Amavi 26

Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

Uztaila ı Julio

2017

26

@VillabonakoUdal

“Gure helburua gazteen zoriontasuna bermatzea da”

Enara eta Asier, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kale-hezitzaileei elkarrizketa Entrevista a Enara y Asier, educadores de calle de Amasa-Villabona y Zizurkil • Elkarrizketa

2. eta 3. orriak

• El río Oria y el puente Zubimusu una nueva realidad 4. eta 5. orriak

• Arteca lantegiaren 60. urteurrena eta Amasako berriak 6. orria

• Obrak eta berrikuntzak

7. orria


(amavi)

ELKARRIZKETA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

“Guk gazteengadik asko ikasi eta jasotzen dugu” Enara eta Asier Amasa-Villabonako eta Zizurkileko kale-hezitzaileak dira. Herriko gazteei euren gatazkak kudeatzen laguntzen diete modu pedagokiko eta lagunkoi baten bidez. Elkarrizketa honetan kale-hezitzailea izatea zer den, gazteekin duten lotura eta jarraitzen duten metodologia azaltzen digute. Zer da kale-hezitzaile izatea? Gure eginkizuna behar edo gabezi ezberdinak dituzten gazteak laguntzea da. Zailtasunak gainditzeko gaitasunak lantzen ditugu lokalera etortzen diren gazteekin. Kale-hezitzaileen figura 1999. urtean sortu zen Amasa-Villabonan eta garai hartatik gaur egunera eraldaketa sakona eduki du. Hasiera batean, herrian gaztelekurik ez zegoenez, maila handi batean dinamizatzaile papera betetzen zuten garai hartako kale hezitzaileek eta beraz, gaztelekuarekin nahasten zen, baina urteen joan-etorriarekin bereiztea lortu dugu. Kale hezitzaileen lokala ez da irekia eta gainera konpromiso bat eskatzen du; Gazteak beraien borondatez etortzen dira. Nerabezaroa konplexua dela esango zenukete? Nerabezaroan zehar, 11 urtetik 17ra bitartean, aldaketa fisiko eta emozional sakonak pairatzen dituzte gazteek. Gainera, trantsizio horretan eredu berriak bilatzen saiatzen dira eta guk horretan laguntzen diegu. Beraiengana hurbildu, euren arazoak entzun eta aholku hezitzaileak ematen dizkiegu, baina inposaketarik gabe. Modu horretara onartzen gaituzte. Nola eramaten duzue aurrera kaptazioa? Bide ezberdinak dauzkagu. Txikienen kasuan, normalean, eskolako arduradunak Gizarte Langilearekin edo gurekin zuzenean jartzen dira harremanetan. Handiagoak direnean kalean zehar egiten dugun ikuskapenetan jartzen gara beraiekin kontaktuan, edo zuzenean etortzen dira lokalera. Horrez gain, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo gaztelekuekin harreman estua daukagu eta bertatik ere etortzen dira gazteak.

“GURE HELBURUA GAZTEEN ZORIONTASUNA BERMATZEA DA” 2 2017ko ı uztaila

Zeintzuk dira kaptazioaren ondorengo urratsak? Guretzat oso garrantzitsua da lanketa on bat egitea. 5 esparru ezberdin lantzen ditugu: arlo pertsonala, harreman sozialak, familia eremua, eskola eta denbora librea. Gazte bakoitzaren jarraipena egin eta euren eboluzioa aztertzen dugu. Eskolekin, gaztelekuekin, familia-hezitzaileekin... ere bilerak egiten ditugu gazteak ikasketetan eta beste hainbat arlotan nola doazen jakiteko. Gure lana, azken batean, ereitea da eta gazteengan eragin on bat sortzea. Familiak gurekin harremanetan jartzen direnean gure lana eskertzen dute, normalean aldaketak ikusten dituztelako beraien seme-alabengan. Nola moldatzen zarete gazteekin egoteko? Une honetan, 7 taldetan banatuak dauzkagu gazteak. Adinaren arabera banatzen ditugu, azken batean, 11 urteko baten beharrak ez dira 14 urteko batek dituenaren berberak, eta berdin gertatzen da 17 dituztenekin. Batzuetan kuadrilak etortzen dira eta beste batzuetan guk sortzen ditugu taldeak. Gure helburua hona etortzen diren nerabeak gustura eta integratuta sentitzea da eta beti beraiek nahi badute, hona etortzea erabat boluntarioa da.


