Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

Abendua Äą Diciembre 2018

36

@VillabonakoUdala

Legarreta zubiko proiektua abian El conocido como puente de SACEM empieza su remodelaciĂłn (6. orria)

Etxez Etxeko zerbitzua

2019ko aurrekontuak onartu dira

2. eta 3. orriak

4. orria

Amasako pilotalekuko obrak Landalab proiektua Asfaltazio lanak

Memoria eta Emakumearen Eguna

5. orria

7. orria


ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

“Autonomoa izatea gustatzen zait eta nik egin ahal ditudan gauzak nik neuk egitea baina, oso lagungarria da eguneroko horretan laguntza pittin bat izatea”. Cándido Roteta, Etxez Etxeko zerbitzuaren erabiltzailea Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua asistentzia eta prebentzio zerbitzu bat da, erabiltzaileei ahal bezain luzaro norberaren etxean bizitzen jarraitzeko laguntza ematean oinarritzen dena. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren helburuak autonomia galerari aurre hartzea, autonomiari eustea edota autonomia galera konpentsatzea dira. Horretarako, laguntza partziala edota erabatekoa ematen da. Modu honetara, erabiltzaileen segurtasun sentipena indartzen dute. Erabiltzaileak beraien komunitatean integra daitezen laguntzea eta bakardadearen egoera saihestea ahalbidetzen da. Ahal den heinean, norberaren etxean ahalik eta denbora gehien eta bizi kalitate egokienarekin bizi daitezen ahalbidetzea, alegia.

“Zerbitzu hau oso baliagarria da bakarrik dauden pertsonentzat”. MENTXU JULIAN ETA ITZIAR GARCIA, UDALETXEKO GIZARTE LANGILEAK Zein da Udalaren helburua? Udalaren helburua zerbitzu hau sustatzen jarraitzea da. Urte asko damazkigu eskaintzen oso baliagarria baita bakarrik dauden pertsonentzat, nahiz eta horietako batzuk autonomia izan. Ze arreta mota dituzue? 3 arreta mota: arreta pertsonala (garbitasun pertsonala, janzten laguntzea…), etxeko arreta (etxea garbitzea) eta gizarte laguntza (kalera atera, paseo bat eman…). Azken finean, adineko pertsonei laguntza baliagarria ematen diegu beraien bizitza errazagoa egiteko. Zeini dago zuzendua zerbitzua? Zerbitzu hauek diru-sarrerak baldintzatutako ordainketa partekatua dute. Mendekotasun maila desberdinetako erabiltzaileak artatzen ditugu egunero. Laguntzaileek igorritako informazioarekin balorazio bat egiten da eta hori ondoren Goxoari helarazten zaio. Ondoren koordinazio bileren bitartez egiten dan erabiltzailearen jarraipena.

2

2018ko ı Abendua

“AUXILIARREK LORTZEN DUTE ZERBITZUA FUNTZIONALA IZATEA. KOORDINATZAILE MODUAN BERAIEN LANA GORAIPATZEN DUT”. LEIRE HERNÁNDEZ, GOXARA ENPRESAKO KOORDINATZAILEA Zenbat denbora damarkizue zerbitzua eskaintzen? Goxara orain dela 20 urte sortu zen Beasaingo Eguneko Zentroa kudeatuz; ondoren herri gehiagotara zabaldu ginen. Urte guzti hauetan kalitatezko ziurtagiriak bildu ditugu: ISO 2015 eta UNE adibidez. Orain dela urtebete inguru hasi ginen zerbitzua Villabonan eskaintzen lizitazio bidez. Ze perfil dute zuen langileek? Egun, 3 langile daude etxez etxeko laguntza zerbitzura bideratuta, hiruak emakumezkoak eta Villabona edo Zizurkilgoak dira. Legez, 2017ko abenduaren 31tik aurrera, langile guztiek tituludunak izan behar dute: Erizaintzako laguntzailea edo gizarte Instituzioetan Menpekotasuna duten pertsonei arreta emateko profesionaltasun agiria behar dute eta guk lege hori bermatzen dugu. Kontratupeko lan baldintza duin eta kalitatezkoak dituzte; profesionalak dira eta bere lanarekin gustura sentitzen direla bermatzen dugu. Eta erabiltzaileek? 13 erabiltzaile ditugu Amasa-Villabonan: 9 emakumezko eta 4 gizonezko. Auxiliarrek erabiltzaileen inguruko informazioa helarazten dute eta hori oinarri moduan hartuta, balorazioa egiten da ondoren. Dependentziaren arabera baloratzen da etxez-etxeko zerbitzua eskaini edo erresidentzi batera zuzendu. Zer eskaintzen duzue? Guk eskaintzen duguna adineko pertsonei laguntzeko prebentzio zerbitzu bat da. Laguntza horretan hainbat zerbitzu desberdin eskaintzen dira, horien artean, etxeko lanak egitea, bazkaria prestatu, garbiketak, erosketak, gestioak, arropak garbitu, eguneko zentrora eraman…


