Page 1

amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Ameztoyren Zeruko Argiako azalak, Sarrionandiaren ikuspegitik

2

Herriko elkarteek haien historiaz eta jardunataz hitz egiten dute

urria | octubre 2012

4

03

Udala herriko basoen ustiapen eredua aldatzeko bidean da

8


amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

VICENTE AMEZTOY

sikara eta pinturara. Bizenterenak ez ziren azalak ere oroitzen ditut, Errealitate gupidagabeak pintatutakoak, Amparoren biluztasun ubelduarena esate baterako. Ikurriña debekaturik zegoen, artean, hargatik ziren hainbeste erabiltzen kolore berde, gorria eta zuria disimuluan bezala. Buzo urdinarekin sartzen ziren langileak fabrikara oraindik, XIX. mendean bezala. Eta mundu guztiak nahi zuen zerbait egin Lemoizko zentral nuklearraren aurka, listua bota behintzat. Gazte gehienak, gero sekula atera ezin izateko moduan hanka sartzeko prest geunden, edozertan, maiteminean, politikan edo beste edozein adikziotan. Edozer gauza zen anti-erlijiosoa, anti-kapitalista, anti-patriotikoa, eta iraultzailea. Interesgarriak ziren gauza gehienak arriskutsuak ziren, zeren Guardia Zibilaren kuartelean amai zitezkeen. Eta horrela, aste bete pasatu eta denboraren laburpen lez heltzen zen Bixenteren azala. Asterik aste, ustekabekoa, harrigarria, ederra izaten zen Bixenteren portada. Eszena lasaiak, lasaitasun horretan zerbait gertatzear zegoelako airearekin. Esplikazio errazetatik, museoetatik bezala, zeharo apartatzen ziren koadroak. Ikonografia susmagarria, errealitatearekiko mesfidantza eragiten zuelako. Behin, pertsonalki ezagutu nuen, aldizkariaren gordeleku kaputxinoan. Ez zen handinahia. Apala, berba egin baino gehiago entzuten zuen. Bai pinturan eta bai bestetan ere bila ari zela ikusten zen. Umorea ere bazuen, umiltasunez egiten zuen barre, lehenengo bere buruaz egin behar balu bezala aske eta adiskidetasunez egiteko. Harekin egon eta, umiltasun harekin, inpresioa ematen zuen halako koadro haietako batetik irtendakoa pertsonaia zela. Figura bat, lekuz kanpo, askatasunaren bila, izateko derrigorren kontra, izateko aukeren bila.

Sarrionandiak Villabonarako espreski idatzitako testua, Ameztoyk Zeruko Argiarako egindako azalen inguruan

Bixente Ameztoyren azalak Joseba Sarrionandia

Lagun bat liburu-joslea zuela esan zidan behin aitak, ea etxean barreiaturik zebiltzan Argiak josi eta azaleztatzeko emango zizkion. 18 edo 19 urte izango nituen eta artikuluak idazten nituen lantzean behin Zeruko Argian. Argia lurrekoa zen jadanik, Zeruko hura izenburuan eta Mikel Atxagaren prologoa babesgarriak ziren arren. Gordelekua

ere kaputxinoena zen: Elixabete, Pilar eta Lurdesen bulegora inguratzen ginen noizean behin euskal herrietako punta guztietatik Joxemari , Ermiñe, Mikel, Felix, Txema, Koldo, Balere eta beste asko.

ertzean. Ematen zuen kostaldeko bidetik autoan joan eta ostadarrari begira geratzen diren horietakoa zela, ostadarra alboan edo atzean agerturik ere autoa martxan begira geratzen direnetakoa.

Bixentek Argiarako portadak egiten zituen. Portadak gustatzen zitzaizkidan. Irudi enkantatuak ziren, xamurrak, umorezkoak. Koadro bakoitzak bazuen zerbait ustekabekoa. Susmatzen zen pintura bakoitzeko naturaltasuna eta aldi berean, lan lasai eta zaindua. Hitzik gabe, imajina poetiko ikusgarria izaten zen koadrokoa, non atseginaren zentzua errealitatearen zentzuaren gainean lebitatzen ikusten baitzen.

Ez dut data zehatzik gogoan eta, gainera, data zehatzekin markatzeko modukoa den ere ez dakit, apur bat itxuragabekoa ere bazelako denbora hura. 1975-80 aldia zaila izan zen jendearentzat eta paisaiarentzat ere. Takateko asko ematen zizkiguten orduan. Bazirudien dena ari zela laster aldatzen eta bazirudien gau harrizko luzea astiro eta gutxi argituko zela. Egunak luzeak zirela ematen zuen eta aldrebesak, eta gauak are arraroagoak. Dena harea ari zela egiten, Bernardok idatzi zuen bezala, Etiopian. Ziurtasun gutxi eta ilusio asko, eta ziurtasun gutxi.

Magritte Donostian, eta Billabonan. Paisaian eta jendearen artean. Ikusten zen Bixente hiriko kaleetatik ibiltzen zela gau zatiak biltzen. Baserrien arteko bideetatik egurasten zela, tresna desagertuak biltzen zituela soro eta troken

Barrikadak ere izaten ziren kaleetan trabes. Politika nahinora heltzen zen, literaturara, mu-

Aitak, lagun liburu-joslea zuela eta, etxean barreiaturik zebiltzan Argiak josiko zituela esan zidan, nire artikuluak gordetzeko. Nire artikuluak ez zitzaizkidan ardura, baina baietz esan nion, Argia haietan sasoiaren azalpen moduko zerbait egon zitekeela pentsatuz. Egun batzuetan heldu ziren aldizkariak bi edo hiru liburu jositan. Baina Argien azalak falta ziren. Jostunak, kolorez eta paper distiraz azalak desberdinak irudituko zitzaizkion, eta zuri beltzeko orriak baizik ez zituen josi. Gogoratzen dut aita, nire protesta aguantatzen, koloretako azalak non zeuden, azalak ezinbestekoak zirela, portadak zirela inportanteena, liburu-joste tailerrean edo zabortegiren batean galduko zirenak. Aita lagunaren etxera joan zen biharamunean eta pozik ekarri zituen azal guztiak solte eskuan, Inportantea zen azal haiek errekuperatzea. Zeren portadetako une soseguan denbora –denbora pasatua, denbora presentea eta denbora futurua—laburbiltzen zen, esandakoarekin eta isildutakorekin, gertatutakoarekin eta gertatu ez zenarekin. Eta hara hemen berriro portadak, denbora zeharkatuz heldu direla, zabal daitezkeen ateak balira bezala. Imajina poetiko ikusgarriak, irudi bihurturiko benetakoa gauzak eta egiazko bilakatzeko gogoarekin dirauten fantasiak. Liburua ondo josita, jostunak testuak ahaztu dituela oraingoan, ea ikusten eta sentitzen den denbora –orainaren iragana, iraganaren oraina eta iraganaren etorkizuna– Bixenteren azaletan.

( amavi )

3

Gobernu Batzordetik

( agurra )

Mikel Uzkudun

Galder Azkue Amasa-Villabonako Alkatea

Urko Arin

Nora Urbizu

Jose Luis Irazusta

...

