Issuu on Google+

Herritarren partaidetza arautzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua

AMASA-VILLABONA / VILLABONAKO UDALA Herritarrekiko 2. Bilera (2014/02/11) AKTA

2014ko otsailaren 18an


AURKIBIDEA KOKAPENA .................................................................................... 3 BILERAREN GARAPENA ................................................................. 3 ERANSKINAK ................................................................................. 6

2

www.emun.com


KOKAPENA Proiektua: Parte hartzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua. Bilera: Hiru bileratik bigarrena, otsailaren 11n, 19:00-21:00, Subijana jauregiko areto nagusian. Parte hartzaileak: Amasa-Villabonako 30 eragile (tartean alkatea, udaleko hainbat zinegotzi eta udaleko komunikazio teknikaria) eta Emun aholkularitzako 2 teknikari.

BILERAREN GARAPENA Hau da bilerak izan zuen egitaraua: 19:15-19:45: Ordenantzaren zati banaren gainean eztabaidatu. 5 minutu ordenantza zatia irakurtzeko. 15 minutu ekarpenak egiteko (zer gehitu-kendu-aldatu) eta bozeramaileak orrian jasotzeko. 5 bozeramaileek 2na minututan laburtu landutakoa jendaurrean. Lau talde sortu dira eta bakoitzari ordenantzaren atal bana eman zaio. Hauek dira aztertu diren artikuluak: 6., 8., 13., 14. eta 15. artikuluak. Talde bakoitzak dagokion kapituluari zer gehituko liokeen, kenduko liokeen eta aldatuko lukeen jaso du fitxa banatan (eranskinetan). Ordenantzak erabiltzen duen fraseologiara hurbiltzeko xedearekin egin da lehen ariketa hau.

19:45-20:00: Herri galdeketaren inguruko hausnarketa. Galdera bota (zein ikasgai jaso zenuen hondakinen inguruko galdeketatik?); 15’ hausnarrean eta paneletan jaso ikasgaiak (norberak idatzita). Talde bakoitzean, bakarka, hondakinen inguruko galdetetatik jasotako ikasgaien inguruko hausnarketa egin zen eta panelean bildu ziren (eranskinetan). Herri galdeketen gaiaren aurrelan gisa.

3

www.emun.com


20:00-20:45 Ordenantzako galdeketa atala osatzeko galderak erakutsi fitxa bidez (5’, Emunek), 30’an taldean hausnartu eta bozeramaileak iritziak jaso (galderak/adostasunak/desadostasunak) paperean. Jendaurrean bozeramaileek eztabaidaren hustuketa egin (5x3’).. Galdeketaren atala ordenantzako puntu esanguratsuenetakoa izan daitezkeenez, dinamika honen bidez atal hau berariaz landu nahi izan da. Horretarako, atal hau osatzeko erabakiorrak izan daitezkeen hainbat galdera planteatu zitzaizkien taldeei, eta bakoitzean horiek erantzuterakoan suertatu diren adostasunak eta desadostasunak jaso dituzte fitxa banatan (eranskinetan). EZTABAIDARAKO GALDERAK: 1.

Herri galdeketak gai guztien inguruan egin daitezke? Zein gairi buruz ezin da galdetu?

2.

Nori dagokie herri galdeketa egitea? Herritarrek herri kontsulta egiteko eskumena dute? Zenbat herritarren sinadura behar da udalak herri galdeketa antola dezan?

3.

Herri galdeketetako emaitzak lotesleak izan behar dira? Noiz bai eta noiz ez? Zenbat herritarrek parte hartu beharko luke galdeketan lotesle izan dadin? Gutxienez zenbat herritarren botoa jaso beharko luke galdeketako proposamen garaileak emaitza lotesle izan dadin?

4.

Nork eman dezake botoa herri galdeketan? Zein izan behar da gutxieneko adina?

5.

Boto delegaturik emateko aukera egon behar da?

6.

Zein maiztasunekin antola daitezke herri galdeketak? Zein maiztasunekin galdetu daiteke gauza bera? Gehienez zenbat galdera egin daitezke herri galdeketa bakoitzean?