“LAGUNTZARIK GABE BIZITZA KALITATE OKERRAGOA IZANGO NUKE”. CÁNDIDO ROTETA (79 URTE), ERABILTZAILEA Cándido, noiz hasi zinen zerbitzua erabiltzen? Berez Usurbilgoa naizen arren, emaztea Santiago egoitzan sartu zenean Villabonara bizitzera etortzeko erabakia hartu nuen 2017an. Ordurako emazteak 3 urte zeramatzan erresidentzian eta astean bitan etortzen nintzen bisita bat egitera. Dagoeneko Usurbilen zerbitzu honen erabiltzailea nintzen eta kasualitatez, langile berdina Villabonara etorri zen. Zertan laguntzen dizu? Etxeko lanez arduratzen da, niretzako laguntza handia da Isabel Sánchez, nire auxiliarra. Etxeko alaba bezalakoa da, gure artean izugarrizko harreman ona dugu. Eta laguntza edukiko ez bazenu, nola egongo zinake? Laguntzarik gabe bizitza kalitate okerragoa izango nuke. Kalean jende asko ikusten dut laguntzarekin hobeto egongo zena. Autonomoa izatea gustatzen zait eta nik egin ahal ditudan gauzak nik neuk egitea baina, oso lagungarria da eguneroko horretan norbait alboan edukitzea.

INBERTSIO GARRANTZITSUAK EGIN DIRA KIROL ARLOAN Eskola kirola: 2019rako dirulaguntzak 1.000 euro igoko dira 11.000ra iritxi arte (%10eko igoera). Legealdi hasieran 8.000 € ziren. Mahai tenisean jokatzeko bi mahai berri ipini dira. Urtea amaitu aurretik Zubimusu, Fleming eta Erniobea ikastetxeei 500 euroko ekarpen ekonomiko egingo zaie euren kirol materiala berritu edo berria erosteko. Kiroldegiko sotoan aurkitzen den hoditeria zati bat aldatuko da mantenu/segurtasunagatik. Hauek dira kiroldegirako erosiko diren makinak. 17.884,04€ko kostua izan dute: 2 zinta G680LED, 2 eliptica G815,1 Multicrossover L370

Importantes inversiones en el deporte “Etxez etxe”, orientado al bienestar de la ciudadanía El servicio “Etxez Etxe” ofrece una gran ayuda a todas aquellas personas que, siendo autónomas, necesitan que les echen una mano en sus casas. Se trata de un servicio de asistencia y prevención que permite a las personas usuarias seguir viviendo en sus respectivos domicilios.

El área de deportes está realizando una gran labor para renovar y equipar de forma adecuada las instalaciones deportivas de Amasa-Villabona. Ha dotado en una cantidad económica de 500 € a las escuelas del municipio para que estos también renueven sus materiales y se han comprado dos mesas de tenis. Asimismo, se han destinado 17.884,04€ a la compra de máquinas para el gimnasio.

