Page 1

HERRI KIROLAK

DBH 4

1


Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen: 1.Aizkolaritza 2.Sega jokoa 3.Harri jasotzea 4.Sokatira 5.- 8.Giza-Abere probak 5.Giza probak 6.Idi probak 7.Zaldi probak 8.Asto probak 9.Lasto altxatzea 10.Lasto botatzea 11.Lokotx bilketa 12.Trontza 13.Zaku eramatea 14.Orga jokoa 15.Ingude altxatzea 16.Txinga eramatea 17.Ontzi eramatea 18.Harri zulaketa

2


1.Aizkolaritza Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirolaren mota bat da. Aizkolaritzaren jatorria basoak moztean egiten zen ekintzatik dator eta lortzen zuten egurra tximinian erretzen zuten edo harekin egurrikatz egiten zuten. Haren helburua enbor bat ahalik eta denbora gutxienean moztea da eta banaka, binaka edo taldeka parte hartzen da, enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Enborra zatitzeko aizkora erabiltzen da. Aizkolaria izena du proba honetan diharduen kirolariak, eta berari laguntzen "erakuslea" eta "botileroa" ondoan ditu. Hauen zereginak dira: erakuslea, egurra mozterakoan geldituriko ezpalak kentzea eta aizkolariari esanten dio non eman behar duen hurrengo kolpea ahalik eta azkarren amaitzeko; botileroa, eskuoihala, ura eta aizkora berriak ematen dizkio azkolariari lana errazago egiteko. Bikoteka eta taldeka jokatzen denean, normalena da, bikoteko edo taldeko partaideak enbor berdina moztea txandakatzen haiek nahi dutenean. Eskupilotan bezala taldeen koloreak gorria eta urdina dira nahiz bakarka, bikoteka edo taldeka jokatu.

3


2.Sega jokoa Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz denbora jakin batean ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen da. Sega nekazaritzan erabiltzen den tresna da. Makil baten txertatuta doan kurbatutako aihotz batek osatzen du, eta orokorrean belarra, abereentzako bazka edo laboreak biltzeko erabiltzen da. Ahoak 0,90 metro eta 0,95 metro bitarteko luzera du sega normaletan eta 1,18 metro eta 1,24 metro bitartekoa lehiaketakoetan. Lehiaketa izango deneko zelaia edo larrea arreta bereziz aukeratzen dute, hainbat zirkunstantzia kontuan hartuta. Lehenik zaletasuna dagoen inguruan egon behar du eta, ahal bada, segalariak datozen herrietatik hurbil. Hau oso kontuan hartu da azken urteotan, gaur egun normala baita esparrura sartzeko ordaindu beharreko sarrera bat jartzea, eta horrenbestez, ikusle-kopuru handiagoa izatea. Eta horren arabera sarbide erraz eta erosoko zelaiak bilatzen dituzte, ibilgailuentzat aparkalekuak dituztenak. Eta esparruaren barruan ikusleek ongi ikusteko aukera izan dezatela eta akotatzeko erraza izan dadila. Ez du inolako harririk izan behar, aldapa gehiegirik gabe, eta belar ugari eta hazitakoa duena. Belarra mozteko proba oso gogorra da parte-hartzaileentzat. Atletaren gorputza, proba osoan zehar, gerritik doblatuta dago. Arnasa soina makurtuta eta birikak konprimatuta hartzen dute. Betidanik, segalari-probak udazkenaren hasieran izaten dira, belarra gehienezko hazkunde-puntura iritsi den garaian eta, gainera, gazteek baserrian lan handiena izan eta horrenbestez ezin hobeto entrenatuta daudenean. Duela urte gutxi arte, lehiaketa-modu bakarra apustua zen, herri-kirolaren gainerako modalitateetan gertatu den bezala. Lehenengo lehiaketa, gurutzatutako diru-kopuruekin izan

