Issuu on Google+

TXINATIK ETORRI ZEN PRINTZESA

NARRATZAILEA: Behin batean, urrutiko lurralde batean, printze txiki bat bizi zen bere gurasoekin. Printzea oso azkarra eta bihotz onekoa zen. Hirurak oso zoriontsuak ziren baina gurasoek printzesatxo bat izatea nahi zuten. Lurralde osoaren zehar neska polita, azkarra eta bihotz oneko baten bila hasi ziren. Bila eta bila, ez zuten inor aurkitzen. DORTOKA:

Bihotzaren begiekin zuen barrenean begiratu eta han barruan aurkituko duzue erantzuna.

ERREGEA:

Zer da ahots hori? Nor ari da hitz egiten? Ez dugu inor ikusten.

DORTOKA:

Printzesa txiki bat nahi baldin baduzue, Erdialdeko Lurraldeko hitz hauen esannahia asmatu beharko duzue. Eta lehenengo hitzaaaaaaaaaaaaaa….. hau da….

PRINTZEA:

Hara! Hankak zabalik dituen pertsona bat dirudi.

DORTOKA:

Asmatu duzu, RÉN da eta bere esanahia PERTSONA da. Hemendik aurrera ikur hori erabilko dugu. Ez ahaztu: bakarrik bihotzetik ikusteko gaitasuna duten pertsonek ahal dute beraien desioa egi bihurtu.

NARRATZAILEA: Dortokak hau esaten zuen bitartean, beste ikur bat marraztu zuen Lurrean. PRINTZEA:

Hara! Hankak zabalik dituen pertsona bat dirudi, baina oraingo hontan besoak zabalik ditu zerbait handia dela adierazten bezala.

DORTOKA:

Asmatu duzu, DÁ da eta bere esanahia HANDIA da. Hemendik aurrera ikur hori erabilko dugu. Ez ahaztu: bakarrik bihotzetik ikusteko gaitasuna duten pertsonek ahal dute beraien desioa egi bihurtu. Zein da zure desiorik handiena?

PRINTZEA:

Nik printzesa txiki bat aurkitzea nahi dut.

DORTOKA:

Horretarako oso altu hegan egin beharko duzu eta ikur hau beharko duzu. Hau TIÄN da eta ZERUA esan nahi du. Hor aurkituko duzu zure hurrengo gidaria.

NARRATZAILEA: Denek zerura begiratu zuten eta, bat batean, argi distiratsu bat azaldu zen eta bi ikur hauek erakutsi zizkien.: ERREGINAK:

Baina, baina, baina…. Zer da hori. Lehenengo ikurrak begi ireki bat


dirudi eta bigarrenak ,berriz, taupadaka ari den bihotz baten antza dauka. HERENSUGEA: Asmatu duzu. Lehenengo hitza MU da eta BEGIA esan nahi du. Eta bigarrena XIN da eta BIHOTZA esan nahi du. Bihotzarekin begiratzen duzuenez ni ikustea Portu duzue. Beraz, igo nire gainera eta goazen zuen printzesaren bila. ERREGEAK:

Zure ama eta biok printzesaren bila joango gara zure arrebaren bila. Gera zaitez hemen lurraldea zaintzen.

NARRATZAILEA: Lurralde askoren gainetik hegan ibili ondoren, Txinara iritis ziren. HERENSUGEA: Txinan gaude. Txinatarrek horrela idazten dute. Nahi baduzue zuen alabatxoaren izena jakitea zerura begiratu. Ikur hori CHUN da eta UDABERRIA esan nahi du. Hau zuen alabatxoaren izena da. Hemen utziko zaituzte eta dortokak lagunduko dizue. NARRATZAILEA: Dortokak hiribururaino lagundu zien. DORTOKA:

Ikusten al duzue han aurrean dagoen jende multzoa? Horiek ere beraien printze eta printzesen bila etorri dira, zuek bezala. Zuen alabatxoak marka berezi bat du beste guztiek bezala baina ikusten duzuenean jakingo duzue zein den zuena.

ERREGINA: Begira, begira, printzesatxo horrek gure semetxoak duen marka berdina dauka. NARRATZAILEA: Horrela jakin zuten beraien alabatxoa zein zen. Hirurak dragoiaren bizkarrera igo eta etxera bueltatu ziren. Printzea urduri zegoen beraien zain. Pozaren pozez jaso zituen gurasoak eta arrebatxoa. Eta handik aurrera oso zoriontsuak izan ziren. DENAK ETA HALA BAZAN ETA EZ BAZAN, SAR DAILA KALABAZAN ETA AGER DADILA IBAETAKO PLAZAN HARRI KOSKOR BATEN GAINEAN DANTZAN DANTZAN


Txinatik etorri zen printzesa