Se busca seguir manteniendo la autonomía, ofreciendo una ayuda parcial o total, de cara a suplir el sentimiento de seguridad. Se pretende que las y los usuarios puedan integrarse en su comunidad y prevenir la soledad, manteniendo una buena calidad de vida. Hemos recogido los testimonios de Mentxu Julian e Itziar Garcia, trabajadoras sociales del Ayuntamiento, quienes nos han explicado que este servicio resulta muy útil para aquellas personas que están solas. Asimismo, Leire Hernández, coordinadora de la empresa Goxara, que son quienes tienen adjudicado el servicio, nos cuenta que son las auxiliares quienes hacen que este servicio sea funcional, haciendo hincapié en la correcta formación de las mismas. Por último, Cándido Roteta, usuario, nos ha contado que sin la ayuda que recibe se encontraría en peores condiciones y que el trato que tiene con su asistenta es estupendo.

Euskaraldia Amasa-Villabonan Euskaraldia kanpainak 11 egun iraun ondoren eta abenduaren 3an ofizialki amaitu zen arren, udalak euskara erabiltzen jarraitzera gonbidatu eta animatzen ditu “ahobizi” eta “belarriprest” guztiak urteko 365 egunetan.

2018ko ı Abendua 3


AURREKONTUAK

Amasa-Villabona 2019ko aurrekontuak onartu dituen Gipuzkoa mailako lehenengo herrietako bat izan da Gastu maila altuagoa eta gizarte babes handiagoa eskainiko dute Urriaren 29ko Ohiko Batzarrean EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko bozkekin 2019ko udal aurrekontuak onartu ziren. EH Bilduk kontrako bozka eman zuen. 2019ko aurrekontua 6.656.293 €koa izango da, aurtengoarekin alderatuz %2,75eko igoera suposatzen duelarik. Sailka Gizarte Zerbitzuetako aurrekontuak %1,60ko igoera izango du, euskarako aurrekontua %5,18 areagotuko da eta kiroletakoa %4,73. Ingurumena eta Mendiei dagokionez, Amasamendi Baserritarren Elkartearentzako (2.500€) diru kantitatea mantendu da eta Amasako azokaren prestaketarako bideraturikoa nabarmen igotzen da (4.500€ guztira). Alkatetzako aurrekontutik 50.000 €ko partida garrantzitsu bat Amasa eta Villabona bat egin zuteneko 400. urteurreneko oroitzapen ekitaldira bideratuko da, eta Bakeola, memoria historikoa eta gizarte bizikidetzaren sustapenera zuzenduriko Elkartearentzako partida ekonomikoa mantentzen da.

Ibertsioak Inbertsioei hauek dira aurrekontuko ekimenik garrantzitsuenak: espaloiak berritu eta asfaltatzeko lanak, Txermineko aparkalekua (asfaltazio, mugaketa eta aparkalekuko plazen seinaleztapena hobetuko duten lanak burutuko dira Umeentzako parkeak berritu, Kiroldegiko kantxaren konponketa, Fleming Eskolako obrak, Seaska Haur Eskolako obrak eta Oria pasealekuko (Aduna bidean dagoena) barandaren konponketa.

AMASA- VILLABONA HA SIDO UNO DE LOS PRIMEROS MUNICIPIOS DE GIPUZKOA QUE HA APROBADO SUS PRESUPUESTOS PARA EL PRÓXIMO AÑO. El Pleno Ordinario del pasado 29 de octubre aprobó, con los votos favorables de EAJ-PNV y PSE-EE y el voto en contra de EH Bildu, los presupuestos municipales para el año 2019, por un importe de 6.656.293€, lo que supone una subida porcentual de 2,75 % respecto a los del año en curso.

