Page 1

amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

mayo | maiatza 2012

01

alor guz a e z t ar h Parte-

tietan

Vicente Ameztoy gogoan Aldizkari honen ale bakoitzean herriko elkarteen lana azaleratuko da

4

Udaleko alderdi politikoen iritzia hondakinen kudeaketari buruz

6

Galder Azkue, alkatea: “Herriari eta herritarrei zerbitzatzeko nago hemen�

10


2

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

4-5

Amasa villabonatarron nortasuna ( aurkibidea ) Herrikoelkarteak Zerozabor Alkatearielkarrizketa Ameztoyren erakusketa Ados

10-11

Amasa-Villabonako Udalaren helburu nagusietako bat da parte-hartzea sustatzea. Finean, herritarren iritziak kontutan hartuz eraiki nahi du Udalak etorkizuneko Amasa-Villabona.

6-9 4-5 6-9 10-11 14-15 16

Hori horrela, udal taldeak “Amasa-Villabonan ADOS!” logoa sortu du. Orri honetan ikus daitekeen moduan, irudian erreboteko botarria agertzen da. Zergatik aukeratu dugu irudi hori? Villabonak eta Erreboteak badutelako berezko lotura bat, herri identitate gisa har genezakeena. Joku horretan ados hitzak enpatea esan nahi du, hau da, berdintasuna, adostasuna.

14-15

16

euskara euskara euskara euskara

Adostasun hori da parte-hartze prozesuaren helburu. Horregatik, logo bera hartuko dute arlo guztietan sortuko diren parte-hartze mahaiek, bakoitza bere arloko izenarekin; esaterako: euskaran Ados!, kulturan Ados!, ingurumenean Ados!… adostasuna da helmuga, baina bidean, jakin badakigu, asko dagoela egiteke. Guztion artean, noski. Adostasuna ez baita ulertzen elkarreragiterik gabe, herritarren ekarpenak eta iritziak jaso gabe.

euskara

euskara

( oharrakbidaltzeko) AMASA-VILLABONAKO UDALA Erreboteko Plaza, z/g (20.150)

2012ko maiatza

azalean Vicente Ameztoy artista donostiarrak Amasa-Villabona izan zuen inspirazio gune. Haren eta herriaren arteko sinbiosia azaltzen dute bere senitartekoek.

Tel.: 943 69 21 00

@ e-maila: komunikazioa@villabona.net

www.villabona.net

Hala, lan mahai hauek herri mailako izaera izango dute; bertan udal taldeko ordezkaria eta arloko zinegotzia, eta herriko elkarteak izango dira. Norbanakoek ere lekua izango dute lan-mahai hauetan.

El logo recoge la imagen de una piedra de saque, característico del juego de rebote. En dicho juego el empate significa ADOS, es decir, igualdad, consenso. El consenso es el objetivo de los procesos de participación que se pondrán en marcha en los diferentes ámbitos municipales. En cada área (cultura, medio ambiente, euskara…) se formará una mesa de trabajo conformada por un representante municipal y el concejal de ese ámbito, así como por las diferentes asociaciones del municipio. Las personas, individualmente, también tendrán cabida en estas mesas.

/ ///


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

3

Udal taldearen

( agurra )

9

7

8

3

...

5

1

2

4

1 Galder Azkue

3 Urko Arin

5 Laura Santos

7 Nagore Etxeberria

2 Rosa Arregi

4 Nora Urbizu

6 Gorka Lizaso

8 Jose Luis Irazusta

(ez dago argazkian)

9 Mikel Uzkudun

Nuestro estilo de gestión municipal se fundamenta en la transparencia, la cercanía y en la participación ciudadana. El gobierno municipal desea que esta nueva revista –con cuatro números por año– sea una herramienta de interacción entre el pueblo y el ayuntamiento. Asimismo, la publicación dará cuenta de todo lo que acontece en nuestro día a día. La participación no se puede entender sin interacción, sin comunicación. La comunicación, mediante la revista y otras herramientas como la página web y la suscripción al boletín electrónico, será un canal nuevo para facilitar el camino hacia un nuevo estilo de gobernanza, fundamentado en la transparencia, en la cercanía y en la participación.

Legegintzaldiaren hasieratik behin eta berriz errepikatu dugu udal gobernuan gauden gizon eta emakumeok, gure gobernatzeko estiloa, ezberdina izango dela. Gure udal kudeaketa estiloa, gardentasunean, herritarrekiko gertutasunean eta parte hartzean oinarritzen da. Filosofia horretan, eskuetan daukazun udal aldizkari hau, gure lan egiteko estiloa markatuko duten beste hainbat ekimenen artean, beste bat gehiago izatea nahiko genuke. Izan ere, udaltaldea osatzen dugunok, aldizkari hau, gure eguneroko jarduna azaltzeko modu edo bitarteko bat izateaz gain, herritarrei zeuen iritziak eman eta herritar bezala udalarekiko gertutasuna lortzeko lanabes komunikatibo bat ere bada. Urtean lau ale izango ditu, urtaroko bat. Esan bezala, udal barruko gaiez gain, he-

rriari eragiten dieten gaiak jorratuko dira eta herriko eragileek ere beraien txokoa izango dute. Ez da aldizkari hau, hala ere, gure filosofía berri horretan helburuak lortzeko erabiliko dugun tresna bakarra. Datozen asteotan, udal webgune berria ere kaleratuko ( edota aireratuko, esan beharko genuke) da. Buletin elektroniko bat ere martxan jarriko da, astero-astero udaleko berriak bere etxeko ordenagailuan jaso nahi dituen herritar orori zuzendua. Ekimen hauek guztiak, zu, Amasa-Villabonatarra, udalera gerturatzeko helburuarekin landu eta diseinatu ditugu. Parte hartzerik, informazio trukaketarik eta gardentasunik gabe ezinezkoa dela ulertzen dugulako, hona hemen komunikazio bide bat, Udalaren eta herritarren arteko kanal ireki berri bat, udal gobernantza estilo berri baterantz. Amasa-Villabonako udal taldea

2012ko maiatza

Udal aldizkari berria: herritik, herritarrentzat

//////


4

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Elkarteak, herrigintzaren funtsezko aktibo

HERRIKO ELKARTEAK

01

02

03

04

05

...

