a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

Azaroa | Noviembre 2016

Villabonako Udala

21

@VillabonakoUdal

Eresargi Txiki abesbatzak ilusio eta gogo handiarekin hasi du garai berria

El coro Eresargi Txiki ha comenzado con mucha ilusión y ánimo su nueva etapa • Lizarraga bideko • Amasako • Baratza ekologikoak • Mari Cruz Arregiri • Kirol eskolako • Eresargi Txiki obrak tabernaren • Ikastaroen balorazioa elkarrizketa, entrenamenduen abesbatza irekiera Bularreko Minbiziari ordutegia • Samartiñak 2016 • Santiago zine kluba buruzko testigantza 2. orria

3. orria

4. orria

5. orria

6. orria

7. orria


/ ///

2

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

LIZARRAGA BIDEKO OBRAK 2016ko aurrekontuetan inbertsio errealen barruan sartu ziren Amasako bidearen hobekuntza obrak, 113.103 € guztira. Orain, onartu berri da publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko baldintza administratibo berezien agiria, Malkorra eta Lizarraga baserrien arteko herri bidea egonkortzeko eta berritzeko obrak aurrera eramateko helburuarekin. Baldintzen arabera, lanen exekuzio epea bi hilabetekoa izango da.

Se ha aprobado el pliego de cláusulas administrativas para la ejecución de las obras del camino de Lizarraga, en el tramo que une los caseríos de Malkorra y Lizarraga. El plazo determinado para los trabajos es de 2 meses.

JAIETAKO EGITARAUA AZAROAK 5, larunbata.

20:30 Mondeju afaria Uxo-Toki elkartean.

AZAROAK 9, asteazkena.

Mendiante el acuerdo de colaboración firmado entre el AyunAZAROAK 10, osteguna. Gazteen eguna 06:00 Gazteen gosaria de AmasaAmasakafetegian, trikitilariek alaiturik. tamiento 14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan. Villabona y la Ikastola Ondoren: Trikitilarien erromeria. Zubimusu se ha llevado 21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean. AZAROAK 11,el ostirala. San Martin de eguna a cabo proyecto 10:30 Meza Nagusia. evacuación en plazan: el edifiOndoren: Herri-kirol erakustaldia aizkolariak, harri jasotzaileak eta iparraldeko jokoak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. cio Txermin. 17:00-19:00 PUZGARRIAK frontoian. 18:30 Nesken arteko binakako pala txapelketako finala. 19:30 Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzain taldeak alaiturik. Ondoren: XXVII. Intxorraren aldatzea.

Ondoren: Txokolate beroa. Durante los meses de verano, mientras los estudiantes estaban 20:00 AmasakoenXXV. Bakailo Lehiaketa jatetxean. de vacaciones, la ikastola Zubimusu hanIturri-goxo estado de obras 23:30 Dantzaldia BIDE BATEZ taldearen eskutik. para la realización del proyecto de evacuación. Adherido a la fachada de la ikastola, se ha construido una escalera que une AZAROAK 12, larunbata.

las tres plantas del edificio con el objetivo de cumplir correcta-

11:00 Ume Krosa (6.mailara arteko umeentzat). mente con el plan de evacuación. 12:00 Villabona Zizurkilgo erraldoi eta ipotxen konpartsa. El presupuesto deleta proyecto asciende a 145.701,71 €. De la Aso12:30 Desafioa. ciación Hezkoop. se prevé conseguir una ayuda de 43.710,51 €, 14:00 Bazkaria. El resto, 101.991,20 € se repartirá de la el 30%Herri del presupuesto. 19:00 Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu,elIgor Elortza eta Onintza Enbeita. siguiente manera: el 75% del presupuesto lo asumirá AyunGai-jartzailea: Amaia Agirre. 76.493,40 €, y la Ikastola Zubitamiento de Amasa-Villabona, musu Dantzaldia el 25%, es decir, 25.497,80 €. taldearen eskutik. 23:00 BIHOZKADA Ondoren: Dantzaldia LAKET taldearen eskutik.

AZAROAK 13, igandea.

18:00 Herri kirolak: Amasako gazteak Asteasuko gazteen aurka. Ondoren: Martina Sorginari agurra. 2016ko / azaroa

AMASA


AMASA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

3

AMASAKO TABERNAREN IREKIERA Amasa-Villabonako Udalak lehiaketa publikora atera zuen Amasako tabernaren kudeaketa. Mari Mar Chivite villabonatarra izan da lehiaketa irabazi eta instalakuntzaren mantenua eta tabernaren gestioa bere gain hartu duena.