“Aurrekontu tramitazio hau eredugarria izan da forma eta epeei dagokionez. Onarpen honekin, legealdi honetan hasiera eman genion hobekuntza ildoari jarraipena emanez, 2019ko urtarrilaren 1etik udalak inbertsio eta proiektuetarako baliabide ekonomikoak izango dituela ziurtatzen dugu.” “Es la primera vez, en muchas décadas, en que el consistorio tiene listas sus cuentas para inicios del otoño y esto, para Maite Izagirre, “es una muy buena noticia para el conjunto de la población. Esta tramitación presupuestaria ha sido modélica en cuanto a formas y plazos. Con esta aprobación, aseguraremos que el ayuntamiento tendrá disponibilidad económica para proyectos e inversiones desde el 1 de enero de 2019.”

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 145.000 EURO GEHIAGO BIDERATU DITU AMASA-VILLABONARA Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun sailak kudeatzen duen Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren azken doikuntzaren arabera, AmasaVillabonako Udalak 145.240 €ko ekarpen “gehigarria” jasoko du. Transferentzia ekonomiko hau hurrengo urteko urtarrilean egingo da eta Udaleko diruzaintza soberakin orokorrera gehituko da. Ekarpen hau, 2018ko ingresu moduan kontabilizatuta geldituko den arren, gertu daukagun 2019an erabili ahal izango da kredituen aldaketa baten bitartez. Gobernu taldearen ideia, oraindik ere definitu gabe dagoen proiektu estrategiko batean erabiltzea izango litzateke. Maite Izagirre alkateak (EAJ) dioenez, “Kantitate ekonomiko hau bideratzeko helmuga desberdinak aztertzen ari gara, gure udalerria modernizatzeko balioko luketenak”.

4

2018ko ı Abendua

LA DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA DESTINA 145.000 EUROS MÁS PARA A AMASA-VILLABONA En virtud del último ajuste del Fondo Foral de Financiación Municipal, gestionado por el Departamento de Hacienda de la Diputación Foral de Gipuzkoa, el ayuntamiento de AmasaVillabona recibirá una aportación “extra“ de 145.240 €. Esta transferencia económica se realizará en enero del próximo año y quedará incorporada al Remanente General de Tesorería del ayuntamiento.


AMASA

Amasako pilotalekuko obrak 2019ko urtarrilean hasiko dira Aurreko legealdietan aurre egin beharreko erreforma bat da, baina, aurten burutuko da, kargua Udaleko Diruzaintza Orokorraren soberakinaren fondoari eginez 243.565,24 €ko (BEZa barne) aurrekontuarekin, birmoldaketa proiektuak teilatuaren erreformari, denborarekin alboko hormetan agertzen joan diren arrailak deuseztatu eta konpontzeari, hustubideen kanalizazioaren hobekuntzari, larrialdietako irteeraren erreformari eta mugimendu murriztuko pertsonentzako eta desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonentzako irisgarria izango den komuna duen aldagela berritzeari helduko dio. Obrak lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Las obras para remodelar el frontón de Amasa comenzarán en enero de 2019 Con un presupuesto de 243.465,24 € (IVA incluido), el proyecto de remodelación abordará la reforma y renovación de varias zonas del edificio. Se ha proyectado la realización de un baño para personas con movilidad reducida y pensado también para su uso por personas con discapacidad física o intelectual.

LANDALAB proiektua urriaren 25ean aurkeztu zen

Amasako adineko pertsonen gizarte beharren inguruan jarraitu beharreko dinamikak zehaztu ditu lan sakon honek:

El 3 de diciembre se presentó el proyecto LANDALAB

Ikerketa, interes sozialeko “Agintzari” kooperatibak burutu du. Proiektuak 3 helburu ditu: Adineko baserritarren bizitza kalitateari eustea, arreta goiztiar egokia eskainiz, egon daitezkeen arrisku egoerak definitu eta bizilagunak, formakuntza egoki baten ondoren, arreta horren inguruko erantzunkidetasuna izan dezaten ahalduntzea, eta gizarte zerbitzuen eta landa eremuko bizilagunen lotura egonkorra sortzea.