Amasa-Villabonako elkarteak

gertutik

Aritza kultur elkartea

Euskal Herriaren historia aztertzen duen herri taldea da. Hainbat ikastaro antolatu dituzte urteetan zehar. Aurten, 1512. urteurrena dela-eta, hainbat ekitaldi dituzte pentsatuak

KULTURA

“Sozialki, nazionalki eta bizitzako alor desberdinetan beti izan naiz oso konprometitua. Aritza Kultur Taldearen helburua da gure berezko nortasuna aldarrikatzea eta herritarrei ezagutzera ematera. Nafarroa dela gure identitatearen sustraia, historian zehatz erakutsi den lez”. EGITARAUA Maiatzak 27: Ausa Gaztelu eguna Ekainak 8,9,10: Nabarherri ekimena herrian Ekainak 16: Ibilaldi nazionala Iruñean

Enrike Lahidalga Aritza Kultur Elkartearen arduraduna

Billabona Futbol Eskola

2011ko urrian sortu zen Futbol Eskola, 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek klubean leku bat izan zezaten. Eskolari esker, 8 urterekin hasi eta 19 bete arte Futbol Elkartean aritzeko aukera dute. Egun 68 neska-mutilek osatzen dute Futbol Eskola. Iaz hainbat ekimen jarri zituzten martxan eta ildo beretik jarraituz, datorren ekainaren 16an denboraldi amaierako jaia egingo dute; bertan, goizean Futbol Eskolakoekin herrian zehar zenbait ekitaldi izango dira. Billabona F.K.E-ak 1983an eman zituen ofizialki lehenengo urratsak. Ia 20 urte pasa dira orduztik, eta elkarteak buru-belarri lanean darrai kirol hau herrian sustatze aldera.

KIROLA 2012ko maiatza

/ ///

“Herrian zaletasun handia dago. Neska-mutil dexente ikusten da herriko gune desberdinetan futbolean jolasten. Gu oso pozik gaude Futbol Eskolaren lehenengo urtean izandako erantzunarekin. Ibilbide honetan lagun izan ditugun guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen”.

Ion Elexpuru Futbol Eskolaren arduraduna


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

Herri mugimendua sustatzea ez da lan makala garai hauetan. Egunerokotasunak itotzen gaitu eta norbanakoa dituen arazoak konpontzean zentratzen da. Hori horrela, benetan miresgarria da Amasa-Villabonako hainbat eta hainbat elkartek egiten duten lana. Herritarren arteko sozializazioa bultzatzu ez ezik, herrigintzaren alde lan izugarria egiten dute. Horiek guztiek txoko bat izango dute udal aldizkarian, izan ere, alero, alor desberdinetako elkarteek egiten duten lana plazaratuko da orri hauen bitartez. Zorionak eta bejondeizuela!

( amavi )

5

El trabajo que desempeñan las diferentes asociaciones de Amasa-Villabona es admirable. La revista municipal dará a conocer la labor de cada uno de ellos en cada número, con el fin de acercar a la ciudadanía su función socializadora y su compromiso por hacer de AmasaVillabona un municipio vivo y diverso.

ONGIZATEA Bateginik Taldea

1992. urtean sortu zen Bateginik. Bidezko merkataritzan jarduten duen kolektiboa da. Merkataritza mota honen helburua Hegoaldeko ekoizleen produktuak Iparraldeko merkatura sarbide zuzenagoa izatea da, bitartekariak murriztuaz. 2002 urteaz geroztik, hilabeteroko lehen igandetan, beren Gurea zineko kanpoaldean jartzen duten salmenta eta sentsibilizazio postua. Horrez gain, elkartasun afaria edota hitzaldiak. Azkenekoan Ekuadorreko bi emakume ekoizle aritu ziren bidezko merkataritzako kakaoaren inguruan hitz egiten. Gazteekin ere tailer batzuk antolatzen dituzte produktuen jatorriaz hitz eginez.

Datorren larunbatean, maiatzaren 6an, zinema aurrealdean salmenta postua izango da (12:00etatik 14:00etara). Maiatzaren 26an, elkartasun afaria izango da Satorran.

“Bateginik taldetik, kontsumo arduratsuaren aldeko apostua egin nahi dugu eta apostu hori egiten duten amasa villabonatarrei, produktu hauek kontsumitzeko erraztasuna eskaini nahi diegu”.

Olatz Altuna Bateginik Taldearen kidea

Uxo Toki Elkartea

GASTRONOMIA

Jose Vicente Agirre eta Iker Urruzola

“Oso gustura nago elkartean, giro oso polita dago, jatorra, ez da inoiz inolako gatazkarik egon. Gainera ederra da adin desberdinetako jendea egotea. Antolatzen ditugun ekintza guztiek erantzun bikaina jasotzen dute herritarren aldetik”.

“Azken urteotan gauza berriak egiten saiatu gara eta uste dut lortu dugula. Elkarteari dinamismoa eta indarra ematea funtsezkoa da. Uxo Tokiren asmoa da zerbait desberdina egitea gazteei eta amasatarrei begira”.

Jose Vicente Agirre

Iker Urruzola

diruzaina

presidente ohia

2012ko maiatza

1973-1974 urtean sortu zen gastronomia eta kirola uztartu eta bultzatzeko. Gazte batzuen iniziatiba izan zenak, ia 40 urte bete ditu jada. Garai haietan, ehizean aritzen zen jendea zen kide, hortik izena. 60 bat bazkide dira guztira, eta Uxo Tokiren helburua da herri mugimendua sustatu eta gazteetara zabaltzea. “Herrigintzan lanen dihardugu, ekitaldi mordoxko antolatzen ditugu. Adibidez, Euskal Herri mailan erreferente den Mendiatloia laguntzen dugu Amasako gazteekin batera Monteju jana elkartean ere ospatzen da herriko jaietan eta iazko urrian pilota partidua eta txakoli dastaketa antolatu genituen. Aurten ere azken iniziatiba hau errepikatuko dugu, datorren irailaren 15ean”, dio Iker Urruzolak, lehendakari ohiak.

//////


6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

INGURUMENA

Amasa-Villabonako Udal gobernua atez ateren alde

El gobierno municipal de Amasa-Villabona, sustentado por Bildu, apoya la implantación del sistema puerta a puerta.

helburua

Egun Zero zabor helburu bat da. Eguneroko jardunean darabiltzagun materialak, elementu kutsakor bihurtu beharrean, errekurtso bihur-tzean datza. Nola iritsi helburu horretara?