7.

Herri galdeketa egin baino lehen nork/nola bermatu behar du informazio zabaltze prozesua? Eta eztabaida prozesua?

8.

Nola kontrolatu herri galdeketako boto-emate prozedura garbia eta zuzena beteko dela?

20:50-21:00: saioaren balorazioa egin, hobekuntza proposamenak jaso, hurrengo bilerarako hitzordua gogorarazi.

4

www.emun.com


Honela baloratu dute parte hartzaileek proiektuko bigarren bilera , hiru ardatz hauen arabera: bileran izan dugun giroa, bileran erabilitako metodologia eta lortutako emaitzak.

GIROA

0

0

22

METODOLOGIA

0

10

13

EMAITZAK

0

5

18

Era berean, azken saiori begira, galdera zehatza planteatu da: “Zer gahiago landu nahiko zenuke 3. Bileran?”. Hauek izan dira jasotakoak: Galdera bat: duela 35 urte iritsi omen zen demokrazia gure herrira. Beraz, zertan ibili gara orain arte “demokrazia errepresentatibotik” “demokrazia parte hartzailera” pasatzeko? Eta orain naturaltasun osoz guztiak ados? Herritarrok ba al dakigu parte hartzeko dauzkagun baliabideen berri? Gobernu batzorde, osoko bilkura, ados lan mahai, bilera, batzak, e-mail, web, Amavi...

5

www.emun.com


ERANSKINAK 1 Taldeetan landu diren ordenantzako zirriborroaren artikuluak eta hausnarketarako proposatutako galderak: 6. artikulua. Herri ekimenerako eskubidea 1.- Edonork, kolektiboa edo elkartea izan, udalari udal interes publikoko jarduera bat egiteko eskatzeko eskubidea aitortzen da; eskatzaileek bitarteko ekonomikoak, ondasunak, eskubideak edo lana jartzeko konpromisoa hartuko dute. Horiek izapidetzeko, gutxienez, udalerriko bizilagunen %10en babesa beharko da. 2.- Udalak eredu bat prestatuko du, eta bertan argi adierazi beharko dira proposamena eta hori justifikatzeko arrazoiak. 3.- Eskaera egiteko, idatzi bat aurkeztuko da argi adierazita zer jarduera eskatzen den eta eskatzaileek, hori gauzatzen laguntzeko zer bitarteko ekonomiko edo pertsonal jarriko dituzten. Idatzian, halaber, sinatzaile guztien izena eta abizena, helbidea, nortasun agiria eta sinadura jasoko dira. 4.- Herri ekimen bat onartzeko, interes publikokoa dela eta herritarren ekarpenaren ezaugarriak egiaztatu beharko dira, eta Udalaren eta eskatzaileen edo haien ordezkarien artean hitzarmen bat sinatu beharko da. Hitzarmen horretan zehaztuko dira alderdi bakoitzaren konpromiso, betebehar eta erantzukizunak, bai eta jardueraren eduki zehatza ere. 5. Halaber, pertsona fisikoek eta herritarren elkarteek Udalaren eskumen esparruko proiektu edo araudien onarpena sustatzeko eskubidea dute. Proposamen horiek, gutxienez, udalerriko bizilagunen %10ek edo Udal Erregistroan inskribatutako elkarteen %20k izenpetu beharko ditu. Ekimen horiek osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu behar dira; hala eta guztiz ere, gai horretan eskumena duen organoak ebatziko ditu eta tokiko herri kontsulta bateko proposamen eragin dezakete. Hala eta guztiz ere, proiektua edo araudia aplikatu beharreko araudian ezarritako izapideen arabera izapidetuko da. 6.- Arau honetan eta aplikatu beharreko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, herri ekimenak jendaurrean jarriko dira, gutxienez, hilabetez; iragarkiak prentsan, Udalaren webgunean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. 7.- Epe horretan, eskatutako jardueraren bideragarritasun tekniko, juridiko eta presupuestarioari buruzko txosten bana egingo da, eta, proposamenarekin batera, Udalaren osoko bilkurara eramango dira, jendaurreko izapidea amaitzen denaren biharamunetik kontatzen hasita 30 eguneko epean. Bilera horretan, ekimenaren ordezkari batek parte hartu ahal izango du, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera defendatzeko bere proposamena. 8.- Inola ere ezingo dira herri ekimenekoak izan tributuak edo prezio publikoak erregulatzeko arauak.