Rosa Arregi

Laura Santos

Nagore Etxeberria

Udalak herritarren galderak erantzun ditu Amasa-Villabonako Udaleko Gobernu Batzordeak parte-hartzea eta gertutasuna sustatzeko e-posta helbide bat jarri zuen martxan orain dela zenbait hilabete. Denbora horretan hainbat galdera eta zalantza jaso ditugu. Agur honetan horietako zenbait aipatu nahi ditugu, herritarrei interesgarri izango zaizkizuelakoan. Berretsi nahi dugu lerro hauen bitartez, Udalaren ateak zabalik daudela zuek, herritarrok, hartzeko. Gobernu Irekia da gure xedea eta erronka. Horren harira, laster izango dugu martxan Udaleko Webgune berria. Ordura arte, jakizue ondorengo posta elektronikoa zuen zerbitzura aurkitzen dela: komunikazioa@villabona.net

lur azpiko garajeak kontutan izanda, ez zeukaten egunerokoan aparteko arazorik autoa uzteko (Txermingo aparkalekuan leku asko gelditzen baitzen soberan). Aldiz, eta ikusirik herriko merkataritza eskaintza herrigunean pilatzen dela, nabarmena zen merkataritza zerbitzuak erabiltzen zituzten herritarrek autoa aparkatzeko zituzten arazoak. Hau da, gune urdina zabaltzea erabaki da merkataritza orduetan, herrigunean aparkatzea errazagoa izan dadin eta honek merkataritzarako onurak ekar ditzan. Jakinda, gune honetako bizilagunek, aparkalekua bermatua dutela arestian aipatutako arrazoiengatik.

Noiz hasiko da Amasa-Villabona atez-ateko bilketarekin? Atez ateko bilketaren inguruan hainbat mezu jaso ditugu, sistema horren inplantazioa noiz emango den galdezka. Ondo bidean, atez atekoa 2013. urteko udaberrian martxan jarriko da.

Gabonetan haur parkea egingo al da? Joan den irailaren 17an egin genuen bilera Oria merkatarien elkarteak eta Amasa-Villabonako Udalak. Herritarrei helarazi nahi diegu beraien prestutasuna azaldu zutela aurten ere Gabonetako parkearen aldeko apustua egiteko. Gabonetako oporraldian egingo da, herritarrak Amasa Villabonan gelditzea helburua izaki.

Zergatik margotu dira urdinez “akordeoi etxe” inguruak? 2012.urte hasieran, Udal gobernuak, Amasa Villabonako aparkalekuen inguruko txosten bat egiteko eskatu zion Udaltzaingo Zerbitzuari. Txosten horren arabera, Eliza eta Donostialdeako herri sarreraren artean bizi ziren bizilagunek, Txermingo aparkalekua eta

Bidali galderak, kezkak, zalantzak, iradokizunak, e.a. komunikazioa@villabona.net helbidera!

2012ko urria

2

2012ko urria

/ ///

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Herrigintza ez delako utopia... GASTRONOMIA

“Zer den niretzat Irrintzi Elkartea? Ba nire bigarren etxea. Zenbait urte daramatzat hemen, eta niretzat ez dago hau bezalako topagunerik. Emaztearekin eta seme-alabekin etorri izan naiz beti… herritarrekin eta beste familiekin elkartzeko leku aproposa da”.

Aitor Atxaga

Irrintzi Elkartearen Lehendakaria

AREKIDETASUNA

P

“Hiruhileko honetarako aretoko dantzak, jokuen bidez emozioak adierazteko ikastaroak, edota GurutzePuntuaren Kluba antolatu ditugu, besteak beste. Asteartero elkartzen gara arratsaldeko 17:30ean udaletxeko Balio Anitzeko gelan. Ekarpenak edota ideiak dituen edonor etor daiteke gurera, baita beharren bat duen edozein ere. Gurekin harremanetan jartzeko e-posta bat daukagu: hutsunea@hotmail.com.”

Maxux Álvarez

Hutsunea Betez-eko lehendakaria

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

HERRIKO ELKARTEAK

01

02 03 04 05

...

Amasa-Villabonako elkarteak

gertutik

Irrintzi Elkartea

Irrintzi Elkartea da Garagardo Azokaren arrakastaren erruduna, haren sortzailea. Ez dira hitz hutsak, azken edizioan jasotako zifrek arrakasta hori berresten baitute: 30 litroko 200 barrika eta 2.500 txerri-ukondo saldu ziren. Egunero 1.200 pertsona inguru gerturatu ziren Amasa-Villabonara azokaz gozatzera, eta antolaketa lanetan 100 norbanakok jardun zuten. “Arrakastaren giltza jendearen jarreran dago”, dio Aitor Atxagak, Irrintzi Elkarteko Lehendakariak. “Herria ongi kokatua dago estrategikoki, Aiztondo bailarako sarreran dago eta inguruko herriko bizilagunak urtero gerturatzen dira garagardo azokara”, aipatzen du. Gauzak ongi egiten diren seinale izango da: “Beno, saiatzen gara. Antolaketak lan handia du berekin. Muntaiarekin Santio Jaiak baino bi aste lehenago hasten gara. Irrintziko zuzendaritzaz gain, sei pertsona ditugu espresuki Garagardo Azokan esku bat botatzen. Eta bolondresak ere baditugu”. Atxagaren aburuz, gazteen inplikazioa beharrezkoa da Azokaren etorkizunari begira: “Gazteentzat primerako topagunea da garagardo azoka, baina urtetik urtera bolondres gehiago behar ditugu, gazteak tartean. Deia luzatzen diet datozen edizioetarako”. 1981etik, txirrindularitza babestuz 1981 urtean sortu zen Irrintzi Taldea, Santiago bezperan. “Txirrindularitza bultzatzearren” eta “elkartzeko txoko bat” izateko jaio zen. “Kirol hori bultzatzeko lan handia egin du elkarteak. Gurean izan dira, esaterako, Abraham Olano eta beste zenbait lasterkari ospetsu”, dio Atxagak. Orain dela lau urte txirrindularitza eskola desagertu zen, baina “beti jarraituko du Irrintzik txirrindularitza sustatzen”. Elkarteak guztira 115 bazkide ditu, eta kopurua igotzen doa urtetik urtera: “Elkarteen kultura oso errotua dago gure herrian eta antolatzen ditugun ekimen guztiek erantzun bikaina jasotzen dute”. Datorren hitzordua hil honen hirugarren astean izango dute: Babarrun jana Garagardo Azokaren XVI. Edizioan esku bat bota zuten bolondres guztientzat.

Hutsunea Betez

Existen infinidad de libros de autoayuda para mujeres que arrastran una pesada mochila, llena de miedos e inseguridades. Pero unas páginas rellenas de tinta y teorías obvias no son suficientes. Así lo entienden las integrantes de la asociación Hutsunea Betez. “Nacimos hace cinco años. Todo surgió a raíz de un curso de autoayuda. Cuando finalizó, se crearon unos vínculos muy fuertes entre las asistentes al curso. Aprendimos muchas cosas, y creíamos que podíamos ir más allá, profundizar más en esos temas para ayudar a mujeres que se encontrasen en situaciones similares. Entonces nos aconsejaron desde el Consistorio crear un asociación. Ahí empezó nuestra andadura”, relata Maxux Álvarez, presidenta de Hutsunea Betez. La asociación es un punto de encuentro para mujeres que, por un motivo u otro, “no se atreven a expresar sus sentimientos”. Hutsunea Betez trabaja a destajo para organizar cursos y charlas sobre inteligencia emocional, sexualidad, risoterapia, biodanza, teatro… y un largo etcétera. Álvarez confiesa que han sido “años duros” para Hutsunea Betez, porque es “primordial” que todas las que conforman la asociación se “involucren de igual manera”. “No es nada fácil traer a expertos en distintas materias sin tener apenas recursos. Yo soy la presidenta, sí, pero también necesito que todos los miembros del grupo aporten y hagan más por la asociación”.

Sarri esan ohi da herrigintza zerbait abstraktua dela. Kontrakoa erakusten dute, alabaina, Amasa-Villabonan herrigintza hori errotzearren lan egiten duten elkarteek. AMAVI aldizkariaren lehenengo alean lau talde eman ziren ezagutzera. Orain, beste hainbestek beren historia, bitxikeriak eta egun esku artean dutena partekatu nahi dute amasa-villabonatar guztiekin. Herrigintza Amasa-Villabonan, ez delako utopia.

