Page 1

Ekintza ikerketa (el proyecto investigaciónacción). Ekintza zikloak gure ikerketa edo burutu dugun praktikaren prozesua aurrera joan dadin laguntzen du, hau da, hobeto antolatzen. Ikertutako ziklo hauek etengabe moldatzen dira, hots, lehenik arazo bati dagokion praktika­ ikerketa esleitzen zaio hura konpontzeko eta horrek, beste prozesu bat jarraitzen du (behaketa, analizatzea, hausnarketa…) Escudero idazleak fase hauetan zentratzen da holako ikerketa lana burutzeko: 1. Ikertu nahi den arazo bat identifikatzea. 2. Estrategia plana egitea, praktikara eramateko. Izango dituen ondorioak eta emaitzak kontrolatzea. 3. Gertatutakoaren arabera hausnartzea, egoeradun teoria pertsonal bat eginez. Proiektu oro, bakoitzaren situazio pertsonalari egokitu eta hedatu behar zaio. Ikerketa zikloa hasi baino lehen, McNiffek esaten dituen 9 puntu hauei kasu egin: 1. Gure praktika berrikusi, hobetu ahal izateko. 2. Hobetu nahi dugun ildo edo alderdia identifikatu. 3. Erantzuna (soluzioa) imaginatu. 4. Erabaki eta gero, praktikara eraman eta zuk espero zenuena den ala ez argitzea. 5. Gertatzen dena miatu. 6. Emaitzen bistan plana aldatu eta ekintzarekin jarraitu. 7. Jasoketa datuen tekniken bitartez, ekintza kontrolatu. 8. Aldatutako ekintza ebaluatu. 9. Lortu nahi duguna edo hobekuntza lortu arte jarraitu. Ekintza ikerketa burutu ahal izateko eta geroz eta aberatsagoa izan dadin, garrantzitsua da talde bat izatea, hau da, lana taldeka jorratzea; izan ere, baten ikuspuntuak soilik ez dio lanari etenkin asko aterako eta ikuspuntu ezberdinek, gero eta aberasgarria izan dadin ziurtatzen du (bai klaseko kide bat, kuadrilako lagun bat, tutore bat, lagun kritiko bat..). Honek, pertsonen arteko komunikazioa dakar, entzutea, besteen iritziak errespetatzea…

Ekintza plana. 1. Ikerketa: zerbait aldatu edo ikertu nahi bada. Arazoa ikusi, behatu → Hipotesia. 2. Arazoa edo ikerketaren fokua: Burutu nahi dugun praktikatik, zer nahi dugu hobetu? Garrantzitsua da, aztertu nahi dugun inguru edo alor bat aukeratzea, eta zertxobait alda daitekeela seguru egotea. Hobekuntza edo aldaketaren bat gerta daitekeen galderak planteatu behar dira. Hauxe baita ere → zergaitik aukeratu dut


arazo edo foku hau? Arrazoi garbiak eta zehatzak eduki behar dira zergaitik nahi dugun “x” ikertu. 3. Arazoa edo egoeraren diagnostikoa: Egoeraren deskripzio eta azalpen bat egiteko funtsezkoa. Begi bistakoak diren gauzak oinarritzat hartzea, galderak egitea… ➔ Deskripzioa → Nolakoa da? ➔ Azalpena → Zergaitik da horrela? ➔ Desio duguna → Nola izan beharko litzateke? Galdera hauei erantzun posibleak eman behar zaizkie      4.   Dokumental berrikusketa: Funtsezkoa da egin nahi dugun ikerketaren informazioa aurkitzea eta bilatzea. Horretarako erreferentzia bibliografikoak → autore zein hitz gakoak.       5.   Ekintzaren hipotesia edo ekintza­ estrategia: Momentu egokia → proposamen aldaketa edo hobekuntza: hipotesia. Bibliografia bilatu eta gero, estrategia plana eraki beharra dago (ekintza plana) → Praktika.      6.   Ekintza hipotesiaren formulazio­ adierazpena: Galdera… → Erantzunak. Nola hobe dezaket nire praktika? Ellioten arabera, hipotesia: ideia bat ekintza batekin lotzen duen esaldia da. Galdera (ideia), erantzuna (ekintza). ADIB: “Los alumnos se muestran insatisfechos con los métodos de evaluación utilizados “ ¿Qué podemos hacer para mejorar la evaluación?

