Issuu on Google+

ARTE HEZKUNTZA Lan eta Ikerkuntza proiektuen bidez


Zer EZ dira? •

Gai baten inguruko ibilbide deskriptiboa

Arazorik gabeko eta lan ildorik gabeko ibilbide expositiboa

Gai baten inguruko eta pausu eta sekuentzia bakar bateko aurkezpen lineala

Irakasleak dakienaren inguruko erantzun multzo bat

Eskolako materien aurkezpena

Ikasleek nahi duten edozer ikasgai bihurtzea


Zer dira? •

Kontzepzio psikopedagogiko konstruktibistan oinarriturik, eskolako jakintzak artikulatzeko modu berriak dira, besteak beste, ikasgai ezberdinen arteko konexioak ezartzen dituztelako.

Kurrikulumeko mugetatik haratago joan eta gai baten inguruko ibilbidea proposatzen digute, honen inguruko analisia, interpretazioa eta kritika ahalbidetuz.

Errealitatea begiratzeko ikuspuntu anitzetatik abiatuz, informazio iturri ezberdinak erabili eta ondorioz, ibilbide ezberdinak gauzatzen dira.

Edukiak malgutasunez artikulatzen dira eta jakintza ez da diziplinetan banatzen, ikasleak errealite eta ezagupenaren ikuspegi globalago batean formatzeko helburua jarraituz.

Informazio iturri ezberdinen bilaketa, antolamendu eta ikasketa estrategiak lantzen dira.

Kooperazio egoerak sortzen dira, irakasle-ikasle dikotomiari aurre egin eta jakitun orojakilearen ideia baztertuz.


Nola burutu?


Ibilbide orokorra •

Gelarekin adostutako gaitik/arazotik abiatzen da.

Informazio iturriak aukeratu eta bilatu egiten dira eta iturri horien antolamendu eta interpretazio irizpideak ezartzen dira.

Beharrezkoa den informazioa ez da aldez aurretik prestatzen; ez da irakasleak prestaturikoa edota testu-liburuarena soilik.

Sortzen diren zalantza berriak biltzen dira.

Beste arazoekin erlazioak eratzen dira.

Sortu eta eraman den ezagupen prozesua errepresentatzen da eta ikasitakoa ebaluatzen da.

Arazo berri batekin konektatzen da.


Arazo nagusia •

Ezagupen grinatik abiatzen dira

Ardatz baten inguruan eraikitzen dira: Kontzeptu baten definizioa, arazo nagusi bat, galdera sorta, gai bat…

Aukeraketa irizpideak: – Ikasleentzako esanguratsua – Kurrikulumarekin erlazioa – Aurreko lanekin erlazioa…


Gai posibleak •

Egunerokotasunarekin loturikoak: adiskidetasuna, familia, ingurune hurbila, ihauteriak… Kolektiboaren interesetatik abiaturikoak.

Gizartearen aspektu ezberdinekin loturikoak: Gai ekonomiko, politiko, sozialak…

Beste ikasgairen batean lantzen ari diren gaiak / Kurrikulumarenak

Arte hezkuntzaren esparruko ohiko gaiak: ehundurak, koloreak, formak, materialak…

Artearen baitan sortzen diren arazoak: Zertarako balio digu arteak? Zergatik aldatzen da artea? Zergatik ezagutzen ditugu hain emakumezko artista gutxi?

Mugimendu edota artista konkretuak...


Aurkibidea IKASLEAK EDO TALDEAK eraikitzen du: 路 Proiektuan landu beharrekoak zehazten dira. 路 Proiektuaren garapena zein izan daiteken aurreikusten da. 路 Denbora eta jarduerak planifikatzeko eta edukien antolamendurako lagungarria da. 路 Informazioa bilatzen hasteko eta ondorengo aprendizaia antolatzeko abiapuntua da.


Informazio bilaketaren eta dokumentazio prozesua: •

Ikerketa prozesuan arte eta inguratzen gaituzten irudien inguruko konprentsio eta interpretazio aprendizaiak egin behar dira.

