Page 1

ALDE ZAHARRERAKO

2017ko Apirila

GAZTETXE BATERAKO PROIEKTUA Aurre-idatzia Koaderno honen bidez Alde Zaharreko Gaztetxearen proiektua aurkeztu nahi dizuegu. Azkeneko dokumentu honetan 2015eko Maiatza eta Abendua bitarte sortutako dosierra, gaur egungo proiektuaren egoera eta orain arte bizitako prozesua gehitu ditugu, Beraz, hasiera batean zehaztu zen proiektuari, orain martxan dauden iniziatiba berriak eta Udaletxearekin eta eragile ezberdinekin egindako ibilbidea txertatu dizkiogu.

Sarrera

Dokumento honen bidez, afera honen inguruan batu garen pertsona zein kolektiboen diskurtsoa plasmatu eta eraldaketa sozial sakon baterako giltzarri izan nahi duen proiektua aurkeztu nahi da. Horretarako, espazioak beteko dituen helburuak, erronkak, kolektibo zein pertsonengandik jasoko dituen ekarpenak eta auzoarentzat (eta zergatik ez! IruĂąerriarentzat ere) izanen dituen balio eta funtzio ezberdinak zerrendatuko dira, proiektu/dossier honetan jasoaz. Zentzu honetan bere garaian “Proyecto AZ ekimenaâ€? deiturikoan lan egiten dihardugu. Plataforma hau auzoan suertatzen diren proeiktu ezberdinen jarraipena eta koordinazioa emateko sortu zen, gehien bat 2015eko Urrian egindako jardunaldietatik aukeratuak izan zirenak (jardunaldi hauetan lehengo zirriborroa bidali zen baina denbora epeengatik ezin izan zen garaiz aurkeztu). Garai horretan mahai hor-

retan zeuden proiektuen artean, Piparrika hiri baratzerako proiektua eta auzorako espazio komunitario baten sorrerarako proiektua (gaur egun Plazara! prozesu parte hartzailean).Gaztetxeko asanbladatik beranduago hasi ginen mahai honetan parte hartzen. Arterran egindako auzo jardunaldietatik, mahai horrek eraldaketa bat jaso zuen parte hartzaile eta proiektu ezberdin gehiagorekin auzo eredu baten eraiketan eta sakontzean lan egiteko. Esan beharrik ez dago ekarpen eta proposamenei guzti irekita dagoela; hau da, denon artean sortzen ari garen proiektua dela eta zuk, nola ez, guzti honen partaide aktiboa izan zaitezkeela, gogo eta indarrarekin! Horregatik, hau hasierako dokumentu bat izan zena, zuen ekarpenak jaso ta gero osatuz eta indartuz joanen dena.


2 Alde Zaharreko Gaztetxea

Gaur egungo egoera Testu zati honen edukia 2015eko Maiatza eta Abendua bitarte idatzi zen eta beraz, bi urte pasa dira aldaketa instituzionala funtzionamenduan dagoenetik. Horregatik, hemen egiten ditugun aipamen batzuk kontradikzioan eror daitezke Udaletxearekin eramandako prozesuarekin eta ibilbide instituzionalak ezarri dizkigun limiteekin. Hala ere, 2015eko Maiatzan ireki zen espazio berriak Herri mugimendurako onuragarria izan zelakoan gaude, instituzioekin eduki beharreko estrategia eta erlazio formulak eta hauek eraldaketa sozialean ze papera jorratu beharko luketen birformulatzen bada. Azken urteetan zehar, Iru単erriko herri klaseek kapitalismoaren eraso bereziki gogorra pairatu dugu, krisi ekonomikoaren itxuran. Horren ondorioz, beste hainbat gauzen artean, UPNko eskuin faxista PSNrekin batera, espazio aske guztiak suntsitzen saiatu da, herri mugimenduaren adierazpen ezberdinak eta alternatiben eraikuntzari kalte eginez. Era horretako espazioen desagerpenaren adibide garbiena da Euskal Jai zein bestelako gaztetxeen hustutzea, 2004tik aurrera. Hala eta guztiz ere, herri mugimenduak ez du amorerik eman Oraingoan, borrokarako fase berri baten irekieraren unean gaude, hainbat indar politikoen batasunaren bitartez UPN Iru単eko Udaletik kanporatua izan baita, herri mugimenduaren borrokak garatzerakoan lagungarriagoak izan daitezkeen alderdi politikoen mesedetarako. Halere, uste dugu aldaketa sozial sakon baterako lehentasunezkoa dela borroka sozialak eta herri ehuna indartuko dituzten dinamikak sortzea, kapitalismotik eta patriarkatutik kanporako proiektuak martxan jartzeko tarte gutxi duten prozesu politiko-instituzionaletik harago. Edonola, esan dugun bezala, baliteke erakundeetako aldaketa honek herri mugimenduaren aurrean jarrera berri bat ekartzea, borroka tresnak sortzerakoan baldintza hobeak topatuz, eta UPN eta PSNren erasopean ahulduak edo desagertuak ziren parte hartze eta antolatze ereduak berreskuratuz. Espazio, proiektu eta ekimen ezberdinetaz mintzo gara, hala nola, Irule gaztetxearen okupazioa Arrotxapean, Rozalejo jauregiaren okupazioa Nabarrerian edota Errotik taldeak Gazteluko Plazan egindako okupazio sinbolikoaz.