Busca un triple objetivo: mantener la calidad de vida de nuestros mayores baserritarras, definir las posibles situaciones de riesgo en que se encuentran ofreciendo una adecuada atención temprana, empoderando a los vecinos para que, debidamente formados, se corresponsabilicen en esta atención y, por último, construir un puente estable entre los servicios sociales y los vecinos del mundo rural.

Amasamendiko bideen asfaltazioa OSATUZ Herrigintza planeko bigarren faseari dagokio

Udalak, etengabeko hobekuntza eta eremu publikoen berrikuntza konpromisoarekin jarraitzen du Egoera txarrean zeuden eta premiazko konponketa behar zuten Amasako herri bideak berregokitu dira. Zehaztuz, Arriaga baserriko bidearen hainbat zati, Sandra baserriko hainbat sarbide eta Amasako (elizaren alboko) beste hainbat zati asfaltatu dira. MULARRI S.L. enpresa izan da lan hauek egiteko ardura izan duena 19.671,70 €ko zenbatekoarekin eta udaletxeak dagoeneko dagozkion tramite administratiboak martxan jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik diru-laguntza lortzeko.

El asfaltado de caminos de Amasamendi se recoge dentro de la 2ª fase del Programa OSATUZ Herrigintza Se han asfaltado diversas zonas del camino al caserío Arriaga, varios puntos de acceso al caserío Sandra y otras partes de la calzada de la plaza de Amasa (junto a la iglesia).

2018ko ı Abendua 5


HIRIGINTZA

Amasa-Villabonako Alkateak, Maite Izagirrek, Bide Azpiegiturako diputatua den Aintzane Oiarbiderekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraberrituko duen Legarretako zubia bisitatu eta proiektuaren xehetasunak eman zituen Obrak otsailean hastea aurreikusten da

Datorren urteko udaberrian Legarretako zubiaren konfigurazio berria errealitate modernoa izango da, kalitatezkoa. Zizurkil eta Anoeta herriekin baldintza hobeagoetan lotuko gaituena eta industria gunera iristea erraztuko gaituena. Markel Olano, Gipuzkoako Foru Diputatuari eginiko eskari zuzenaren emaitza Maite Izagirrek esan bezala, “Alkate kargua hartu eta gutxira, herri honetako herritarren ordezkari gisa zubi honetako bestaldean dagoen enpresa baten urteurreneko ekitaldian parte hartu nuen, eta Diputatu Nagusi eta alderdikide dudan Markel Olanori proposamen bat egin nion: Legarretako zubia birmoldatzearena hain zuzen.” Ildo honi jarraituz “ibilgailuen zirkulazioari eta oinezkoei arazo asko ekartzen dizkion eta oso narriatua dagoen zubi bat eraberritzeko beharraz hitz egin nion. Eta Foru Aldundia azpiegituraren titular izanik, laguntza eskatu nion arazo honi irtenbide bat emateko.” Obraren ezaugarriak Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen obrarekin, Villabonako zubiaren taularen alde bakoitzean Corten altzairuzko egitura

bana erantsiko zaio, gaur egungo 5,6 metrotako zabalera hori alde bakoitzean 80 zentimetro handituz eta 7,2 metroraino zabalduz. Hau horrela, ibilgailuentzat 3,5 metroko zabalerako galtzada lortuko da eta 2 metroko zabalerako eta baranda batez banatutako oinezkoentzako espaloia. Barandan bertan kokatuko da zubiaren iluminazioa eta Led motako argiak egongo dira zortzi puntutan. Lanak egiteko lau hilabeteko epea izango dute. Aurrekontua, berriz, 501.000 eurokoa da.