6

www.emun.com


Hausnarketarako galderak:

Herri ekimenak askotarikoak izan daitezke: legeak edo arauak aldatzekoak edo sortzekoak (taberna ordutegien edo zaraten ordenantzak, udal tasak‌) edo udalerri mailako proiektuak sustatu edo aldatzekoak (bidegorria, hondakinak, TAO sistema‌)

Interes publikoko ekimena -Herritarren ekimena, publikoa izan behar du? Herri guztiari zuzendua? -Interes partikularrek ba al dute lekurik udalerrian?

Herritarren ekimenaren aurkezpena -Edozein pertsona edo talde batek aurkeztu ahal izango du herritarren ekimen bat? -Zein da prozedura ekimen bat aurkezteko?

Udalak ekimena jasotzea -Udalak ekimen bat jasotzen duenean, nola jokatu behar du? -Udalak herriari informazioa zabaldu behar dio?

Herri ekimenaren bozketa -Non eztabaidatzen eta bozkatzen da ekimen bat? -Nolako bozketa? Bozketa mota. Sekretua? Elektronikoa?eskua altxatuz? -Interes korporatiboa eta talde partikularren ekimenak onartuko al dira?

Herritarren ekimenaren onespena -Udalak herritarren ekimena onesten badu, nola jakinaraziko dio herriari? -Ekimen hau indarrean jartzeko ba al du eperik?

7

www.emun.com


8. artikulua. Udalaren osoko bilkuretan eta batzordeetan parte hartzea. 1. Herritarren elkarte eta interesdun orok du osoko bilkuretan eta batzordeetan parte hartzeko eskubidea, eskaera egiten badu. 2.- Eskubide hori erabiltzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Intereseko gaia bileraren gai zerrendan egotea edo bileran parte hartzeko xedea proposamenak egin edo herri ekimeneko eskubidea erabiltzea edo defendatzea izatea. b) Alkatetzari idatziz eskatzea, gutxienez, bilkura hasi baino egun baliodun bat lehenago. c) Eskatzailea, elkartea bada, Udal Elkarteen Erroldan inskribatuta egotea edo eratuta dagoela edo funtzionatzen duela jasota egotea. 3.- Bilkuraren buru denari dagokio hitza hartzeko txanda irekia moderatzea. 4.- Eskatzaileak hamar minutu izango ditu parte hartzeko. Horren ondoren, Udaleko taldeek hartuko dute hitza eta alkateak edo zinegotzi eskudunak erantzun ahal izango du. Ondoren, erantzun txanda bat izango du eskatzaileak eta, horren atzetik, taldeen parte-hartzeak izango dira; alkateak itxiko du parte-hartzeen txanda. Ondoren, bozketa egingo da. 5.- Araudi honen 6 eta 7. artikuluetan aurreikusitako ekimen edo proposamenak (herri ekimenaren ingurukoak eta osoko bilkurarako norbanakoek edo elkarteek aurkeztutako gaien ingurukoak) oinarri dituen gairen bat aztertzen denean Udalaren osoko bilkuran, bertan parte hartzeko eskubidea izango du eskatzaileak. 6.- Parte-hartzeko eskaera ukatzeko arrazoiak egon beharko dira eta berariaz aipatu beharko dira. 7.- Edonola ere, Udaleko Osoko Bilkura guztietan, gai zerrendaren amaieran, galdera-erreguentzako txanda irekiko da, bertaratutako norbanakoek zein elkarteetako ordezkariek egoki deritzeten adierazpenak edo galderak egin ditzaten. Bilkurako buruari dagokio hitz egiteko txanda hori neurtzea. 8.- Txanda irekian egindako parte hartzeak bileraren aktan jasoko dira. 9.- Udaleko ohiko Osoko Bilkurak herritarren parte hartzea erraztuko duen egun eta ordutegian egingo dira; lan egunetan, arratsaldez.