2017ko Apirila

Baita ere, Iru単erria Piztera Goaz bezalako kolektiboek gaztetxe baten alde egindako lan politiko eta mobilizatzaileaz, Gazte Asanbladek alor horretan egindako lanaz edo Etxe Komunalarena bezalako esperientziak. Batik bat errepresio politikoaren ondorioz deuseztatutako esperientzia eta proiektuak dira horiek guztiak. Aurretik aipatutako trabez gain, azken urteetan auzoko kolektibo ezberdinek bizi izan duten sakabanaketaren lekuko izan gara; horren ondorioz, atomizatu dira kolektibo horien borroka eta dinamikak, elkarren artean isolatuz, eta konfluentziarako espazio komunak ia desagertuz. Egoera horrek ezinezko bihurtu du kolektibo ezberdinen arteko indar metaketa, eta zaildu egin du auzoaren eraikuntza eta auzokideen artikulazioa, auzoan egondako borroketara batzerakoan. Honengatik guztiagatik, aldaketaren aldeko bideari ekiteko inflexio puntuan gaudela uste dugu. Aldaketa hori, erreala izateko erraldikala izan beharko dela uste dugu; hau da, sakoneko aldaketa planteatzen dugu, arazoaren errotara joko duena, alegia, inposatutako sistema kapitalista eta patriarkalera. Horretaz gain, Iru単eak, eta ondorioz, Alde Zaharrak gentrifikazio prozesu bat bizi duela uste dugu. Ondorioz, auzo honetan pilatu da kontsumoa ( ostalaritza lizentzai berrien kopuru jasanezina...), zeharka auzokideen arteko harremanei eta auzo bitzitzari kalte eginez. Are gehiago, sistema krisi orokorra bizi dugula uste dugu, pertsonak kaltetu eta oro har, orain arteko bizi ereduak birplanteatzera bultzatzen gaituena. Horren aurrean, geroz eta gehiago dira ( bai Euskal Herrian eta baita Espainiako estatuan ere) bestelako ekonomia


Alde Zaharreko Gaztetxea

eta jendarte formen alde martxan jarritako ahulduntze esperientzia kolektiboak, bestelako produkzio, kontsumo edo harreman ereduak praktikan jartzen dituztenak. Alde Zaharrean eta IruĂąean ere, mota horretako proiektuak martxan jartzeko zein auzokideen arteko harremanak erraztuko dituen espazioa eraikitzeko baldintza objektiboak daudela uste dugu, lehen mintzo ginen gentrifikazio prozesuari aurre eginez.

