a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

Martxoa | Marzo 2017

Villabonako Udala

24

@VillabonakoUdal

Onartu dira 2017ko aurrekontuak 6.303.740,00 € kudeatuko dira eta izaera sozialagoa izango dute. Aprobados los presupuestos del 2017 Suman un total de 6.303.740,00 €, siendo la partida de Servicios Sociales la que mayor incremento obtiene.

• Aurrekontuak 2. eta 3. orriak

• Parrokia eta Udalaren arteko akordioa

• Villabona Lantzen: arazotik konponbidera

4. orria

5. orria

• Euskara ikastaro eta mintzalaguna 6. orria

• Lizarraga bideko obrak 7. orria


/ ///

2

( amavi )

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A

AURREKONTUAK

2017ko aurrekontuak EAJ-PNV ren (6) eta EE-PSE (1) baiezko botoekin eta EH Bilduren 5 kontrakoekin onartu ziren Aurtengo aurrekontua 6.303.740,00 €koa izango da. 2017ko udal-kontuek, krisialdi orokorraren baitan ere, oso izaera soziala izango dute, izan ere, Gizarte Zerbitzuei dagozkien diru-partidak %8 igo baitira iazkoekin alderatuz. Kontzeptua / Concepto

Epea / Periodo

Borondatezko epea Plazo voluntario

Zorduntzea Cargo

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga Urtekoa Impuesto de Vehículos de Tracción Mecánica Anual Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - OHZ Urtekoa Impuesto sobre Bienes Inmuebles - IBI Anual Ibiak (pasabideak) Urtekoa Vados Anual

2017/02/11 2017/04/12

2017/04/12

2017/05/05 2017/07/05

2017/07/05

2017/02/24 2017/04/24

2017/04/24

Hilerriko Zerbitzua (Panteoiak) Servicio Cementerio (Panteones)

Urtekoa Anual

2017/02/24 2017/04/24

2017/04/24

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga - JEZ Impuesto sobre Actividades Económicas - IAE

Urtekoa Anual

2017/10/02 2017/12/04

2017/12/04

SARRERAK

Zuzeneko zergak . .............................1.399.500,00 € Zeharkako zergak ....................................50.000,00 € Tasak eta bestelako sarrerak . .........515.600,00 € Transferentzia korronteak ............3.939.040,00 € Ondare sarrerak ........................................22.600,00 € Inbertsio errealak besterentzea Kapital transferentziak Aktibo finantziarioak . ............................20.000,00 € Pasibo finantziarioak ...........................357.000,00 € GUZTIRA................................. 6.303.740,00 €

2017ko / martxoa

GASTUAK

Pertsonal gastuak ......................................................... 2.051.539,65 € Ondasun korronteen eta zerbitzuen gastuak .. 2.494.646,58 € Finantza gastuak ..................................................................14.800,00 € Transferentzia korronteak ............................................844.326,18 € Inbertsio errealak ..............................................................474.427,59 € Kapital transferentziak ......................................................47.000,00 € Aktibo finantziarioak . ........................................................20.000,00 € Pasibo finantziarioak .......................................................357.000,00 € GUZTIRA...................................................... 6.303.740,00 €


AURREKONTUAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A / / /

Inbertsioei dagokionez, udaleko eraikinen birgaikuntza eta instalazioen berrikuntzak lehenetsi dira. 2017ko aurrekontuak 100.000,00 €ko partida garrantzitsu bat bideratu du Amasa-Villabonako Udalak pilotalekuko hobekuntzetarako. Arroako eskolari dagokionez hainbat berriztapen eramango dira aurrera, 30.000,00 €ko inbertsioa eginez (fatxada eta estalki berria) eta Arratzaingo futbol zelaiko obrak ere bukatuko dira, Billabona K.E.rekin harturiko konpromisoa betez. Kulturaren esparruan Gurea zineko butakak berrituko dira (54.000,00 €) eta baita liburutegiko zerbitzuak ere, orduz kanpoko liburu itzulketak egiteko sistema berri bat jarriz (2.000,00 €). Herriko talde kulturalekin hitzarmenak sinatzeko elkarlana ere bultzatuko da. Euskararen kasuan, udala euskara ikastaroak bultzatzen jarraituko du kontzientziazio kanpainekin batera, Korrika bezalakoak. Aurreko urtekoarekin alderatuz %3 igoko da sail honi bideraturiko zenbatekoa. Gazteen lokalak “Gazteleku” hainbat hobekuntza ere edukiko ditu.