“La nueva configuración del Puente Legarreta será una realidad moderna y de calidad, que nos conecte en mejores condiciones con Zizurkil y Anoeta y que facilite el acceso a la zona industrial” Maite Izagirre, Alcaldesa de Amasa-Villabona Maite Izagirre y la diputada de Infraestructuras Viarias Aintzane Oiarbide, visitaron el puente que la Diputación Foral de Gipuzkoa reformará a partir de febrero. El plazo para la ejecución de los trabajos será de cuatro meses, y contará con un presupuesto de 501.000 euros.

Gizarte Zerbitzuetara bideratuko den Oriamendiko etxeko obrak hasi dira Pasa den irailaren 13an, Oriamendi auzoko 6. Komunitateko eskuin etxabean kokatutako pisuaren erreforma integralaren obrak lizitatu zituen udalak. Udaleko pisu bat da, teorikoki gizarte zerbitzuetara bideratua dagoena eta abandonu egoeran zegoena. Lizitazio prozeduraren hasierarekin, 55.891,17 €ko balioa duten erreforma integralaren obrak, gehi altzarien kostua, azaroan hasiko dira eta 3 hilabeteko epean amaituta egongo dira.

6

2018ko ı Abendua

Iniciadas las obras para la remodelación del piso de Oriamendi destinada a Servicios Sociales El pasado 13 de septiembre, el ayuntamiento aprobó la licitación de las obras de reforma integral del piso situado en el Barrio Oriamendi 6 bajo derecha. Se trata de un piso de propiedad municipal destinado, teóricamente, a servicios sociales y que se encontraba en situación de abandono. Con el inicio del procedimiento de licitación, las obras de reforma integral, cuyo presupuesto asciende a 55.891,17 €, más luego el coste del mobiliario, comenzarán el mes de noviembre y estarán finalizadas en un plazo de tres meses.


BERRIAK

Giza Eskubideen eta Elkarbizitzaren Alde Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariez osatuta dagoena) bat egin zuen Memoriaren Egunean Talde politiko guztien artean honako idatzia zabaldu zuten: “Memoria eta Bizikidetza batzordearen izenean, indarkeriaren biktima guztien duintasunarekiko konpromisoa azaldu nahi dugu eta biktima guztiek merezi duten egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aitortzen dugu. Era berean, inolako kausa politiko, Giza Eskubideen, pertsonen eta bizitzaren balioaren gainetik jarriko ez den etorkizun baketsu baten aldeko apustua egiten dugu. Bestetik, 2016tik hona Amasa-Villabonako Memoria eta Elkarbizitzaren esparruan egindako ibilbidearen eta lortutako akordioen berri emango da prentsaurrekoan: Alderdi guztiek aho batez erabaki dute Aranzadi Zientzi Elkarteari ikerketa zientifiko bat egiteko eskatzea. Ikerketa horren helburua azken hamarkada luzetan gure herrian bizi izan diren Giza Eskubideen urraketa guztiak biltzea izango da, bai AmasaVillabonako biztanleek pairatutakoak, baita Amasa-Villabonan bertan gertatu direnak ere. Garrantzitsua baita gure herrian gertatutako egia guztiak jasotzea eta giza eskubideen urraketa ezberdinak pairatu dituzten biktima guztiak aitortuak izatea. Gai honekin lotutako bi dokumental proiektatuko dira Gurea zinean: azaroaren 30an, Mujeres en construcción (Begoña Atin eta Maite Ibáñez) eta abenduaren 14ean, Glencree (Maite Ibáñez). Bi dokumentalak arratsaldeko 19:30etan Gurea Zinean emango dira eta amaitzean haien inguruko elkarrizketa sortzeko aukera izango da.

Por los Derechos Humanos y la Convivencia Con motivo del Día de la Memoria, que se celebró el 10 de noviembre, la Comisión de Memoria y Convivencia del Ayuntamiento de Amasa-Villabona, conformada por representantes de las tres formaciones políticas presentes en la corporación municipal (EAJ-PNV, EH Bildu y PSE-EE), trasladaron su compromiso con la dignidad de las víctimas de la violencia y el reconocimiento del derecho a la verdad, la justicia y la reparación de todas ellas.