2017ko Apirila

3


4 Alde Zaharreko Gaztetxea

Ibilbidea Momentuko egoera ikusita pertsona talde bat 2015eko Maiatzean elkartzen hasi ginen. Gehien bat Gazte Mugimenduko jendea ginen, hala nola kolektibo eta adin ezberdinetakoak. Gure helburua, Alde Zaharrean Gaztetxe bat eraikitzea. Ideia espazio berrirako gure ideia guztiak bildu eta honekin proiektu bat eratzea, horrela lehengo zirriborroa eginda auzo guztiari helarazteko. Antzerkiak kalean, haurrentzako tailerrak, kalejira, anbientazioa… “Zerbait eraikitzen ari gara” lelopean, moskeo kanpaña hasi genuen kaleetan zehar Gaztetxearen aldeko iniziatibak luzatuz. 7 hilabetetan zehar sentsibilizatuz eta kalean lan eginez, Gaztetxearen eta autogestioaren inguruko jardunaldiak egiten dira. Jardunaldien bukaera bezala kalejira bat egiten da auzoan zehar eta hau Konpainia 3ko eraikinaren okupazioarekin bukatzen da, 2015eko Abenduaren 5ean. Okupazioaren lehengo momentutik auzoarekin lan egiten jarraitu genuen. Beharrak ateratzen hasi ziren eta honekin bat lan taldeak. Kolektibo ezberdinen sarea eratzen hasi ginen (200 kolektibo). Proiektuaren ibilbidea hasi zen. Gaztetxean bizitza sortzen zen bitartean, Nafar Gobernua eta Nasuvinsarekin (eraikinaren jabeak) negozioazio bide bat ireki genuen, zeinak urteak zeramatzan erabilerarik gabe. Tamalez, Nafar Gobernuaren postura oso argia zen, handik joan behar ginela, eraikina Gaztetxentzako etxebizitza sozialentzat pentsatua zegoelako (gaur egun hutsa eta tapiatua dago). Nasuvinsa eta Gobernuaren presiopean, Udaletxea sartu zen negoziazio prozesuan gure espazio autogestionatu baten eskakizunei erreparatuz, eraikinaren jabeek haiei leporatzen zietelako gaztetxeentzako espazioak eskaintzeko ardura. Negoziazio prozesu luze baten ondoren, 2016ko Urtarrilaren 15ean Kaparroso Txaletaren lagapena eta trasladoa onartu genuen. Hurrengo hilabeteetan zehar negoziazio prozesu luze eta nekagarri hasi genuen bi auziei dagokienez: Lagapen kontratua eta espazioaren erabilera berrirako egin beharreko egokitzapen obren plana. Plan honetan eraikinaren

2017ko Apirila

egituraren errefortzua eta espazio zabal baten eraiketa sartzen ziren. Otsailetik Maiatza bitarte, Udaletxeko teknikoek gure kabuz obrak egiteko baimena eman ez zutenez eta Gaztetxea irabazi gabeko espazioa den heinean, ez du oinarri ekonomiko indartsurik, obrak egitearen lana Udaletxea beraren esku gelditu zen. Apirilaren 14ean Udaletxeak 3 hilabeteetan Kaparroso Txaletean egongo ginela jakinarazi zigun baina epean luzatzen hasi zirela ikusita, planto egitea erabaki genuen eta Ekainaren 18an mugituko ginela jakinarazi genien. Epe honen barnean eta presio bezala, “Gaztetxea noizko?” kanpaña hasi genuen. Mugitu behar ginen egunaren bezperan Udaletxeak giltzak eman zizkigun eta kontratu bat eskaini zigun, hau ez zen haiekin mediazio prozesuan adostutakoa. Momentuko presiopean eta Konpañia eraikinaren desalojoaren mehatxupean, kontratu berria sinatu zen, etorkizunean hobetuko genuelakoan. Azkenean, Ekainaren 18an Kaparroso Txaletera mugitu ginen, non Udaletxeak egin behar zituen obrak ez zeuden hasiak. Hala ere, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen. Momenturarte sortuak zeuden kolektibo eta lan taldeak lanean hasi ziren, ekintza ezberdinak egiten hasi ginen espazio berrian: pintxopoteak, hitzaldiak, zinema… Espazioaren ezaugarriak direla eta hau erabilera berrira egokitzeko beharra sortu zitzaigun, obrak eginak ez zeudelako eta eraikinaren egiturak jarduerak mugatzen zituelako. Horregatik lehengo solairuko paretaren bat kendu behar izan genuen, arkitekto baten begipean eta egitura kaltetu gabe, hau perimetrala baita. Irailaren 27an baimenik gabe obrak egitearen ondorio bezala espediente baten ebazpena jakinarazi zitzaigun eta guk alegazioak aurkeztu genituen. Aldi berean, Udaletxearekin harremanetan jarraitu genuen, haien hitzetan epe motzera egituraren errefortzuaren obrak egitea ez zutelakoz ikusten. Hala ere proiektuak bere bidea egiten jarraitu zuen eta Urriaren 29an Gaztetxe eguna ospatu genuen auzoarekin. Festa giroko eguna eta herri guztiarentzat, eraikin berriaren irekiera ospatzeko.