KIROLA

URRIAK 21, igandea: Barrio-BATXIKABO (1201), LOS CASTROS (1049), Araba. 28, Igandea: Donostia –ULIA–Pasaia. AZAROAK 11, Igandea: 5. Argazki Rallya 19tik 25era: 29.Mendi Astea. ABENDUAK 16, Igandea: Irurtzun – Goldaratz- TRINIDAD (1094) – Irurtzun (Nafarroa)

Egoitz Bengoetxea

Aizkardi Mendizale Elkarteko Lehendakaria “Sekulako giroa sortzen da antolatzen dugun irteera bakoitzean. Elkartean gazteak eta 60tik gorako federatuak ditugu. Ederra da azken hauen istorioak entzutea, asko ikasten dugu beraiengandik. Haiei esker Aizkardik bizirik darrai, bizi guztia eman dute elkartean eta guk, gazteok, lanean jarraituko dugu datozen belaunaldiek euren mendizaletasuna Aizkardin errotu dezaten”.

ARTEA

( amavi )

5

Aizkardi Mendizale Elkartea

Gaur egun 200 federatu baino gehiago ditu Aizkardi Mendizale Elkarteak; herrian mendizaletasuna pil-pilean dago, beraz. Hala baieztatzen du Egoitz Bengoetxeak, elkartearen lehendakariak. 28 urteko villabonatar gazte horrek Amasa-Villabonan mendi kultura “betidanik” egon dela dio. “Afizio handia dago, beste lekuetako mendizaleen artean villabonatarren zaletasuna aski ezaguna da. Dena den, gure xedea jende gehiago erakartzea da. Ostegunero egiten dugu elkartean bilera, arratsaldeko 20:00etatik 22:00ak arte. Astebururako planak zehazten ditugu, baita esperientziak partekatu ere… finean mendizaleonzat topagune bihurtu da osteguneroko bilera. Ateak edonorentzat ditugu zabalik”. Ekintza asko antolatzen ditu Aizkardik urtean zehar. Aipagarria da, esaterako, umeei zuzendutako Ttonttorrez ttonttor ekimena: “Egutegi bat lantzen dugu gaztetxoentzat, eta ibilaldiak egiten ditugu haurrekin eta haien gurasoekin. Zenbait txangotan, 20 bat ume izaten ditugu, guztira 40 pertsona gurasoak kontutan hartuta. Koordinazioa eta motrizitatea asko hobetzen dituzte umeek; gainera gurasoek eskertzen dute haurrentzat halako gauzak egitea, beste haurrekin mendian ibiltzen ikusita, lasaitu ederra hartzen baitute! Giro ezin hobea sortzen da iganderoko txangoetan”. Mendi Astea, la Marcha de Aizkardi y un sinfín de actividades No resulta fácil confeccionar un calendario lleno de iniciativas con escasos recursos. Pero Aizkardi, lo consigue. La filosofía de esta asociación nos da la respuesta: “¿Pagar para ir al monte?” No, porque les parece incoherente. “No podemos dar la espalda a nuestros principios. Por ejemplo, en la Mendi Astea, que se celebrará entre el 19 y el 25 de noviembre, se podrán ver en el cine Gurea proyecciones de gente que nos haya facilitado vídeos caseros, fotos, etc. de una excursión o de una expedición que hayan realizado, al tiempo que se ofrecerán diversas charlas. No queremos perder la esencia popular que caracteriza a Aizkardi”, reitera Egoitz Bengoetxea. Siguiendo con la Mendi Astea, los organizadores han ideado un programa que ofrecerá a sus participantes la oportunidad de “conocer txokos nuevos, por caminos alternativos, desconocidos, pero igual de bellos”. Otra cita ineludible y que año tras año consigue más adeptos entre los montañeros es la Marcha de Aizkardi. “Es un reto para nosotros seguir organizando esta marcha. El de 2012 fue la 44. edición. Esperamos llegar, al menos, a los 50”.

Harremanetarako www.aizkardi.com E-posta: aizkardi@aizkardi.com OHARRA:Abenduaren hasieran irekiko da federatzeko izen-emate epea. Informaizo gehiagorako bisita ezazu webgunea.

Sebe Iglesias Margolari afizionatua Artea maite du Sebek. Bere diziplina guztiak. Eta hori nabari zaio. Estetikoki indartsuak izateaz gain, praktikoak eta erabilgarriak dira bere lan asko. Horren erakusle, erakutsi dizkigun hainbat eta hainbat pieza. Izakera xumekoa, arteaz hitz egitean disdira berezia nabari zaio begietan. Pilotalekuko enkarguaz hitz egitean erakusten duen disdira berbera. Amasa-Villabonako Udalak pilotalekuan botarri bat margotzeko eskatu zion joan den uztailean

Iglesiasi. “Ilusioa egin zidan. Denboraz larri ibili nintzen arren, pintzelkada batzuk eman eta botarrea irudikatu nuen”, dio. Pintzelkada horiek, urrutira, botarri baten formak erakusten dituzte argitasun osoz. Sebe Iglesiasek, lan horri “azken ukitu” bat eman nahi diola azaldu du: “Villabonako Besamotza errebote jokalari mitikoaren irudia margotu nahiko nuke botarriaren gainean, azken finean errebotearen sinbolo da gure herrian ”.

2012ko urria

4

2012ko urria

/ ///

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Etxetik hasi behar dugu!

Hondakinik onena sortzen ez dena da. Hauen murrizketa ezinbestekoa da birziklapen jasangarri baterantz abiatzeko. Horregatik da garrantzitsua eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak, elementu kutsakor bihurtu ordez, baliabide bihurtzea. Errotik hasi behar da hondakinak murrizten, hau da, etxetik. Jarraian helburu hori lortzeko egunerokotasunean praktikan jarri daitezkeen zenbait aholku zerrendatzen dira.

¿Cómo puedo reducir desde mi casa? 1

Ez erosi hondakinik, erosi produktuak. No compres residuos, compra productos.

2

Eman beste erabilera bat. Gauza baterako balio duenak, beste baterako ere balio du. Dales otro destino, lo que vale para una cosa, vale también para otra.

3

4

Eskuz aldatu gauzak, zerbait behar ez duzunean, beste pertsona batek erabil ditzan. Pasa de las tuyas a otras manos; cuando tú no necesites algo, que otra persona utilice tus cosas usadas. Hezi itzazu beraien gauzak gehiago iraun diezaieten. Edúcales para que sus cosas duren más tiempo.

5

Zaborrontzira bota aurretik, saiatu gauzak konpontzen. Intenta reparar las cosas antes de echarlas a la basura.

6

Lorategia edo baratza baduzu, konposta lor dezakezu materia organikoaren deskonposaketa naturalaren bitartez. Si tienes jardín o huerta, podrás obtener compost de la descomposición natural de la materia orgánica.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

INGURUMENA

( amavi )

7

Etxean konpostatzeko gida

Hasi zu ere!

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egitea, lorategian. Horrela, elikadura-hondar guztiak birzikla daitezke, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria lortzen da, landare osasuntsuagoak izanez. Etxeko konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da.

) Urtaroaren arabera, hiru eta sei hilabete bitarte behar dira hondakin organikoak ongarri bihurtzeko. )

) Konpost ona egiteko

sekretu bakarra dago: materia lehorra eta hezea ondo nahastu behar dira. )

) Konposta eginez,

sukaldean sortzen diren janari-hondar guztiak birziklatzen dira. )

Eneko Maioz

Tolosaldeko Mankomunitateko arduraduna

¿Cuáles son las reglas básicas del compostaje doméstico? 1.- Colocar el compostador directamente en la tierra. Los jugos que se derivan de la descomposición de la materia orgánica se drenan y son aprovechados por la vegetación de los alrededores, las lombrices y demás insectos. Nunca se debe instalar el compostador sobre pavimento o enladrillado. 2.- Mezclar volúmenes iguales de materia húmeda y seca. Los restos de cocina, la hierba fresca y las partes tiernas de las plantas son materia húmeda y muy rica en nitrógeno. Las hoja, la hierba seca, los de poda, la paja, las virutas y el serrín son la parte seca, con un alto contenido en carbono. 3.- Remover la pila. Al remover sólo hay que hacerlo en la capa superior. Se airea y se evita que las capas de restos orgánicos se compacten. No hay que remover toda la pila. 4.- Controlar la humedad. Hay que vigilar que la pila no se seque. Si el compostador está instalado a la sombra no se deberá regar casi nunca. Si está al sol, habrá que regarlo una o dos veces en julio y agosto. Se riega con difusor para asegurarse de que el agua queda bien distribuida.

