a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

Abendua | Diciembre 2016

Villabonako Udala

22

@VillabonakoUdal

Amasa-Villabonako Odol emaileak: bizitzak salbatzen dituen etengabeko boluntariotza • Memoriaren eguna • 2017an minbiziari loturiko ekimenak • Hobariak familia ugarientzat

• Behar Zana Pelota Elkartea Errebotearen bultzatzaile

• Amasa-Villabonako gazteak gizartearekin arduraturik

4. orria

5. orria

6. eta 7. orria


/ ///

2

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HERRITARRAK

Amasa-Villabonako Odol emai etengabeko boluntariotza Amasa-Villabonako Odol emaile Elkartearen helburua

atea: Hurrengo odol em • Eguna: Abenduak 30 • Ordua: 18:00 – 20:30 • Lekua: ko anbulategia Amasa-Villabona

Elkartearen helburu nagusia Amasa-Villabonako, Aduna eta Zizurkilgo herritarrak odola eman dezaten kontzientziatzea da. Odol bankuak beti daude eskean, edozein momentuan beharrezkoa baita transfusio bat egitea, bai ebakuntza baterako, zoritxarrez istripu larri batean sorturiko beharretarako… Edozein izan daiteke odol horren beharra edukiko duena eta arrazoi horregatik, herritar guztiei deialdia egiten zaie odol emaileak izan daitezen.

Gazteak eta odol ematea Amasa-Villabonako herritarrak oso eskuzabalak dira eta nahiko barneratua daukate odola ematea ezinbestekoa dela. Hala ere, batez besteko adina geroz eta helduagoa da eta deialdi berezi bat egin nahi zaie gazteei. Berebizikoa da jende gaztearengan behar hau azaltzea eta kontzientzia sortzea; ohitura bat sortu nahi da belaunaldi berrietan odolaren eskakizuna ez baita jaisten.

Odola emateko baldintzak Batetik, 18 urte baino gehiago eduki behar dira, eta bestetik, 50 kilo baino gehiago pisatu. Horiek dira oinarrizko betekizunak. Horrez gain, behin odol-emaile egin nahi duenari mediku batek azterketa sakon bat egiten dio bere osasunari buruz, galdeketa zorrotz bat pasatuz. Tentsioa eta beste oinarrizko hainbat gai ondo baldin badaude aurrera jarraitzen da prozesuarekin. Emakumezkoek 3 aldiz eman dezakete odola urtean eta 4 aldiz gizonek, emailea 65 urte bete arte izan daiteke.

Odola ateratzerakoan jarraitzen den prozesua

Urteroko legez, odol emaileen sari banaketa egin zen Oria baxua osatzen duten herrien artean. Bazkaria Urnietako Oialume jatetxean ospatu zen eta Amasa-Villabonako hainbat kideek jaso zuten saria.

Analisiak egiterako garaian ematen diren pausoen oso antzekoa da, baina kasu honetan odola poltsa berezi batera bideratzen da. Aldi bakoitzeko 450 cl. atera daitezke, guztira 55-60 poltsa biltzen dira Amasa-Villabonan. Prozesuaren ondoren, emaileari ogitartekoa eta ura eskaintzen zaizkio. Amasa-Villabonaren kasuan, 10-11 boluntario dira eta oso famatuak dira banatzen diren ogitarteko eta pintxoak.

TESTIGANTZAK

Nieves Berasategi

Jose Mari Aranbide

Pello Zabaleta

“Beharra zegoelako hasi nintzen odola ematen. Gaur egun zaila da jendea erakartzea, baina jakin odola eman orduko izugarrizko satisfakzioa sentitzen duzula”

“Nik odola laguntzeko ematen dut eta gure gorputzarentzat ere onuragarria delako, berritu bezala egiten zaitu, gainera lagunak elkartzen gara”

“Nik odola ematen dudanean beste gorputz bat geratzen zait, asko pozten nauen zerbait da. Gaztetan hasi nintzen eta kostantea izaten jarraitzen dut”

2016ko / abendua


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

3

ileak: bizitzak salbatzen dituen

Odola nora bideratzen da? Gipuzkoa mailan odol banku bat dago eta bertan gordetzen dira poltsak. Azterketa analitikoa egiten zaie eta ateratako unitateen prozesaketa eta prozesatutako osagai ezberdinen kontserbazioa egiten da. Ondoren, beharra dagoenean, odola eta bertatik lortutako odol-eratorriak ospitaletara eta osasun zentro baimenduetara banatzen dira kalitate kontrol arauak zehaztasunez betez.