Ekintza Lehen planteatutako lan hipotesia edo ekintza estrategikoa martxan jarri. 1. Ekintzaren ezaugarriak: ekintza, ikerketa baino garrantzitsuagoa; gogoeta eginikoa, kontrolatua, oinarritutakoa, eztabaidagarria eta kritikoki berri ematen duena → praktikari aldaketa neurtua egiteko. 2. Ekintzaren kontrola: sistematikoa → izan ere, emaitza egokiak edukitzea funtsezkoa da praktika ulertzeko. Ebidentziak eman direla justifikatzeko erabiliko da, zer nolako aldaketak eta non gertatu diren azaltzeko. Edozein datuk ez du balio → soilik egoera aldatzen dagoela baieztatzen dutenak. Eta azkenik, ekintzaren inguruko deskribapen zehatzak hornitu behar ditu.

Ekintzaren behaketa Ekintza ikuskatzeko gida moduko bat beharrezkoa litzateke. → Nola kudeatu datuak? / → Nola jaso hauek? / → Nola tartekatu beste pertsonekin? Zer gertatzen den azalduko digu, ondoren hausnartzeko eta ekintza profesionalera eramateko. 1. Printzipio garrantzitsuak: ez da bakarrik, datu jasoketa, baizik eta gertatu dena ebaluatu, hausnartu eta azaltzeko datuen sorkuntza.


2. Informazioa sortzeko behatu daitezkeen ekintzak: bere ekintza autobehatu, beste pertsonen ekintzak ikuskatu eta ekintzaren inguruko elkarrizketa kritikoak ikuskatu. 3. Nola jaso informazioa? Pertsonek egiten edo esaten dutena behatu, eta gertatutakoa behatu eta hortaz galdetu, eta utzitako material zein aztarnak aztertu. 4. Informazio kudeaketa: biltegiratzea, kodifikatzea eta berreskuratzea.

Informazioaren bilketa → Nola bildu informazioa (irakasle inbestigatzaileak inf. biltzeko hiru modu ezberdin har ditzake) ∙ Behatu ∙ Galdetu ∙ Aztertu → Inpaktua izaten duena zer den aztertzeko, bestelako zer informazio bildu daiteke? (Egoeren aldaketak biltzen dituen hausnarketa egunerokoa,eElarrizketa bat grabatzen duen bideo edo audioa, etab.) → Informazioaren gestioa → Informazioa biltzeko teknikak ∙ Datuen bilketa behaketa fasearen momentu inportantea da, inbestigatzaileak bere praktika hezitzailearen ondorio eta efektuak zeintzuk diren ekintzari buruzko informazioa bildu behar baitu. ∙ Informazio bilketei buruzko teknikek ahalbidetzen digute ikertu nahi den errealitatea era sistematiko batera murriztea, kasuan, irakasleen praktika profesionala, azterketarako errazagao izango den errepresentaketa sistema batera. ∙ Azterketarako teknikak oso anitzak dira, sailkapena egiteko irizpide hauek erabiltzen dira: intrumentuak eragiten duen erreaktibotasuna (erreaktiboa ala ez erreaktiboa), ikertzaile eta ikertuen artean eraikitzen den harremana (elkarreragilea ala ez elkarreragilea), informazioa jasotzeko prozesua (zuzena ala zeharkakoa). ∙ Errealitatearekin daukan elkarreragina edo inplikazioa da klasifikazioa egiteko erabilitako irizpidea. Teknikak hiru kategoriatan multzokatzen ditugu: instrumentuak, estrategiak eta bitartekari audiobisualak. (ikus 1.3 taula)


∙ Tenkikak zerikusi zuzena izaten duten informazioarekin. Ikerketan paper oso garrantzitsu bat dute, izan ere ikerketaren kalitatea erabili den teknikaren araberakoa da. Horregatik, ikertzaileak baloratu beharko du zer teknikek asetzen dituzten hobekien ikertu beharreko gaiari dagokion problemak eta auziak. Ikerketaren helburuak determinatuko du berau aurrera eramateko erabiliko diren teknikak zeintzuk izango diren. ∙ 1.4 taula: datu bilketa era ezberdinak, informazioa zeinengandik edo nondik datorrenaren arabera.