“Mankomunitateak urtebeteko plangintza oso bat jarri du martxan konpostajearen inguruan eskualde osoan. Helburua, zabor gutxiago sortzea da eta ahal den organiko gehiena zirkuitotik ateratzea. Batetik, ingurumenari eta gure inguruari egiten diogu mesedea, berriro ere lurrari bueltatzen diogulako ongarri moduan, beste modelo bat sortuaz. Bestetik, baliabide gutxiago alferrik galduko ditugu hondakinen kudeaketan, konpostajea eta birziklatzea haundituaz. Horrela, askoz errefusa gutxiago sortuko dugu eta bere tratamendua askoz ere errazagoa izango da”.

Konpostagailua: Zer da? - Termo-konpostagailuak konpostatze prozesuak egiteko ontziak dira. Espazio bertikala baliatzen dute eta konpostatu beharreko meta txukun gordetzen dute. - %100 plastiko birziklatuarekin eta birziklagarriekin eginak daude. - Bere diseinuari esker hondakin organikoa ongarri bihurtzen duen mikroorganismoentzako aireztatze egokia bermatzen da. Gainera, airearen zirkulazio onak hezetasun eta tenperatura egokiak mantentzen laguntzen du. - Usainik eta eltxorik gabeko deskonposizio lasterra lortzen da, gutxi gorabehera 6 hilabete bitartean.

2012ko urria

6

2012ko urria

/ ///

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Amasamendia, ustiapen jasangarri baterantz KRISIAK SEKTORE MORDOXKA UKITU DITUELA GUZTIOK JAKINA DA. URTE ASKOAN, AMASAMENDIKO ZUHAITZAK ETA, ORO HAR, BALIABIDE NATURALAK USTIATU DIRA, BERTAKO EGURRA ETA BESTE ZENBAIT MATERIAL MERKATURATUZ. EGURRAREN SALMENTAK, ORDEA, JAITSIERA NABARMENA JASAN DU AZKEN DENBORAN. BAINA ARAZO HORRETATIK HARATAGO, AMASA-VILLABONAKO UDALAK IRTENBIDE JASANGARRIAGOA EMAN NAHI DIO AMASAMENDIARI: USTIAPEN EREDUA GUZTIZ ALDATZEA DU HELBURU. HORTAZ, HERRIKO BASOEI ETEKINA MODU JASANGARRI BATEAN ATERATZEKO ALTERNATIBAK AZTERTZEN ARI DA UDALA.

)

Modu jasangarri batean bertako espezieak eta baliabideak erabiliz, baso kudeaketa iraunkorra eginez, energia berriztagarriak lortzea du buruan AmasaVillabonako Udalak; hots, biomasa lortu baso garbiketak egitean, energia hori herrian bertan kontsumitzeko )

Amasamendiko ikuspegi orokorra, Amasa aurrez-aurre ikusten dela.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

INGURUMENA

Villabonako herriak, gainontzeko ia herri guztietan ez bezala, publikoa den mendia dauka. Herriaren azalera 1770 hektareakoa da gutxi gora-behera. Horietatik, %60a, gutxi gora-behera, Villabonako mendia deitzen zaiona izango litzake, batez ere Amasamendia. Honen lur azala ia osoa garrantzi ekologiko izugarria duten babes eremuetan aurkitzen da: Leitzarango Biotopo Babestua eta LIC-aren eta Aralar-Aiako harria korredore ekologikoaren zati da, hain zuzen.

)

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona está trabajando en torno al cambio del sistema de explotación de los bosques de Amasamendi. El objetivo es concretar y llevar a la práctica una gestión sostenible y perenne, que derive en el futuro en una fuente natural de energía para el municipio ) Amasamendiaren habitat motak Amasamendian habitat mota ezberdinak aurkitzen dira. Bi multzo handitan banatzen dira: * Batetik, habitat natural eta seminaturalak direnak; korrontedun errekak (Leitzaran ingurua kasu), mendiko larreak (Belabieta eta Loatzo aldeko larreak), Leitzaran ibai ertzeko haltzadi eurosiberiarra, Troska aldeko pagadia, Aski inguruko hariztia, e.a.

* Bestetik, naturalak ez diren habitatak, hots, gizonak manipulatutakoak: nekazaritzarako belardiak, zuhaitz hostozabalen landaketak (Lastur parkeko haritz amerikarra), koniferoen landaketak (pinuak…), e.a. Arriskuetatik babestua Jabetza publikoa duen Amasamendia, Herri Onurako Mendien katalogoan jasota dago. Honek esan nahi du, Amasamendiaren funtzio sozial eta ekologikoa arriskuan jarri dezakeen edozein erabilera mota egiteko, aurretik Baso Administrazioaren baimena beharko dela. Kasu honetan, Baso administratzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da. Hala, Amasa-Villabonako Udalak eta Foru Aldundiak, kudeatzen dituzte Amasamendian egiten diren jarduera mota guztiak. Baso ustiapen eredua aldatzea, Udalaren apustu irmoa Urteetan zehar, Villabonako Amasamendian baso ustiapena ekonomikoki errentagarria izan da eta, jarduera horren ondorioz, AmasaVillabonako Udalak diru-sarrera garrantzitsuak izaten zituen.

( amavi )

9

Gaur egun, ordea, egurraren krisia medio, Udalak ez du azken urteetan inolako etekinik atera. Bertan landatutako pinu askok urte asko dituzte eta, hori gutxi balitz, gaitz batek jota asko eta asko oso ahulduta daude; ez da erraza, beraz, egur hori erosiko duen eroslerik aurkitzea. Horren guztiaren aurrean, udala hausnarketa sakon batean murgildu da. Ateratatako ondorioa, honakoa: basoaren ustiapen eredua aldatzea beharrezkoa dela. “Azken asteotan Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin harremanetan gabiltza, herriko basoei etekina modu jasangarri batean ateratzeko alternatibak aztertzeko asmoz”, azpimarratu du Galder Azkuek, Amasa-Villabonako Alkateak. “Proiektu interesgarri bat atera daiteke energia berriztagarriak eta landa ingurua lotuz: biomasaz hornitutako kalefakzio sistemak eraikin publikoetan –Olaederra kiroldegia eta herriko ikastetxea aipatzen ditu–… Ildo hortatik jarraituko dugu lanean. Gainera, hemendik aurrera, mendiaren kudeaketa iraunkor bat emate aldera, bertako espezieen kontserbazioa eta leheneratzea izango da gure lehentasuna”.