ELKARRIZKETA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

(amavi)

“FAMILIEK GURE LANA ESKERTZEN DUTE” Ze ekintza mota antolatzen dituzue? Gazteek oporrak dituztenean, taldeka ekintza bereziak egiten ditugu herritik kanpo: mendira, kanpalekura, abentura parkera… Jolasak eta kirol jarduerak oso gustuko dituzte, futbol partiduak, frontenisa, ur ekintzak, surfa eta igerilekua bezalakoak. Lokalean gaudenean mahai-jokoak, eskulanak eta tailerrak antolatzen ditugu: sukaldaritza tailerra, bizikleta konponketa tailerra… Hemen dauden bitartean entretenituta eta babestuta sentitzen dira. Hemen egiten ditugun ekintza guztiak esfortzu bat egitera zuzenduta daude. Gazteak motibatzen eta ahalduntzen saiatzen gara. Gazteak lokalean ez daudenean zuekin harremanetan jar daitezke? Guk mugikor bat daukagu eta lan orduetan whatsapp bitartez gurekin harremanetan jar daitezke. Egia esateko, oso gustukoa dugu lan hau, askotan beraiek zugandik ikasteaz gain, guk ere beraiengandik asko ikasi eta jasotzen dugulako.

Enara y Asier son los educadores de calle de Amasa-Villabona y Zizurkil. Su labor se centra en ayudar a los jóvenes del pueblo a superar sus conflictos personales de un modo pedagógico y amistoso. En esta entrevista nos cuentan en qué consiste su trabajo, cuál es su metodología y, lo más importante, cómo responden los jóvenes a sus consejos y a la unión y lazos de amistad creados con los adolescentes.

2017ko ı uztaila 3


(amavi)

ZUBIMUSUKO OBRAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

EL RÍO ORIA Y EL PUENTE ZUBIMUSU:

Las obras que han posibilitado una notable mejora de los cauces del río y que el Puente Zubimusu sea hoy una vía de comunicación más segura y práctica, se han enmarcado en el “Proyecto de Defensa contra inundaciones y encauzamiento de los ríos Oria y Asteasu en Villabona-Zizurkil” que, iniciado en el 2013, ha sido desarrollado por la sociedad pública Ur Agentzia del Gobierno Vasco en estrecha colaboración con el Ayuntamiento de Amasa- Villabona. Su presupuesto ha rondado 3 millones de euros (2.934.726,18 €). Encauzamiento del río y Medio Ambiente El proyecto, cuyo objetivo principal ha sido el de evitar los desbordamientos y las inundaciones (como las registradas en los años 1953, 1983, 2002 y 2003) ha contemplado una solución nueva para el puente (teniendo en cuenta las aportaciones del Ayuntamiento) y la ejecución de un muro (Muro 2) en la margen derecha del Oria. En todo momento, la solución ha tenido en cuenta las necesidades medioambientales de revegetación, a fin de que, a medio plazo, estén densamente poblados de vegetación tanto los taludes con escollera como los que siguen a la coronación de muros. Puente Zubimusu En cuanto al puente, se ha buscado una solución que, conservando parte de la estructura original y preservando los elementos con mayor valor histórico, facilite una capacidad de desague óptima que evite inundaciones. El nuevo puente Zubimusu aúna así efectividad ante el riesgo de crecidas y respeto al patrimonio histórico-cultural (mediante la conservación del arco central). Como los ciudadanos han podido apreciar, el tablero del puente es nuevo (acero corten), posibilitando a sí que, por primera vez en su historia, se pueda disponer de tres espacios perfectamente delimitados: tráfico de vehículos, bidegorri y paso peatonal.

