Issuu on Google+

Kaixo!!! 2010eko irailaren 24ean, Donostiako belodromoan izan ginen Nanny McPhee filma ikusten. Beste ikastoletako ikasle asko joan ziren filma ikustera.

Iritsi ginenean mikrofonoz Amassorrain ikastola esan zuten eta gu guztiok builaka eta jertseak zerurantz botatzen hasi ginen. Bazen giro! Gero, bi aurkezleek ikastola guztietako izenak esan zituzten. Hura zorabioa!

Nanny McPheek 5 ikasgai izan zituen filmean zehar guri aurkezteko: Ez borrokatu, partekatu, elkarri lagundu, adoretsua izaten ikasi, eta, maitatzen ikasi. Bestalde, Nanny McPheeren dominak honako hauek dira: kemena, ondarea, irrika, irudimena, fede ekintza. Gauzak oso ondo egiten dituelako ditu hainbeste domin.

Nanny MacPheek mundu osoan dauden ume bihurri guztiei laguntzen die zintzoak izaten. Pelikula oso polita izan zen eta asko dibertitu ginen denok.

Julen Manterola eta Aitor Manso


Kaixo! Segidan, Zientziaren Kutxa espaziora azaroaren 25ean egin genuen ibilaldia aurkeztuko dizuegu, eta bertan ikasitako gauza batzuk ere. Nahi genuke kronika hau zuen gustukoa izatea eta irakurtzean gustora sentitzea!!

Eskaileretan gora ta behera ari gara zein bide aukeratu Culinaire Centerreko lanak direla-eta. Ikusten duzuen bezala zintzo-zintzo ari gara irakasleen aholkuak jarraitzen. “Argazki bat!: Klik!!�.

Azkenean iritsi gara eta segituan joan gara denok ur jolasetan ibiltzera. Bi hosto jarri eta ea zein iristen zen lehenago helmugara, jolasten ari gara.

Hementxe ari zaigu Nerea eguzkiaren funtzioa erakusten. Gu oso adi gaude beari entzuten eta apunteak hartzen‌ ea zenbat gauza dakizkigun!!


Segidan, planetarioan sartu, eta lurra ikusten ari gara satelitearen bidez. Oso polita eta mareatzeko modukoa da Unibertsoa.

Udazkeneko konstelazioak erakusten ari zaizkigu Nerea. Adibidez: Ursa Major, Ursa Minor, Geminis, etab. Oso liluragarria gertatzen ari zaigu, hainbeste konstelazio ikustea.

Planetarioa atzean utzita denbora libre pixkat izan dugu hamaiketakoa jan eta gero. Gauza interesgarri asko ikusi eta esperimentatu ditugu, gehienak elektrizitateari buruzkoak.

Azkeneko despedida egin diogu Einsteini agur esanez! Denok triste geuden baina agoantatu egin behar genuen, alai joango gara ikastolara, espero baino beranduago!

Zubi baten gainean gaude pentsatuz: -Eroriko al gara? Baina tira, eskerrak ondo atera zitzaigula dena eta pozik joan garela bueltan ikastolara!!

Zuri単e Urdangarin eta Olena Irizar


Orain 5. mailako ikasleak Tolosara egun pasan egin genuen Titirijai irteera aurkeztuko dizuegu. Titirijai du izena Tolosako Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiak. Espero dugu kronika hau zuen gustukoa izatea, eta baliagarria.

Ikastolatik atera eta Tolosara iritsi gara. Irrikitan gaude txontxongiloak ezagutzeko eta ikusteko!! Erakusketa ikusteko gure txanda itxoin behar dugu, beranduago ikusi behar dugu, a ze pena! Bitartean, Aranburu jauregiko atzeko harri zaharretan ibili gara. Azkenik, sarrerako atea ireki eta sartu gara.

Japoniako txontxongiloak ikustera etorri gara erakusketara. Bi eratako txontxongiloak ikusi ditugu. ZAHARRAK: Politak eta orijinalak dira. Baina... zailak mugitzeko.

BERRIAK: Ez daude gaizki, barregarriak dira... baina, batzuk bereziki itsusiak.