1 2

3

4

2012ko maiatza

/ ///

Produktuak berrerabili eta birziklatzeko diseinatzea. Baldintza horiek betetzen ez dituzten produktuentzat bi aukera: • produktua berdiseinatzea. • produktua sistematik at uztea. • birziklagarri ez denari tasak igotzea. Sistema zirkularra da IRTENBIDEA • Sistema linealean, natur baliabideak ustiatu, kontsumitu eta bota (erre) egiten ditugu. Honek, baliabideak alferrik galdu eta kutsadura handitzea dakar. • Sistema zirkularrean materialak ez dira alferrik galtzen, eta erabili ondoren ez dute kutsatzen. Material horiek berreskuratzen direnez planetaren txikizioa eteten da. Produktuaz etekina ateratzen duenaren ardura ez da bukatzen produktua saldu ala erabiltzean, produktua berreskuratzean baizik. • Hala, sartzen diren materialak berreskuragarriak izan daitezen neurriak jarri behar dira: arauak eta legeak diseinu egoki horri begira egin behar dira. • Zirkuituan sartu diren materialak berreskuratzea bermatzeko bilketa sistema egokiak jarri behar dira. Horrela zikloa ixtea lortzen da. Zero Zabor helburura iristeko hiru mailatan eragin behar da: • 1. Murrizketa: hondakinik onena sortzen ez dena da. • 2. Berrerabilpena. • 3. Birziklaia: hondakinek ez dute zertan zabor izan.

bidea

Atez ateko bilketa sistema • Bilketa sistema hau Europako hainbat lurraldetan oso hedatua dago, hala nola, Belgikan Danimarkan, herrialde katalanetan… Azken datuen arabera, Madrilen ere PSOE lanean hasi da Zero Zabor eta gaikako bilketaren alde. Gipuzkoan ere, dagoeneko badira lau herri sistema hau ezarri dutenak: Usurbil, Hernani, Oiartzunen eta Antzuola. USURBILGO DATUAK - Atez atekoa: 264.088 € - 5. Edukiontzia: 392.071 € - 4. Edukiontzia: 303.544€ • Beste arrakasta kasu batzuk munduan zehar: San Frantzisko (AEB), Kanada, Italia, Liverpool (Ingalaterra), Katalunia eta Mallorca. • Gastuen eta irabazien arteko korrelazioa: Atez atekoa zaborren tasa igo gabe lanpostuak sortzeko gai da; eta gastuen igoera, sarreren igoerarekin konpentsatzen du. Hots, beira, plastikoa eta papera birziklatzeagatik jasotako diruarekin.

) El Ministerio español de Medio Ambiente pone a Usurbil como ejemplo de gestión de residuos urbanos

)


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

Udaleko alderdi politikoen iritzia Opinión de los partidos políticos representantes en el consistorio de Amasa-Villabona

“El vertedero ha sido la única referencia en nuestro territorio. Llevamos años y años mezclando los residuos y echándolos a estas grandes superficies. En 2012 hemos llegado a una situación insostenible porque los vertederos están llenos”. “En esta sociedad de consumo producimos muchísima basura. Cada vez que hacemos la compra, junto con los productos, llevamos a nuestras casas grandes

hein handi batean: ontzi arinak, papera eta kartoia eta beira bereziki. Gaur-gaurkoz, gaikako bilketa honetarako emaitzari onenak lortu dituen bilketa sistema, atez atekoa da ezbairik gabe.

udal ) Bilduko gobernuak hiri

hondakinen sistema aldaketa bat beharrezkoa dela uste du. Bere ustetan gaikako bilketarako emaitzarik onenak lortu dituen bilketa sistema atez atekoa da.

)

cantidades de residuos. Aunque muchos de ellos son reciclables, y aunque la administración haya hecho una labor importante de concienciación, las tasas de reciclaje no superan el 35%”. “Sin lugar a dudas, el sistema que mejor tasa de reciclaje ha conseguido es el sistema puerta a puerta. Un sistema efectivo tiene que basarse en la recogida selectiva, y separar la materia orgánica del resto de materiales”.

Rosa Arregi

Ingurumen zinegotzia

2012ko maiatza

Zergatik uste duzu ez direla ematen gurean beste lurralde zein herrialdeetan ematen diren birziklapen portzentaia altuak? Informazioa ala sentsibilizazioa falta da? Hondakin asko sortzen dugulako gaur egungo kontsumo gizartean. Erosketa egiten dugun bakoitzean, produktuekin batera, hondakin kopuru izugarria eramaten dugu etxera, batez ere, ontzi eta paper edo kartoi moduan. Bestetik, hondakin hauek ehuneko handi batean birziklagarriak diren arren, ad-

ministrazio ezberdinen kontzientziazio esfortzuek ez dute lortu birziklaia tasak kasurik hoberenean % 35etik gorakoak izaterik. Egoera horren aurrean, zein irtenbide proposatzen du Amasa-Villabonako udal gobernuak? Bilduko udal gobernu honek, bere eskumenen barruan aurkitzen den hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa bat behar dugula uste du. Sortzen ditugun hondakin guztien %40 eta %60 artean material organikoa da. Material organiko hau, beste hondakinekin nahastuz gero, zabortegietan gaur egun dauzkagun arazo handien sorburua da: isurkin toxikoak, gas emisioak, usainak. Beraz, argi dago, edozein bilketa sistemak, eraginkorra izan nahi badu, organikoaren gaikako bilketan oinarritu beharko lukeela, hau da, beste hondakinetatik organikoa baztertu beharko genukeela gero honekin konposta egiteko. Behin organikoa bilduta, gelditzen zaizkigun beste hondakinak birziklagarriak dira

Azken urteotan birziklapenaren garrantziaz ohartzeko sentsibilizazio lan handia egin da. Emaitzak onak izan dira? Esfortzu horrek eman ditu bere fruituak? Lan handia egin da herritarren kontzientzia eraikitzeko helburuarekin, batez ere, birziklapenean zentratuz. Hondakinak behin bildu eta gero emandako tratamenduari buruz berriz, zabortegien eredua nagusi izan da gure lurraldean. Aire librean ezarritako hondakin biltegi erraldoi hauetan, urteak daramatzagu nahastutako hondakinak bota eta bota, gaur egun, 2012. urtean, Gipuzkoan zabalik dauden zabortegi guztien betetze egoera jasangaitza bihurtzera iritsi arte.