8

www.emun.com


Hausnarketarako galderak:

Herritar erakundeek udalbatzaren batzordeetan parte hartzea. -Eskubidea al da? -Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emana duten herritar erakundeek udalbatzaren batzordeetan parte hartu ahal izango dute? -Erregistroan egon behar du elkarte horrek? -Erroldatua egon behar du herritarrak? -Herritarren txandan parte hartzeko eskabideak, noiz egin behar dira? Zenbat lanegun lehenago?, -Erregistratu behar dira eskaerak? -Izenpea eta identifikazio pertsonalaren datuak jaso behar da udalbatzan parte hartzeko?

Herritarren txanda osoko bilkuretan -Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emana duten herritar erakundeek azalpenak eman ahal izango dituzte udalbatzaren aurrean? -Herritarren txandan parte hartzeko eskabideak noiz erregistratu behar da? Epeak? -Eskaera egin dutenen izenpeak eta identifikazio datuak jaso behar al dira? -Prozedura zein da?

Udalbatza eta batzordearen gai zerrendak -Udalak udal hedabideetan argitaratuko ditu, garaiz, udalbatzaren batzordeen eta udalbatzaren beraren bilkuren gai zerrendak? -Prozedura finkatuta dago?

Udalak herritarren partehartzea bultzatzeko hartuko dituen konpromisoak -Kontseiluetan, batzordeetan eta osoko bilkuretan hartzen diren konpromisoak.

9

www.emun.com


Taldeetan jasotako ekarpenak:

Zer gehitu (qué añadir)

Zer kendu (qué eliminar)

6. artikulua: Edad de los proponentes (16 años) 8. artikulua: Iraunkorra: Urte hasieran nahi den batzordean izena eman eta bozka eskubidearekin parte hartu Puntuala: Proposatutako prozedura egoki ikusten da. Herritarren eta udalaren aldetik gaiak proposatzeko egunak zehaztu 13. artikulua: Ze elkarte daude udal erregistroan inskribatuta? Udal erregistroan ez dauden elkarteek izan ditzaketen eskubideak betetzeko zein baldintza bete behar dituen zehaztea falta da. ??? Inskribatuta egoteko zein baldintza bete behar diren zehaztea falta da. Norbanakoak? Interes publikoa / pribatua

Zer aldatu (qué modificar) 6. artikulua: 20% asociaciones previa aprobación asamblearia con justificante (acta) 8. artikulua: Elkarteak ez du zertan inskribatuta egon behar Herritarrak batzordeetan parte hartzeko inskribatuta egon beharko du erroldan. 14. artikulua: Web orrian taldeek jartzen dituzten edukiak “filtro” bartzuk pasa beharko lituzke. Baldintza minimo batzuk. 15. artikulua: Udalak diru laguntzak ematen dizkien elkarteei jarraipen bat egin beharko die proiektuak egiten diren edo ez jakiteko. Iruzurra sahiesteko.

ERANSKINAK 2 Galdeketaren esperientziaren ikasgaiak:

Galdeketaren esperientziaren ikasgaiak 1. taldea Politikaren alderidirik ilunena Arautu beharra Sentsibilitate ezberdinek burututako araudiaren beharra Inguruarekiko kontzientzia sustatu beharra Hauteskund programa bete egin behar da, nahiz eta botoak galdu Zaborraren kudeaketa baino askoz gehiago zen Komunikabideen manipulazioa / indarra

2. taldea Herri galdeketak arautuak eta berme guztiekin egin behar dira Dena ezin da galdetu Galdeketa aurretik informazio objektiboa behar da Herri galdeketa loteslea da, baldin eta zentsoaren %51k bozkatzen badu

3. taldea Debate politizado y alienación partidista Imposición La clave era no realizar incineradora Falta de consenso Mal ambiente y división Lo positivo: nos disponemos a profundizar en la participación democrática

4. taldea Alferrik da herritarrei galdeketa egitea eta proiektu baten onuren berri eman nahi izatea politizatuta dagoela uste denean Herri galdeketa erabili zen helburu partidistak defendatzeko, benetan herri galdeketan sinistu ez arren. Txapuza