Noiz izaten da Odol ematea Amasa-Villabonan? Urtean 6 aldiz, hilabete bikoitien azken ostiralean. Protokolo bat jarraitzen da, Udaleko Ongizate saila Osasun Zentroarekin jartzen da harremanetan dena prest edukitzeko. Hurrengo deialdia abenduaren 30erako egina dago, arratsaldeko 18:00-20:30etara, Amasa-Villabonako osasun zentroan. Lerro hauen bitartez jendea bertara etortzera animatu nahi da, benetan beharrezkoa baita herritarren eskuzabaltasuna eta kontzientziazioa. Horrez gain, Amasa-Villabonako Odol emaileen izenean Amasa-Villabonako Udalari, Osasun zentroari eta egun horretan ogitartekoak eta pintxoak eskaintzen dituzten boluntario guztiei eskerrik onena azaldu nahi zaie.

El grupo de donantes de sangre de Amasa-Villabona lleva años realizando un trabajo constante y necesario. Las extracciones se realizan 6 veces al año, el último viernes de los meses pares. Tanto los donantes, como los voluntarios, sienten que realizan una gran aportación a la sociedad, ya sea donando sangre o ayudando en la labor de la preparación de bocadillos y atención de las personas que se acercan a donar. Es una labor que los llena de gozo y alegría. Sienten que la media de edad de los donantes es cada vez más elevada y realizan un llamamiento a los jóvenes para que también acudan, ya que la demanda sigue siendo alta. Asimismo, agradecen tanto al Ayuntamiento de Amasa-Villabona, como al Centro de Salud, la ayuda y el apoyo que reciben para llevar las extracciones adelante.

Montse Huegun

Pili Zapiain

Feli Goñi

“Nik odola ezin dut eman, baina boluntario bezala bertara hurbiltzen direnei modurik hoberenean laguntzen diet”

“Niretzat bertan daukagun giroa izugarri ederra da. Bertako boluntariotza odola ematetik haratago doa, herrian jende gehiago ezagutzeko aukera eman dit”

“Odola ematetik boluntario izatera pasatu naiz. Egun horietan oso ondo pasatzen dugu, ia 5 ordu egoten gara osasun zentroan dena prestatzen”

2016ko / abendua

//////


/ ///

4

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

UDALA

Memoria Egunean udal ordezkariek aho batez adostu zuten adierazpena Azaroaren 10ean ospatu zen Memoriaren Egunean. Indarkeriaren biktima guztiak gogoratu zituzten eta amasa-billabonatar guztiei. Amasa-Villabonako EAJ, EH Bildu eta PSEk adierazpen instituzional bateratua aurkeztu zuten. “Giza eskubideen eta bizikidetzaren alde” lelopean, Errebote plazan burutu zen elkarretaratzera gonbidatu zieten. Bertan adierazpen bateratu bat irakurri zuten udaleko alderdi politiko bakoitzeko ordezkari banak.

Los representantes insitucionales acordaron una declaración consensuada para el Día de la Memoria. En el Día de la Memoria celebrada el 10 de Noviembre las personas representantes de EAJ-PNV, EH Bildu y PSE del Ayuntamiento de Amasa-Villabona presentaron una declaración consensuada. Recordaron a todas las víctimas de la violencia e invitaron a toda la ciudadanía de Amasa-Villabona a la concentración que bajo el lema “Por los Derechos Humanos y la Convivencia” se realizó en la Plaza Errebote. En ese encuentro se leyó una declaración conjunta y consensuada por parte de los ediles de los tres partidos políticos.