Mari Mar Chivite, Amasako Tabernaren kudeatzaile berria Zerk bultzatu zintuen Amasako taberna hartzera? Langabezian nengoen Amasako taberna lehiaketa publikora atera zenean. Aurretik, Asteasuko igerilekuak kudeatzeko eskaera egina neukan, baina 3 hilabeterako bakarrik zenez, ez zidan nire lan egoera konpontzen. Aukera hau atera zitzaidanean, pausoa ematea erabaki nuen eta berdin egin zuen nire lankideak. Biok egoera berdinean aurkitzen ginen; 2 urtean taberna honen kudeaketa eramateak langabeziatik atera eta gure egoera aldatzen digu, bizi osoa lanean daramagulako eta kontratua gainera beste bi urtez luzatu dezakegulako.

PERFILA • Adina: 59 urte. • Lanbidea: a, 25 urteko Ostalaritzan aditu esperientziarekin. • Afizioak: . Mendia eta zinea

Aldaketarik egin al duzue tabernan? Gehienbat txukunketa lanak egin ditugu, garbiketa sakona eta hainbat berrikuntza txiki. Besteak beste, barrako eta tabernako aulki berriak erosi ditugu, patioa txukundu eta landareak ipini, jangelan nire lankidearen emazteak marrazturiko koadroak zintzilikatu… eta festak pasa ondoren gortina berriak jarriko ditugu. Horrez gain, matxuraren bat zuten trasteak Udaletxeari eman dizkiogu konpon ditzaten. Aldaketen kasuan, gure helburua ez zen eraikina goitik behera berritzea, baizik eta txukun eta garbi mantentzea erosotasunez lana egiteko. Aurki festak izango dira Amasan. Zerbait berezia egitea pentsatu duzue? Jaietarako menu berezi bat prestatzea iruditu zaigu ideiarik onena. Horrez gain, ez dugu ezer berezirik antolatu, Amasako jaietako batzordeak festak egituratuak dauzka eta guk beraiek emaniko gidoia jarraituko dugu. Nolakoa izan da eduki duzuen harrera? Herritarrak oso eskertuak agertu dira tabernaren irekierarekin. Adibidez, elizatik atera ondoren pintxoak, salda eta lasai egoteko leku goxo bat egoteak erosotasun handia ematen die bertaratzen diren guztiei. Horrez gain, bazkaltzera edo afaltzera etorri direnak gustora atera dira eta horrek poza ematen dit. Amasatarrak, nik dakidala, oso gustura daude.

El bar de Amasa ha vuelto a abrir sus puertas. Mari Mar Chivite, villabonatarra y conocedora del sector de la hostelería con más de 25 años de experiencia, nos cuenta que para ella ha sido una gran oportunidad el haberse hecho cargo del bar. Tanto ella como su compañero de trabajo se muestran ilusionados y afrontan la nueva etapa con optimismo y ganas de sacar el establecimiento adelante. Su objetivo radica en dar un buen servicio a los clientes, ofreciendo productos de calidad y manteniendo el establecimiento acogedor para que los comensales se sientan como en casa. 2016ko / azaroa

//////


/ ///

4

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

INGURUMENA

UDALA

AURRERA DOA BARATZA EKOLOGIKOEN EKIMENA Pausoz pauso baratza ekologikoen kudeaketa egokirako burutu behar diren betebeharrak modu egokian doaz aurrera. Momentu honetan lizitazioak eginak daude eta partzela egokitu zaien herritarrei fidantza ordaindu eta dokumentazio guztia aurkezteko eskaera egin zaie. Hau ziurtatu ostean, baratzaren gunearen erabilera arauak jaso eta ikastaro bat egingo dute. Baratzak urtarriletik aurrera erabiltzen hasteko aukera emango da, 2017ari dagokion urteko kuotaren ordainketarekin batera. Horrez gain, urte hasierarako erabiltzaileen artean elkarte bat osatuko da.

Pronto se podrá disfrutar de las huertas ecológicas. En este momento las licitaciones de las parcelas está realizadas y ahora se están efectuando las comprobaciones de los pagos de la fianza y la entrega de documentación por parte de los beneficiados.