10

www.emun.com


bat izan zen “Arazoak” konpontzeko behar dutela galdeketak Soilik herriak lagundu dezake herria, “sasigaldeketen” aurrean Galdeketak duen garrantzia erabat desitxuratu zen Ertzainak zertarako? Edozer gauza galdetu daiteke? Gardentasunez eginez gero, edozein galdeketa baliagarria litzateke Zilegitasun falta

ERANSKINAK 3 Galdera zk. (nº pregunta) 1. Herri galdeketak gai guztien inguruan egin daitezke? Zein gairi buruz ezin da galdetu?

2. Nori dagokie herri galdeketa egitea? Herritarrek herri kontsulta egiteko eskumena dute? Zenbat herritarren sinadura behar da udalak herri galdeketa antola dezan?

3. Herri galdeketetako emaitzak lotesleak izan behar dira? Noiz bai eta noiz ez? Zenbat herritarrek parte hartu beharko luke galdeketan lotesle izan dadin? Gutxienez zenbat herritarren botoa jaso beharko luke galdeketako proposamen garaileak emaitza lotesle izan dadin?

4. Nork eman dezake botoa herri galdeketan? Zein izan behar da gutxieneko adina?

11

Adostasunak

Desadostasunak

(acuerdos)

(desacuerdos)

(2. taldea) Dena ezin da galdetu. Oinarrizko eskubideen gainean ezin da galdetu (3. taldea) Debe haber un organismo que regule la consulta. Que asesore al ayuntamiento (4. taldea) Herri mailan galdeketa horrek duen pisuaren arabera (1. taldea) 1.- Udala 2.- Eskatu bai, egin ez. 3.- %20-25 (2. taldea) Udalak Herritarren sinaduren bidez (3. taldea) Pleno / nº determinado firmas empadronados

(1. taldea) Gai guztien inguruan galdetu Tanteo bezala galdetu daiteke (3. taldea) Sí , menos cuestiones personales. Derechos humanos no.

(1. taldea) Lotesle izatea %50+1 (2. taldea) %51 bozkatzen badu, loteslea izan behar du (3. taldea) Mayoría simple

(1. taldea) Lotesle izatea (3. taldea) % participación igual o mayor a 51%

(1. taldea) 16 urte + erroldatuta egotea (2. taldea) Erroldatuta daudenak botoa. 17 urte. (3. taldea) 16 años (4. taldea) 16 urte / herri errolda duena

(1. taldea) Erroldatu denbora (3-5 urte)

(3. taldea) 25% firmas padrón > 16 años. 20 % firmas.

www.emun.com


5. Boto delegaturik emateko aukera egon behar da?

6. Zein maiztasunekin antola daitezke herri galdeketak? Zein maiztasunekin galdetu daiteke gauza bera? Gehienez zenbat galdera egin daitezke herri galdeketa bakoitzean? 7. Herri galdeketa egin baino lehen nork/nola bermatu behar du informazio zabaltze prozesua? Eta eztabaida prozesua? 8. Nola kontrolatu herri galdeketako boto-emate prozedura garbia eta zuzena beteko dela?

12

(1. taldea) Ez (2. taldea) Pertsona bat. Boto bat. Delegatua ez. (3. taldea) No (4. taldea) Ez (1. taldea) Urtean bat (2. taldea) 5 urte – 10 urte galdera berdina Galdera zuzena eta erantzunak aukera garbi bat azaldu behar du (3. taldea) Vuelta a empezar con las firmas, pero nuevas. (2. taldea) Udalak batzorde berezi bat sortu gaia objektiboki azaltzeko eta prestatzeko sentsibiltate desberdinekin. (3. taldea) El promotor de la idea. Si llama el ayuntamiento, Êl mismo. (2. taldea) Udalak edo eratutako batzordeak (4. taldea) Alderi guztiak eta parte-hartzaile guztiek kontrolatzeko eskubidea dute

(2. taldea) Beharraren arabera

(3. taldea) Regular los ayuntamiento.

medios

propios

del

www.emun.com


Parte hartze proiektua 2