2017an minbiziari loturiko ekimenen barruan Amasa-Villabona eta Zizurkilek hartuko diete lekukoa Tolosari Urriaren 22an Minbiziaren Aurkako Elkarteak Tolosan eginiko ekitaldi-martxa berdean, Olatz Peon, Tolosako Alkateak, lekukoa pasa zien Maite Amenabar eta Eneko Urdangarini, Zizurkil eta Villabonako zinegotziei. Bi herriak eta AECCko ordezkariak biltzen hasi dira datorren urteko erronkari dagozkion pausoak zehaztu eta martxan jartzeko. Minbiziaren aurkako informazioa eta mezua belaunaldi guztiei zabaldu nahi zaie, horretarako hainbat jarduera antolatuko dira.

En el 2017 el día contra el cáncer se realizará en Amasa-Villabona y Zizurkil El 22 de octubre, en la marcha verde organizada en Tolosa por la Asociación Contra el Cáncer, Olatz Peón, Alcaldesa de Tolosa pasó el testigo a Maite Amenabar, concejala de Zizurkil y Eneko Urdangarin, concejal de Amasa-Villabona. Los responsables de la AECC han comenzado a reunirse con los representantes de los dos municipios para ir concretando los pasos y los retos de cara al año que viene. La información y el mensaje sobre el cáncer se les quiere trasladar a todas la generaciones. Para ello se organizarán distintas actividades.

Hobaria familia ugarientzat trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan Udalbatzak, 2016ko urriaren 24ko osoko bilkuran, hobari berria onartu zuen familia ugarientzat Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan. Ezaugarriak: • %50eko eta %75eko hobaria bost plaza edo gehiago dituen ibilgailu turismo bakar baten alde. • Eskaera aurkezteko epea: 2016-12-30a. • Eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak: I. Zirkulazio Baimenaren fotokopia. II. Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia. III. Familia ugariaren titulua

Bonificación para familias numerosas en el impuesto sobre vehículos de tracción mecánica El Pleno municipal, en sesión celebrada el día 24 de octubre de 2016, acordó una nueva bonificación para familias numerosas en el Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica. Características: • Una bonificación del 50% y del 75% a favor de un sólo vehículo turismo de cinco o más plazas. • Plazo para presentar la solicitud: 30-12-2016. • Documentación a aportar junto con la solicitud: I. Fotocopia del Permiso de Circulación. II. Fotocopia de la Ficha Técnica del vehículo. III. Título de familia numerosa. 2016ko / abendua


ERREBOTEA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

5

Behar Zana Pelota Elkartea Errebotearen bultzatzaile Errebotea Amasa-Villabonako enblema da. Inguruko herrietan gutxi ezagutzen den arren, Behar Zana taldeak bizirik mantentzen du eta gainera gogo handiz.

Taldea gaur egun Seniorrei dagokionez, nahiko osatuta daude eta umeak gogoarekin dabiltza entrenamenduetan. Hutsunea 12-16 urteko gazteen artean aurkitzen da; kadete eta jubenilak behar dira gehienbat. 8-9-10 urte bitarteko gaztetxoak dabiltza orain jokatzen. Pilota eskolatik errebotean jokatzera pasa dira eta orain pare bat urtetatik biak uztartzen dituzte; eskuzko pilota eta joko garbia. Gazteegiak dira oraindik errebotean jokatzen hasteko, baina pixkanaka, Behar Zanakoen helburua hori da. Egia da landu beharreko kirola dela umeak ez baitira beraien kabuz errebotea edo joko garbia praktikatzera hurbiltzen. Pilota eskolatik eta gurasoen laguntzarekin gaztetxoenei kirol honetara bultzatzen zaie. Kirol honen inguruan dabilen jende guztiaren laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa da, guraso, elkarteko kide, eta jokalariek badakite, zerbait egiten ez bada, kirol hau ezingo dela bizirik mantendu, eta horren alde gogotsu lanean dihardute guztiek ere.