Arte eta kultura bisualeko produktuak gertatzen zaizkigun gauzekin harremanetan jarri behar ditugu.

Garai eta testuinguru hauetan, zein beste batzuetan, artearen eta bestelako eremuetako produktuekin, adierazpen eta komunikazio arazoei nola erantzun zaien aztertzeko balio du.

Transbertsalitatearen espazioa da, beste arloekin topaketa.


Irakasleak . Lan hipotesiak lantzen ditu: zer jakin nahi den, zein galderari erantzun nahi zaion, zergatik merezi duen gaiak‌ . Ikerketa lanaren egitura posiblea proposatzen du. . Helburu, eduki eta jardueren 1. aurreikuspena burutzen du. . Hasierako gidoia martxan jarri eta ikasle edo talde bakoitzaren informazioaren planifikazioa antolatzen du.


Pausuak •

Denon artean nolabaiteko mapa eraiki, gaiaren ikuspegi zabala eskeiniko duena, gaiaren inguruan sortutako hainbat galderetatik abiatuz.

Mapa horretako ibilbideak identifikatu, aukeratu eta galdera gehiago sortzen saiatu.

Eman beharreko lehenengo pausuak taldeko kideen artean zehaztu eta ardurak banatu.

Ikerketa eta bilaketa lana burutu.

Emaitzak amankomunean jarri eta denon artean, ikasitakoen analisi eta bilduma osatu (ebaluazioa).

Bestelako ibilbideak plazaratu.

EKOIZPENA


Qué pueden aprender:

Estrategias que puede desarrollar:

Cómo empezar: conocimientos y las experiencias de los que parten:

Recursos, materiales, textos, libros, visitas…

A M E ESK E L B I POS BA T Conexiones con otras materias y saberes:

TEMA del proyecto: IDEAS clave o HILO conductor

Actividades para toda la CLASE:

Actividades en GRUPO:

Presentación final: el PORTAFOLIOS

ActIvidades INDIVIDUALES:

EVALUACIÓN: qué han comprendido qué son capaces de transferir


… baina gogoratu! •

Aurreikuspena abiapuntu moduko bat da, baina gelaren dinamikan aldatu daiteke. Ez da aldez aurretik egositako errezeta.

Edukien estruktura era logiko eta sekuentzialean egituratzen da, haien ulermena errazteko.

Proiektu bakoitzak antolamendu eran eta ikasketa prozesuan aniztasuna ahalbidetzen du.

Pausu eta jarduerak ikaslea bere ikasketa prozesuaz jabetzeko lagungarriak dira.


‌ eta ekoizpena?


Ekoizpena •

Proiektuen beharrezko eta ezinbesteko atala da.

Ikerketa lanaren ondorio izan behar du.

Aldez aurretik egindako bilaketak (dokumentu, ideiak, baliabideak, arte eta eguneroko irudiak…) ikuspegi berriak eta sormena sustatzeko baliabide lez erabiliko ditu.

Besteek egindakotik ikasiz eraikitzen da, ahalik eta erreferente aberatsenak bilatuz.


Eta amaitzeko‌

Nola ebaluatu?


Ikasketa prozesuaren karpeta •

Edozein ikerketan emandako pausuen talde eta banakako hausnarketa eta analisia ahalbidetzen du.

Proiektu batetik sortutako ezagupena eta garatutako prozesuak era kolektiboan biltzeko aukera ematen du, ezagupena denon artean eraikitako zerbait bezala aurkeztuz.

Egindakoa beste edozein momentutan berriro kontsultatzeko aukera ematen du.

Edukiak: Obserbazioak / Elkarrizketak / Eguneroko hausnarketak / Proiektuak / Ikasleen lanen bilduma / Ikasleen autoebaluazioak…


Erakusketa •

Autoebaluaziorako eta besteak ebaluatzeko lagungarria.

Taldeko feedback-a egon dadin, aberats eta deskribatzailea (ez soilik kalifikatzailea).

Barneratu beharreko kontzeptu eta gaitasunei buruzko erreferentziaz betea.