∙ Era berean, informazio bilketa tenknikak azterketaren ikuspuntuaren arabera:


∙ Eginkizun edo jarduerari eskeini ahal zaion “denbora balioduna” kontutan hartu behar da. Ikerketa­ekintzan irakasleak jarduera zehatz bakoitza ikasgelan nolako denbora epean emango den zehaztu behar du. Egutegi eta ordutegiek estimazio errealista bat egiteko lagungarri izango dira. ∙ Ez da komenigarrai behar baino informazio gehiago hartzea. ∙1.7 taula Kemmis eta MCTaggart­ek (1988)an proposatutako egutegia azaltzen da:


1.6 taulan agertzen diren teknikak aipatzen dira: A. Behaketan oinarritutako teknikak a. Parteartzailearen behaketa


Behaketa eta parteartze zuzena beharrezkoak izango dira estrategia metodologiko hontarako. Teknika hau atxikia dago ikerketa­ekintzara, ikaskuntzan gertatzen den bezala, irakaslea haren ikerketa profesionalean konprometitua egon behar dela eta. Horretarako: jarrera parteartzailea, bizi sozialean jarrera aktiboa izatea eta komunitate edo instituzio baten baitako kide izateagatik komunitatea horrek egiten dituen jardueretan ere parte hartzea. b. Notas de campo (euskaraz?) Irakasle praktikatik ikerketa kontestual­kualitatibo bat egitean datza, testuinguru soziokutural batean ekintza hezitzaileak ikuskatzean datza. Egun oso erabilia den erregistroetariko bat da, metogologia kualitatiboan.

“Nota de Campos”ei buruz alde onak eta txarrak azaltzen dituen taula.


c. Ikertzailearen egunerokoa d. Erregistru anekdotikoak e. Txosten analitikoak f. Perfilak g. Neurrira egingiko eskala B. Elkarrizketan oinarritutako teknikak

A.   Galdeketa Ikerketa sozialena datuak biltzeko gehien erabiltzen den prozesua elkarrizketa da.  Bi arrazoi existitzen dira elkarrizketa  ikerketa­ekintzan erabiltzeko. ­          Oinarrizko informazioa aurkitzea ezin dela beste modu batera eskuratu. ­          Elkarrizketa baten efektua ebaluatu ezin denean feedback bat beste modu batera eskuratu. Alde batetik, burutzeko erraza eta soila da, erantzun zuzenak ematen dituzte eta informazioa zenbagarria da. Beste alde batetik, denbora asko ematen du eta galdeketa ondo prestatzeko zenbait pauso eman behar dira bai elaborazioaren aldetik eta bai diseinuaren aldetik. Galdeketa bat diseinatzeko gutxienez hiru aspektu hartu behar dira kontuan: Asmoa: komenigarria da galdeketaren asmoak idaztea. Egokia izango litzateke ez antolatzea asmo generalak ezta asmo espezifikoak. Biztanleria: biztanleria txikia eta erres sartzekoa bada, galdeketa biztanleria osoari ezarri daiteke. Baliabide libreak: koste ekonomikoa gai bat da non aurretik kontsideratu behar da. Estudioa egiteko kosteak balioztatu egin behar dira.

B.    Elkarrizketa


Ikerketa sozialean datuak biltzeko gehien erabiltzen den prozesua elkarrizketa da. Beste modu batera esanda, pertsona baten jarrera, informazioa, pentsakera…. Informazioa biltzeko modu bat da. Elkarrizketa bat planifikatzeko zenbait fase daude: Elkarrizketaren helburuak. Elkarrizketa egingo zaien pertsonen laginketa. Elkarrizketaren garapena.  Elkarrizketa baten egitura: Aurreneko fasea: eztabaidarako prest ez dauden galderak egiten dira eta garrantzitsua da arreta prestatzea elkarrizketan zehar. Erdiko fasea: deskribatutako ekintza, jarrerak eta sentimenduak ateratzen dira fase honetan. Fase hau eta hurrengoaren artean galderarik eztabaigarrienak egiten dira. Fase aurreratua: ezagutza eta gaitasunak. Galdera hauek labainagoak dira eta elkarrizketatzen ari direnari nabarmen utz dezakete. Elkarrizketak erregistratzen dira notak jasotzen edota grabagailu bat erabiliz. ­          Notak hartzea: elkarrizketako notak zabalak eta beteak izan behar dira. ­          Grabaketa: elkarrizketa zintzotasunez grabatzea ahalbidetzen du. ­          Transkripzioa: desiragarria da grabatutako elkarrizketa osoa transkribatzea elkarrizketaren analisirako beharrezkoa izan daitekeelako.