Alde Zaharreko Gaztetxea

Bi aste beranduago eta Udaletxearekin negoziazio prozesu batean egonda, GeroaBaik mozio bat aurkezten du Gaztetxea ixteko, haien ustetan egitura kaltetu zuten obrak egitearen ondorioz. Hau geroago faltsua zela frogatuko zen. Mozio hau aurrera aterako zen UPN eta PSNren botoekin eta horrela Iruñerriak ezagutu duen desalojorik isilena suertatu zen. Gaztetxea itxi eta giltzadura aldatu zuten aurretiko abisurik eman gabe, mediazio prozesua irekita eta gertatutakoa ezagutarazteko aukerarekin eman gabe. Azkar batean prentsa ohar bat atera genuen berria plazaratuz eta larrialdizko bilera bat deitu genuen auzoarekin gertatutakoa eztabaidatzeko. Bilera honen ondorioz “Alde Zaharrak Gaztetxea behar du” kanpaña hasi genuen eta lehengo ekintza Abenduaren 3an egin zen, Konpañia eraikina okupatu eta urte bat geroago, Gaztetxe eta espazio autogestionatuen aldeko manifestaldi batekin. Aurtengo Urtarrilean, Udaletxetik Kaparroso Txaleta bisitatu zuten eta bertako teknika baten hitzetan, komunikabideetan ikus daiteke, ez zegoen segurtasun arriskurik pertsonentzat, erabilera anitzeko gelaren sabaian zeuden adreilu errenkada bat kenduta ( 3 adreilu huts!) eta hauek eutsiak zeuden edozein arrisku zela eta. Komunikazio honek, ikustarazi zuen gaztetxearen bertsioa eta eskuinak eta “aldaketaren” alderdi batzuek, proiektuaren aurka eta desalojoa justifikatzeko egindako gezurrak ezeztatu ere.

2017ko Apirila

5


6 Alde Zaharreko Gaztetxea

Balioak eta proiektua Ibilbide hori jorratu dugun pertsona ezberdinek, jendarte eraldaketa sakon eta zabal baterako pauso txiki baina beharrezkoak eman nahiean, proiektuaren izaera, balio, filosofia eta ekimen konkretuak zedarritu ditugu. Esan bezala, proiektua ez da bukatua eta itxia dagoen zerbait, aldaketa etengabean burutzen ari garen bidea baita hauxe. Izan ere, aniztasunean oinarritutako proiektua da, pentsamolde, izaera eta jarrera ezberdinak aurkitzen baitira gure artean eta puntu amankomunak bilatze aldera, eta espazio hau horrela nahi dugulako ere, Gaztetxea izango dena etengabeko eraldaketan eraikitzen ari gara, proposamen eta erronka berriak jaso nahiean.

4.1. Helburu orokorra

Aniztasun horretatik abiatuta, espazioak izan beharko lituzkeen balore sozial eta politikoak, helburu zein erronkak zehaztu ditugu. Helburua, modu orokorrean izanda, aniztasunetik eredu kapitalista eta patriarkala baztertu eta eredu sozioekonomiko ezberdinak proposatuko dituen espazio autogestionatua eraikitzea da. Espazio horrek auzoko pertsonen nahiak eta beharrak asetzeko beharrezko tresnak izan beharko ditu.

•

4.2 Nolako espazioa nahi dugu?

Espazio autogestionatu hau izaera zabalekoa izatea nahi dugu. Hau da, uste dugu autogestioa ez dela autofinantzaketara mugatzen. Hortik harago, autogestioak eraiki beharreko arlo ezberdinak barnebiltzen dituela uste dugu (ekomomia, eredu produktiboak, erlazioak, zaintzak, bizitza ereduak,...). Beraz, autogestioa ez dugu gestiorako erreminta hutsa bezala ulertzen, legislatua edo ez, baizik eta borrokarako erreminta politiko bat bezala, herri ahalduntzerako eta errealitate sozialaren eraldaketarako. Honen ondori bezala, gu izan behar gara egunez egun lan egin eta gure indar guztiak ezarri behar ditugunak sistema aldatzeko, kalean gaudenok, Gaztetxe baten jabeak eta gestio eramaten dugunak. Osotara, gure bizitzarako espazio eta behar ezberdinak integratzen dituen eraldaketa sozialerako erreminta bat bilatzen dugu. Hau da, integrala dena. •