2012ko urria

8

2012ko urria

/ ///

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

/// FRANKISMOAREN AZTARNAK ARAKATZEN

El próximo 9 de noviembre se presentará el libro Frankismoaren aztarnak arakatzen (Analizando las huellas del Portada del lib ro. Franquismo) de la mano de sus autores: Esti Amenabarro y Karlos Almorza, junto al coordinador del trabajo Pello Aranburu. El acto de presentación tendrá lugar ese día a las 19:00 horas en Mintzola. En esta entrevista, los responsables de la publicación desvelan la cruel realidad que vivieron los habitantes de Amasa-Villabona durante la dictadura franquista. “Es espeluznante el contenido de la documentación que se encuentra en el Archivo Municipal”, aseveran.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

ELKARRIZKETA

11 / / / / / /

“Frankismoaren ondorioak pairatu zituztenek merezi duten onespena izatea nahi dugu”

)El libro, que se presentará

el 9 de noviembre a las 19:00 horas en Mintzola, estará disponible en las librerías de AmasaVillabona. Su precio es de 10 euros. )

Azkenaldian Memoria Historikoa guztion ahotan dabilen terminoa da. Aurkeztear zaudeten liburuak izaera hori al du? Esti Amenabarro: Guretzat garrantzitsua da azaltzea memoria historikoa guk nola ulertzen dugun. Iraganean gertatutakoaren bueltan egia jakin nahi izateaz gain, herri honetan gatazka politikoaren ondorioz sufritu duten norbanako guztiei merezi duten esker ona eskaintzea da. Lan hau egin dugu, batik bat, erakundeek zein gizarte eragileek datu historiko hauek kontutan hartuta, pertsona horiei onespen bat eman diezaieten. Liburu hau gizarteari igortzen diogun mezua da, oro har. Pello Aranburu. Hori da. Amasa-Villabonako Udalari egitasmoa aurkeztu genionean ildo horretatik joan ginen. Karlos Almorza. Villabonaren historian, belaunaldietan zehar, gaur arte Frankismoaren az-

tarna eta ondorioak pairatu dituzten eta historia ofizialean agertzen ez diren pertsona horiei bere tokia eskaintzea da gure xedea. Liburua labetik ateratzear da. Zein izan zen lan horren abiapuntua? Prozesu luzea izan al da? Esti. Urte eta erdiko prozesua izan da. Testuinguru politiko oso zehatz eta nire ustetan interesgarri batean kokatzen den liburua da aurkeztera goazena. Herri honek bizi izan duen gatazka politikoaren benetako dimentsioak aztertzeko garaia da, sarri historia ofizialak gatazkaren ondorio asko eta asko nahita ahazturaren kutxan gorde baititu; denok dakigu erakutsi izan diguten historia ez dela benetako historia, askoz ere gauza gehiago gertatu direla, kontatu ez direnak. Jende askok pentsa dezake “zergatik hitz

) “Amasa-Villabona se merece conocer la verdad de lo que pasó aquí durante la dictatura. El Ayuntamiento fue tomado por unos franquistas que instauraron la cultura del miedo y del terror en nuestro pueblo” )

) El Archivo del Consistorio demuestra que Villabona fue un pueblo humillado y muy castigado por el régimen franquista )

egin behar da momentu honetan gai honen inguruan?”, eta erantzuna argia da: atzera begiratzea ezinbestekoa delako aurrera egiteko. Karlos. Horretaz gain, kezkatzeko modukoa da 75 urtez Frankismoaren inguruko hainbeste dokumentu Villabonako Udaletxean egon izana, mutur aurrean izan eta urte horietan guztietan inor gerturatu edo arduratu ez izana paper horiek aztertu eta arakatzeaz. Gu guztion, herritarron, ardugabekeria izan da: garai hartan horrenbeste jendek sufritu zuela jakin eta guztiok bizkarra eman diogu. Udaletxeko artxibora ez da denbora guzti honetan ez ikerlaririk ez eta historiagilerik agertu aipatutako helburuarekin. Pello. Goraipatzekoa da proiektu honetan une oro Amasa-Villabonako Udalaren aldetik izan dugun babesa. Artxiboa arakatzeko ateak zabaldu. Horixe da hain zuzen egin duguna urte t’erdiz, artxiboa sakonean arakatu, bertan orduak eta orduak sartu. Eta Udal Artxiboan aurkitutakoak ibilbidea luzatzera eraman zaituzte? Esti. Hori izango da ibilbide luze honen bigarren etapa, egitasmoaren bigarren fasea. Arakatze lan horretan 450 bat pertsonaren historiak ezagutu ditugu, eta horiek guztiak bilatzea da gure helburua, gure eginkizuna. Karlos. Humiltasun kontua da hau, oso gai serioa eta larria. Ez dakigu zehazki zertaz hitz egiten ari garen, noraino iritsiko den hau guztia, ez baitakigu gaiaren larritasuna noraino heltzen den. Pello. Hildako asko dauzkagu lokalizatuta, baino beste asko, ordea, ez. Frankistek aginduta edo behartuta, asko eta asko dira Villabonatik alde egin behar izan zutenak, derrigortuta. Errepresa-

) “Esta publicación es sólo

2012ko urria

( amavi )

Liburuaren egileak Pello Aranburu, Karlos Almorza eta Esti Amenabarro.

la primera etapa de la carrera. La segunda será encontrar a esas 450 personas que sabemos fueron castigadas por el régimen. Todo eso está en el archivo”

)

liak jasan zituztenak 300 edo 400 bat pertsona izango ziren, gure estimazioen arabera. Txostenetan argitasun osoz ikus daiteke herritar askok Villabonatik gutxienez 25 kilometrotara alde egin behar izan zutela. Esti. Liburu honen ekarpenetako bat da, 450 pertsona izendatzen ditugula, modu batera edo bestera frankismoaren errepresioaren jomugan. Eta ondoren gure nahia da (egitasmo honen bigarren helmuga esango genuke) pertsona horiei izen abizena jartzearen bat izana jartzea, ahots bat, biografia bat,sentimendu bat... eta horretarako lan asko dugu egiteko. Baina ez dakigu zehatzmehatz nolako dimentsioa hartuko duen guzti honek. Horrexegatik behar dugu erakundeen eta gizarte eragileen babesa, lanaren dimentsioa hartu behar baita kontutan, eta ezinezkoa da hiru pertsonak soilik lan erraldoi hori bere gain hartzea, batez ere ez ditugulako funtsezkoak diren baliabideak. Eta nola gauzatu, beraz, ikerketa potolo hori? Karlos. Estik aipatu bezala, gure baliabideak xumeak dira, hiru pertsona gara eta horrek, noski, guztia mugatzen du. Esti. Liburua hedatzea guretzat estrategikoa da, zabaltzea eta ezagutzera ematea ezinbestekoa delako baliabideak lortu ahal izateko. Ez dugu nahi liburu bat egin eta apalean hautsa pilatzen geratzea. Zein da liburuaren egitura? Esti. Liburuak hiru atal nagusi ditu: bi prologo, bata Euskara eta Kultura zinegotzi den Nora Urbizuk idatzia eta, bestea, Iñaki Egaña historiagilearena. Urbizuk herri ikuspegiak eta Udal Gobernuarentzat memoriaren garapenak zein garrantzi dituen agertzen du, eta Egañak, adierazten du Euskal Memoriak euskal kolektibitate horren berreskurapenean zein funtzio dituen. Azkenengo atala gure epilogoak eta eranskin modura dauden zerrendek osatzen dute. Pello. Liburua dokumentala da erabat. Dokumentu-interpretazio eskema jarraitzen du, baina interpretazioa ikuspegi historiko batetik. Karlos. Udalak liburu pedagogikoa izan zedila eskatu zigun eta abiapuntu hori eurekin partekatu dugu, oso garrantzitsua baita pedagogikoa izatea, herriko gazteek gertatu zena ezagutu dezaten. Zer izan da zuentzat lan honetan murgiltzea? Karlos. Lehenengo sentimendua lotsarena