( amavi )

3

Kiroletara bideraturiko diru kantitateari dagokionez (klubekin eginiko hitzarmenak, inbertsioak, etab.) %17ko igoera edukiko du, 2016an hasitako bideari jarraituz. BTT zirkuitua martxan jartzeko 30.000,00 € inbertituko dira eta oztopo arkitektonikoak ekidin eta erabateko inklusioa bultzatzeko asmoz, Olaederra kiroldegiko aldagelek egokitzapenak edukiko dituzte. Hezkuntzari dagokionez, Fleming Ikastetxean gela batzuk margotuko dira (14.500,00 €) eta Haur Eskolan aulkiak eta karrotxoak uzteko leku itxi bat egokituko da. Beste inbertsioetan, Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) martxan jartzeko partida ekonomiko bat bideratuko dela azpimarratu behar da, administrazioan egin beharreko izapideak eta gestioak errazago egitea ahalbidetuko duena, alegia. Horrez gain, Obretarako Brigadarentzat ibilgailu berri baten erosketa burutuko da eta Komizar Parkean hainbat hobekuntza egingo dira.

Los presupuestos del año 2017 han sido aprobados con siete votos favorables de EAJ-PNV (6) y EE-PSE (1) y cinco en contra de EH Bildu. El total asciende a 6.303.740,00 €. El capítulo de inversiones abarca la rehabilitación de edificios públicos, la potenciación del área cultural, el fomento del euskera, mejoras en el local de los jóvenes… y otras inversiones, como la oficina de Atención Ciudadana, pensada para facilitar y optimizar la relación entre ciudadanía y Ayuntamiento.

2017ko / martxoa

//////


/ ///

4

amavi

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A

HITZARMENA

Parrokia eta Udalaren artean hitzarmena sinatu da Gurea Zineko besaulkiak berritzeko 54.000,00 € bideratuko dira

Hitzarmenaren sinadura Otsailaren 27an, Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkate Andreak eta Pedro Juan Uranga, Villabonako parrokoak, Gurea Antzokiko erabileraren inguruko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen ondorioz, Villabonako Jesusen Bihotza parrokiak, gaur egun Gurea Antzokiaren jabea denak, alokairuan uzten dio Udalari urtean 1.500,00 €ren truke. Hitzarmenak 15 urteko balioa izango du.

Besaulki berriak Gurea Antzokirako 2017ko aurrekontuetan partida berezi bat bideratu da Gurea Antzokiko besaulkiak berritzeko, 54.000,00 € denera. Besaulkiak oso zaharkituak aurkitzen dira, erabileraren ondorioz tapizatua higatua daukate eta kasu batzuetan puskatua ere bai, barruko aparra ikusten delarik. Batzuei esertzeko aulkia falta zaie eta beso-euskarriak hautsita dituzte. Eserleku berriak Amasa-Villabonatarren gustukoak izateko asmoz, 3 besaulki mota jarriko dira udaletxean herritarrek proba ditzaten. Herritarrak izango dira, bozketaz, zineko besaulki berriak aukeratuko dituztenak, nahiago dutenari puntuazio altuena emanez. Aurrerago jakinaraziko dizuegu zein egun zehatzetan eramango den frogaketa hau aurrera.

El pasado 27 de febrero, se firmó el convenio entre el Ayuntamiento de Amasa-Villabona y la Diócesis parroquial, propietaria de Gurea Antzokia, por el cual el Ayuntamiento abonará anualmente durante 15 años un importe de 1.500,00 € anuales por la utilización del auditorio con fines públicos. En los presupuestos del 2017, además, el Ayuntamiento ha destinado 54.000,00 € para la renovación de las butacas, actualmente en mal estado. Se expondrán 3 tipos de butacas en el Ayuntamiento, para que los amasavillabonatarras puedan decidir.

2017ko / martxoa


VILLABONA LANTZEN

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A / / /

( amavi )

5

Villabona lantzen: arazotik konponbidera

//////

2015eko ekainean, gobernu berria Udaletxera iritsi zenean, aspalditik Villabona Lantzen, S.A.rekin zegoen arazoa konpontzeko borondatea erakutsi zuen.