KULTURA

IKASTAROEN BALORAZIOA Kultura sailak oso balorazio positiboa egin du ikastaroen inguruan. Ikasturte hasieran bi ikastaro mota eskaini ziren, urte osokoak edo erdikoak. Ikasturte osokoei dagokionez, haurren pinturako hiru talde sortu dira eta helduena bat. Zaharberritzea eta arte aplikatuan ere beste talde bat osatu da eta egur lanketari dagokionez 3 talde eratzeko adina pertsonek eman dute izena. Ikastaro laburrei dagokionez, tapizgintza eta bitxigintzan ez da talde bat sortzeko aukerarik izan, baina beste ikastaro batzuetan ordea, serigrafian eta argazkigintzan adibidez, talde bana ateratzeko bezain beste herritar bildu dira. Ondo jan eguberritan ikastaroari dagokionez, eskakizuna oso altua izan da, hiru talde sortzeko adina, alegia.

El Departamento de Cultura ha realizado una valoración positiva sobre el número de inscritos a los cursos ofrecidos desde el Ayuntamiento, tanto largos como cortos, llegándose a crear hasta 3 clases para un mismo curso.

SANTIAGO ZINE KLUBA Villabonako Santiago Zaharren egoitzak Udaletxeko Kultura sailarekin elkarlanean hilabetero film bat proiektatzen du Gurea zineman. Filma egoitzako helduek aukeratua izaten da eta oraingoan “Mamá cumple 100 años” ikustea erabaki dute. Ekimena azaroaren 16an izango da, arratsaldeko 17:00etan.

La Residencia de Ancianos Santiago de Villabona en colaboración con el departamento de cultura del Ayuntamiento han impulsado una iniciativa para que los mayores acudan al cine Gurea una vez al mes a ver una película elegida por ellos. La próxima cita será el 16 de noviembre, a las 17:00h, donde los espectadores podrán disfrutar de la película “Mamá cumple 100 años”. 2016ko / azaroa iraila


URRIAK 19, ELKARRIZKETA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

5

egi Mari Cruz Arr PERFILA • Adina: 65 urte. semete ezkondua, bi ur 42 la de in ra O biloben amona. alaben ama eta bi • Afizioak: ea. leko giroaz gozatz Sukaldatzea eta ka zaituen zerbait: • Ilusioz betetzen dan bilobekin egotea. ditu hainbeste maite

Urriaren 19an Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen. Mari Cruz Arregi, Zizurkilen bizi den villabonatarrak, bere esperientzia kontatzen digu elkarrizketa honetan. Bere borroka pertsonala, ilusioak eta ametsak azaldu dizkigu. Eskerrik asko Mari Cruz zure ausardiagatik. Zuretzat urriaren 19ak zer esanahi du? Niretzat egun hau ospatzea berriz jaiotzea bezala da, ilusioz bizi dut. Egunero pentsatzen dut zorte handia izan dudala ibilbide honetan, nire medikuek denbora nahikoarekin antzeman zidatelako minbizia nuela, errebisio arrunt bat egitera joan nintzenean. Egun honek gizarteari deialdi bat egiteko balio behar digu, azterketa medikuak egitea ezinbestekoa dela jakinarazi behar zaie herritarrei, lotsak alde batera utzi eta urtean behin medikuarengana joatea ezinbestekoa dela jakin behar du jendeak. Nola izan da zure esperientzia? Esan bezala, ohiko azterketa batean izan zen. Orain dela hiru urte izan zen, maiatzaren 2a zela gogoratzen naiz, azterketa egin zidaten eta hortik lau egunera medikuak telefonoz deitu zidan. Maiatzaren 9rako eman zidan txanda. Kontsultan geundela mediku asko sartu zirela konturatu nintzen eta horretaz ohartuta, ea zerbait txarra nuen galdetu nienean, beraiek baiezkoa esan zidaten. Hala ere, denborarekin genbiltzan eta tumorea titiburuan neukanez, oso itxaropentsu agertu ziren medikuak. Nola tratatu zizuten gaitza? Operazio baten bitartez tumorea kendu eta radioterapia eman zidaten. Ezberdinak dira kimioterapia eta radioterapia, baina hau ere oso gogorra da, erabat erretzen baitizu zonaldea. Tratamenduan zehar, kremekin eta horrela ibili nintzen eta zorionez orain ondo sentitzen naiz. Zure familian minbizia pairatu duenik baduzu? Nire amona bularreko minbiziaz hil zen, baina nire ama eta izeba guztiek ez dute ezer eduki eta oraingoz hurrengo belaunaldikoek ere ez; asko hitz egiten da herentziazko gaixotasuna izan daitekeela, baina ez dut sinesten horrela denik. Izan ere, orain dela gutxi, mediku ospetsu baten konferentzian egon nintzenean bertako batek hereditarioa den galdetu zion eta harrek ezetz erantzun zuen, eta batez ere, gai horrekin ez obsesionatzeko azpimarratu zuen, pentsamendu horrek sufrimendua besterik ez duela sortzen. Alferrik sufritzeak ez du merezi… Ba ez. Ilusioa eduki behar da. Eta gehiago horrelako gaitz bat sufritu duzunean. Nire kasuan operazio gelatik igo eta erabat jota egon arren, nire alabari