4


beharrean diru-sariekin eta hainbat parte-hartzailerekin, Gipuzkoan izan zen 1954ko ekainaren 11n. Probarako ematen den denbora ordu betekoa izaten da gaur egun. Mende hasieran normalak izaten ziren bi orduko iraupeneko apustuak. Muga-denbora edozein izanda ere, behin amaitu ondoren gizon-talde zabal batek -arrastelatzaileak, pisatzaileak, lotzaileak eta laguntzaileak- ekiten dio lanari, eta epaileetako baten begirada zelatariaren pean, aurkari bakoitzak moztutako belarraren pisua emango dute. Tradizioari jarraituz pisu erromatarra erabiltzen da. Proba edonola antolatzen dela ere, oso zaila da errekorretaz hitz egitea. Hainbat faktoreren menpe dago; moztutako belarraren pisua eta azalera, lurraren kalitatea, belarraren hezetasun-maila, hazkuntza eta abar, eta faktore hauek guztiek ez daude lotuta berezko esfortzu fisikoarekin.

5


3. Harri jasotzea Ordura arte erabilitako harkaitz-puska irregularra harginek arbastatu egin zuten, lau forma geometriko klasiko emanez: zilindroa, kuboa, esfera eta laukizuzena. Forma zilindrikoa pisu txikienetarako erabili zen: 8 ,9 eta 10 arroba, 100, 112,5 eta 125 kiloren baliokide; harri kubikoa eta laukizuzena 10 eta 17 arroba artekoa da, 125 kilo eta 212,5 kiloren baliokide hurrenez hurren, tarteko pisu ohizkoenak 137,5, 150, 163,5, 175, 187,5 eta 200 kilo direla. Harri esferikoa, modu arruntean bola izena duena, 9 eta 10 arrobakoa izaten da normalean. Harri-jasoketako probak bi atleten arteko apustuak izan dira ia beti, eta batek bestearen ondoren jarduten du, inoiz ere ez aldi berean. Lehiaketetan ere jarduna ez da aldi berean izaten, bata bestearen ondoren baizik. Lurrean harea-zakuzko edo automobil-estalkizko laukia ipintzen dute, eta horren gainean botatzen da harria behin sorbaldan berdindu ondoren. Laguntzaile batek harria dagokion posizioan jartzen du hurrengo jasoaldirako. Harrijasotzaileen artean ezagutuena I単aki Perurena da. 1956An jaio zen Leitzan, Nafarroa. Haren lorpenen artean: 1990ean, harri jasotzearen munduko marka hautsi zuen 315 Kg.ko harria altxatu zuenean; esku batekin 250 Kg.ko harria hirutan altxatzeko gai da, eta 200 Kg.koarekin, berriz, lautan. Esku batez altxatu duen harririk handiena 267 Kg.koa da, bi eskuz, aldiz, 320 Kg.koa.

6


4. Sokatira Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka bati eutsita, elkarri herrestan eramaten saiatzen dira. Kontzeptu sinple honen ondorioz, kirol hau aspaldi-aspaldiko antzinatetik da ezaguna eta hedadura geografiko oso zabala du gaur egun. "Soka-tirako" lehiak arautzen dituzten baldintzak ondokoak dira: * Indartsuen kopurua: Zortzi dira. * Pisua: Baldintzen artean probak pisu mugatuarekin edo librearekin diren adierazten da. Pisu mugatua 560 kilo, 640 kilo eta 720 kilotan ezartzen da. * Botileroak: Talde bakoitzak botilero bat du, haien ahalegina animo-ohiuekin zuzentzen duena. * Debekatuta dago soka gerrian lotzea edo sorbaldaren gainetik jartzea, amaieran dagoen gizonaren kasuan izan ezik. Sokari bi eskuekin heltzen zaio. * Frontoian edo belarrean tira daiteke, eta erabiltzen diren oinetakoak desberdinak izango dira, abarkak lehenengo kasuan eta botak bigarrenean. * Kaleak: Talde bakoitzak bere kalearen barruan tiratu behar du, normalean bi metroko zabalerakoa, eta bertatik irteten dena deskalifikatu egingo dute. * Arraste-eremua: Bi metro berrogeita hamarrekoa da, eta sokan eta zoruan dago seinaleztatuta. * Sokan zinta gorri bat lotzen da, erdia zehatz-mehatz adierazten duena. * Desafioak bi tiradetara egiten dira, taldeak aldez aldatzen dutela. Horrela aukerak parekatu nahi dira, alde bateko irregulartasunek, aldapak eta abar eragindako abantailak saihestuz. Berdinketak gertatzen badira, aurkaria herrestan eramateko erabilitako gutxienezko denborak erabakitzen du.