Txapelketak eta ekintza berriak Seniorren mailan urtean zehar 3 txapelketa jokatzen dira. Garrantzitsua da txapelketak eta partiduak antolatzea, umeak konturatu daitezen ez direla joko honetan jokatzen duten bakarrak. Orain dela gutxi Zubietan jokatu dute eta datorren urtera begira iparraldeko joko garbiko txapelketan ere parte hartuko dute. Iparraldean talde gehiago aurkitzen dira eta arrazoi horregatik antolatzen dira txapelketa gehienak bertan. Haurren joko garbiko Txapelketa martxo aldera hasiko da.

Antton Pebet Memoriala Orain dela urte batzuk hasi ziren Antton Pebet Txapelketa antolatzen. Behar Zana Elkarteko kidea, jaiotzez Angletekoa, bihotzekoa emanda hil zen oso gazte zela, eta beraren omenez antolatzen dute txapelketa. Abenduaren 9an hasi eta Urtarrilaren 7ra luzatuko da. Bertara elite mailako jokalariak etorriko dira, 2 mailatan banatuak: gazte maila eta nagusi mailan eskuz binaka.

Izena emateko aukera Behar Zana Elkarteko ateak irekiak daude herriko ume, gazte eta helduek bertan joka dezaten. Errebotean izena ematerako garaian ez da kuotarik ordaindu behar, eta beharrezko materiala, zestak, pilotak edo kaskoak, elkarteak jartzen ditu. Entrenamenduak asteartetan izaten dira.

El rebote es un emblema de Amasa-Villabona que la Asociación Behar Zana mantiene y lo practica con ganas y esmero. El grupo de los Seniors está completo y en cuanto a los niños existe una cantera que entrena con ganas y siente el deporte como suyo. Para que este deporte perdure es necesaria la implicación y el empeño, ya que para jugar los partidos realizan muchos kilómetros. Las facilidades para apuntarse son muchas ya que no se paga cuota y la Asociación se encarga de la equipación. Izena emateko helbidea: beharzanapelota@gmail.com edo 688624643 telefonoan (Iñaki Otaegi)

2016ko / abendua

//////


/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Amasa-Villabonako gazteak gi Zubimuxu Ikastola eta Erniobea Ikastetxeko ikasleek gizartean bizi ditugun errealitate ezberdinak ezagutzeko ekimen ezberdinak lantzen dituzte. Erreportai honetan aktibitate hauetan parte hartzera bultzatzen dieten desirak eta nahiak azalduko dizkigute.

Zubimuxu ikastola Zubimuxu Ikastolako ikasleek boluntariotza ekimen ugari eramaten dituzte aurrera. Bai Amasa-Villabonako herriarentzat, baita kanpora begira ere..

Santiago egoitza eta Fraisoro

Ikasle talde bat Santiago egoitzara eta Fraisorora joan zen bertako pertsona helduekin eta erabiltzaileekin egotera. Talde bakoitzak pertsona heldu bati elkarrizketa egin zion gustuko zuen gai bati buruz: kirola, herriko festak… Ekimen honen helburua errealitate hori ezagutu eta bertakoekin arratsalde bat pasatzea izan zen.

Gabon parkea

Herriko merkatariek antolaturiko gabon parkean lanean egon ziren. Bertan, umeentzat antolatzen diren jokoetan parte hartu zuten. Puzgarrietan begirale bezala egon, ekintzak prestatu eta askaria eman zieten etxeko txikinei gurasoak erosketak egiten ari ziren bitartean.

Kiva programa

Kiva ikasleek eskolan jazarpenik sufritu ez dezaten prebentzio programa da. Lehen Hezkuntzako ikasleek inkesta bat egin zuten eta bertatik ateratako ondorioetatik ikasle zaharrenek gazteenekiko laguntza programa bat sortu dute.

Mugikor zaharren bilketa

Kongoko Errepublika Demokratikoan Koltan mineralaren ustiapenaren ondorioz bizi duten egoera tamalgarriak kanpaina berezi bat aurrera eramatera bultzatu zituen ikasleak. Mugikor zaharrak bildu zituzten berrerabiltzeko asmoz, osagai erabilgarriak birziklatuz eta kaltegarriak modu egokian bilduz ingurumenaren kutsadura saihesteko.