Emakumearen eguna Amasa-Villabonan

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekimenak azaroaren 23 eta 28an burutuko ziren: Indarkeria sexistaren aukako matazak eta “CARTAS con REMITE de MUJER y SILENCIOS de HOMBRE”.

Día de la Mujer en Amasa-Villabona Los días 23 y 28 de noviembre se realizarán diversas actividades relacionadas con el Día Internacional de la Violencia contra las Mujeres: Madejas contra la violencia sexista y “CARTAS con REMITE de MUJER y SILENCIOS de HOMBRE”.

2018ko ı Abendua 7


Udalak 17 proposamen jaso ditu Errebote Plazako proiekturako Horietako batzuk proiektu finalean gehituko dira Errebote Plazako proiektuaren inguruan ekarpenak egiteko epea azaroaren 14an ireki zen Herritarren Partaidetza Batzordean hartutako erabakiaren arabera. Abenduaren 1a arte, ekarpenak@villabona. eus helbidean 17 proposamen jaso dira. Onartutako proiektuak Ekarpen hauek proiektua aberasten lagundu dute, eremu publiko singular honen erabilera guztiak erabat bermatuta geratzen direlarik. Hala ere, azken erabakia Hirigintzako hurrengo batzordean hartuko da. Jasotako eta onartutako ekarpenen artean, gabonetako barrakak plazan jarraitzen izatea, astearteko merkatua plazan mantentzea eta futbitoko marrak eta futbitoko porteriak mantentzea dira, besteak beste. Horrez gain, Udaletxe atzealdea margotzeari onarpena eman zaio (frontoia eta udaleko koloreak homogeneoak izanda) eta baita txakurren kakak jasotzeko poltsak hartzeko gune bat ipintzeari, lehendik ere badaude herrian, baina gehiago jartzea ez du baztertzen Udalak. Atzera botatakoak Inolako proposamenik egin ez dutenez gain, kanpoan geratuko dira seguruenik, proiektuarekin zerikusirik ez duten eskaera batzuk; horien artean, gabonetan plaza aparkaleku bezala erabiltzea proposatzen duena, edota auto elektrikoak kargatzeko instalazioa eskatzen duena, kasu honetan, Udalak lehena SACEMen jartzea aurreikusten du udal autoa kargatzeko eta aurrera begira, gasolindegi batean adibidez jartzea aztertuko da. Horrez gain, ez dira onartuko, ia segurtasun osoz, mural feminista “emakumeek nahi dutena idazteko eskubidea izatea” argudiatzen duena, petankan jolasteko zonaldearen eskaria (herrian inolako tradiziorik ez duena), edo eskubaloia eta saskibaloia jokatzeko marrak marraztearena (badago bat Arroan

El Ayuntamiento ha recibido 17 propuestas para el proyecto de la Errebote Plaza Del 14 de noviembre al 1 de diciembre ha estado abierto el plazo para realizar las aportaciones al proyecto de la Errebote Plaza según lo acordado en la mesa de participación ciudadana. Se prevé que algunas de las 17 propuestas recibidas en el correo ekarpenak@villabona.eus entren a formar parte del proyecto final.

8

2018ko ı Abendua

dagoeneko). Aztergai daudenak Proiektua idatzi dutenekin aztertuko diren gaien artean honakoak aurkitzen dira: harri-horma ez botatzea edo botatzea, liburutegi ondoko pilotaleku txikia txukundu eta estaltzea, errebotea ikusteko gradak ipintzea edo ez ipintzea, Udaletxeko arkupeetan eta plazako horma batean testuinguru historikoa azaltzea, Udaletxe atzeko fatxada argiztatzea, plazako ornamentazioa hobetzea, berdeguneak sortzea, bizikletak uzteko lekua jartzea, umeentzako parke bat ipintzea, edo herriko artisten artean mural apaingarri bat marraztea.

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

Amavi 36  

New
Advertisement