Ekonomia eta gizarte eredu ezberdinak: Diruan oinarritzen ez diren eta herri klaseen interesetan eta

2017ko Apirila

•

•

bizitzaren zainketan oinarritzen diren planteamendu sozioekonomikoak, kooperatibismotik hasi, langileen autogestiotik pasaz eta merkatutik kanpoko esperientzietaraino. Beti perspektiba antikapitalista eta feministatik. Herri kultura eta aisialdia. Gaur egungo aisialidi ereduaren aurrean ( kontsumismoan oinarritua, ez sortzailea, tabernetara mugatua...), herri klaseetatik abiatuko den eredu sortzailea sustatzea ezinbestekotzat dugu, eta ez enpresetatik gidatua. Merkantilizatutako kulturaren aurrean, eta honezkero proposatzen dugun ereduaren antzeko proiektuak eta hausnarketak martxan direla jakinda ( Jazar, Kultura Prekaria, Katakrak...), espazioak merkatuaren logikatik haragoko proiektu kulturalak bultzatu beharko lituzkeela uste dugu. Komunitatean, elkartasunean eta elkar ikasketan oinarritutako harreman sozialak, arraza, kultura, sexu, genero, sexu aukera, adinagatiko... bazterketarik gabe. Balio eta ardura kolektiboak indibidualismoaren aurrean lehenetsi eta elkarren arteko zaintza bultzatuko duena. Praktika feminista: Praktika feminista. Feminismoa espazio osoan modu transbertsalean praktikara eramango duen eta jendarte heteropatriarkalari aurre eginen dion proiektua, Txoko Feministako parte diren kolektibo eta pertsonek egiten duten bezala. Gainera, harremanak, ardurak eta funtzioak sexuagatik, generoagatik edo aukera sexualagatik baztertu gabe eraikiko dituena. Era berean, emakumeok biltzeko, esperientziak partekatzeko, eta kolektiboki ahaldun-


Alde Zaharreko Gaztetxea

du zein indartzeko espazioak behar ditugu. Espazio fisikoa, zapalketatik askatua eta askea. Iruñerrian sare feministak ehundu ahal izateko espazioa, gure arteko ahalduntze prozesuak laguntzeko eta pertsona guztiei borroka feministarako tresnak eskaintzeko. Finean, borroka feminista zabaldu eta praktikan jarriko duen gunea. Azkenik, uste dugu hori posible egiteko ezinbestekoa dela pribilegio maskulinoen eta indarkeri matxistari aurre egitea. Euskalduna: Euskaraz bizitzearen aldekoak gara, eta hortaz, gaztetxea euskalduna izan beharko dela uste dugu, euskara gure bizitzako alor guztietan sustatzeaz harago. Era horretan, espazioan euskararen erabilera sutatu nahi dugu, bere balio soziala mahai gainean jarriz eta ezagutzen ez dutenen ikasketa prozesua erraztuz. Lurraren defentsa aktiboa: Ama lurra suntsitzen duen sistema honi aurre egingo dion espazioa nahi dugu, ekologiaz eta energia arazoaz kontziente den jendartea bultzatuko duena. Era berean, eraikitzen diren azpiegitura erraldoien eta desarrollismoaren inguruko zein gure ekoizpen, kontsumo eta bizi ereduen inguruko hausnarketa ezinbestekotzat dugu. Gainera, gizaki bezala gure inguruan sortzen dugun talka eta menpekotasunaren inguruko hausnarketa beharrezkoa ikusten dugu, inguruko espezieak guretzako baliabide hutsak ez direla kontuan hartuz, eta ekimen antiespezistak sustatuz. Pertsona, kolektibo eta borroka sozialean topalekua: Hau da, auzoan eta auzokideen artean nagusi den inkomunikazioari aurre egingo dion espazioa, halakorik eskaintzen ez duen jendartean elkarren babeserako praktikak sustatuko dituena, eta ideien, esperientzien, hausnarketen zein proiektuen trukerako plaza izango dena. Antolaketa asanbleario eta horizontala: Espazioa hau asanblearismoa eta horizontaltasunaren arabera antolatzeko beharra ikusten dugu. Hau da, autoantolakuntzatik guk geuk autogestionatutako espazioa, erabakiak denon artean hartuz. Gune antimilitarista: estatu polizialari eta gure askatasuna oztopatzen duen errepresio judizialari aurre egingo diona. Gatazkak konpontzeko bestelako moduak sustatuko dituena, inposizioa eta indarraren logika baztertuz.