2016ko aurrekontuetan, 527.455,60 €ko partida aurreikusi zen, Kale berriako 49, 51 ta 53 eraikinetan egin beharreko berrikuntzei aurre egiteko. Hasiera batean, desadostasunak egon ziren arren, beharrezko elkarrizketak eraman ziren aurrera, Udala eta bizilagunen artean akordioa bilatzea izan delako helburu nagusia. Akordioaren giltza, denbora guzti honetan, aurrera eraman diren negoziaketa bilerak izan dira. 2015ean, Udalak, egin beharreko konponketen balorazioa burutu zuen, baina honek, ez zuen bat egiten bizilagunengandik aurkezturiko kantitatearekin. Hori dela eta, epaiaren ostean, bigarren proposamen ekonomiko berri bat aurkeztu zitzaien Kale berriako bizilagunei. Hala ere, bizilagunak epaiak zehazturiko kopuruan mantendu ziren, hau da, 527.455,60€tan. Ahalik eta azkarrenen eraikuntzak duen arazoari konponbidea ematea denez helburu nagusia, kantitate hori onartzea erabaki da. Aurrekontuetan aurreikusiriko , 527.455,60€ ordaindu zaizkie bizilagunei. Honen ondorioz, komunitate kaltetuek interesei uko egin diete eta Udalak ere prozesuarekin ez jarraitzea erabaki du, prozesuaren hobe beharrez. Orain Udala eraikuntza horretan parte hartu zuten agente ezberdinei kalte-ordainak eskatzea aztertzen ari da.

En 2015, una de las prioridades del actual Gobierno Municipal fue desde el primer momento encontrar una solución dialogada con las personas afectadas por las viviendas promovidas por Villabona Lantzen, S.A. en la Calle Nueva. En el presupuesto del 2016, el Ayuntamiento de Amasa-Villabona destinó una partida de 527.455,60 € para reparar los daños en los edificios 49, 51 y 53 de la Calle Nueva. Actualmente, el Ayuntamiento está estudiando pedir responsabilidades a la empresa constructora.

2017ko / martxoa


/ ///

6

( amavi )

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A

EUSKARA

Animatu euskara ikasi eta erabiltzera Amasa-Villabonan eskaintzen diren ikastaro eta mintzalagun praktikekin! Udaleko euskara sailak hainbat talde eta ikastaro mota koordinatzen ditu Amasa-Villabonako herritarrek euskara ikasteko eta praktikatzeko aukera izan dezaten. IKASTAROAK Hainbat ikastaro mota eskaintzen dira. Batetik, Andoaingo AEK zentroarekin koordinatuz egiten dena. Honen helburua irakasleak herrira gerturatu eta taldeak bertan sortzea da, Udalak azpiegitura eta koordinazioa eskainiz. Amasa-Villabonan klaseak musika eskolan ematen dira eta, Zizurkilen kasuan, udal liburutegiaren ondoan dauden bulegoetan. Euskara klaseetarako izen-ematea Amasa-Villabonako Udaletxean burutzen da, euskara sailean. Momentu honetan 3 talde dira Zizurkil eta Amasa-Villabonaren artean osatuak daudenak. Irailean hasi ziren klaseetan eta ikasturte osoan zehar ibiliko dira ekainerarte. Ohiko ikastaroez gain, etorkinentzako euskara klase bereziak eskaintzen dira, astean 2 orduz, ikasturte osoan zehar. Euskaraplus, Banaiz bagararen eskutik antolaturiko ikastaro bereziak dira non zaintza eta ostalaritzaren inguruan, lan giroan erabiliko duten euskara ikasten dute. Ikastaro “express” honek 20 ordu irauten ditu eta diploma bat jasotzen dute amaitzerakoan.

TESTIGANTZAK Juan Ignacio López, euskaldun berria: “Hau nire 2. urtea da. Astelehen arratsaldetan geratu ohi gara, 18:30ean, eta ibilaldi labur bat egin ondoren zerbait hartzera joaten gara. Mintzalagunean hasi nintzenetik askoz askeagoa sentitzen naiz euskaraz hitz egiterako garaian. Aurrera pauso nabarmena ematen ari naiz, eta ni bezala, Amasa-Villabonako euskaldun berriei parte hartzera animatzen diet”.

Agustín Sánchez, euskaldun berria:

“Aurtengoa nire lehen urtea izaten ari da. Ikasketak B ereduan egin nituen arren, urteak dira euskaraz hitz egiten ez nuela. Nire ustez, mintzalagunean parte hartzea euskara klaseetara joatea baino askoz erosoagoa da, gainera lagunak egiteko aukera ematen dizu.”