ezpainak margotu eta belarritakoak jartzeko eskatzen nion, nire burua maite dudalako eta ondo sentitu nahi izateak aurrera egiten laguntzen didalako. Tratamenduan jarraitzen duzu? Oraindik bi urte falta zaizkit erabat bukatzeko. Egunero pastilla bat hartzen dut goizean. Hala ere, kasu honetan Tolosan aurkitzen den minbiziaren aurkako elkarteak egiten duen lana goraipatu nahiko nuke. Bertan bolondresak aurkitzen dira eta izugarri laguntzen digute gaixotasun hau sufritzen ari garenoi. Laguntza guztia beharrezkoa da eta bertan izugarrizko lana egiten dute. Tratamenduan dagoen edozein bertara hurbiltzera animatzen dut, izugarri lagunduko diotelako.

Mari Cruz Arregi, villabonatarra del 51, sabe lo que es sufrir un cáncer de mama. Se lo detectaron hace 3 años y desde entonces ha sido sometida a un tratamiento duro y constante que todavía no ha terminado. Habla con rotundidad sobre la prevención y la necesidad de que la gente se realice las revisiones cada año. También nos indica que para ella celebrar el 19 de octubre es como volver a nacer y que no hay que temer a las revisiones, que son absolutamente necesarias. Nos habla de la ilusión y de la necesidad de buscar alicientes para no venirte abajo en los momentos más duros. El amor hacia los suyos y la alegría que le dan sus dos nietos. Asimismo, recalca la importancia que tiene la asociación contra el cáncer de mama y toda la ayuda que ofrecen desde su sede en Tolosa y anima a todos aquellos que por desgracia están padeciendo este mal a que se acerquen y pidan ayuda, aunque sea para sentirse arropados y poder hablar de su experiencia y aligerar su sufrimiento.

“Niretzat egun hau (urriak 19) ospatzea berriz jaiotzea bezala da.” “Ilusioa eduki behar da. Eta gehiago horrelako gaitz bat sufritu duzunean.” “Tolosan aurkitzen den minbiziaren aurkako elkarteak egiten duen lana goraipatu nahiko nuke.“ 2016ko / azaroa

//////


/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

KIROLA

KIROL ESKOLAKO ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA BENJAMINAK FLEMING Ikastetxea

BENJAMINAK ZUBIMUSU Ikastola

• Mutilak eta neskak elkarrekin.

• Mutilak eta neskak elkarrekin.

• 3. eta 4. mailakoak (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak).

• 3. eta 4. mailakoak (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak).

• Talde kirolak: – Saskibaloia – Eskubaloia – Areto futbola

• Talde kirolak: – Saskibaloia – Eskubaloia – Areto futbola

Entrenamenduak: Asteazkenetan, 16:30ean, Olaederran.

Entrenamenduak: Asteazkenetan, 17:30ean Olaederran.

Partiduak: Larunbatetan goizez, Villabona, Zizurkil edo Asteasun.

Partiduak: Larunbatetan goizez, Villabona, Zizurkil edo Asteasun.

• Jardunaldi bereziak talde kirolen barruan: – Mendizaletasuna – Igeriketa – Mahai tenisa – Atletismoa – Herri kirolak – Errebotea – Patinaia – Boloak – Pelota Larunbat goizez Villabonan edo Tolosan.

