaren kanpoan, beste behin, gudarako erabiltzen ziren tresna ugari marraztu zituzten: jantziak, ezkutuak, armak, kanoiak, danborrak...).

Armarriaren esanahia Armarriaren esanahiari buruz, deskribapenean dioenez: “...manifiesta su antiguedad la qual segun las leyes araldicas espresamente representa el arbol siendo simbolo de ella (antigüedad) y de duración, como las flores de lis el interes que enseña las victorias de franceses tubieron sus arrestos y operaciones valerosas, y el campo de oro en que todo esta colocado el poder, la constacia, el acierto y la nobleza que sucesivamente en ellas se manifesto...” Zertarako egiten ziren ziurtagiriak? Ziurtagirien bitartez, hainbat eskumen ematen ziren: “...y para que conste que de las referidas armas puede usar la villa de Villabona provinçia de Guipuzcoa poniendolas en sus sellos, anillos, reposteros, tapices, pinturas, casas, portadas, capillas y en todas las demas partes y alhajas que les convenga...”.

“Un escudo para la unidad”

1618 Juanes Larrea aparece como alcalde de Amasa 1619 Los dos pueblos nombraron representantes propios para formalizar un nuevo cuaderno de ordenanzas que incluía normativa legal para elecciones municipales, cargos en el ayuntamiento, lugar para celebrar reuniones y para encarcelar a detenidos etc. El siguiente paso fue ratificar en asamblea popular lo acordado por los delegados. 3 de octubre aprobación de la ordenanza por amplia mayoría. 1620 9 de diciembre Felipe III ratificó el acuerdo de unión 1621 1 de enero de se celebraron las primeras elecciones municipales conjuntas

El archivo de Amasa-Villabona guarda numerosos tesoros, entre ellos, el certificado del escudo del municipio, fechado en el año 1671 y realizado por Juan Mendoza, cronista del Rey Carlos II. El escudo está formado por un árbol en el centro y cinco flores de lis, los cuales están rodeados por un casco de la época medieval y plumas. El escudo lo completan numerosos artículos de guerra.

2018ko ı ekaina 3


AV 400

Bi lan-mahai: herritarra eta instituzionala Udalerriko kultura eta kirol eragile guztiekin batera, Udalak, Amasa eta Villabonako bat-egitearen laugarren mendeurrena ospatzeko hainbat ekintza desberdinez osaturiko programa egituratzeko lanmahai bat jarri nahi du martxan. Lehenengo bilera, seguruenik, hil honen amaieran ospatuko da.

Amasa

Halaber, udalerrian ordezkaritza duten partidu politiko guztiei izaera instituzionala izango duten ekimenen programa diseinatzeko deituko zaie.

Villabona

Dos mesas de trabajo: una popular y otra institucional El ayuntamiento quiere poner en marcha con todos los agentes culturales y deportivos del municipio, una mesa de trabajo para confeccionar un variado programa de actos con motivo de la celebración del cuarto centenario de la unión entre Amasa y Villabona. La primera reunión se celebrará, muy probablemente, a finales de este mes.

4 2018ko ı ekaina

Asimismo, se convocará a todos los partidos políticos con representación municipal para diseñar un programa de iniciativas de carácter institucional.

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 32 berezia  

Amavi 32 berezia  

Advertisement