//////


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

INGURUMENA

Udaleko alderdi politikoen iritzia Opinión de los partidos políticos representados en el consistorio de Amasa-Villabona

Se viene haciendo un importante esfuerzo de sensibilización social sobre la importancia del reciclaje. En su opinión, ¿han obtenido buenos resultados las iniciativas llevadas a cabo? Gipuzkoa es uno de los territorios donde más se recicla, pero siempre hemos estado de acuerdo en que hay que aumentar los actuales umbrales de reciclaje. Ahí los socialistas somos ambiciosos porque entendemos que hay que disminuir el volumen de basura que ahora se lleva a vertederos o a plantas de valorización energética. En el Plan de Residuos que se había aprobado en la pasada legislatura con el acuerdo de todos los partidos políticos, nos poníamos como objetivo elevar esas tasas de reciclaje hasta el 60%, situándonos en el umbral de Alemania, Holanda o Dinamarca, países estos que se sitúan a la cabeza de Europa y en lo que a reciclaje de residuos se refiere.

porcentaje de residuos que se recicla, que como hemos comentado antes Gipuzkoa es uno de los Territorios donde más se recicla y el objetivo es llegar a los niveles de Dinamarca, Alemania y Holanda, es decir, a los países europeos que más reciclan, incluído el compostaje. El problema es la gestión de la basura, es decir, qué hacemos con 500.000 T/año de Residuos Urbanos. Antes de esta legislatura, teníamos en marcha la construcción de las infraestructuras necesarias para el tratamiento integral de los residuos en nuestro propio territorio y resultando la fracción reciclada, la más importante. Ahora el Plan de Residuos ha saltado por los aires, se han paralizado las obras de las plantas de tratamiento con un elevado coste económico, se ha decidido implantar el Puerta a Puerta y la Diputación de Bildu exporta 31.000 toneladas de basura con un coste anual para los guipuzcoanos de 2.270.000€ (377.696.220 pesetas).

¿Por qué cree que aquí no se dan los altos porcentajes de reciclaje que se dan en otros territorios o países? ¿Falta información o sensibilización? ¿En qué otros territorios? ¿En qué otros países? El quid de la cuestión no es el

2012ko maiatza

“Aurreko legealdiko Hondakinen Planarekin gure helburua birziklapen tasa %60ra iristea zen, Alemania, Holanda edota Danimarka bezalako herrialdeetan ematen diren portzentaietara iritsiz”. “Hiri hauek dira Europan gehien birziklatzen dutenak, eta Gipuzkoa horretara iristeko gai da. Arazoa hondakinen kudeaketan dago, zer egin 500.000 tona/urteko zaborrekin?”

“Gure proposamena egiazko birziklapen plangintza batean oinarritzen da. Gure helburua 2016. urtean %60ko birziklapen tasara iristea da. Gaikako bilketa sistemaren aldeko apustua egiten dugu, edukiontzien bitartez. Hau da, gure iritziz, irtenbiderik garbiena eta merkeena”.

/ ///

Ante la problemática de la gestión de residuos, ¿que solución propone el grupo de EE-PSE de Amasa-Villabona? Nuestra propuesta de solución establece un ambicioso plan de reciclaje real, con el objetivo de llegar en 2016 al 60%, la construcción de plantas de tratamiento para la basura y el cierre definitivo de los tres vertederos ahora en servicio. El 40% restante de basura, que no se puede reciclar, se valorizaría en la Planta de Valorización Energética donde el objetivo es generar energía, agua caliente y un subproducto (escorias) para emplear en materiales de construcción. Esta fracción del 40% y en el horizonte del año 2030 quedará reducida niveles del 35-33%. Los socialistas seguimos apostando por el sistema de recogida selectiva en contenedores, por el quinto contenedor, por un sistema más limpio y sostenible, más económico, más cómodo, estético y que permite incrementar los umbrales de reciclaje.

Maria Luisa Arija

PSE-EE alderdiko zinegotzia AmasaVillabonako Udalean


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

9

Udaleko alderdi politikoen iritzia Opinión de los partidos políticos representantes en el consistorio de Amasa-Villabona

Egoera horren aurrean, zein irtenbide proposatzen du Amasa-Villabonako udal gobernuak? Esan bezala, hondakin organikoak bereizi behar ditugu, eta horretarako, EajPnv alderditik 5. edukiontzia ezartzea proposatzen dugu, hau da, hondakin organikoentzako edukiontzi marroia. Orain

Zergatik uste duzu ez direla ematen gurean beste lurralde zein herrialdeetan ematen diren birziklapen portzentaia altuak? Informazioa ala sentsibilizazioa falta da? Informazioan eta sentsibilizazioan beti dago

“En los últimos años los guipuzcoanos hemos actuado con responsabilidad. Reflejo de ello es que en 2010 llegamos a un nivel de reciclaje del 43 %, cifra que ha sido subiendo año tras año”.

“Desde EAJ-PNV proponemos el quinto contenedor como solución al problema. Éste respeta las infraestructuras que ya están en marcha, se complemeta con ellas. El sistema de recogida tiene que estar al servicio de la ciudadanía, y no al revés. Estamos convencidos de que la implantación del quinto contenedor conseguiría un nivel elevado de reciclaje en Amasa-Villabona”.

“Tenemos que conseguir que, de ese 57% que no se recicla, se distinga el residuo orgánico, puesto que el 25% de los residuos que producimos son orgánicos. Por tanto, sumando los dos porcentaje, el nivel de reciclaje ascendería al 68%, situándonos a la par de los países europeos más avanzados”.

arte, eraginkortasunez, proportzionaltasunez eta arrazionaltasun ekonomikoz aurrera eramandako neurri guztien osagarria izango dena. Izan ere, gaur egun martxan dauden azpiegituretan eginiko inbertsioak errespetatzen ditu, gehigarri bat da, ez dira orain erabiltzen ditugun edukiontzi, kamioi, etab. alde batera uzten. Eta noski, sentsibilizazio eta formazio kanpainak egin beharko ditugu, baina, beti ere ahaztu gabe, zaborren bilketa-sistemak herritarren zerbitzura egon behar duela, herritarren beharrei erantzuna emanez, eta ez alderantziz, herritarrak zabor-bilketaren zerbitzura. Ziur gaude, aukera ematen badigute, Villabonan 5. edukiontzia ezarriz, birziklapen maila altuak lortuko ditugula!

Nagore Puyadena

EAJ-PNV alderdiko zinegotzia AmasaVillabonako Udalean 2012ko maiatza

zer egina, baina, gure kasuan, birziklapen maila altuagoak lortzeko, birziklatzen ez dugun %57 horretatik hondakin organikoak bereizi behar ditugu. Izan ere, egun sortzen ditugun hiri-hondakinen %25a organikoa da (etxeko zaborrontzian %40a). Beraz, aurretik aipaturiko datuei %25a gehitzen badiegu: %43 + %25 = %68ko birziklapena lortuko genuke, hondakinen kudeaketan Europako lurralde aurreratuenen parean jarriaz. Azken pausoa bakarrik falta zaigu

Azken urteotan birziklapenaren garrantziaz ohartzeko sentsibilizazio lan handia egin da. Emaitzak onak izan dira? Esfortzu horrek eman ditu bere fruituak? Azken urte hauetan, gipuzkoar guztiok arduraz jokatu dugu, eta horren eredu da 2010ean %43ko birziklapen mailara iritsi ginela eta urtetik urtera igotzen doala. Pixkanaka ezartzen joan diren neurri ezberdinei esker izan da hori posible; edukiontzi ezberdinak gaikako bilketa egiteko, Garbiguneak, ontziak bereizteko plantak, transferentziaestazioak, konpost-plantak, prebentzio eta kontzientziazio kanpainak, etab.