7


* Hainbat parte-hartzailetako lehiaketetan sailkapenligaxka jokatu ohi da, guztiak guztien aurka arituz. Soka-tira frontoietako kantxen eta plazetako harrien gainean egiten zen, herrialdeko estilo tradizionalari jarraituz. Nazioarteko kontaktuek eta lehiek argi eta garbi erakutsi dute belar gaineko soka-tira dela modalitate zabalduena eta etorkizun handikoena dela.

5.-8.Giza-Abere probak Hauen guztien helburua harri bat leku batetik bestera eramatea da, nahiz gizakion indarrarekin, nahiz animalien indarrarekin (idiak, zaldiak eta astoak). Giza proba herri kirol bat da, eta harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du. Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri borobilez egindako plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da. Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat dira, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Idiak gidatzen dituenari, idi-probalari edo itzain deritzo. 8


Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek aplikazio anitzeko motokultoreak darabiltzate, euskal orografia aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan dute beti eta ez zaldiak edo mandoak, Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz. Zaldiekin eta astoekin antzekoa egiten da, arau ia berdinekin.

9. Lasto altxatzea Kirol honen helburua lastozko fardo bat altzatzea da polea sinple baten bitartez. Hemen dago araudi ofiziala eta ezaugarri guztiak: 1.art. .- Lehiaketetarako fardoak edo antzekoak 45 kilo izan beharko ditu. Hauek izan beharko dira neurriak: gutxienekoa 50x80x45zm., gehiengoa 60x90x55zm. 2.art. .- Sokak, korapiloaren goiko aldetik hasita, 7 metroko bidea egiteko eran jarriko da polea (gutxi-gorabehera 15 cm). Polearen kanpoaldeko diametroa 300 mm-koa izango da gehienez eta barnealdekoa 200 mm-koa gutxienez. 3.art.- Sokaren gutxieneko diametroa 30 mm-koa izango da eta gehienezkoa 35 mm-koa. Kirolari bakoitzak bere soka eroan eta aldatu ahal izango du 4.art. .- Kirolariak ekitaldia bi hankak lurrean dituela hasiko du. 9


5.art. .- Ekitaldiaren denbora ofiziala 2 minutukoa izango da. Denboraz kanpo, kirolariak beste altxaldi bat egingo du, berdinketa gertatuz gero erabili ahal izateko. Altxaldi honetako denbora ere neurtuko da. Marka, bi minutuan egindako altxaldiek adieraziko dute. 6.art. .- Kirolariak, fardoak erortzean hartuko duen abiadura balia dezake berori altxatzeko. 7.art. .- Kirolariaren oinak ezin izango dira polearen perpendikularreko 3 metroko erradiotik atera 8.art. .- Altxaldi bat baliozkoa izan dadin, fardoak lurra jo beharko du, eta sokaren korapiloak polea. 9.art. .- Soka eskuetatik libre pasatuko da. Eskuok garbi egon beharko dira eta kirolariak ezin izango du gorputzeko beste atalik erabili. 10.art. .- Polearen euskarria zurruna izan beharko da, polea ez dadin balantzaka hasi (ez goitik behera, ez ezkereskuin). 11.art. .- Emakumeen lehiaketetan, fardoak edo antzekoak 30 kiloko pisua izan beharko du. Polea, 5 metroko bidea egiteko eran jarri beharko da. Ekitaldiaren denbora ofiziala 2 minututakoa izango da.