4 2017ko ı uztaila

Por otra parte, el ayuntamiento ha querido iluminar exteriormente el puente, mejorando así la estética nocturna del entorno. Para Maite Izagirre “ahora tenemos un puente como nunca antes: más práctico y seguro y mucho más estético”. Colector Las obras han contemplado asimismo la materialización de un nuevo colector de aguas residuales de 84 metros de longitud que enlaza con el actual pozo de registro realizado por la Diputación Foral de Gipuzkoa. A pesar de que durante el transcurso de la obra, los vecinos de las zonas más próximas a la vega de río han tenido que soportar las molestias de los malos olores, hoy Amasa-Villabona dispone de una estructura de canalización de aguas residuales mucho más moderna. Mejoras urbanas Gracias a la colaboración interinstitucional entre el Gobierno Vasco y el Ayuntamiento, el proyecto ha incorporado todo un apartado de mejoras urbanas cuyo mejor ejemplo lo tenemos en la urbanización de la parte trasera del barrio de “Ula”. Esta zona, hasta ahora poco cuidada (insuficiente asfaltado, parking precario) ha modificado totalmente su aspecto con la culminación de las obras del nuevo


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

ZUBIMUSUKO OBRAK

(amavi)

UNA NUEVA REALIDAD

paseo, un nuevo espacio peatonal, pavimentado, luminoso y accesible para todos. “Aún quedan por resolver cuestiones pendientes en el puente” Para la alcaldesa Maite Izagirre, lo prioritario es el bienestar de los vecinos de Amasa-Villabona y, por ello, se ha dirigido a Ur Agentzia para solventar los problemas que se han generado en la ejecución de la obra: “el nuevo puente tiene deficiencias en cuanto a la accesibilidad de personas con movilidad reducida y por ello, hemos solicitado al Gobierno Vasco una reunión para tratar del tema. Toda obra tiene su garantía y estamos en plazo para minimizar los problemas que se han generado (porcentajes de pendientes etc.)”. “Las obras han superado su primera gran prueba” La última fase del encauzamiento del río, además de propiciar una mejora urbana y paisajística indudable, ha superado su primera gran prueba. Si hasta el momento actual era bastante habitual que tras abundantes lluvias, el río se desbordara a la entrada del pueblo (generando problemas a los vecinos y al tráfico rodado, las copiosas precipitaciones de finales de enero no han generado ningún problema. Se confirma así la idoneidad y la eficacia de la obra realizada.

Oria ibaiko bideratzean eta Zubimusuko zubian egindako obrek bertatik pasatzen den bidea askoz seguruagoa eta praktikoagoa izatea ahalbidetu dute. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziak garatu du Amasa-Villabonako Udalaren partehartzerarekin. Aurrekontua 3 milio euro ingurukoa izan da (2.934.726,18 €). Obra hauekin batera 84 metroko luzera duen kolektore baten materializazioa aurreikusi da. Hirigintzari dagokionez, hainbat hobekuntza eraman dira aurrera, horien artean “Ula” auzoaren atzealdeko urbanizazioa, paseo berri bat eraikiz. Hala ere, oraindik badaude lotu beharreko hainbat gai. Maite Izagirre Amasa-Villabonako Alkateak Ur Agentziari obrek eragin dituzten arazoak konpontzeko eskaera egin die.

2017ko ı uztaila 5


(amavi)

BERRIAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Arteca lantegiaren 60. Urteurrena Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkateak, Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiari, “laguntza extra” bat eskatu zion Sacemgo zubia konpontze aldera. Amasa-Villabonako Lejarreta auzoan kokaturik dagoen Arteca Enpresak 60 urte bete zituen maiatzean. Bertara, erakunde publikoetako ordezkariak, enpresako goi karguak eta beste hainbat gonbidatu gerturatu ziren. Bertako zuzendaritza, langile eta bezeroekin batera, zifra borobil hau ospatzera. Maite Izagirre Alkateak, Arteca enpresak Amasa-Villabonan eduki duen garrantzia goraipatu zuen, industriaren bultzadan eta honek herriaren hazkundean eduki duen eragin zuzenean. “Sacem lantegia edo haren aurretik, Subijana oihal eta estanpatuena nahiz La Salvadora papertegia. Horiek guztiak herriaren sustengua izan dira eta Arteca enpresa ere lorpen handiak eskuratzen ari da.” Hitz hauen jarraian, ondorengoa adierazi zuen “Dudarik gabe herriko enpresa eta lantegiak bultzatu egin behar dira eta Amasa-Villabonako Udalak, etorkizunean ere, Arteca enpresak bide onetik jarrai dezan, laguntza ematen jarraituko du”.

El pasado 1 de mayo se celebró la apertura de los pastos en Komizar, y el 15 de ese mismo mes los ganaderos disfrutaron del día de San Isidro con una comida popular en el bar de Amasa. Asimismo, el Ayuntamiento ha renovado las parrillas y mesas del merendero de Komizar.

AMASAKO BERRIAK Larre irekiera Larre irekiera ekitaldi garrantzitsua izan ohi da ganaduzaleentzat; neguan etxe inguruan edukitako abereak goiko larreetara bideratzen dituzte. Maiatzaren 1ean, Komizarren ospatuko zen irekiera bertaraturiko guztiei hamaiketakoa eskainiz.

San Isidro eguna ospatuz Amasan San Isidro eguna ospatzeko asmoz, Amasa-Villabonako Ganaduzaleak Amasan elkartu ziren maiatzaren 15ean. Giro ederra eta lagunartekoa, bertako jatetxean bazkaldu eta ondoren bertso eta kantu saioaz gozatzeko aukera eduki zuten.

La empresa Arteca celebró su 60 aniversario en un acto al que acudieron representantes institucionales, altos cargos de la empresa y varios invitados que celebraron junto con los trabajadores, directivos y clientes, esta cifra tan redonda. La alcaldesa, Maite Izagirre, aprovechó la presencia de Markel Olano, Diputado General de Gipuzkoa, y titular de la institución competente, para pedirle con carácter de urgencia, una solución adecuada y definitiva para el puente de Sacem.

6 2017ko ı uztaila

Komizarreko parrilak eta mahaiak berritu ditu Udalak Amasa-Villabonako Udalak 2 parrila berri eta beste 8 berritu ditu Komizarreko parkean, eta bi mahai berri ipini ditu. 5.000€ko partidatik 4.216,15€ erabili ditu berrikuntza guzti hauek burutzeko. Parrilak ipintzeaz enpresa espezializatu bat arduratu da, mahaiak berriz, brigadakoek jarri dituzte.


OBRAK ETA BERRIKUNTZAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

(amavi)

UDALAK OBRA EZBERDINAK BURUTU DITU Herrian sortzen diren behar ezberdinei erantzuna emateko asmoz, Udala Berria kaleko 14. zenbakiaren pareko espaloian eta Malkar plazan hainbat egokitzapen eraman ditu aurrera. Berria kaleko obrak

Malkar plazako obrak

Berria kaleko 14. zenbaki parean aurkitzen den espaloiaren irisgarritasuna bermatzeko asmoz, oinezkoen pasabidea altxatu eta espaloia maila berdinean jarri da. Obra hauetarako dirulaguntza berezi bat lortu du Udalak aspalditik onartua dagoen Irisgarritasun Planari esker.

Malkar plaza eraiki zenean, bertan jarritako lurra ez zen behar adina zanpatua izan. Denboraren eraginez, eta lurraren pisuaren ondorioz, zentimetro gutxi batzuk ondoratu da, ondoko espaloiarekin desnibel txiki bat sortuz. Honek jendeak estropuz egitea eragiten zuenez, Udalak arazo honi konponbidea ahalik eta azkarren aurkitzea erabaki zuen.