C.   Eztabaidarako taldea Eztabaidarako taldea informazioa lortzeko estrategia bat da eta egunero ikerketa sozialen gero eta garrantzi gehiago dauka. Eztabaidarako taldeak banakako elkarrizketaren hutsuneak betetzeko agertzen da eta ez digu uzten elkarrizketa egiten ari garenari buruzko komentarioak eta konparatu bere esperientziak, ikuspuntuak aipatuak.


Taldea pertsona multzo txiki batez osatua dago, normalean seitik zortzira eta moderatzaile aditu batez gidatua, partaideentzako giro lasaia, eroso eta batzuetan egokian jakiteko zer iritzi duten, nola sentitzen diren edo zer dakiten ikerketa gaiaren inguruan. A) Abantailak: benetako bizitza baten datu aberatsak jasotzen ditu ingurune sozial batean, teknika malgua eta sustagarria da, balio subjetiboa du eta emaitzak azkar ematen ditu. B) Desabantailak: elkarrizketaren kontrola txikiagoa da  bakarkako elkarrizketetan baino, informazioaren azterketak denbora gehiago behar du, elkarrizketa egiten dutenek informazio eta esperientzia gehiago eduki behar dute, taldea pertsona batez osatua egon daiteke. C) Egunerokoa: pertsonek beren eguneroko bizitzan beren bizipenak kontatzeko modu egokia da eta pertsona hauen bizipenak idatziz adierazten dira eta konpartitu ere egin dezakete. A) Irudi bidezko bitartekoak A) Argazkia: Argi dago argazkien erabilera ekintza dokumentatzea dela, baina argazkiak beste gauzatarako ere balio dute: ∙ Denboraren bidez aldaketak erakustea. ∙ Ariketa batean ikasleen parte­hartzea erakustea. ∙ Baliatuak izan oroitzapenak berpizteko. ∙ Ebidentzia bezala erabili gertaera bat pasa dela. ∙ Elkarrizketa egiten zaien pertsonei zer ikusten duten eta ez zer espero duten ikustea estimulatzeko. B) Bideo grabazioak: Bideoei dagokienez, ezinbesteko gauza bat bihurtu da inguru naturaletan estudio behatzaileak egiten aritzen direnentzako. Bideoaren erabilerak hezkuntza ikerketarako mugagabeak dira. Edozein egoera edo ekintza gorde daiteke. Ikerketa­ekintzan, kamara klase osoak edo horien zatiak grabatzeko erabili daiteke. Gomendagarria da behatzaile batek ekipoa erabiltzea irakasleak eta ikasleek ekintzak egiten dituzten bitartean. C) Audio grabazioak: Audioko grabazioari begira, oraindik teknika popularra da gelako ikerketan, hitzezko interakzioa erakarri eta emisioak zehaztasunez gordetzeko. Hausnarketa Elementu garrantzitsuenetarikoa da ikerketa­ekintza honetako prozesuan. Ez da ikerketaren bukaerako fasea, baizik eta estudioa egiten ari den bitartean.  Datuekin zer egin behar den zentratzeko momentua da. Ikertzaile askok pentsatzen dute huts egin dutela haiek espero dituzten erantzunak ateratzen ez direnean edo erantzuna ez duenean funtzionatzen, baina ez da


horrela. Lan egiteko modu desberdinak bilatzen ari gara, eta batzuk beste batzuk baino hobeto funtzionatzen dute, ez dugu beti asmatzen edo lortzen lehenengo aldian. Hausnarketa edo datu­analisiarekin ulertzen duguna da ekintza multzo bat dela, esanahi, frogak edo ebidentziak ateratzeko, besteak beste. Kreatibitatea eskatzen duen ekintza bat da. Honen prozesua honela banatzen da: 1.      Informazioaren bilketa 2.      Informazioaren murrizketa 3.      Informazioaren antolaketa eta errepresentazioa 4.      Informazioaren baieztapena

El proyecto investigación acción sintesia  

Familiarekin elkarlanean aritzeko trebetasunak gehiago garatzeko, ekintza ikerketa hau burutu dugu. Horretarako, lehenik eginak genituen elk...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you