• Jardunaldi bereziak talde kirolen barruan: – Mendizaletasuna – Igeriketa – Mahai tenisa – Atletismoa – Herri kirolak – Errebotea – Patinaia – Boloak – Pelota Larunbat goizez Villabonan edo Tolosan.

ALEBINAK FLEMING Ikastetxea

ALEBINAK ZUBIMUSU Ikastola

• Mutilak eta neskak talde ezberdinetan.

• Mutilak eta neskak talde ezberdinetan.

• 5. eta 6. mailakoak (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak). • MULTIEKINTZAK (5. eta 6. mailako talde bat): hilabete bakoitzean kirol ezberdinak praktikatuko dira: hockeya, badmintona, tenisa, beisbola, errebotea, boloak, ezinduen kirolak, boleibola, herri kirolak, rugbya, euskal jolas eta ekintzak, urte osoko ekintzak. – Saioak: Astearte eta ostegunetan 16:30ean, Olaederran. – Asteburuetan jai (asteburu zehatzen batean kirol bereziren bat).

• 5. eta 6. mailakoak (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak). Maila honetan talde hauek daude: • TALDE KIROLAK (5. mailan talde bat atera da): – Saskibaloia – Areto futbola Entrenamenduak: (Eguna zehazteko dago talde kopuruaren arabera) 17:30ean, Olaederran. Partiduak: Larunbatetan goizez, Villabona eta Tolosaldean. • MULTIEKINTZAK (5. mailako talde bat eta 6. mailako beste talde bat): hilabete bakoitzean kirol ezberdinak praktikatuz: Hockey-a, badminton-a, tenisa, beisbola, errebotea, boloak, ezinduen kirolak, boleibola, herri kirolak, rugbya, euskal jolas eta ekintzak, urte osoko ekintzak. Saioak: Astean 2 saio astearte eta ostegunetan 17:30tan Olaederran. Asteburuetan jai (asteburu puntualen batean kirol bereziren bat).

2016ko / azaroa


URRIAK 19, ELKARRIZKETA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

Eresargi Txiki abesbatzak ilusio eta gogo handiarekin hasi du garai berria Klara Mendizabal musikariaren zuzendaritzapean Villabonako abesbatza gaztea pauso berriak ematen hasi da.

Aisialdi osasuntsua Umeak geroz eta lehenago hasten dira ahotsan arazoak edukitzen. Gure gizartean tonu grabeetan hitz egiteko ohitura zabaltzen ari da eta geroz eta garrasi gehiago egiten da; ohitura txar horiek lesioak sortzen dituzte eztarrian. Abesbatzaren bitartez, tonu egokia erabiltzen ikasten dute umeek, hau da, ahotsa modu natural batean ipintzen dute. Abesten duten bitartean, ondo pasatzeaz gain, osasuna ere irabazten dute.

Kontzertuak, irteerak eta topaketak Villabonan ohiko kontzertuak eskaintzeaz gain, beste leku batzuetara mugitzeko ideia daukate. Adibidez, Uliazpi egoitzara gabonetako kontzertua eskaintzera. Aurrera begira Gipuzkoako Federakuntzak antolatzen dituen Topeketetara joatea gustatuko litzaieke eta baita ondoko herrietako abesbatza gazteekin trukaketak egitea. Beste abesbatzetako esperientziak ezagutu eta lagunak egiteko.

Klara Mendizabal (Donostia, 1985), Psikologian lizentziatua eta Goi Mailako Kantuan Musikenen.

El coro Eresargi Txiki ha retomado su andadura con ganas y muchísima ilusión. Su nueva directora, Klara Mendizabal, música profesional, saca lo mejor de cada integrante en los ensayos. Cantan, bailan, tocan instrumentos y además aprenden a utilizar correctamente su voz. Es un grupo dinámico que tiene como objetivo dar conciertos, acudir a las Topaketas organizadas por la Federación de coros y realizar intercambios con los coros de niños y niñas de alrededor.