//////


/ / / / 10

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Galder Azkue

n

“Herriari eta herri

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O A L K A T E A

ola aurkitu zenuen herria alkate sartu zinen momentuan? Herria, kanpotik ikusita, benetan txukun aurkitu nuen. Esango nuke azken hamarkadetako itxurarik politenean dagoela gaur egun. Udalean bestelakoa da; behin Udalean sartzen zarenean barrutik tripak ezagutzen hasten zara. Kanpotik nuen inpresioari eutsi diodan arren, barrutik ezagutzen joan naizen heinean ikusi dut gauza batzuk zuzendu behar direla. Deskribatuko al zenuke etorkizuneko Villabona? Nola irudikatzen duzu etorkizuneko herria? Legegintzaldi hau garai aldaketa baten hasiera dela esango nuke. Batetik herri bizia izatea nahiko nuke. Herri mugimendu indartsua duena, herrigintzan bustia. Azken batean,

) Facilitaremos a la

ciudadanía herramientas de comunicación para fomentar la interrelación entre el Consistorio y los habitantes de AmasaVillabona.)

2012ko maiatza

ELKARRIZKETA

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha reducido el gasto corriente en aras de mantener una partida para inversiones. Un escueto control del gasto corriente ha permitido que el Consistorio tenga un total de 350.000 euros para invertir en diferentes proyectos. Así, las inversiones de 2012 son, entre otros: la cubrición de la plaza del mercado, la supresión de barreras arquitectónicas en Oriamendi y el homenaje al artista Vicente Ameztoy, que aunará diferentes iniciativas con el fin de recordar la figura del ilustre pintor. En palabras del alcalde Galder Azkue es “vital mantener el compromiso para con las inversiones”. “Es la única manera de repercutir de forma positiva en la economía, para que se dé un crecimiento. Tenemos claro que no descuidaremos este apartado. Aunque haya que ser austeros, no debemos dejar de lado la inversión”.

) Creo que esta legislatura es el comienzo de una nueva etapa. Quiero que en un futuro Amasa-Villabona sea un pueblo vivo, con mucho movimiento y participativo. En definitiva, un municipio implicado.)

herri bizia eta inplikatua. Ez dut uste aurreko urteetako egoera ekonomikora itzuliko garenik, baina espero dut pultsoa berreskuratzea. Ea industriak Villabonan pisu handiagoa izatea lortzen dugun. Geografikoki txikiak gara eta lana eskualde osoan sortu eta bultzatu beharreko zerbait da. Egoera honi buelta emateko gai izanez gero, herritarrak bertan errotzea eta bizitzea lortuko dugu. Oparotasun horrek ekarriko du herri mugimendu bizi hori. Etorkizuneko Villabona, gazteek beren bizitza proiektua garatzeko herria izatea nahi dut. Partaidetza eta adostasuna dira legealdiko giltzarrietako batzuk. Ez dira erronka makalak, ez? Erronka ederra da. Urte politak bizi izan ditugu

orain arte, eta ez da izan herrigintzaren inplikazio beharrik. Uste dut parte hartzearen kultura apur bat galdu egin dela azken urteotan. Gure erronka da hori berreskuratzea; gure ustez, herri batek etorkizun oparo bat izateko kohesio minimo bat izan behar du. Nahitaezkoa da herriak Udalak egiten duenaren berri izatea, baina herritarren aldetik inplikazio bat egon behar du. Udalak ezagutu behar du herritarren nahia. Horrek emango digu nortasun berezi bat, pertenentzia sentimentu bat eta horrek aterako ditu proiektuak aurrera, guztion artean, elkarrekin lan eginez. Herrigintza hori sustatzeko komunikazioaren aldeko apustua egin duzue. Aurten esfortzu berezi bat egin dugu komunikazio enpresa bat kontratatzean. Izan ere, gardentasuna eta informazioa beharrezko ikusten ditugu herrigintza bultzatzeko. Hala, hainbat baliabide finkatu ditugu Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa errazteko: batetik, aldizkari hau, non Udalaren jardunari buruzko berriak plazaratzeaz gain, herriari eta herritarrei buruzko informazioa agertuko den. Webgune berria ere ateratzear da. Web parte-hartzaile bat izango da, eguneroko albisteak bilduko dituena, batetik, eta herritarren ekarpenak, iritziak eta kexak jasoko dituena, bestetik. Gai zehatzen inguruan oso baliagarria izango da herraminta hau. Hon-

“Gastu arrunta murriztu bai, baina inbertsioa ezinbestekoa da” Nola daude Udalaren kontuak gaur egun? 2011n inbertsio gutxi egin zen eta horrek ahalbidetu zuen urtea ondo bukatzea. Gainera foru funtsa itzultzera behartu gaituzte, baina Udalak izandako zuhurtasunak ahalbidetu du funts hori itzultzeko ahalmena edukitzea, fondo bat edukitzea. 2012ra begira garbi genuen gastua murrizten hasi beharra zegoela, baino ez inbertsioen atalean, baizik eta gastu arrunten atalean. Kontratuak errebisatzen, fotokopiak, argi indarra, aseguruak… Azken batean, gastu arruntean erreparatuz lortu dugu diru apur bat aurreztea.

Eta inbertsio atala nola dago? Inbertsioetan konpromisoa mantendu behar dugu, ekonomian eragiteko modu bakarra daeta. Guztira 350.000 euro ditugu. Diru gutxi da, saiatuko gara gastu arrunta gehiago estutzen eta inbertsioetarako gehiago bideratzen, baina hori da dagoena. Aurtengo inbertsioetako batzuk: merkatu plaza estaltzera goaz eta Oriamendiko pasealekuan lanak egiten hasi dira jada, hesiak ezabatze aldera. Halaber, kultura ekimen inportante modura, Vicente Ameztoyren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditugu…


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

11 / / / / / /

itarrei zerbitzatzeko nago hemen” ) Tenemos que darle la vuelta a esta coyuntura económica. Hay que trabajar a nivel comarcal y conseguir fomentar la industria. Quiero que los jóvenes desarrollen aquí su proyecto de vida )

dakinen gaiaren inguruko galdeketak, adibidez, iritzi orokor bat jasotzeko baliagarria litzateke. Boletin elektronikoa ere jarriko dugu martxan. Horri esker amasa-villabonatarrek udal informazio egu-

neratua jasoko dute euren posta elektronikoan. Boletinerako harpidetza webgune bitartez egingo da. Udaletxera ere gertura daitezke herritarrak, ezta? Bai horixe, Udaleko ateak herritarrentzat irekita daude. Egunean zehar beste hitzordu batzuk ditudalako agian ezingo dut momentuan elkartu, baina hitzordua eskatuz gero, gaueko 10:00etan bada ere, Udalean izango naiz herritarrei entzutzeko, beraiek zerbitzatzeko nagoeta. Dena den, taldekoek argi daukagu udala dela udaleko gaiak jorratzeko lekua eta herritarrak bertara gerturatzera animatzen ditugu. Web orria hor dute, noski, baina Udaleko ateak zabalik dituzte baita ere.