MINTZALAGUNA Euskaldun zahar eta berrien arteko euskarazko elkarrizketak sustatzen ditu ekimen honek. Urrian hasten dira lantzen eta ekainerarte irauten du. Izena ematerako garaian fitxa bat betetzen du partaide bakoitzak norberak gera dezakeen ordu eta egunak zehaztuz. Libre dauden egunen arabera kointziditzen duten taldeak osatu ondoren, taldekideen artean erabakitzen dute zer egin: kafetegi batera joan, ibiltzera…

Alberto Ariño, euskaldun zaharra:

Momentu honetan 15 pertsona daude izena emanda euskaldun zahar eta berrien artean, talde ezberdinak osatzen dituztelarik. Talde bakoitza ordu eta egun ezberdinetan elkartzen da. Konpromisoa denentzat berdina da: astean ordubetez euskaraz hitz egitea.

“Betidanik izan naiz euskaltzalea eta besteei gure hizkuntza erakustea gustuko dut. Orain dela urte batzuk izena eman nuen arren, ordutegia dela eta ez nuen talde batean parte hartzeko aukerarik izan. Berebizikoa da laguntzaile euskaldunen kolaborazioa.

Orain arte egindako balorazioa oso positiboa izan da; euskaldun berriek hobekuntza nabarmena antzematen dute. Euskaltegian ibili direnek, adibidez, mintzapraktiketan parte hartzeko pausoa eman ohi dute, euskaltegian irabazitako euskara maila ez galtzeko.

Nire kasuan, taldekideekin geratzen naizenean beraien kabuz hitz egiten uzten diet eta trabatzen direnean laguntzen diet, gainera, kaleko hizkera erabiltzen saiatzen gara.”

2017ko / martxoa


LIZARRAGAKO OBRAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A / / /

( amavi )

7

Lizarraga bideko obrak amaituak Bertako bizilagunak pozik aurkitzen dira egindako lanekin Itziar Zugarramurdi Sandra baserria

“Oso gustora geratu gara egindako lanarekin. Lehen arriskutsua zegoen, eta gainera, beste lur mugimendu bat egonez gero, inkomunikaturik geratuko ginateke. Nire familiako hainbat kide obretan adituak dira eta bideko konpokentak ondo eginak daudela diote. Nire ustez oso txukuna geratu da.”

2016ko AURREKONTUA eta PROZEDURA 2016ko aurrekontuetan partida berezi bat bideratu zen obra hauek burutzeko. Denbora dexente zeraman bideak egoera larrian, bertako bizilagunentzat arriskutsua suertatuz. Beste lur mugimendu bat gertatuz gero inkomunikatuak geratuko lirateke. Arazoaren larritasunaz jabeturik, udal gobernuak lehentasunezko garrantzia eman zion inbertsio errealen barruan sartuz Amasako bidearen hobekuntza obrak, guztira 113.103,00 €. Urte guztia behar izan da proiektua aurrera ateratzeko, lehenik publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko baldintza administratibo berezien agiria prestatu eta onartu behar zelako eta horrek bere denbora eramaten du. Dokumentu honetan, Malkorra eta Lizarraga baserrien arteko herri bidea egonkortzeko eta berritzeko obrak aurrera eramateko helburua azaltzen zen, bertako biztanleen segurtasuna lehenetsiz.

OBREN EXEKUZIOA eta AMAIERA 2016an zehar proiektua ondo borobildu ostean, 2017an eman zaie hasiera obrei. Ez da lan xamurra izan; oso leku estua da lanean aritu diren zonaldea. Lur mugimenduaren ondorioz, ondo lotu behar izan dute eremua porlana eta zementuarekin. Premiazko lanari erantzun egokia eman zaio, eta orain, bertako bizilagunak arazorik gabe igaro daitezke puskatua eta mugitua zegoen bide zatitik. Lizarraga bideko obrak konplexuak ziren arren, denbora tarte labur batean bukatu dira eta gainera, 35.000,00 €ko laguntza jaso da.

