Page 1

2011ko Apirilaren 12an Pagoetako Parke Naturalera joan ginen Amassorrain ikastolako 5. mailakoak. Mapa hau guk egindako ibilaldiarena da eta segidan azalduko dizuegu egin genuena. Espero dugu kronika zuen gustukoa izatea eta ibilaldiarekin disfrutatzea. Ikastolatik abiatu eta autobusean sartu gara. Aiara iritsi garenean Asier monitorearekin topatu gara, parkeko goarda den Joxek ekarri du Lanroverrean. Asierrrek oso ondo ezagutzen du Pagoeta, berak gidatuko gaitu parke naturalaren zehar. Asierrek taldetan banatu gaitu. Ondoren mendira abiatu gara. Mendi bidean lanbro asko ikusi dugu, erreka txiki-txikiak, eta arroka handi eta irristatsuak. Asierrek geldialdi

bakoitzean

domin

batzuk

ematen

dizkigu

egindako galderei zuzen erantzuteagatik. Zubian

gelditu

Asierrek segidan

gara

esanda, eskatu

ingurura

digu

begiratzeko

eta galdetu digu ea zein zuhaitz mota diren eta Jonek esan du: -Baso mistoa!! Baso mistoa da! Eta Asierrek esan dio: -Hori da, hori da!! Baso mistoa da!!!


Aldapan goran joan gara eta geroz eta pikoago jarri da eta gu oso nekaturik sentitu gara eta azkenean hamaiketakoa jatera gelditu gara. Talaia batean hamaiketakoa jan dugu eta jendeak,

jogurt

poteak,

albal

papera

eta

horietakoak lurrera bota eta bertan utziak zituen. Orduan, Asier gure gidariak gauza batzuk azaltzen hasi zaizkigu: Jogurt poteak 8 urte iraun dezakeela desegin gabe, etabar kontatu digu. Han ondoan eskailera batzuk daude, baina beste aldapa batetik jeitsi gara eta bertan ariketa batzuk egin ditugu. 3 talde osatu ditugu: landare-jaleak, haragi-jaleak eta deskonposatuak. Ondoren, gorantz segitu dugu eta han �pago-motz� batzuk ikusi ditugu; oso zaharrak dira. Egurrezko zubi zahar baten gainetik pasa gara eta egurraren azala oso erraz hausten da. Gero eskailera pila ikusi ditugu eta Asierrek zenbatzeko esan digu. Batzuek 140 eskailera maila direla esaten dute eta besteek beste kopuru bat. Batzuk ibilaldi osoan batera goaz eta gero beste batzuekin elkartu gara. Azkenean Sagastizabal baserria ikusi dugu eta denok korrika hasi gara ea nor iristen den lehena. Azkena muki berdea! Sagaztizabal

baserrian

sartzeko

hiruzpalau

eskailera maila daude eta erdikoan bertan olagarro baten besoaren fosila aurkitu dugu, ikus dezakezuenez oso bitxia da.

Sagastizabalera iritsi gara. Bustita gaude eta bero eta goxo aurkitu dugu barrua. Joxek goizean goiz egurra bota omen dio kalefazioari, eskerrak! Bertan eman diguten fitxa bete dugu.


Gero

fitxa

zuzendu

dugu

eta

ondoren

motxilen gelara joan eta janaria hartu dugu. Bazkaldu eta gero burruka librea egin dugu. Arratsaldeko saioan, Sagastizabal baserriaren bigarren pisura igo gara eta bertan elika kateak landu ditugu. Baita gauza asko egin ere: zapaburuak ikusi, hezurdurak, janari bolak‌

Geroxeago Sagastizabaletik atera gara eta bidean

ur-mahel

txiki

bat

ikusi

dugu

zapaburuz betea, eta badaude arrabio batzuk ere. Denak harrapatzen saiatu gara‌ Baina ez dugu ezer harrapatu. Badaude beste animali batzuk baina ez ditugu ezagutzen. Putzuari begira egon ondoren bideari segitu diogu.

Denon argazkia atera dugu ibiladia bukatzerakoan Asierrekin eta Izaskun irakaslearekin ere. Pagoeta bistan dela gure atzean, udaberriko kolore-tonu berde guztiez betea. Azkenik autobusera iritsi gara. Asierri eskerrak eman dizkiogu hain ondo aritzeagatik gurekin. Kantari egin dugu bueltako bidea. Ikastolara iritsi gara azkenean!! Denok neka-neka eginda gaude.

PAGOETARA IRTEERA  

Pagoeta Parke Naturalera udaberrian egindako irteeraren kronika da honakoa. Egun pasa interesgarria eta ederra egin genuen bertan.