Erakusketa ikusi ondoren antzerkia ikustera joan gara, eta aktore argentinar batekin hitz egin dugu. Antzezlanak Pinotxo zuen izena. Ikusgarria da antzerkia eta denak erne-erne gaude. Azkeneko momentuan Xepeto (azento argentinarrez irakurri) aktorearekin izan gara eta asko eskertu diogu eskeini diguten antzezlana.

Ondoren, bazkaltzera joan gara eta argazkian ikus dezakezue non: Beotibar pilotalekuan. Berogailua piztuta zegoen. Eskerrak!! Uzturre mendiko tontorra elurtuta zegoen eta herrian hotz baitzegoen.

Gero, antzerki italiar bat ikustera joan gara.

Oso ondo pasa dugu Tolosako Titirijai Jaialdian egunean zehar. Kronika hau zuen gustukoa izatea espero dugu. Eta zuen iritzia idatziko bazenute, gu oso pozik jarriko gara. Be単at Prada eta Jon Castander


Guk azalduko dizuegu bide hezkuntzako Angel monitorea etorri zenean hiru egunetan egin genuena. Kronika hau egiteko arrazoia da: ikasitakoa gero gogoratu ahal izatea. Angel udaltzaina, bide hezkuntzako monitorea da, oinezkoei bizikletan doazenak zergatik molestatzen dieten azaltzen ari zaigu, zein arrisku dauden eta nondik norako ikastaroa etorri den guri ematera.

Argazki honetan taldeka jarri gara lan bat egiteko eta lan horretan paper batzuekin ari gara, argazkiak eta hitzak lotzen. Ezkerreko argazkian Olena, Be単at, Peru, Ander eta Larra taldean ari dira lana egiten. Eskubiko argazkian Elene, Oier, Amaia, I単igo eta Asier taldean ari dira lana egiten. Ezkerreko honetan Zuri単e, Julen, Maddi, Eneko eta Irati taldean ari dira lana egiten. Honakoan Unai, Jon, Josu, Aner eta Aitor taldean dira lana egiten.


Ezkerreko argazkian, oinezkoen eta txirrindularien kexak itsasten ari gara arbelean. Arbelean oinezkoen eta txirrindularien kexak ikus daitezke. Hortxe, barraskiloaren jolasean ari dira bizikletan, azkena iristen denak irabazten du. Hemen, ondoko argazkian, kartel bat dago, nahiz eta ez ikusi, eta hau jartzen du: Utzi tximuak bakean. Argazkian ikusten den bezala tximu asko azaltzen dira patiora atera nahian. Argazki honetan, bide hezkuntzako monitoreak emandako paper batean azaldutako hitzen antonimoak idazten ari gara. Oso kontzentratuta gaude lan hau ondo ateratzea nahi dugulako. Beti bezala. Angelek galdera bat egin du eta eskua altxa dugu erantzuteko. Argazki honetan kontrol moduko bat egiten ari gara eta oso kontzentratuta gaude. Hemen kontrol moduko hori errepasatzen eta bukatzen ari gara. Peru Basurto eta Elene Barea


Kaixo! Kronika honetan Santo Tomas eguneko ekintzak aurkeztuko dizkizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Santo Tomas abenduaren 21ean ospatzen da eta guk ere ikastolan jai hau ospatzen dugu. Santo Tomas egunean txistorra jaten dugu eta urtero bezala ederra egoten da. Ogi horrek itxura oso ona dauka eta gainean dituen letrekin gehiago. Jon Castanderren aitak egindakoa da legami naturalez. Hemengo produktuak denak naturalak dira baserrietatik ekarritakoak.

Hor dago gure Perutxo irribarrez bere gauzak ikusten. Pozik dagoela dirudi Santo Tomas eguna dela eta. Oso dotore ikusten dugu Olentzeroz jantzita mahai baten ondoan fruta askorekin eta erlezaintzako tresnekin.

Ondoko argazkian denok Iosuren untxiak ikusten ari gara. Lau untxi ekarri zituen bere amonaren baserritik, untxi ama handia eta grisa zen eta hiru untxi kumeak marroiak ziren. Gure ustez horko untxiak txorizo pusketa bat hartzeko gogoz dabiltza.

Aitor Manso eta Julen Manterola


KRONIKAK