Saharako kanpaina

Saharako herritarrek dituzten beharrak ikusita kontenedore solidarioan parte hartu zuten. Bertara iraupen luzeko elikagaiak, arropa, pixoihalak, konpresak… lortu eta entregatu zituzten.

Katiuska kanpaina

Siriako errefuxiatuentzat antolatu zen kanpainan parte hartu zuten, non botak eta katiuskak eskatzen ziren.

Testigantzak

Olaia Zubeldia

Sandra Daguer

“Aberasgarria iruditzen zait “Gabon parkea da gehien horrelako ekintzetan parte hartzea” gustatzen zaidan aktibitatea. Umeak zaintzea oso gogoko dut”

2016ko / abendua

Unai Múgica

“Gure kabuz ekimenak bultzatzeko aukera izatea oso positiboa ikusten dut”


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

HEZKUNTZA ETA GAZTEAK

( amavi )

izartearekin arduraturik Los estudiantes de Erniobea y Zubimuxu llevan a cabo distintas acciones de cara a la sociedad y las realidades que se viven en ella. En este reportaje nos describen en qué consisten esas actividades y lo que les empuja a realizarlas.

Erniobea ikastetxea Erniobea ikastetxean Hezkidetza proiektuak geroz eta indar handiagoa dauka. Plataforma digital bat erabiltzen dute ekimen guztiak ondo programatuta edukitzeko. Hezkidetza tutoretza orduan egiten da, modu akademiko eta kurrikular batean. Eskolan guztira 15 ordezkari dira, DBH1 – DHB4 bitartean, 350 ikasle inguru ordezkatzen dituztelarik.

Hezkidetza patio

Azken bi urteetan “Hezkidetza Patio” proiektua jarri dute martxan. Ostegunetan patioa galtzen dute ikasleek, borondatezko lana da eta geroz eta dimentsio handiagoa hartzen ari da gainera. Aurrera begira gehiago zabaltzea dute helburu, eskolatik haratago.

Testigantzak

AURRERA ERAMANDO EKIMENAK

Alex Goia

“Kontzientzia sortzen laguntzen digute hemen egiten ditugun ekimenak. Kontzeptuak barneratu eta gure egunerokotasunean praktikan jartzen ditugu”

Azaroak 25

Ikusi bideoa

Biolentzia matxista eta genero indarkeria islatzeko pankarta bat zintzilikatu zuten “Gu ere tratu onen alde” lemarekin. Lurrean emakumearen ikurra marraztu eta lore eskaintza egin zuten garbitzaile, irakasle, ikasle, gelako arduradun, guraso eta eskola barruan dauden gela berezietako kideekin, komunitate osoak parte hartuz. Gainera, ekintza ez da bukatu, indarkeriaren aurkako pertzepzioa barneratzeko, landare bat daukatelako gela bakoitzean denen artean zaintzeko.

Maialen Alkain

“Beti interesatu izan zaizkit gai hauek eta hasieratik sartu nintzen taldean. Telebistan horrelako kasuak ikusten ditudanean arreta gehiago jartzen diet”

Martxoak 8, berdintasuna

Berdintasuna modu pedagogiko batean jorratu zuten, emakumeen eskubideak bultzatu eta mikromatxismoari buruzko hausnarketa eginez. Ekimenen artean, Patioan “EZ DA EZ!” lemapean zirkulu morea marraztu zuten Esne Beltzaren “Ez da Ezetz” abestiaz lagundurik. Beste ekintzetako bat “Lilatoia + 1” izan da. Donostian antolatzen den Lilatoian parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien ikasleei. Ahal zutenek korri eginez eta ezin zutenek animatzera joanez. “+1” kontzeptuak gainera indar handia dauka beste pertsona bat eramateko gonbita luzatzen delako.

Bea Rubio

“Oso pozgarria da niretzat ikasleak Hezkidetza taldeko kide egin nahi izatea beraien denbora eta esfortzua eskainiz”

LGTBI

Mural bat marraztuko dute lehen ziklokoek. Koloretako adreiluak pintatuko dituzte, LGTBI bandera bailitzan eta geletan landutako leloak txertatuko dituzte eskaileretan.

