Issuu on Google+

Torturan oinarritutako epaiketarik ez!  Egin   Dezagun   Bidea   ekimenarekin   bat   eginez,   225   gizon­emakume   inguru   elkartu   gara   gaur   iluntzean   Algortako Telletxe plazan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. San Nikolas  ikastolako langileek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia. Izan ere,  urriaren 22an bete zen urtea Espainiako Polizia Nazionalak beraien lankide Imanol Beristain atxilotu zuela.  Euskal   errepresaliatuekiko   elkartasuna   adierazten   duen   kinkea  irailean   epaitutako   Uribe   Kostako   11  gazteen eskutik jaso dute ikastolako langileek. Hain zuzen ere, hilabete honetan bertan eman du ezagutzera  Espainiako Auzitegi Nazionalak horien aurkako sententzia: mutiletatik 9 absolbitu, baina Josu Rodriguez eta  Mikel de Gregorio algortarrei 4 urteko espetxe zigorra jarri diete. Auzitegi Nazionalak berriro ere tortura  balioetsi du. Gazte bien kasuan, torturaz eragindako informazioaz baliatu izanari balio juridikoa eman dio,  horien bitartez, hainbat akusazio­elementu aurkitu bide zutelako. Algortako hiru preso gaztek azaroaren  hasieran izango duten epaiketa testuinguru berean kokatzen dugu: Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta  Aitor Cotanori 24 urteko espetxe zigorra eskatzeraino heldu dira, Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu   txarren  ondorioz   ateratako   autoinkulpazioetan  oinarrituta"   Epaiketa   berri   hori   salatzeko,  azaroaren   4an  elkarretaratzea  izango   da  Telletxen,  20:00etatik   aurrera.   Ildo   berean,   berean,  Jone   Lozanori   Lyon­ Corbaseko kartzelariek emandako jipoia salatu nahi dugu. Audientzia Nazionala gerra auzitegi bat dela argi esan nagi dugu. Konponbide garai berri honetan, mota  honetako epaiketak lekuz kanpo daudela ulertzen dugu eta, epaiketari gaitzespena eta atxilotu zein senideei  elkartasuna adierazteko,   azaroaren  4an,  ostirala,   20:00etan,   Telletxen  egingo  den  elkarretaratzera   deitzen  zaituztegu. Bitartean, udara arte egin bezala, Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu  hileko azken ostiraletako deialdiak, presoen eskubideen babesa herriari berari dagokiolako. Euskal preso eta   errepresaliatu politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera  igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango  du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko. Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea. Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira! Kondena bete duten PRESOAK KALERA! 3/4ak bete dituzten PRESOAK KALERA!  Bizi arteko doktrina indargabetu! Gaixotasun larriak dituzten PRESOAK KALERA! Isolamendu eta bakartzearekin amaitu!

Algortan, 2011ko urriaren 28an.

EGIN DEZAGUN BIDEA Algortako Herri Bilgunea http://algortanegindezagun.blogspot.com / egindezagunalgorta@euskalerria.org


20111028-azkenostirala-prentsaoharra