El Ayuntamiento ha realizado varias obras. En la Calle Nueva, a la altura del número 14, se han llevado a cabo las obras que permitirán la accesibilidad en dicho punto, elevando el paso de peatones a la misma altura que la acera. Asimismo, en la Plaza Malkar, debido al desnivel existente, el cual estaba causando problemas a los viandantes, se ha nivelado el suelo para que la gente no se tropiece.

LIBURUTEGIKO AULKI BERRIAK 29 urteren ondoren, aulki zaharrei agur esan diete udal-liburutegian. Udalak, herritarren parte-hartzea eta laguntza jaso du erabat zaharkituta zeuden aulkiak kendu eta berriak aukeratzeko. Las nuevas sillas de la biblioteca Después de 29 años de uso, el Ayuntamiento ha decidido retirar las antiguas y desgastadas sillas de la biblioteca. La elección de las nuevas sillas se ha hecho con la ayuda de los amasa-villabonatarras, que han aportado sus sugerencias.

2017ko ı uztaila 7


(amavi)

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

SANTIOAK 2017 AURTENGO NOBEDADEAK / NOVEDADES DE ESTE AÑO

Deborah Carter kantari bikainak Ella Fitzgerald jazz-aren dama handiaren errepertorioa gogora ekarriko digu, bere jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazz-aren eta XX. Mendeko kulturaren ikono gailenetako bat da Ella Fitzgerald. Carter-ek fideltasunez interpretatzen ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere ematen die. Music Maker aldizkariak honela definitu du: “Guztiz top-class den artista”. Sei disko publikatu ditu eta mundu guztitik egin ditu birak. Jazz-bokal irakaslea da Musikenen, eta “first lady of jazz”-aren omenaldi honetarako ondoan izango ditu jazz musikari euskaldun nabarmenenetakoak. La excelente vocalista Deborah Carter recordará el repertorio de la gran dama del jazz, Ella Fitzgerald, con motivo del centenario de su nacimiento. Ella Fitzgerald es uno de los grandes iconos del jazz y de la cultura del siglo XX. Carter interpreta sus canciones con fidelidad, pero les imprime además un estilo personal. Ha sido definida por la revista Music Maker como “una artista absolutamente top-class”. Ha publicado seis discos y ha hecho giras por todo el mundo. Es profesora de jazz vocal en Musikene y para este homenaje a la “first lady of jazz” cuenta con el acompañamiento de varios de los músicos vascos de jazz más sobresalientes.

SANTIOETAN BANDA BERRESKURATUZ Urte askoren ondoren, Udalak bandaren kontzertua berreskuratu nahi izan du. Horretarako “Gora Kale Txiki” txarangak banda formatuan emanaldia eskainiko du Txistulari Plazan, San Inazio Egunean, uztailak 31, 13:00etan. Taldea Joxemari Oiartzabal Belokik zuzenduko du. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua Gurea Antzokira pasatuko da.

KAOTIKO uztailaren 26an Kaotiko taldea izan da herri mailan egindako bozketaren garailea. Udalaren iritziz, arrakastatsua izan da ekimen hau, 221 herritarrek parte hartu dutelako. Era berean, eskerrak eman dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei. Telonero bezala Desira taldeak joko du: bozketarako sailkatu zen Villabonako talde bakarra. El grupo Kaotiko ha sido el vencedor de la votación El ayuntamiento se felicita por el éxito de esta iniciativa, en la que han participado 221 personas. Asimismo, desea agradecer a todos/as los/as que han participado en este proceso participativo. Como telonero tocará el grupo Desira, el único grupo de Villabona clasificado para la votación.

8 2017ko ı uztaila

Después de muchos años, el Ayuntamiento ha querido recuperar el concierto de la banda. Para ello, la txaranga “Gora Kale Txiki”, que para esta ocasión tomará el formato de banda, ofrecerá el concierto en la Plaza Txistulari, el día de San Ignacio, 31 de julio, a las 13:00h. El grupo estará dirigido por Joxemari Oiartzabal Beloki. En caso de mal tiempo, el concierto se trasladará al Cine Gurea.