Page 1

2007ko otsaila [ 19.alea ]

8-9

// ZE BERRI ?

IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETA HEDATZEKO ZENTROA Udalak, Nekazaritza Ministeriotik milioi erdi euro jaso ditu zentroa sortzeko.

11

/ / H I Z K E TA N

PRUDENTZIO ARANBURU “Turistei izugarri gustatzen zaie guaztandegian ematen diegun esplikazioa”

12

/ / E RT Z E T I K

URTEARI ONGI ETORRIA 40 GRADUTAN Herritar talde bat Argentinan izan da Gabonetan

BERTSO SARIKETAK IDIAZABALEN


illatiren txokoa

#19 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Axun Aldanondo, Aiora Imaz, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre herri eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Joseba Munarriz, Iñigo Imaz, Eba Iriberri, Marta Montivero de Britos. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04

HERRITARREN INPLIKAZIOA HANDIAGOTZEN ARI DA PIXKANAKA-PIXKANA 2006ko abenduan egin zuen Illatik bere urteko batzarra. Hamabost bat bazkidek parte hartu genuen eta urte osoari errepasoa emateaz gain, 2007ari begira ere jarri ginen. Iazko urteari dagokionez, Illatik balorazio ona egin du. Alde batetik, Illatik antolatutako ekintzetan bazkideen parte hartzea polikipoliki handitzen doalako. Eta bestetik, herriko bertsolariekin, Udalarekin eta Xapobixi Aisialdi Elkartearekin harremanak sendotzen aritu garelako. Udaberrian antolatu genuen bertso afariak arrakasta ederra izan zuen eta 2007rako atera berri dugun egutegiak ere harrera ona izan du. Herritarrek egindako lanak fruituak eman ditu!

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Goierriko Kastakoak ere izan genituen gure artean. Herriko gaztetxoek parte hartu zuten eta horrek ikusle ugari erakarri zituelakoan gaude. Aldaizeren beste sei ale eta gehigarri bat argitaratu ziren 2006an eta 2007an ere asmo berarekin jarraituko dugu.

ILLATIK ANTOLATUTAKO EKINTZETAN BAZKIDEEN PARTE HARTZEA POLIKI-POLIKI HANDITZEN ARI DA

Gipuzkoako Foru Aldundia

ILLATIK ANTOLATUTAKO EKINTZETAN BAZKIDEEN PARTE HARTZEA POLIKI-POLIKI HANDITZEN ARI DA Udalarekin lan ugari egin dugu, batez ere Kultura Komisioan parte hartuz eta herriari begira martxan dagoen Euskara Planean Udalarekin batera gidaritza lanak eginez. 2006an abiatu da egitasmoa eta ea 2007an aurrepauso gehiago egiten ditugun. 2007ari begira jarrita, berriz, ez dugu askorik aurreratu nahi. Baina aipatzea gustatuko litzaiguke epe laburrean Illatik antolatuko dituen lau ekintza: • Futboleko porra herriko tabernetan: otsailaren 10etik hasita, asteburuero porra antolatuko dute Illatiko hainbat bazkidek. Euro baten truke egin ahal izango dira apustuak. • Sanblasetarako tabernetan euskal musika duen CDa banatuko da, jaietan jarri dezaten. • Martxoan zehar euskarazko film laburrak eskainiko ditugu Guraso Elkartean. • Martxo bukaeran Korrika pasako da Idiazabaldik eta Illatik kilometroa erosteaz gain, antolaketa lanetan parte hartuko du.

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: illati@topagunea.com, kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 19 > 3


iritzie [ HANDIK ]

[ HEMENDIK ]

Minnesota

axunaldanondo

Idiazabal

aioraimaz

KANPORA IRTETEA

KAIXO, MINNESOTATIK! Hementxe pasatu ditugu Gabonak eta gure semeak, Jon eta BeĂąat, pozik dabiltza hainbeste lehengusuren artean. Beraien aiton-amonen denborapasarik gustukoena arrantza da. Aurtengo udazkena, ordea, ezohikoa izan da; izan ere, orain arte ez du elurrik egin eta, lakuak izoztuak badaude ere, izotzak ez du lodiera handiegirik (15 cm). Arrantzara joateko, aurrena, lau bat metro koadroko etxetxoa jartzen dute lakuan. Etxetxoa kamioneta batekin eramaten dute. Aukeratutako tokian gurpilak kendu eta, izotz gainean dagoela, etxolak zoruan dituen zuloetatik izotza zulatzen dute. Zulatzerakoan, izotzak 20 cm izan behar du. Gero itxarotea besterik ez da falta, estufa eta guzti egonda ez dago hotzik pasatu beharrik; arrainek ez badute pikatzen berriz, lakuz aldatu behar. Izan ere, Minnesotak 10.000 laku ditu eta, horietatik ugari, etxetik gertu. Aurten oraindik ez dute aukerarik izan. Gu behin joan gara, baina oinez sartu ginen eta, arrainik hartu ez bagenuen ere, mutikoek disfrutatu zuten. Zeinek daki, klima-aldaketa dela-eta, zenbat urtez izango ote diren gauza tradizio honi eusteko. Badituzte beste ohitura batzuk niri beti zer pentsa eman didatenak. Bata, hotzik handiena izanda ere denak etortzen direla kamiseta motzetan, aurten anaia bat eta osaba praka motzetan ere ikusi ditut. Horren arrazoia, kanpoan ez dutela denbora asko ematen: etxetik autora eta berriro barrura. Bestea, zenbat izozki jaten dituzten. Uda izan edo negua izan, amaren hozkailua beti egongo da izozkiz beteta, eta, inor etortzen denean, agurrarekin batera lehenengo gauza handik bat hartzea. Aipatzekoa, era berean, orain kafe ona aurki dezakedala; nire gusturako behintzat.