Hezkidetza txokoa

Ikastetxean leku zehatz bat daukate Hezkidetza programan landuriko ekimenak azaltzeko. Bertan abisuak, lemak, orri informatiboak, marrazkiak, eskulanak… jartzen dituzte.

Eneko Aranguren

“Pasioz egindako elkarlana da. Aulatik patiora eta patiotik kalera”

7

//////


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

GAZTEAK ETA AISIALDIA

Malkar Aisialdi taldea, balore positiboetan oinarrituriko elkartea Malkar Aisialdi taldea parrokiko talde bat da. Orain dela ia 30 urte hasi zuen ibilbidea eta ordutik ona AmasaVillabonako gazte asko pasatu dira taldetik. Momentu honetan taldeak inoiz baino biziago jarraitzen du, ekintza eta proiektuz beteta.

Lege gordailua SS 729-2012

Noiz elkartzen zarete gazteekin? Prozesu aldaketa batean aurkitzen gara. Lehen ostiralero elkartzen ginen, baina gaur egun sarritasun horrek ez du balio. Ondorioz, hilabetean behin elkartzen gara eta irteerak antolatzen ditugu. Nora antolatzen dituzue irteerak? Adibidez, Ernialdera joan ginen asteburu pasa. Mendira ere joaten gara eta gazteek oso ondo pasatzen dute. Horrez gain, oso harrera ona daukate Ollogoyeneko udalekuek, parrokiaren laguntzarekin antolatzen dira eta Malkar taldekoak begirale bezala joaten gara. Aurtengo esperientzia oso ona izan da, udalekuei esker Malkar taldea sendotu baita. Gazteen iritzia ere jakin nahi dugu. Aurreko urtean, gure gazteek eskatuta, txuri urdinera joan ginen Highball praktikatzera.

D.L. SS-1158-2009

/ ///

Begirale izatea polita al da? Begiraleak geroz eta inplikatuagoak garen heinean, gazteek erantzun hobeagoa ematen dute. 16 begirale eta 37 gazte gara, DBH23an dabiltzanak, 13tik 16 urte bitartekoak. Ekintzak prestatu eta plan berriak egiteko begiraleak ostiraletan edo astebukaeratan elkartzen gara . Zer balio zabaltzen ditu Malkar taldeak gazteenen artean? Gure helburua kooperazioa, elkarlaguntza eta pertsonen arteko liskarrak konpontzea da. Harreman oso estuak eraikitzen dira hemen, klasetik egiten direnetatik haratago. Azken batean oso balio positiboak garatzen ditugu. Modu pedagokiko batean, jolasen bidez adibidez, barkamena eskatzen ikasten dugu eta baita gauzak behar den bezala eskatzen ere, edukazioz. Boluntariotza sustatu nahi dugu, utzikeriari aurre egin eta gure gazteei gizartean dauden errealitate ezberdinak erakutsi. Besteekiko beti zerbait ona egin daitekeela erakutsi. Gabonetarako zer prestatu duzue? Gabonei dagokionez, abesten aterako gara herriari poztasuna transmititzeko. Gainera, Errege kabalgatan ere parte hartuko dugu; batzuk danborra joz aterako gara, beste batzuk pajez jantzita… Oso egun polita izaten da.

Merkataritza Comercio El grupo de tiempo libre Malkar ofrece a los jóvenes de Amasa-Villabona la oportunidad de pasarlo bien y crecer en valores positivos. Fomentan el voluntariado, la convivencia y el compañerismo. Organizan excursiones y salidas a la montaña. También son los encargados, junto con la parroquia, de organizar las colonias de Ollogoyen, las cuales tienen un gran éxito. En Navidades saldrán a cantar para trasladar alegría y buen ánimo a los amasa-villabonatarras y también participarán en la cabalgata. Son un grupo lleno de ilusión, con ganas de hacer de los jóvenes de Amasa-Villabona personas educadas en valores de amistad y fraternidad.

2016ko / abendua

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 22  

Amavi 22  

Advertisement