10


10. Lasto botatzea Joko honetan, fardoa, sarde baten laguntzarekin, barra horizontal baten gainetik pasatu behar da. Barra jokalariaren buruaren gainetik egon behar da. Arauak olinpiadetako altuera salto antzekoak dira: altuera bat finkatzen da eta hura gainditzeko 3 aukera daude. Hurrengo aldian lehenengo altuera gainditu dutenek parte hartzen dute bat geratu arte; honek txapelduna izango da.

11


11. Lokotx bilketa Kirol honen helburua lokotx zenbaki zehatz bat saski batean batzea da ahalik eta azkarren. Lokotxak ilaran jarrita daude, bata bestearen arteko distntzia 1,25 metrokoa izanda.

12.Trontza Trontza batez lagundurik, bi partaide enbor bat mozten dute bakoitza xerraren alde batetik bultzaka. Mozketak ontzat hartzek perimetro osoa euki behar dute. Irabazten du mozketa on gehiago egiten duen bikotea.

12


13. Zaku eramatea

Partehartzailea sorbalda gainean eraman behar du zaku bat 60kg., 75kg. Edo 80kg. Pisatzen dituena. Probaren helburua zirkuitu bat egitea da, ahalik eta azkarren. Normalean, taldeka egiten da eta erreleboak daude argazkian ikusten den bezala.

14. Orga jokoa Kirol honetan orga edo gurdi bat erabiltzen da, bere punta leku finko batean kokatzen delarik. Gurdia atzeko partetik altxatu behar da, eta mugarik gabeko denboran, gurpilek lurra jo gabe, ahalik eta bira gehien ematea da helburua.

13


15. Ingude altxatzea Burdinazko ingudea altuera jakin batera, ahalik eta aldi gehienetan altxatzea da joko honen helburua. Kirol azkarra eta explosiboa da, ia segunduro jasoaldi bat egiten baita. Ingudea 18 kg. pisatzen ditu eta probaren denbora 1:30 minutukoa izango da.

16.Txinga eramatea Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatea da helburua herri kirol honetan. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du. Txingak zilindrikoak izan behar dute, ondorengo neurriekin:

14


1.Garaiera: 30 zentimetro (5 zentimetroko perdoiarekin). 2.Diametroa: 16,30 zentimetro (2 zentimetroko perdoiarekin). 3.Heldulekuaren garaiera: 5,50 zentimetro (zentimetro bateko perdoiarekin). 4.Heldulekuaren lodiera:22 milimetro (2 milimetroko perdoiarekin) eta azalera laukoa. Lehiaketan, txingek hurrengo pisuak izan behar dituzte kategoriaren arabera: 1.Gazteak: 35 kilogramo. 2.Emakumezkoak: 25 kilogramo. 3.Gizonezkoak: 50 kilogramo.

17. Ontzi eramatea Txingekin bezala berdin da denbora, helburua ahalik eta distantzia gehien egitea da. Ontziak 20 litroko bolumena izan behar dute eta 41 kg.ko pisuera. Ibilbidea txingetakoa bezalakoa izan al da. Ontzi bana eramaten da eku bakoitzean, hau da, bi ontzi eraman behar dira.

15


18. Harri zulaketa Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harrizulatzaileak" izena hartzen dute.Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren.

16


Hauetaz aparte badaude herri kirolaz hartzen diren kirol batzuk: 1.Pilota 2.Estropadak 3.Artzain txakur txapelketa eta ezezagun batzuk ere: ahari jokoa, palanka jaurtiketa, toka,...

1.Pilota Pilota (edo, Euskal Herritik kanpo, euskal pilota) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko hormaren kontra jotzen dute, tantua lortu nahian. Pilota jotzeko erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak: eskuz, palaz, xarez...

17


Frontoian ere trinketean jokatu ahal da ia modalitate guztietara.

* Esku pilota: Pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak frontisan jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte. Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota. Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.

18


Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 koadroan hasten da lasterka, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu. Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago, pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.

19


* Pala:

Palak zenbait aldaera ditu: pala luzea eta motza, batez ere frontoi ertain eta motzetan erabiltzen direnak larruzko pilotekin eta pala zabala eta "paleta argentinarra", frontoi motzean eta trinketean erabiltzen direnak gomazko pilotarekin.