Las obras del camino de Lizarraga han finalizado. Después de haber realizado un minucioso estudio, el resultado ha sido satisfactorio. Para el gobierno municipal estas obras han sido prioritarias desde el inicio, así lo plasmaron en los presupuestos del 2016, destinando una partida de 113.103,00 €. La ejecución comenzó a principios de 2017, y tal y como han indicado los vecinos de la zona, se encuentran satisfechos con el resultado. Además, el Ayuntamiento ha recibido una ayuda de 35.000,00 € para dichos trabajos.

2017ko / martxoa

//////


8

( amavi )

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I B E R E Z I A

KONTSUMO BULEGOA

Ezagutzen al duzu Amasa-Villabonako Kontsumo bulegoa? Ainhoa Orrantia, Tolosaldeako Kontsumo Saileko Arduraduna, asteartetan egoten da AmasaVillabonako Udaletxean kontsumo aholkularitza eskainiz herritarrei. Elkarrizketa honetan bere lanaren nondik-norakoak eta normalean bulegora hurbiltzen direnen kezkak eta ohiko galderak azaltzen dizkigu. Ze helburu betetzen du Amasa-Villabonako Kontsumitzaileen bulegoak? Kontsumo alor zabalarekin lotutako gaiei buruz eskatutako informazio-beharrari erantzutea du helburu. Ildo horretatik, kontsultei telefonoz, pertsonalki edo email bidez ematen zaie erantzuna; gainera, gatazka ezin denean kudeatu aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dugu. Baita, enpresaren eta kontsumitzailearen arteko bitartekaritza eta kexa eta eskakizunen kudeaketa. Zeintzuk izan ziren zerbitzu eskatuenak? Telefoniari, oinarrizko hornikuntzei eta komertzio elektronikoei buruzko informazioa eta erreklamazioen kudeaketa batez ere. Telekomunikazioen sektorean telefonoz egindako kontratuak gehienetan gatazkak sortzen dituzte; oinarrizko hornikuntzetan, etxez etxe kontratuak saltzen ibiltzen diren komertzialek, eta azken urteotan, Interneten bidez egindakoak.

Zer esango zenieke atzeraka egiten duten pertsonei (lotsagatik, ezjakintasunagatik...) zuen bulegora joatea pentsatzen dutenean? Kontsumo Bulegoetan lan egiten dugun teknikariok ohituta gaude denetik ikustera eta entzutera. Eta guk kontsumitzaileak kontsumoko edozein arlotan laguntzeko gaude; gure eskuetan ez baldin badago, bulego egokira zuzentzen ditugu herritarrak (Bizilagun, Ararteko, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Elkargo Profesionalak, Espainiako Bankura…). Gainera, doako zerbitzua da, Tolosaldea Garatzenetik kudeaturik dago. Ze formakuntza mota eskaintzen duzue? Edozeinentzako dira edo baldintza batzuk bete behar dira? Telefoniari, energiari, aseguruei… buruzkoa da; Kontsumobiderekin batera egiten den formakuntza da eta interesatua dagoen edozeini zuzendua dago. Deialdi bat egin ezazu Amasa-Villabonako gizarteari bulegora hurbil dadin. Kontsumo Bulegoko zerbitzua herritarren eskura dagoela jakinarazi nahi dugu. Zerbitzu honetan, ahalegin handiak egiten dira herritarrei laguntzeko; beraz, etortzen den ororen kontsumo arloko zalantzak argitzen eta gatazkak konpontzen saiatuko gara, herritarrek gertutik senti diezaguten.

La oficina del Consumidor de Amasa-Villabona ofrece a los habitantes una atención especializada y personalizada. Ainhoa Orrantia, Responsable del área de Consumo de Tolosaldea, atiende a los amasa-villabonatarras que acuden a su oficina ubicada en el Ayuntamiento los martes, de mañana y tarde, con cita previa. En esta entrevista nos indica los motivos por los cuales los ciudadanos suelen acudir y anima a todos aquellos que tengan alguna duda a que vayan a la oficina, ya que su objetivo es ayudar al consumidor.

"JARRAITU DEZAGUN BIDE ONETIK"

2017ko / martxoa

Lege gordailua SS 729-2012

Herritarrek behar adinako informazioa badutela iruditzen zaizu eskaintzen dituzuen zerbitzuen inguruan? Ez dut uste. Askok herritarren arreta zerbitzua dela uste dute eta udalarekin edo beste erakundeekin zerikusia duten tramiteak burutzeko deitzen dute telefono honetara.

D.L. SS-1158-2009

/ ///

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 24  

Amavi 24  

Advertisement