ERESARGI TXIKI ABESBATZA: iragana eta etorkizuna Villabonako Eresargi Txiki abesbatzak iragan arrakastatsua du. Villabonako gazteen talentua, emaitza onak lortzeko esfortzua eta lehiaketa garrantzitsuetara aurkezteko gogoa izugarriak izan ziren orain dela urte batzuk. 2003. urtean Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartu eta hirugarren saria lortu zuten, dudarik gabe mundu mailako txapelketa batean emaitza hori lortzea ohore handia da. Garai onak izan ziren abesbatzarentzat eta Villabonako kulturarentzat. Orain dela urtebete, Eresargi Abesbatzako juntak Eresargi Txiki berriz ere martxan jarri behar zela erabaki zuen. Momentu honetan Klara Mendizabal musikariak zuzentzen du 13 neskez osaturiko taldea eta aurrera begira taldea handitzea dute helburu, bai neskez, baita mutilez osatuz. Gainera, beste taldeetan gertatzen den bezala, Eresargi Txikik harrobi funtzioa edukiko du.

Abestu, jolastu, ikasi eta ondo pasatu “Abestu, lagunak egin eta ondo pasatzea” horrela laburbiltzen dute abesbatzako gaztetxoek beraien esperientzia taldean. Batzuei gurasoek animatzen diete parte hartzera eta beste batzuk lagunek gonbidatuta etortzen dira. Ez da beharrezkoa musika irakurtzen jakitea, ez baitituzte partiturak erabiltzen. Abestiak buruz ikasten dituzte eta koreografiekin nahastu. Zuzendariak gainera musika mota ezberdinak aukeratzen ditu, denentzako ezagunak direnak, Ken Zazpiren “Ilargia”, Lau Teilatu… eta taldekoek instrumenturen bat jotzen baldin badakite, hori ere kontuan hartzen da. 2016ko / azaroa

//////


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

MERKATARITZA

Ezagutu Villabonako ORIA Merkatari Elkarteak antolaturiko kanpainak Villabonako ORIA Merkatarien Elkarteak udazkeneko kanpaina abian jarriko du bi ekintzetan oinarrituz.

Lege gordailua SS 729-2012

Alde batetik, “Tolosaldeko Ataria”rekin elkarlanean deskontu kupoiak egingo dira. Urriaren azken astean etxeetara banatuko dira kupoiak eta azaroan zehar herritarrek Elkarteko saltokietan erabili ahal izango dituzte. Gainera, ataria.info web orrian eskuragarri egongo dira eskaintzak PDF formatuan. Bestetik, erosketa karroen bidezko ekimena eramango da aurrera. Orga hauek dendetan egongo dira eskuragarri eta beharra duten bezeroek erabili ahal izango dituzte erosketak etxera eramateko. Erabili ostean, dendara itzuli eta beste bezero batek erabili ahal izango du. Modu honetara, merkatalgune itxi baten itxura eman nahi zaio herriari, elkartearen izaera sendotu eta kooperazioa landuz herri mailan.

D.L. SS-1158-2009

/ ///

Gabonei dagokionez, ORIA Merkatarien Elkarteak kanpaina berezia eramango du aurrera. Azken urteetan egin den modura, kaleak girotuko dira saltokiak eta kaleak gabonetako argiz apainduz eta dendetan opari txekeak zozketatuz. Era berean, eta haurren parte-hartzea sustatzeko asmoz, etxeko txikinentzat joko eta dinamizazio ekintzak jarriko dira. Ekimen honetarako Erniobea ikastetxeko eta Zubimuxu ikastolako ikasleen laguntza edukiko dute elkartekoek, gaztelekuarekin batera egiten den elkarlan honen ondorioz ikasbidairako dirulaguntza bat jasoko dutelarik gazteek, herri guztian gabon giro animatua eta anitza lortuz.

La Asociación de Comerciantes ORIA dará comienzo a su campaña de otoño. Por un lado, y en colaboración con “Tolosaldeako Ataria”, se realizarán cupones de descuento lo cuales se repartirán a los domicilios para que los villabonatarras los puedan utilizar en los comercios pertenecientes a la asociación. Además, las ofertas estarán disponibles en la web de atarian.info para poder descargarlas en PDF. Por otro lado, se realizará una acción con los carritos de la compra. Los clientes podrán utilizar estos carros para llevar las compras a sus casas y después devolverlos. Mediante esta iniciativa se pretende convertir el municipio en una especie de centro comercial para la comodidad de los clientes. En cuanto a las Navidades se adornarán las calles y los comercios con motivos navideños y se repartirán cheques regalo entre los clientes. Además, los estudiantes de los centros Erniobea y Zumimuxu también colaborarán en los juegos para los niños a cambio de una ayuda económica para su viaje de fin de curso. 2016ko / azaroa

Merkataritza Comercio

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 21  

Amavi 21  

Advertisement