* Zesta

Eskuz eta palaz pilota bortizki jotzen dute sakatzeko. Saski-jokoetan, ordea, pilota bildu egiten da, mugitu gabe dagoen denbora-tartea handituz ibilbidez aldatu aurretik. Saskiaren aurrekaria larruzko eskularrua da, hasiera batean eskua babesteko pentsatutakoa. Hasieran motza eta zabala zen. Esperientziak erakutsi zuenez, saskia zenbat eta luzeagoa izan, indar handiagoz jaurtitzen zen pilota. Saskia luzatu eta estutu egin zuten. Eta bi modalitate klasiko sortu zituen: erremontea eta zesta-punta. Zesta punta, ikusgarriagoa, nazioarteko mailara iritsi da, hainbat herrialdeetan frontoiak dituela. Euskal Herriari dagokionez, Bizkaian eta Iparraldeko udako torneoetan praktikatzen da gehienbat.

20


Jokalaririk famatuenak: Eskupilotan * Historikoak o Atano III.a o Artamendi o Retegi II.a o Barberito I.a o Ogeta o Retegi I.a * Egungoak o Titín III.a o Beloki o Unanue o Capellán o Martínez de Irujo o Arretxe o Olaizola II.a Palan * Historikoak o Iturri (Aurizberri) o Arribillaga I.a (Etxalar, 1956 - Getxo, 2009) o Juan Pablo o Insausti o Amorebieta IV.a

21


Zesta puntan * Egungoak o I単aki Osa Goikoetxea o Andoni Arriaga o Julen Bereikua o Alex Errekalde o Eric Irastorza o Imanol Lopez o Gotzon Enbil * Historikoak o Katxin Uriarte o Txikito Bolibar o Joey o Txurruka o Tximela o Ondarres o Guilermo

2. Estropadak

Arraunketa itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da.

Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa

22


Bizkaiko Golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan. Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, kantauri itsaso osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopururaren arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13 arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4 arraunlarirenak. Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, portu barruan, itsasadarrean edo lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta udaberriaren hasieran izaten dira. Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke, itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea beste baten... Gehienak udaberrian zehar izaten dira. Traineruetan itsas-miliaka neurtzen dira, 3 hain zuzen ere; hau da, 5556 metro. Mota honetakoak udan izaten dira ia beti. Txapelketarik importantena:  Kontxako Bandera: Donostian 1879. urtetik egiten den estropada da, Kantaurin egiten den guztien artean garrantzitsuena dena. Azken irabazlea Kaiku izan zen Korta haien buru izanda.

23


3. Artzain txakur txapelketa

Artzain txakurrak ikuskizun ederra eta interesgarria eskaintzeaz gain, egiten deneko eszenatokiagatik zein artzainek agindutako zakurrek egiten duten lan bikainagatik, helburu nagusia artzainengan zakurrak hezteko bizigarria piztea da; horrela bere lan anonimo eta bakartia ikusgarri eta ezagun bilakatzen da egun horietan. Lehiaketa hauetan ez dituzte soilik beren lana hobekien egiten duten zakurrak saritzen, bai eta arraza-ezaugarri puruenak dituztenak ere. Era berean, artzainek erabilitako jantziak, arropak eta tresnak desager ez daitezen, sariak ematen dizkiete erarik tipikoenean jantzita etortzen direnei. Baina lehiaketa hauen helbururik garrantzitsuena zakurraren sen harrigarria ezagutaraztea da, behar bezalako heziketa batez osatuz gero ezinbesteko laneko elementua dena artzainarentzat bere eguneroko lanean.

Lan honekin lortu nahi izan dudana izan da euskal kulturako kirol gehienak aipatu eta azaltzea. Informazio zehatzagoa nahi baduzu, hau da bibliografia: www.wikipedia.es www.euskadi.net www.herrikirolaknafarroa.com 24

Herri kirolak  

Euskal Herriko herri kirolen deskribapena.