izan da. Ez dakit zer gertatu den, ez diot zentzurik aurkitzen. Ez da normala inor ez kezkatu izana egia jakiteaz. Pello. Niretzat harrigarria da Frankismoak sortu zituen terrorea eta laztura, gertatutakoaren inguruan ezer ez esatera iristeko. Gaur egun oraindik ere beldurra dute askok. Karlos. Herritar asko frankistak egin ziren beldurra zutelako. Errejimen frankistak Villabonan ezarri zituen agintariak psikopata hutsak ziren. Biztanleek izugarrizko amesgaiztoa bizi izan zuten, Udalean zegoen jendea oso gaiztoa zelako. Herritarrak umiliatuak eta irainduak izan ziren. Batzuk falangistak egin ziren Villabonako buruzagien mehatxuen aurrean makurtu egin behar izan zutelako. Esti. Bi sentimendurekin gelditzen naiz: bata, harridura, Villabonan eman zen bortizkeria hori ezagututa, egia ezagutzeaz inor ez kezkatu izanagatik. Gure kasuan, helburu xume batekin hasi eta paper horiek arakatzean munstro batekin aurkitu ginen. Bestetik, nire ibilbide pertsonal guztia berresteko balio izan dit, hots, zapalduen historiarekiko beti izan dudan interesa eta kezka konfirmatu dizkit lan honek. Zer moduzkoa izan da zuen arteko elkarlana? Esti. Hiru lagun gara, izaera desberdinekoak, bai tradizioz eta bai ibilbide politiko aldetik ere, baina eginkizun honek elkartu eta talde sendo bat bihurtu gaitu. Karlos. Lan hau bukatu egin behar dugu, eta horren konpromisoa hartu dugu hirurok. Hau lehenengo fasea da, bidearen lehenengo etapa da, besterik ez. Erakundeen, eragileen eta Udalaren laguntza behar dugu ibilbidea jarraitzeko. Gu prest gaude helmugaraino iristeko. Herritarrek parte aktiborik izan dezakete ikerketa honetan? Karlos. Etxe guztietan dago zapata kaxa bat eta mundu guztiak dauzka argazki zaharrak. Deialdia egiten diegu beraz, 18 urtetik gora dituzten herritarrei, euren etxean argazkiak eta abar arakatzeko, galdera askoren erantzunak aurki ditzakegu-eta guztion artean.

)“Para llevar a cabo la segunda

fase, necesitamos el apoyo de agentes sociales e instituciones, porque la magnitud del trabajo requiere de recursos que no están a nuestro alcance” )

2012ko urria

/ / / / 10


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Etorkinak ere euskaraz LA LENGUA DEPENDE DEL LUGAR DONDE NAZCA CADA UNO. LA VIDA, EN CAMBIO, NOS LLEVA DE UN SITIO A OTRO; MUCHAS VECES, SIN QUERER. PARA ALGUNOS INMIGRANTES AMASA-VILLABONA ES UN PUEBLO “DE PASO”; PARA OTROS, ES LA META. PERO PARA TODOS ELLOS ES UNA FORMA DE CONOCER EL EUSKERA. EL AYUNTAMIENTO, JUNTO CON LA ASOCIACIÓN BANAIZBAGARA, IMPULSA PROGRAMAS Y CURSOS DESTINADOS A INMIGRANTES QUE DESEEN APRENDER EL IDIOMA. PORQUE PARTE DE LA INTEGRACIÓN ESTÁ LIGADA INTRÍNSECAMENTE A LA LENGUA. EN AMASA-VILLABONA SON UNOS 10 LOS INMIGRANTES QUE YA ENTIENDEN Y PRACTICAN EL EUSKERA. ZORIONAK ETA EUTSI GOIARI! Abdelillah De Marruecos, lleva año y medio en AmasaVillabona “Antes de venir aquí estuve viviendo seis años en Cataluña, por lo que también hablo catalán. Me gustan los idiomas. En mi país estudié la carrera de lingüística, Filología Árabe. Me encanta aprender idiomas y conocer otras culturas. Gracias a Petra estoy mejorando mi euskera”.

Petra Elser Irakaslea. Alemaniarra izatez. Urte asko daramatza Euskal Herrian

Amasa-Villabonan euskara ikasten ari diren zenbait etorkin.

Rosalía Fierro Hernández Mexikarra da eta 2 urte darmatza Amasa-Villabonan. “Nire senarra eta seme-alabak euskaldunak dira. Lehen ez nuen denborarik euskara ikasteko, eguneroko bete-beharrengatik. Orain umeak helduak direnez, niretzat hartu dut denbora euskara ikasteko, beti izan baitut gogoa”.

Gladis Dávila Nikaraguakoa. 2 urte eta erdi daramatza herrian.

2012ko urria

“Nik nahi nuelako hasi nintzen ikasten, atentzioa ematen zidan hizkuntzaren doinu berezi hark, oso gustuko dut hasiera-hasieratik. Nire semealabak Nikaraguan daude eta aipatzen diet euskara ikasten ari naizela… nire bilobak “amona” deitzen dit dagoeneko!”

Felipe Retamal Txiletarra. 30 urte eman ditu Euskal Herrian. Egun Anoetan bizi da.

“Euskalteleko komertziala naiz eta lanagatik ezinbestekoa zait euskara ikastea. Gainera maite dut hizkuntza hau. Nire seme-alabak euskaldunak dira, eta nik saiakera egin behar izan dut euskara ikasteko. Oso pozik nago ikastaro hauekin” .

Tania Azucena González Nicaraguakoa. AmasaVillabonan bizi da duela 4 urtetatik

“Nire nagusiak euskaraz egiten du eta horrek bultzatu ninduen ikastera. Ezinbestekoa da hizkuntza ikastea herriko bizitzan integratzeko. Gainera ekintza askotan hartzen dut parte. Adibidez, euskal kantak oso gogoko ditut eta horiek abesten aritzen naiz sarri!”

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

EUSKARA

“Ikastaroan toki askotariko jendea dugu: Senegal, Maroko, Errumania, Txile, Portugal, Nikaragua edota Mexiko. Kultur aniztasuna oso aberasgarria da, elkarrengandik asko ikasten baitute. Esaterako, afari-meriendak egiten ditugu eta bakoitzak bere herrialdeko jakiak ekartzen ditu… giro ezin hobea sortzen da”.

Nola integratzen dira etorkinak ikastetxeetan? Maritxu Arostegi Flemingo ikasketa burua

“Normalean oso ondo integratzen dira. Arazoa da askotan epe motzerako geratzen direla, eta euskara hobetzen ari diren momentuan, herria utzi behar dute askok. Ez da batere erraza euren egoera. Baina orokorrean euskara maila ona erakusten dute”.

Kontxi Ormazabal Ikastolako zuzendaria “Hizkuntza ez da etorkinentzat oztopo gelakideekin harremanak egiteko. Egia da, alabaina, gazteleraz ez dakiten etorkinek euskara askoz azkarrago ikasten dutela, komunikatzeko garaian ez baitute gaztelera alternatibatzat. Gainera, ikaskideek ere euskaraz egin behar diote etorkin horri, bertakoek euskaraz hitz egiteko ohitura hartzen dutelarik”.

( amavi )

13 / / / / / /

Euskara Zerbitzua denen eskura AMASA-VILLABONAKO UDALAREN POLITIKA DA EUSKARA ETA BERE ERABILERA HERRITARREN ARTEAN ZABALTZEA. XEDE HORI LORTZEKO, URTE GUZTIAN ERA ASKOTARIKO EKIMENAK SORTU ETA BULTZATZEN DITU UDALEKO EUSKARA ZERBITZUAK. IKASTURTE BERRIRAKO IKASTAROAK ETA HAINBAT EGITASMO MARTXAN JARRI DITU SAILAK. “EUSKARA IKASTEKO HERRITARREN ESKURA ERRAMINTAK JARTZEA EZINBESTEKOA DA HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIO BAT EMATEKO”, DIOTE UDALETIK.

Euskalduntze Alfabetatzea Amasa-Villabonako Udalak euskara sustatzeko kanpaina martxan jarri du. Talde homogeneoak sortuz gero, euskara ikastaroak Villabonan bertan antolatuko lirateke. Horrez gain, Udalak matrikularen %75arte ordainduko du eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago. Diru laguntza jaso ahal izateko, ordea, ondorengo baldintza hauek bete behar dira: Villabonan erroldatuta egotea, gutxienez, %85eko asistentzia izatea, euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez, eta matrikula ordainduta izatea.

