Page 3

KOKAPENA Proiektua: Parte hartzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua. Bilera: Hiru bileratik bigarrena, otsailaren 11n, 19:00-21:00, Subijana jauregiko areto nagusian. Parte hartzaileak: Amasa-Villabonako 30 eragile (tartean alkatea, udaleko hainbat zinegotzi eta udaleko komunikazio teknikaria) eta Emun aholkularitzako 2 teknikari.

BILERAREN GARAPENA Hau da bilerak izan zuen egitaraua: 19:15-19:45: Ordenantzaren zati banaren gainean eztabaidatu. 5 minutu ordenantza zatia irakurtzeko. 15 minutu ekarpenak egiteko (zer gehitu-kendu-aldatu) eta bozeramaileak orrian jasotzeko. 5 bozeramaileek 2na minututan laburtu landutakoa jendaurrean. Lau talde sortu dira eta bakoitzari ordenantzaren atal bana eman zaio. Hauek dira aztertu diren artikuluak: 6., 8., 13., 14. eta 15. artikuluak. Talde bakoitzak dagokion kapituluari zer gehituko liokeen, kenduko liokeen eta aldatuko lukeen jaso du fitxa banatan (eranskinetan). Ordenantzak erabiltzen duen fraseologiara hurbiltzeko xedearekin egin da lehen ariketa hau.

19:45-20:00: Herri galdeketaren inguruko hausnarketa. Galdera bota (zein ikasgai jaso zenuen hondakinen inguruko galdeketatik?); 15’ hausnarrean eta paneletan jaso ikasgaiak (norberak idatzita). Talde bakoitzean, bakarka, hondakinen inguruko galdetetatik jasotako ikasgaien inguruko hausnarketa egin zen eta panelean bildu ziren (eranskinetan). Herri galdeketen gaiaren aurrelan gisa.

3

www.emun.com

Parte hartze proiektua 2  

2. bilera (2014/02/11)