Nola ikusten duzu euskararen egoera Amasa-Villabonan? Amasa-Villabonako euskararen erabilera maila ez dut ongi ikusten. Urte mordoxka daramagu haurrei euskaraz irakasten baina gero kalean erabilera hori ez da errotzen. Herritarren %75ak euskaraz jakin badaki, baina hala ere gazteleraz egiten da. Helduen arteko hizkuntza gaztelera da orokorrean eta gazteek ere joera berbera hartzen dute. Nire ustez gakoa helduetan dago, haurrek ikusten baitute helduen hizkuntza gaztelera dela. Udalak hizkuntza erabileran eredu izan behar du, gure artean, teknikarien eta lankideen artean euskaraz eginez sustatuko dugu gure hizkuntzaren erabilera.

Albaitari bokazioz, alkate inplikazioz • Izatez albaitaria da Galder Azkue, oso maitea duen lanbidea da; alkate izan aurretik, urteak eman ditu landa eremuan hara eta hona lanean. • Jada urte betez alkate: urte “intentsoa, polita eta aberasgarria” izan dela dio. “Gauzak ongi egitea eta inplikatzea gustatzen zait. Eskerrak eman behar dizkiet aurreko legealdiko udal gobernuari eta, noski, urte honetan oso lagungarri izan zaizkidan guztiei: udaleko teknikariak, langileak eta baita oposizioa ere. Asko ikasi dut guztiengandik”.

• Afizioa: albaitaritza eta lehen sektorea: “Nire gurasoak izatez aiatarrak dira, lehen sektorekoak. Eta agian horrek izan du eraginik baserri mundua horrenbeste gustatzeko”. Mendiak eta landa inguruak “asebetetzen du”, baita itsasoak ere. Txirrindulari izandakoa urte askoan, kirolzale amorratua da Galder Azkue. Ikastea du gogoko, hizkuntzak, historia, eta beste hainbat gairen bueltan beti du jakinmina.

2012ko maiatza

• Etxean: 33 urte, ezkondua, eta bi semeren aita (4 eta 2 urte dituzte).


/ / / / 12

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

KULTURA

Ameztoy eta Amasa-Villabona ar VICENTE AMEZTOY PINTURA GARAIKIDEKO ARTISTA GARRANTZITSUENETAKO BAT IZAN ZEN. BERE OBRAREN AZTARNAK BIZIRIK DARRAI EUSKAL MARGOLARIEN ARTEAN. AMEZTOYK BETI NABARMENTZEN ZUEN AMASA-VILLABONAK BERE LANETAN ZUEN GARRANTZIA, BATIK BAT “ETXE ONDO” ETXEAK. DATORREN MAIATZAREN 25EAN, BERE OBRAREN INGURUKO ERAKUSKETA ZABALDU NAHI DA ALGIBEAN, BETI ERE BALDINTZEK LAGUNTZEN BADUTE. DATOZEN EGUNOTAN ERAKUSKETAREN NONDIK-NORAKOAK ZEHAZTUKO DITU UDALAK. ERAKUSKETAK AMASA-VILLABONAREN ETA MARGOLARIAREN ARTEKO SINBIOSIA ISLATUKO DU. HALABER, BERE HERIOTZAREN X. URTEURRENA DELA-ETA, HAINBAT EKIMEN ANTOLATU DITUZTE UDALAK, ARTISTAREN FAMILIAK ETA ZENBAIT HERRITARREK.

“Etxe Ondo nire arte diskurtsuaren parte handi bat da, batzuetan magikoa, beste batzuetan madarikatua, baina beti maitatua izan den leku honetara baldintzaturik dago”. Vicente Ameztoyk hainbatetan adierazitako esaldi honek erakusten du Etxe Ondo hilbiziko osagai bat zela Ameztoyren bizi-jarreran. XX. mendeko bigarren erditik aurrera, euskal margolari garaikiderik garrantzitsuena dugu Ameztoy. Pintura surrealistan sartu nahi izan duten arren, berak ez zuen inongo “istarik” praktikatzen, ez baitzuen bere lana surrealista gisa ikusten. Vicente Ameztoy 1946. urtean jaio zen Donostian eta 55 urterekin hil zen Villabonan. 14 urterekin hasi zen margotzen, bere osaba Jesus Olasagasti margolariak beregan izan zuen eragina medio. Ameztoyren obra –guztiz pertsonala eta liluragarria– batura metamorfosiko eta bitxi gisa har dezakegu, ametsen mundukoak. Artistak ez zituen arte merkatuko baldintzak gogoko, bere margotzeko moduak egutegirik ez baitzuen jarraitzen. Ameztoyk berresten zuen

2012ko maiatza

) La casa Etxe Ondo

fue para Vicente Ameztoy un aliciente imprescindible en su forma de ver la vida. )

) En 1970 se trasladó

a Villabona, a Etxe Ondo, con su padre y hermanos. A Ameztoy le resultaba vital el paseo comprendido entre Etxe Ondo y Amasa para la reflexión y la observación. )

) Su obra se puede

entender como una fusión surrealista entre el ser humano y la naturaleza, como una obra con tintes oníricos. )

bezala, “beraiek margotzeko makina bat nahi dute baina ni ez naiz hortik pasatzen”.