Maite Arregi Amasa-Villabonako Udaleko euskara teknikaria

“Mintzalagunaren lau edizio egin dira dagoeneko, eta balantzea positiboa izan dela esan genezake. Iaz adibidez zazpi talde izan genituen, eta partaideak oso gustura ibili ziren. Euskara hobetzeaz gain, aisiaz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aukera aparta da beraientzat. Laguntzaileak behar ditugu aurten, euskaldun zaharrak, bolondres modura astean behin, ordu betez, euskaldun berriei euskaraz mintzatzeko. Interesatuak jar daitezela Udaleko Euskara Sailarekin harremanetan”.

Mintzalaguna Kalean euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasuna izan nahi dituzu? Mitzalaguna da soluzioa. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek beste urte batez Mintzalaguna egitasmoa bultzatu dute. Helburua da euskara ikasten ari direnei kalean hitz egiteko konfiantza hartzen laguntzea. Horretarako hiru laguneko taldeak osatu dira (bi euskara-ikasle era laguntzaile euskaldun bat). Talde hauetako kideek konpromisoa hartzen dute astean behin, gutxienez ordubetez, euskaraz aritzeko elkarrekin, kafe bat hartu, kirola egin, paseatu edo nahi duten jarduera egiten duten bitartean”.

HARREMANETARAKO: Amasa-Villabonako Euskara Zerbitzua Tfnoa: 943 693 501 @ E-posta: euskara@villabona.net

Eskertza: “Mila esker Pako Ezeizari euskararen sustapenaren alde egindako lanagatik, Mintzalaguna egitasmoan urtetan parte hartuz. Gure eskerrik eta agurrik beroena zuretzat, Pako”. Amasa-Villabonako Udala.

Mintzalaguneko eta euskaltegiko ikaslea afari batean.

euskaran Euskararen alde, herrian barrena lasterka Villabona eta Zizurkilen artean Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa egin zen joan den irailaren 22an. Amasa-Villabonan Euskaran Ados! lan-mahaia, Kontseilua, Zunbeltz eta Urkamendi elkarteak izan ziren antolatzaileak, Villabonako eta Zizurkilgo Udalen, Ikastetxeen, EHE-ren, Ba-

naizbagara taldearen eta gazte taldeen laguntza izan zutelarik. Partaide gehienek Euskaraz bizi nahi dut kamiseta jantzi zuten lasterketa egiteko. “Balantzea positiboa izan zen, jende askok hartu baitzuen parte euskararen aldeko herrilasterketan”, diote Udaletik.

2012ko urria

/ / / / 12


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HONDAKINAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

LABURRAK

Tolosako Mankomunitateak Spora enpresa kontratatu du eskualdean autokonpostaia ezartzeko

La Mancomunidad contrata a la empresa Spora para implantar el compostaje doméstico en Tolosaldea

Akordio horren helburua da Tolosaldeako herrietan autokonpostaia sustatzea. Eskualdean aurkitzen da Amasa-Villabona, beraz, Udalak autokonpostaiaren alde lan egingo du Tolosaldea eta Spora enpresaren aholkularitza medio. Aipatutako erakundeak hasi dira jada lanean, Tolosaldean etxean konposta egiteko ohitura bultzatze aldera.

La Mancomunidad de Tolosa acaba de contratar a la empresa catalana Spora, dedicada a servicios ambientales, para llevar a cabo la implantación del compostaje doméstico en la comarca. Ese acuerdo favorecerá el fomento del autocompost en los municipios que conforman Tolosaldea, entre ellos Amasa-Villabona. Las partes citadas han comenzado ya a trabajar de forma conjunta en aras de impulsar el compostaje doméstico en los pueblos de Tolosaldea.

Spora enpresak Katalunian egindako kanpaina baten irudia.

INGURUMENA Herriko basoen kudeaketa jasangarri baterantz Amasa-Villabonako Udalak herriko basoen kudeaketa jasangarri baterantz nahi du abiatu. Horregatik, azken aldian Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan ibili da gai hau sakonean uztartzeko. “Azken asteotan Eusko Jaurlaritza eta aldundiarekin harremanetan gabiltza, herriko basoei etekina modu jasangarri batean ateratzeko alternatibak aztertzeko asmoz”, azpimarratu du Galder Azkuek, Amasa-Villabonako

Alkateak. “Proiektu interesgarri bat atera daiteke energia berriztagarriak eta landa ingurua lotuz: biomasaz hornitutako kalefakzio sistemak eraikin publikoetan – Olaederra kiroldegia eta herriko ikastetxea aipatzen ditu–… Ildo horretatik jarraituko dugu lanean. Gainera, hemendik aurrera, mendiaren kudeaketa iraunkor bat emate aldera, bertako espezieen kontserbazioa eta leheneratzea izango da gure lehentasuna”.

Atez ateko sistemaren inplantazioa 2013 hasierarako aurreikusten da Amasa-Villabonako Udalak atez ateko sistemaren inplantazioan lanean dihardu jada. Batzar Orokorrean herrian sistema horren ezarpena onartu zenetik, Udalak hainbat urrats eman ditu atez atekoa herrian modu egokienean finkatzeko. “Atez ate-

koarekin aurrera darraigu eta bideragarritasun plana esku artean daukagu; orain, partehartze prozesuak eta ezarpena etorriko dira urte amaieran eta hasieran, hurrenez hurren”, azaldu du Galder Azkuek, Amasa-Villabonako Alkateak.

El Consistorio, inmerso en la consecución de un Plan de Viabilidad para el Puerta a puerta El Ayuntamiento de Amasa-Villabona trabaja ya en la implantación del sistema Puerta a puerta. A ese efecto, el Consistorio ya ha dado los primeros pasos. Según ha informado el Alcalde del municipio, Galder Azkue, el Gobierno municipal “tiene entre manos un plan de viabililidad”. “A finales de este año pondremos en marcha un proceso de participación y, a principios de 2013, se llevará a cabo la implantación del Puerta a puerta”.

Santiago Egoitzaren egokitze prozesua, azken txanpan Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudira egokitu ahal izateko, azken urteotan hainbat obra burutu dira Santiago Egoitzan. Baina, prozesu guztia amaitutzat emateko, beste obra bat geratzen zen egiteke. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu proiektuaren erredakzioa eta exekuzioa. 2012. urte amaierarako egitasmoa idatzia egongo da eta 22.258 euroko kostua izango du –horietatik 16.693 euro Aldundiak ordainduko ditu–. 2013an, berriz, obrei ekingo zaie. Lan horiek gauzatzeko aurrekontua 655.533 eurotakoa da.

Amasa-Villabonako Udalak azpimarratzen du, “legez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku egon beharko luketela lurraldeko zaharren egoitza guztiak”. “Ia denak halaxe daude, baina gurea bezala, badira oraindik Udalon esku gelditu diren hainbat egoitza, Udalari ez dagokio legez euro bakar bat ere jartzea, baina Aldundiaren izenean egon arte, honela funtzionatu beharra daukagu”. Udaleko ordezkariek espero dute Aldundiak “berandu baino lehen” Amasa-Villabonako Santiago Egoitza “bere gain hartzea”.

Webgune berria, erabilgarri azaro hasieran

2012ko urria

Udalak Zero Zaborri buruzko hainbat hitzaldi eskaini zituen joan den ekainean.

Abriendo camino hacia una gestión de bosques más sostenible El Consistorio está barajando diferentes posibilidades, junto con el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Gipuzkoa, para dar un giro de 180 grados al sistema de explotación de los bosques de AmasaVillabona. “Queremos poner en marcha una gestión más sostenible y perenne que a la larga pueda beneficiar a los habitantes de Amasa-Villabona; como por ejemplo, sistemas de calefacción provistas de biomasa en los edificios públicos como el polideportivo Olaederra o los centros educativos”, comenta el alcalde Galder Azkue.

