Page 4

20:00-20:45 Ordenantzako galdeketa atala osatzeko galderak erakutsi fitxa bidez (5’, Emunek), 30’an taldean hausnartu eta bozeramaileak iritziak jaso (galderak/adostasunak/desadostasunak) paperean. Jendaurrean bozeramaileek eztabaidaren hustuketa egin (5x3’).. Galdeketaren atala ordenantzako puntu esanguratsuenetakoa izan daitezkeenez, dinamika honen bidez atal hau berariaz landu nahi izan da. Horretarako, atal hau osatzeko erabakiorrak izan daitezkeen hainbat galdera planteatu zitzaizkien taldeei, eta bakoitzean horiek erantzuterakoan suertatu diren adostasunak eta desadostasunak jaso dituzte fitxa banatan (eranskinetan). EZTABAIDARAKO GALDERAK: 1.

Herri galdeketak gai guztien inguruan egin daitezke? Zein gairi buruz ezin da galdetu?

2.

Nori dagokie herri galdeketa egitea? Herritarrek herri kontsulta egiteko eskumena dute? Zenbat herritarren sinadura behar da udalak herri galdeketa antola dezan?

3.

Herri galdeketetako emaitzak lotesleak izan behar dira? Noiz bai eta noiz ez? Zenbat herritarrek parte hartu beharko luke galdeketan lotesle izan dadin? Gutxienez zenbat herritarren botoa jaso beharko luke galdeketako proposamen garaileak emaitza lotesle izan dadin?

4.

Nork eman dezake botoa herri galdeketan? Zein izan behar da gutxieneko adina?

5.

Boto delegaturik emateko aukera egon behar da?

6.

Zein maiztasunekin antola daitezke herri galdeketak? Zein maiztasunekin galdetu daiteke gauza bera? Gehienez zenbat galdera egin daitezke herri galdeketa bakoitzean?

7.

Herri galdeketa egin baino lehen nork/nola bermatu behar du informazio zabaltze prozesua? Eta eztabaida prozesua?

8.

Nola kontrolatu herri galdeketako boto-emate prozedura garbia eta zuzena beteko dela?

20:50-21:00: saioaren balorazioa egin, hobekuntza proposamenak jaso, hurrengo bilerarako hitzordua gogorarazi.

4

www.emun.com

Parte hartze proiektua 2  

2. bilera (2014/02/11)

Advertisement