Etxe Ondo, inspirazio gune 1970ean bere aita eta anai-arrebekin Villabonako Etxe Ondo etxera etorri zen. Bertako EtxeOndoko kaperan ezkondu zen bere emazte eta konplize izan zen Virginia Montenegrorekin. Etxe Ondo Amasa-Villabonako herriak historiko artistikotzat hartutako eraikin ia bakarrenetakoa da. 1600. urteaz geroztik etxearen jabetza Ameztoy familiarena da. Etxe Ondotik Amasara doan bidea hasten da Aran errekako bailaran. Vicente Ameztoyk egunero egiten zuen ibilbide hori, gorputzarentzat estimulazio ariketa izateaz gain, paisaian (bere agerpenik birginenean), behaketan eta gogoetan lan egiteko erabiltzen zuena: “Ibilbide hau erabat beharrezkoa zait”. Urtero-urtero, errekaren inguruan agertzen ziren lehenengo bioletak hartu, sorta eder bat egin eta bere emazteari oparitzen zizkion. Ibilbide horren arira, PR-GI 120 ibilbideko lehenengo kilometroari, hots, berak egiten zuen ibilbide horri, Vicente Ameztoy izena jarriko zaio. Zati horretan hainbat eserleku eta panel informatiboak ipiniko dituzte, bertatik pasatzen direnek artista gertutik ezagutu ahal izateko. Pintura tailerrekoek ere iniziatiba bat antolatu dute. Taldekoek, Bixente eta bere obra zein bizitza inspiraziotzat hartuaz, hainbat obra sortu eta kaleratuko dituzte.

) Ameztoy comenzó

a pintar con 14 años, influenciado principalmente por su tío el pintor Jesús Olasagasti. )


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

13 / / / / / /

teko sinbiosia, bere obran islatua • Hasierak. Ameztoy margolaritzan hasi zen Ascensio Martiarenaren eskutik. • Goiztiarra. 14 urterekin agertu zuen bere lana lehen aldiz. 16 urterekin sari bat irabazi zuen, eta 18 urte zituela, Spoletoko (Italia) “Festival de los Dos Mundos”-en parte hartu zuen. • Autodidakta. Madrileko San Fernande Arte Ederretako Eskolan sartzeko ikastaroetara joan zen. Baina hortik gutxira bertan behera utzi zituen. Esan daiteke autodidakta zela. • Bere estiloa. Euskal paisaia eta elementu onirikoak nahastu zituen, bere irudimen bikaina medio.

Euskadi Sioux argitalpenerako azal ugari egin zituen.

“El naturalista y su doble”

Extractos de la introducción de Vicente Molina Foix, del catálogo de Vicente Ameztoy Karne & Klorofila.

“Ameztoy hace uso del paisaje enmarcando con él sus figuraciones”. “No sigue el minutado de los tiempos: es un pintor que no busca en el paraje agreste los claros, sino el más frondoso cuerpo del bosque […]”.

• Paisaia eta erretratua. Bere obra ia guztia • 2000. urteko udazkenean Donostian paisaian eta erretratuan zentratzen da, fa- aurkeztu zuen Eliztarrak/Mundutarrak, milia inspirazio izaki. Sagrado y Profano. Santoral de Remelluri, • Diseinu garbiak. Bere lanek zentzuko gar- Paraíso y otras obras. Erakusketa horrebiketa mantentzen dute, diseinu garbiekin tan 1993az geroztik udaz uda Errioxako eta kolore finekin. Remellurin egindako egonaldietan margotutako santu-irudiak aurkeztu zituen. Hainbat lan esanguratsu. Santutegi katolikoko hainbat santu Re• 1977an pintatu zuen Virginia y Blancanie- melluriko ermitaren inguruetan kokatu ves comen un bote de amanitas mientras zituen Ameztoik bere erretratuetan. el mundo se les viene encima izenburuko • Zeruko Argia eta Euskadi Sioux aldizkariekoadroan. tarako azalak, marrazkiak eta diseinuak • 1979ko Sin título obra da garai hartako egin zituen, baita kultura-ekitaldiak iramargolanik garrantzitsu eta esangura- gartzeko kartelak ere. Erakusketa askotsuenetakoa. tan egon dira erakusgai.

Leizaranen irriparra.

“La pintura de Ameztoy procede de un verdadero entusiasmo ante los gozos de la visión y ante el hecho de pintar […]” “La mirada y la mano de él me han parecido en muchas ocasiones, inglesas […] la claridad en la delimitación de su espacio y figura, el color radiante, translúcido; y esa atención de naturalista, que se ve sin embargo contrariada, enriquecida, por la

compleja, ácida y hasta torturada relación del ámbito captado”. “[...] El entusiamo, un punto ingenuo, crédulo, del pintor que pinta como si aún el mundo le estuviese esperando para dejarse reproducir enteramente, con el lamento de quien ha visto pasar de largo delante de sí “al alma con todas sus dolencias”.

2012ko maiatza

BIZITZA ETA LANAK


/ / / / 14

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

KULTURA

Erakusketan ikusgai... Datorren maiatzaren 25ean irekiko da Vicente Ameztoyren obrari buruzko erakusketa. Amasa-Villabonako Udala eta artistaren familia elkarlanean -besteak beste- aukeraketa prozesu luze batean murgildu dira azken hilabeteotan. Artistaren lan esanguratsu anitz emango dira ezagutzera lehen aldiz, diziplina desberdinetakoak. Senitartekoen esanetan, Vicente Ameztoy “gertutik eta sakonean ezagutzeko aukera emango du” iniziatiba honek.

2012ko maiatza

Litografía (1976)

Cartel de la 39ª edición del Festival de Cine de San Sebastián.

Sanguina (1995).


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

15 / / / / / /

“Vicente Etxe Ondorekin eta bere inguruarekin zegoen maiteminduta” POR FUERA ASOMBRA SU INMENSIDAD; POR DENTRO, LO ACOGEDORA QUE ES. LA CASA ETXE ONDO DE AMASA-VILLABONA ES COMO UNA EXTENSIÓN DEL PROPIO VICENTE AMEZTOY. ÉL MISMO DECORÓ EL INTERIOR Y, HOY, SU HIJA Y SU MUJER, LO PRESERVAN TAL Y COMO LO DEJO EL PINTOR. VIRGINIA MONTENEGRO (ESPOSA) Y VIRGINIA AMEZTOY (HIJA) NOS ACOGEN PARA HABLAR SOBRE EL GRAN ARTISTA: UNA CONVERSA CIÓN DISTENDIDA CON SU MUJER E HIJA, EN TORNO A LA CHIMENEA Y CON EL OLOR A INCIENSO, MIENTRAS NOS OBSERVAN ALGUNAS DE LAS OBRAS DEL REPUTADO ARTISTA.

z

er suposatzen du zuentzat aitaren eta senarraren, hurrenez hurren, obraren inguruko erakusketa Amasa-Villabonan egiteak? Virginia Montenegro (emaztea). Ezusteko handia izan zen. Vicenteren heriotzaren hamargarren urteurrenean bere pertsona oroitzea ederra da. Erakusketa egingo den lekua ere zoragarria da. Guztion artean erakusketa moldatzen joan gara, eta emaitza oso ona izango da. Virginia Ameztoy (alaba). Maiatzean izanik erakusketa gela oso argitsu egongo da, obrak ederki ikusiko dira. Jende askok aita ezagutzen zuen pertsona bezala, baina bere lanaren arrastorik ez zuen. Gainera, azken belaunaldian jaiotako gazteentzat aukera ederra izango da Vicente Ameztoy artistaren obra modu sakonean ezagutzeko.