La Diputación Foral de Gipuzkoa ayudará económicamente tanto en la redacción del proyecto como en la ejecución de la obra. El coste de la redacción asciende a 22.258 euros, de los cuales el ente foral asumirá 16.693 euros. En 2013 darán comienzo las obras, que supondrán un coste de 655.533€. A ese respecto, el Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha reiterado que “por ley, todas las Residencias deberían de estar en manos de la Diputación Foral de Gipuzkoa”. “El Consistorio no tiene porque asumir ni un euro pero habrá que funcionar así hasta que la Residencia esté en manos del ente foral”.

La nueva web municipal, operativa a principios de noviembre

KOMUNIKAZIOA

Udaleko web berriaren elaborazioa azken txanpan aurkitzen da. Ia guztiz bukatuta egon arren, Amasa-Villabonako Udalak haren aurkezpen publikoa atzeratzea erabaki du, datorren urriaren 21ean egingo diren hauteskundeak medio. “Webguneari merezi

15 / / / / / /

El acondicionamiento del centro Santiago, en la última fase

ONGIZATEA Udalak atez atekoaren bideragarritasun planean lanean dihardu

( amavi )

duen garrantzia eman nahi diogu, eremu politikotik kanpo; horregatik nahiago izan dugu hauteskundeak pasa ostean herritarrei aurkeztea”, azaldu dute Udaletik.

La nueva web municipal está ya en la última fase de elaboración. Aunque ya está prácticamente finalizada, el Gobierno Municipal de Amasa-Villabona ha decidido retrasar su presentación oficial, con motivo de las elecciones del 21 de octubre. “No queremos presentar la web en el marco de la campaña electoral; hemos decidido demorar su puesta en marcha para darle la importancia que se merece”, explican desde el Consistorio.

2012ko urria

/ / / / 14


/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O

( amavi ) 2

1

2

k

o

U

R

R

I

A

egitaraua Azaroak 3, larunbata.

OHARRAK: *Azoka Berezian postua jartzeko, aurrez izena eman beharko da Uxo-Toki, Iturri Goxo edota Elizan dauden paperetan, urriaren 28a baino lehen. *Bakailu Lehiaketan parte hartu ahal izateko, Uxo-Tokin, Iturri Goxon eta Elizan itsatsita dauden paperetan eman beharko da izena. Azken eguna, azaroak 3.

“Antolatze lanetan izaten garenon bataz-bestekoa 15 eta 23 urte bitartekoa da. Beraz, gazteak gara, oro har, festak prestatzen ditugunak. Amasar guztiak gonbidatzen ditugu datozen larunbat goizetan egingo ditugun bileretara. Guztion partehartzea baita jai arrakastatsuak lortzeko giltza”.

Ainhoa Barandiaran eta Miren Jauregi

kultur agenda

Antolatzaileak Urriak 28 eta 29.

Azaroak 3

Sua filma Modu autokudeatuan Amasako II. Azoka Berezia egindako film herrikoia. Azaroak 4 28an, 19:30ean proiekzioa. Barrura begirako leiAurretik, egileek eta partehoak filma. 19:30ean. hartzaileek filmaren aurkezpen Amasako XX. Duatloia. txiki bat egingo dute. Azaroaren 7, 8 eta 9an 29an, 21:30ean filmaren proieAhoa Bete Hots Jardukzioa. naldiak, Mintzolaren

eskutik. “Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan” Subijana Etxean. www.mintzola.com

Azaroaren 8tik 11ra

Amasako Samartinak

Azaroaren 19tik 25era Aizkardiren XXIX.

Mendi Astea. www.aizkardi.com

Azaroaren 25ean

Genero indarkeriaren aurkako eguna. 19:30ean, film emanaldia Gurea zineman, Hutsunea Betezen eskutik.

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute edo, AmasaVillabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa! 943 69 21 00

@ komunikazioa@villabona.net

3993-012

makala Amasak duen biztanle kopurua kontuan hartuz gero. Burubelarri lanean aritu ondoren, lortu dute helburua: adin guztietako pertsonentzat erakargarri den egitarau zabala sortzea. Nabarmentzekoa dira, besteak beste, Mendi Duatloia, bigarren urtez (berez XV. edizioa da, bigarrena ordea maila profesionalean), Euskal Herriko lasterkari trebatuenak bilduko dituena, edota azaroaren 8an, ostegunean, beste urte betez egingo den Gazte Eguna, Samartiñetako egunik “kuttunena” gazteen artean.

17:15: Pailazoen emanaldia Ondoren: Txokolate beroa. 20:00etan: Amasako XXI. Bakailo Lehiaketa frontoian. 23:30etatik aurrera: MOZORRO GAUA, Dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik. Azaroak 10, larunbata. 11:00etan: Ume Krosa 6. mailara arteko umeentzat. 14:00etan: Herri Bazkaria. 18:30ean: Kantaldia. 22:30ean: Bertso Saioa. Ondoren: Dantzaldia Triki ta Ke taldearen eskutik. Azaroak 11, San Martin eguna 10:30ean: Meza Nagusia. Ondoren: Idi demak, trikitilariekin alaituz eta ume jolasak Frontoian. 18:00etan: Herri kirolak herriko gazteen eskutik. Ondoren: Martina Sorginaren agurra eta ondoren XXIII. Intxorraren aldatzea.

Paper birziklatuan egina

SAMARTIÑAK ATE JOKA DITUGU. ASTE GUTXIREN BURUAN AMASA JAI GIROAN MURGILDUKO DA. FESTA EGITARAU ZABALA TAXUTU DUTE ANTOLATZAILEEK AURTENGOAN ERE, “ADIN GUZTIETAKO PERTSONENTZAT” PENTSATUA. AZAROAREN 3AN EGINGO DEN AZOKA BEREZIAREN BIGARREN EDIZIOAK EMANGO DIE HASIERA FESTEI, ETA HILAREN 11RA ARTE JARDUERA UGARI IZANGO DIRA GOZAGARRI. ZATOZ BERAZ AMASARA, ZATOZ FESTARA!!

Azaroak 9, ostirala.

10:00-14:00: Amasako II. Azoka berezia (apuntatzeko azken eguna urriaren 28a). Iluntzeko 20:30ean: Mondeju afaria Uxo-Toki elkartean. Azaroak 4, igandea. 11:00: Euskal Herriko II. Mendi duatloi zirkuitua. Azaroak 7, asteazkena. 19:30ean: Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak. Azaroak 8, Gazteen eguna Goizeko 6:00etan: Gazteen gosaria Ongi Etorri tabernan, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik. 14:30ean: Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 16:30ean: Soka dantza eta Aurreskua plazan. Ondoren: Trikitilarien erromeria. 21:00etan: Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

D.L. SS-1158-2009

Badatoz

“Samartiñen antolaketak lan handia eskatzen duen arren, gustura jarduten dugu egitaraua egiten”. Ainhoa Barandiaranen eta Miren Jauregiren hitzak dira hauek. Zazpi bat urte daramatzate Amasako jaiak antolatzen. Eta bizi guztia Samartiñez gozatzen. Xarma berezia dutela nabarmentzen dute: “Oso festa herrikoiak dira, parte-hartze handia izaten dute, batik bat gazteen artean. Villabonatik eta inguruko herrietatik jende asko etortzen da, batez ere asteburuan, gauez”, diote. Amasako 20 bat gazte arduratzen dira guztia antolatzeaz, ez da zifra

0

Profile for Amasa Villabona Udala

Amavi. 3.zbk  

Amasa-Villabonako Udal Aldizkariaren 3.alea

Amavi. 3.zbk  

Amasa-Villabonako Udal Aldizkariaren 3.alea

Advertisement