Page 1

ELA eta LAB sindikatuek egin dute azken ostiralerako deialdia Algortan

Egin Dezagun Bidea  ekimenaren  Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez,  ELA eta LAB sindikatuek parte hartuko dute euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko  hilaren 27ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Urte bukaerara arte egin bezala,  Etxerat  elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak,  presoen eskubideen babesa herriari dagokiolako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak  babesteko   konpromisoa   adierazten   duen   kinkea   eragile   batetik   bestera   igaroko   da   hilabete  bakoitzeko  azken  ostiralean,   hurrengo   deialdia   iritsi   arte.   Tartean,   hilabete   oso   bat   izango   dute  elkarteek, horren alde lan egiteko. Urtarrileko azken ostiralean herriko presoen senideen eskuetatik  ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien eskuetara igaroko da kinkea. Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

EGIN DEZAGUN BIDEA Algortako Herri Bilgunea http://algortanegindezagun.blogspot.com / egindezagunalgorta@euskalerria.org

20120127-azkenostirala-deialdia  

2012ko urtarrilean ELA eta LAB sindikatuek egin zuten azken ostiralerako deialdia Algortan.