Amaitutako zerbait baino, haruntzago joateko aukera ematen du, beste ibilbide posible batzuk ere aurkeztuz.


Aukerak ezberdinak – Banaka edo taldeka… – Ikasleek zuzenduriko galdeketa / Ikasle bakoitzak besteen aurrean aurkeztuko duena aukeratzen du / Klasekideei bere lanaren inguruko galderak prestatzen dizkie / Klasekideek ere bai galderak prestatzen ahal dituzte. – Egunerokoan prozesuen anotazioa / Irakaslearekin izandako elkarrizketen deskribapena / Arte profesionalen komentarioen ikerketa eta ikasketa / Ikuspegi ezberdinetatik jasotako komentarioak / Izandako eztabaidak / Talde kritika / Rol jokuak…


Bibliografia •

* Plastika eta ikusizkoen hezkuntza: EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO DBHko KURRIKULUMA (2007-11-13)

• • • • •

AGIRRE, I.:“Marrazki librea, benetan librea?”, HIKHASI/17, 1997ko apirila (8-14) AGIRRE, I.: “El desarrollo curricular en la educación artística. La estructuración y organización de los conocimientos” (p. 75-83) “Teorías y prácticas en educación artística”, Octaedro, Barcelona, 2005 AGIRRE, I. / HERNANDEZ, F.: “Fragmentos de la práctica”, Cuadernos de pedagogía, nº 312 (pag. 69-71) BARRAGAN, J.M./ FIGUERAS, E.: “Los proyectos de trabajo en educación visual y plástica”, Guias Praxis para el profesorado de la ESO, 1999 DIDARTE: “Lan eta ikerkuntza proiektuak arte-hezkuntzarako alor motibagarri moduan”, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2004 DOMINGUEZ CHILLON, G.: “Proyectos de trabajo: una escuela diferente” Ed., Muralla, Madrid, 2000, (p. 15-40) GOMBRICH, E.H.: “El arte y los artistas” (pag.3-18), “Historia del arte”, Alianza, Madrid, 1990. HERNANDEZ, F.: “Arte bisualen hezkuntza ber hausnartzen” (Itzulpena), Cuadernos de pedagogía, nº 312 “El docente como profesional de la enseñanza” (127-155), “Para enseñar no basta con saber la asignatura”, Paidós, 1993. “La evaluación en la educación artística” (171-207) “Educación y cultura visual”, Octaedro, Barcelona, 2000. “La experiencia del cuerpo en la sociedad, en Lucien Freud y en la vida de los niños y las niñas” “Espigadoras de la cultura visual”, Octaedro, 2007 “Pasión en el proceso de conocer” (46-51) Cuadernos de pedagogía, nº 332 “Tres proyectos de trabajo para la comprensión de la cultura visual” (189-279) “Educación y cultura visual”, Octaedro, Barcelona, 2000. HERNANDEZ, F. / VENTURA, M / SERRANO, D.: “¿Qué se puede aprender de un cuadro?”, Tres proyectos de trabajo para la comprensión de Cultura Visual HERNANDEZ, F. / VENTURA, M / MOREJÓN, L.: “Rothko, una excusa para el cruce de miradas”, Aula de Innovación educativa, nº 116. HERNANDEZ, F. / VENTURA, M.: “Curriculuma lan proiektuen bidez nola antolatu”, EHUko Argitalpen Zerbitzua, 2010 MAJO, F.: “Por los proyectos interdisciplinarios competenciales”, Aula Infantil, nº 57, octubre 2010, (pag. 5-10) MARIN, R: “Irudi guztien esanahi guztiak: plastikatik kultura bisualera eta haratago” (Itzulpena), Cuadernos de pedagogía, nº 312 MOREJON, L.: “Aprendiendo desde los bordes de la educación artística: una experiencia en la escuela primaria”, Universidad de Barcelona PALACIOS, Alfredo: “Educación artística y cultura. Un proyecto de didáctica de la expresión plástica en la formación inicial del profesorado” Arte, Individuo y sociedad, 1999, 11: 147-161

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •


LAN ETA IKERKUNTZA PROIEKTUAK