Laburbilduz, herri eta hiriak merkatuaren menpe jarri diren eta auzokideok gure auzoan protagonistak izaterik ez dugun garaian, pertsonen beharretatik eta pertsonentzako berreraikitzeko beharra ikusten dugu, konmunitatearen zentzua berreskuratuz, eta eredu patriarkala eta kapitalistaren aurrean alternatibak sortuz. Guk geu erritmoen jabe izango garen espazio erabilgarri eta bizia. Protesta eta aldarrikapenerako espazioa, eztabaida, elkartasun eta dibertsio jarduerak sortuko dituena. Gaz-

2017ko Apirila

tetxe bat horretarako tresna egokia izan daitekeela uste dugu. Eta guk geuk izan nahi dugu, bitartekaririk gabe, errealitate berri hori eraikiko dugunok, elkartasunean eta elkarrenganako laguntzan oinarrituz. Hori guztia, ahalik eta jende gehienaren parte hartzearekin, gure artean elkartuz eta mobilizatuz.

4.3 Nola lortzen dugu?

Eraldaketarako espazio autogestionatu hori lortzeko bidean, okupazioarena bide zilegia dela uste dugu. Bitartekaririk gabeko bidea da, kolektiboki autoantolatutakoa, okupazioa sustatu eta sozialki zilegiztatuko duena, mugimenduak ahulduz, eta bide batez, erabilera sozialik gabeko espazio hutsak, pribatuak zein publikoak, eraberrituz. Uste dugu bide hori borrokan jarraitu ahal izateko tresna bat dela, orain arte gure espazioen kudeaketa ekonomikoak sortu duen desgastea oinartu behar izan gabe. Jakina den bezala, espazio sozial autogestionatu bat lortzeko bi ibilbideak jorratu izan ditugu. 2015eko Abenduan Nafarroako Gobernuak abandonatua zuen eraikin bat okupatu genuen (gaur egun tapiatua duen eraikina) eta honen ostean, ibilbide instituzionala aukeratu genuen Udaletxearen eskutik, eraikin baten lagapena lortzeko asmoarekin. Gure ustez bi ibilbideak legitimoak dira espazio autogestionatu bat lortzeko, bakoitzak bere alde positibo eta negatiboekin. Okupazioaren erreminta eta desobedientziak Herri Mugimenduan potentzialtasun eraldatzaile bat eta haustura bat ematen dio, ahalduntze bat zeinak espazio baten lagapen tekniko batek ez duen eskaintzen. Gure kasuan gehien bat non ibilbide instituzionalak oraingoz huts egin duen. Honen aurrean okupazioak iraunkortasuna eta errepresioaren aurrean bere zailtasunak ditu baina aldi berean ere ikusi ahal izan dugu ibilbide instituzionalak izan ditzakeela. Beraz, etorkizun batean ez dugu bat bera ere alde batera uzten.

7


8 Alde Zaharreko Gaztetxea

Proiektu zehatzerako ideak

Bi urte hauetan zehar planeatutako proiektuak asko izan dira eta horietako asko martxan jarri izan dira. Ikusiko dugun bezala bakoitzak perspektiba sozial eta politiko konkretu batean lan egiten du baina espazio bateratu batean egonda, perspektiba integrala ematen zaie. Aurrerago martxan dauden proiektuak, parte hartzen duten kolektibok eta garatuak ez baina planteatuak dauden proiektuak azalduko ditugu. Aipamen berezia behar du azaltzeak Gaztetxeak ze nolako eragina izan duen Alde Zaharreko Gazte Mugimenduarentzat. Espazio berri honetan, ilusio, ahalduntze eta kohesio batetik, Gazte Mugimendu sendo bat azaldu da, eredu sozioekonomikoaren aldaketan diharduena (beraz, auzo eta hiri ereduan) eta lan ildo ezberdinetan oinarrituz bere bidea hasi duena auzoa perspektiba autogestionatu batez eraldatzeko. Badakigu eta konsziente gara proposatzen ditugun proiektuak ez direla definitiboak eta espazioaren eraiketan parte hartzen dugun kolektibo eta pertsonen artean eztabaidatzekoak izan beharko direla. Horregatik, proiektu hauek aldatzea edo areagotzea espero dugu, Gaztetxearen eraikuntzan pertsona eta kolektibo gehiago sortzen diren heinean. Momentuz, hauek dira sortutako ideiak eta espazioan garatu ahal izan ditugunak.

