Issuu on Google+

Musikaren bidetik euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde batu gara Algortan Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 280 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Herriko musikariek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia: Oihartzunak (Oihukatuak kolektiboa) eta Gibelurdi単ek taldeek kantez bete dute Telletxe plaza, zuzeneko emanaldia eskainiz. Hain zuzen ere, horiek San Nikolas ikastolako langileen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urriko azken ostiralean beraien lankide Imanol Beristainen egoera salatu zuten irakasle, aita-ama eta ikasleek. Bere jarduera politikoarengatik atxilotua eta, epaiketarik gabe, espetxean jarraitzen du mutilak. Halaber, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano, I単igo Gutierrez eta Iker Beristain algortarrei ezarritako sententzien zein egindako epaiketen berri izan dugu hilabete honetan. Konponbide garai berri honetan, horiek guztiek lekuz kanpo daude. Txus Martin preso basauritarraren egoera, berriz, gero eta larriagoa da. Hartara, bihar, Basauriko Arizgoiti plazan 17:30ean izango den ekitaldira bertaratzera deitu nahi ditugu algortar guztiak. Imanol Bersitain, Segiko kide izateagatik atxilotua, torturatua eta kartzelaratua izan zen duela urtebete eta gaur egun inolako kondenarik gabe prebentibo moduan jarraitzen du espetxean. Gure gazteak jarduera politikoagatik kartzelaratuak dira. Oraingoan, beraz, epaiketa izan aurretik kartzelan dauden preso prebentiboen egoera salatu nahi dugu. Torturan oinarritutako epaiketak Bestalde, hilabete honetan torturan oinarritutako epaiketa berri bati aurre egin behar izan diote udalerriko beste hiru gaztek. Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txarren ondorioz ateratako autoinkulpazioetan oinarrituta, Arkaitz Goikoetxea eta Aitor Cotanori 8 urteko espetxe zigorra ezarri eta I単igo Gutierrez absolbitu egin dute, azaroaren hasieran egindako epaiketaren ostean. Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak Arkaitz Goikoetxeari ezarritako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du, 2008an Legutioko Guardia Zibilaren aurka ETAk egindako ekintzaren kasuan, Aitor Cotano eta I単igo Gutierrez absolbituz. Behin baino gehiagotan esan dugu Auzitegi Nazionalak tortura balioetsi egiten duela. Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak zigortutako Guardia Zibilak absolbituta, berriz, zigorgabetasun osoa baino ez die eskaintzen horrelako jokabideei Auzitegi Gorenak. Frantziar Estatuan ere errepresioak ez du etenik. Iker Beristain algortarra hilaren 17 eta 18an epaitu zuten Parisen, 7 urteko espetxe zigorra eskatu diotelarik. Lehen aipatu bezala, konponbide garai berri honetan, mota honetako epaiketak lekuz kanpo daudela ulertzen dugu eta, epaiketari gaitzespena eta auziperatu zein senideei elkartasunik irmoena adierazi nahi diegu. Sakabanaketa Kitxu preso getxoztarra Langraitzera ekarri zuten arren, Valladolid-eko espetxera bueltan eraman dute sakabanaketa politikarekin jarraituz. Honen aurrean, Euskal Presoak Euskal Herrian euren eskubideen jabe egon behar dutela esatea baino ez zaigu geratzen. Gogoratzea ere, bihar


Itzubaltzeta / Romon Elkartasun Eguna antolatua dagoela.

Preso gaixoak Gaur preso gaixoen gaia ere salatu nahi dugu. Algortan aski ezaguna dugu Angel Figueroaren egoera. Angel algortarra, 2008ko azaroaren 12an atera zuten espetxetik. Hala ere, kalean baina oraindik ere preso daukate. Gaixotasun larria du Angelek eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Etxean lo egin behar du eta etxea aldatuz gero espetxearen baimena behar du. Medikuarengana joateko baimena eskatu behar dio kartzelari, eta ezin du Getxoko udalerritik irten medikura joateko, baldin eta nahikoa arrazoi ez badago. Toki zehatz batzuetara joatea ere debekatuta dauka Anjelek. Hala ere, azkenaldi honetan alarma guztiak piztu dituen egoera Txus Martin-ena da. Jaiki-Hadik plazaratutako txostenean, Txus Martinen egoeraren inguruan, espetxean egoteak arrisku handia dela esan du, bizitza arrisku errealean duela eta dagoeneko bizitza kalitatea betirako kaltetua dagoela kartzelan egoteagatik, kartzelan egote honek gaixotasun psikologiko sendaezina eragin baitio. Txus Martinen egoera salatzeko garrantzia handia dauka bihar, azaroak 26, arratsaldeko 17:30ean Basauriko Arizgoiti plazan egingo den ekitaldia. Horregatik, bertan parte hartzera deitu nahi ditugu algortar guztiak. Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea. Preso gaixoak etxera! 3/4ak bete dituzten presoak kalera! Biziarteko espetxe zigorrik ez! Euskal preso eta iheslariak etxera! Isolamendu eta bakartzearekin amaitu!

Algortan, 2011ko azaroaren 25ean.

EGIN DEZAGUN BIDEA Algortako Herri Bilgunea http://algortanegindezagun.blogspot.com / egindezagunalgorta@euskalerria.org


20111125-azkenostirala-prentsaoharra