Vicente Ameztoyri ez zitzaion gustatzen bere artea korronte zehatz batean finkatzea. V.M. Ez zuen gogoko, ez. Noski, berak artista eta arte lan asko zituen gustuko, baina berak ez zuen “ismo”-rik praktikatzen. Txikitatik hasi zen margotzen, bokazioz, eta urteak aurrera joan ahala bere estiloa garatzen joan zen, baina ez korronte zehatz baterantz. V.A. Gauzak interpretatzeko modu pertsonala zuen, bere izaera umoretsuak eta beste ezaugarri batzuek eragina zuten bere lanetan, noski, baina ez zen inoiz artista zehatz batean oinarritzen. Artista lagun asko zituen: Zumeta, Goenaga… askotan elkartzen ziren mahai baten bueltan, baina ez zuten inoiz arteaz hitz egiten!

Virginia Montenegro (ama) eta Virginia Ameztoy (alaba), hurrenez hurren.

Nolakoa zen Vicente bizitza pribatuan? V.M. Oso etxezalea zen. Orduak eta orduak pasatzen zituen etxean; musika ozen jarri eta irakurtzen, sukaldatzen (oso trebea zen sukaldean!), margotzen... pasatzen zuen denbora. Izakeraz, oso dibertigarria eta umoretsua. Bidaia asko egiten genituen elkarrekin, urtero, esaterako, Marruekosera joaten ginen, berak han margotzen zuen bitartean oso ongi pasatzen genuen. V.A. Etxea txukun eta eder apaintzea gustatzen zitzaion. Orain berak utzi zuen bezalaxe dago guztia, gustu ona zuen, eta dekorazio gaietan oso arduratsua zen. Halaber, bere lagunen oso laguna izan da beti. Jendea etxera ekartzea gustatzen zitzaion, baita kalean ibiltzea ere. Egunero joaten zen kafea hartzera eta bueltaxka ematera. Parte har-

tzailea izan zen beti, herriko kultur jardueretan parte hartzea gustatzen zitzaion, beti laguntzeko prest zegoen. Zer aurkituko dute erakusketara gerturatzen direnek? V.A. Aitaren obraren inguruko ibilaldi bat izango da, azken batean. Saiatu gara diziplina desberdinetako piezak sartzen, esaterako, obra grafikoak, bidaia bildumak, margo lanak… horrez gain, berari egindako bi elkarrizketa emango dira. V.M. Esan beharra dago, baita ere, erakusketaz gain, Vicenteren lanak kalera aterako direla. Herriko hainbat lekutan bere zenbait obra jarriko dira, herritarrei gerturatzeko xedez. Berak hala nahiko zuen-eta…

2012ko maiatza

Vicentek bazuen lotura berezia Amasa-Villabonarekin, ezta? V.M. Nire senarra herri honekin eta, batez ere, etxe honekin maiteminduta zegoen. Bere familiarena da Etxe Ondo, eta txikitatik denboraldi luzeak igarotzen zituen hemen. V.A. Etxe inguruak zituen gogoko, baita kaleko giroa ere. Beretzat Amasa-Villabona inspirazio iturri zen. Txoko guztiak arakatzen zituen… behatzaile amorratua zen aita.


/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O

( amavi ) 2

0

1

2

k

o

M

A

I

A

T

Z

A

Parte-hartzea alor guztietan

Herriko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketa Kale-neurketaren metodologia behaketa zuzena da, hau da, behatzaileek, herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute. Horretarako, herriko kalerik jendetsuenak biltzen dira, hala nola, plaza inguruak, parkeak, erosketa guneak… Neurketa hau burutzeko fitxa bakarra erabiltzen da. Fitxa honen bidez erabilera zenbatekoa den jakiteaz gain, ondorengo hiru aldagai hauek euskararen erabileran duten eragina neurtzeko aukera izaten da: sexuaren eragina, haurren presentzia eta neurtzen den taldearen adina. Hauek izan dira 2011ko kale-neurketan jasotako emaitza esanguratsuenetako batzuk:

100

80 76,8 % 60 40 20 0

74,8 %

30

33 %

Haurrak Gazteak

%

Helduak

Adinekoak

100 80 51,5 % 60 38,2 40 % 20 0 Emakumezkoak

Kale-erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hizkuntza errealitatea ezagutu edota planifikatu nahi duenarentzat. Euskararen aldeko sustapen lan bat aurrera eraman ahal izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez, be-

Haurren presentzia

%

%

%

Erabilera haurretan

Gizonezkoak

77

100

%

Euskaraz 388 Gazteleraz 113 Bestelakoetan Euskaraz %77

50 30,2 % 0 Haurrak EZ Haurrak BAI

harrezkoa zaigu premiarik larrienak zein diren ezagutzea, lehentasunak finkatzea eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan jartzea. Eta horretan ari da eta aritu nahi du udalerrian osatu berria den EUSKARAN ADOS lan-mahaiak. Aurrerantzean badu lana mahai honek datu horiek aztertzen, hutsuneak antzematen eta hauek konponbidean jartzen.

“Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean” hitzaldia Maiatzaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Pako Aristiren hitzaldia izango da Subijana etxean. Bi hizkuntza hegemonikoen erdian, menpeko hizkuntza baten

egoera petrala bizi duen euskara, gure hizkuntzaren inguruan arituko zaigu Aristi. “Normalizazioaren” etiketaz mozorrotutako anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari den hizkuntzaz, eta laster kaletatik ere bai bere esanetan.

Pako Aristi

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

943 69 21 00

Zurekin kontaktuan egoteko... eta zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa!

@ komunikazioa@villabona.net

3855-012

Erabilera adin taldeka

Paper birziklatuan egina

Erabilera sexuaren arabera

D.L. SS-1158-2009

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK BESTE BEHIN ERE EGIN DU AMASAVILLABONAKO KALEETAN HIZKUNTZA ERABILERAREN NEURKETA. 2011KO UDAZKENEAN EGIN ZUEN NEURKETA BOST NEURRALDIETAN BANATUTA.

Profile for Amasa Villabona Udala

AMAVI 1.zbk  

Amasa-Villabonako udal aldizkaria

AMAVI 1.zbk  

Amasa-Villabonako udal aldizkaria

Advertisement