Auzoarekin elkarlana

Helburu argia da. Auzoko eragile ezberdinekin erlazioak sortu Alde Zahar berri bat garatzeko, herriaren parte hartzea, auzolana eta autogestioa bide. Hasierako proiektua • Haurrentzako tailerrak • Auzoko borroka eta proiektuak bultzatu • Proiektu ezberdinei espazioa eman eta auzoan sortzen diren beharrei erantzun. • Ahal den neurrian espazio liberatua, mugimendu eza duten pertsonendako egokitzea: Komunak, sarrerak eta irteerak… Eraikuntzak dituen traba guztiak kendu. • Alde Zaharraren errealitate ezberdinen elkargune den bezala bere errealitatea ezagutu eta honen ondasunez baliatuz auzoko zein bertako pertsonen behar sozialak ikertu eta jasotzeko laborategi bat sortu eta honekin beste baliabideekin erlazioak sortu. Honen beste errealitateekin sentsibilizatzen eta ahaztuak ditugun eremu horietatik salaketa sozial bat eman dadin laguntzen du. Gaztetxean garatutako proiektuak

2017ko Apirila

• • • • • • • • • • • • •

• • •

Tailerrak eta antzerkiak (Alikate, Anticarcelario, Desmedidas…) San Consumo, Eguberrietako kontsumismoaren kontrako festa Txikiendako antzerkia “Sein pirata” San Frantzisko plazan “Gazte Txiki” Antzerkia kalean Lorezaintza tailerra Auzokideekin bizkotxo lehiaketa Txintxon txapelketa Olentzeron parte hartzea (kalejira, txokolatada…) Auzoko egunean parte hartzea Euskal Jaian parte hartzea Jai Batzordean parte hartzea eta auzoko jai guztietan Kolektibo ezberdinekin elkarlana: Gora Iruña, Proyecto AZ Ekimena, Piparrika, Gazte Mugimendua, LIBRE, Alde Zaharrera… Doako euskara klaseak “Iruña Ciudad de acogida”-ren bilerak egitea. Emakumeentzako ahalduntze tailerrak

Kontaktuen sare bat osatzen

Komunitate baten sorrera, Kapitalismoak gara-


Alde Zaharreko Gaztetxea

matzan indibidualismo eta atomizazioaren aurrean.

Hasierako proiektua • Lan eta gremio sarea • Pertsonen artean trebetasunak elkarbanatzeko sarea • Iruñerriko mugimendu ezberdinen arteko sarea • Herri-auzo-espazio okupatuen sarea • Inguruko ekoizleen sarea Gaztetxean garatutako proiektuak • Bizikleta konponketa tailerra • Emakumeendako elektrizitate tailerra • Iruñerriko mugimendu ezberdinekin erlazioak irekitzen hasi (Gora Iruña, Ernai, Gazte Anarkistak, Autonomia Komunala, Askapena…) • Antzekotasuna duten ekimenekin kontaktu sarea: Lakabe, Errekaleor…. Geldirik dauden proiektuak • Lan eta gremio sarea • Herri-auzo-espazio okupatuen sarea: Esperientzia berriak

Dokumentazio Zentroa

Autogestio, okupazio eta Gaztetxeen eremutik etorkizun baterako memoria historikoa egiteko dokumentazio espazio bat sortzea. Hasierako proiektua • Iruñerriko okupazioaren inguruko liburu bat editatu • Espazio bakoitzean egiten den lanketa esplikatu eta islatzeko dokumentazio panel finkoak sortu. Gaztetxean garatutako proiektuak • Espazio bakoitzean egiten den lanketa esplikatu eta islatzeko dokumentazio panel finkoak sortu. Geldirik dauden proiektuak • Iruñerriko okupazioaren inguruko liburu bat editatu

Biltegia

Auzoko herri infraestruktura hobetzeko material ezberdina gordetzeko espazioak, beti ere erabilera komunitariorako. Hasierako proiektua • Komunean materiala gordetzeko biltegi bat sortzea (aulkiak, mahaiak…) Gaztetxean garatutako proiektuak • Gaztetxeko eta auzoko zein iruñerriko kolektibo ezberdinen materiala gordetzeko biltegia.

Sukalde eta Jantoki herrikoia 2017ko Apirila

Hasierako proiektua • Inguruko produktuak sustatzen eta erabiltzen dituen sukaldea sortzea, jakinda Gaztetxeak beti janari beganoa sustatuko duela.. Gaztetxean garatutako proiektuak • Sukalde baten eraikuntza • Inguruko produktuen sustapena • Dieta eta janari beganoaren sustapena • Hamaiketakoak, bazkariak, pintxopoteak eta afari herrikoiak. • Sukalde talde baten sorrera.

Liburutegia

Formazio eta hausnarketa politikorako espazioa bat sortzea eta material kultural, musikal eta politikoak azaleratzea. Hasierako proiektua eta garatu ahal izan dena. • Liburutegi antagonista bat sortzea eta auzoko herri liburutegiekin sarea sortzea. • Banaketa antokomertzial bat sortu.

Emantzipazio bulegoa Hasierako proiektua • Gazteentzako okupazio eta emantzipazio bulego bat sortu Gaztetxean garatutako proiektuak • Etxebizitza lantzeko asanblada baten sorrera Alde Zaharreko Gazte Mugimenduaren barruan.

Kultura, Aisia eta Kirola Hasierako proiektua • Proiektu kultural ezberdinei edukiera eman (faktoria kulturala) • Ekintza aretoa: Arte eszenikoentzako aretoa, antzerki, zirko eta kontzertuetarako prest. Artea gizartean eragiteko erreminta bezala erabiltzeko. • Irakurle taldea • Musika proiektuen entsaio aretoak • Herri gimnasioa sortu, gorputzaren zainketaren merkantilizaziotik at dagoen espazio liberatu bat. Gaztetxean garatutako proiektuak • Jarduera ezberdinentzako espazio zabala: Antzerki, zine, kontzertu… • Entrenamendurako eta gorputzaren zainketarako gimnasio barten sorrera. • Mendi talde baten sorrera hainbat ateraldirekin: Peña Unzue, Aixita eta Larrazpi, Txurregi eta Gaztelu, …

9


10 Alde Zaharreko Gaztetxea

Geldirik dauden proiektuak • Irakurle taldea • Musika proiektuen entsaio aretoak.

Tailerrak Hasierako proiektua • Serigrafia tailerra • Osasun tailerra (medicina tradizionala…) • Bizikleta konponketa tailerra Gaztetxean garatutako proiektuak • Bizikleta konponketa tailerra Txirrinkarekin AHT-ren aurka. • Emakumeendako elektrizitate tailer ez mixtoa. • Geldirik dauden proiektuak • Serigrafia tailerra • Zurgintza eta iturgintza tailer ez mixtoa • Sormen tailerra.

Euskararen sustapena Hasierako proiektua • Euskara klaseak. Gaztetxean garatutako proiektuak • Doako euskara klaseak • Bertsoeskola

Elikadura subiranotasuna Hasierako proiektua • Herri baratza sortu Gaztetxean garatutako proiektuak • Ereinketa tailerra • Lorategi bat

Gatazka internazionalentzako esparru informatiboa Gaztetxean garatutako proiektuak • Kolektibo internazionalista ezberdinekin erlazioak: Askapena, Zabaldi… • Internazionalismo gaiaren inguruko hitzaldiak (MST, Estado español,…)

Espazio feminista ez mistoa Gaztetxean garatutako proiektuak • Emakumeentzako tailer espezifikoak • Feministamo gaiaren inguruko hitzaldiak • Gela ez mistoa (momentu konkretuetan espazioa ikusita). • Emakume eta gizon taldeak.

2017ko Apirila

Garatzeko dauden beste proiektu batzuk • • • • •

Teknologia libreen erabilera sustatzeko Hckab bat sortu eta hacker filosofia zabaldu. Auzoko internet propioa sortzeko bidean, teilatuan Guifi.net ezarri. Pankartodromoa Presoentzako dirua ateratzeko espazioa LGTB bulegoa


Alde Zaharreko Gaztetxea

Alde Zaharreko Gaztetxea www.gaztetxeabehardugu.net.com U berpizten | G aldezaharrekogaztetxea

11

Gaztetxearen Proiektua  
Gaztetxearen Proiektua  
Advertisement