Hemezortzi urteren ostean guri ere iritsi zaigu horrenbeste amestutako adina. Oraintxe ginen herriko plazan soka-saltoan edo herrieskolako patioan jolasean, eta oraintxe gara unibertsitatearen altzoan. Urteak azkar joaten direla, alajaina! Betidanik hitz egin digute adinez nagusi izateak dituen pagotxen gainean, baina nork pentsatu behin ona iritsi eta hainbeste buruhausterekin topo egingo genuenik! Aurten arteko Gabonek zerbait berezia sentiarazi izan digute. Amona-jantzia soinean jarri eta atez ate gabon kantuak kantatzeak xarma berezia duela ezin ukatu. Orain, ordea, Gabonak igaro direnik ere ohartu al gara ba, gure ikasketak direla eta! Gauza berbera datorkigu otsailaren hirua iristean ere. Herritar guztiak San Blas jaietan erabat murgilduta dabiltzan bitartean, gu azterketetan arituko gara buru-belarri. Aurreko urteetako oroitzapenekin konformatu beharko dugu orduan ere. Eta hori lehen urtea dugunik, ez zaigu oraindik batere geratzen! Ikasleon bizitza hutsaren pare jartzen ari naizen honetan, esan nahiko nuke, bere alde txarrak dituen bezalaxe, badituela alde onak ere. Egia esan, lehen Goierri ingurua munduaren azkena iruditzen zitzaigun bezala, aurten Euskal Herriko hamaika herritako jende asko eta asko ezagutzea tokatu zaigu. Batak bizkaieraz galde egiten dio irakasleari, irakasleak Zarautz aldeko euskaraz erantzuten dio, jarraian Donostia aldeko baten hitzak entzuten dira, Gasteiz inguruko taldetxo bat beren euskaraz nola ari den entzuteko beta ere izaten dugu tartean behin, eta hurrena, Arrasateko, Bergarako edo Azpeitiko gazteen euskara ulerkaitza geureganatzeko nahiko komeri ibili arren, guztion artean, harreman aberasgarriak sortzen dira. Kanpora irteteak, betiere gauza berriak ikusi eta ikasteko aukera paregabea ematen digu. Hala esaten du egunero Donostiara joan etorrian dabilen batek; beraz, zer esanik ez Gasteiza, Bilbora, IruĂąera edo are urrunago joan eta beren bizitza eraberritu duten haiek guztiek, aipaturikoak baino desberdintasun nabarmenagoak aurkituko baitzituzten etxetik kanpo bizitzean. Dena dela, orain arteko egunek, hilabeteek eta urteek ziztu bizian ihes egin badigute, geratzen diren bost urteak ere abiada berbera eramango duten itxaropenarekin amaituko dut idatzi hau. Beste bat arte.

Ikusi arte, eta ondo pasatu festak!

[ HERRIKO PLAZA ] Ze iruitzen zazu Sanblasetan paella ordaindu behar izatea?

OIHANE UNANUE, NAIARA ESNAOLA, SAIOA ARANBURU ETA MAIALEN JAUREGUI Ondo iruitzen zaku. Jendek ontzik eamaten zittun paella gehio hartzeati. Gehitxo aprobetxatzen da.

4 < aldaize 19

NAZARIO TELLERIA

ARANTXA ARRIBAS

Ondo. Berez ez litzeke kobrau beharko, baino ikusita jendea nola ibiltzen danâ&#x20AC;Ś Ondo. Konpromiso txiki bat da azkenen euro bat.

Oso ondo. Gainea, gehio kobrau behar lueke. Euro bat sinbolikoa besteik ez da. Jendea pasau eitten da.


hitza jolas HITZA JOLAS...NEURTUTA

BADIRA 40 URTE ORAINGO IDIAZABALDARREN MEMORIAN GORDETZEN DEN LEHEN BERTSOLARI TXAPELKETA EGIN ZENETIK IDIAZABALEN. ZEPAI SARI ENTZUTETSUA IZAN ZEN GERO (19718), GAZTETXOENTZAKO AMPO SARIA ONDOREN (1974-8), HERRIKO BERTSOLARIEN TXAPELKETA GEROAGO (19912-3) ETA OSINALDE AZKENIK, AURTEN 10. URTEURRENA BETETZEN DUENA.


erreportajea

dokumentuak

AURREZ BERTSOLARIEI JARRIKO ZIZKIETEN LANEN BERRI BIDALI BEHAR IZATEN ZUTEN GOBERNU ZIBILERA, GAZTELERAZ. PENTSATUKO ZUTEN OIN GISA ERRIMARIK GABE HITZ HAUEK IKUSTEAN: ESQUINA, NEGRO, SAL, DIENTE. ERTZA, BELTZA, GATZA ETA HORTZA ZIREN, NOSKI.

ZERUKO ARGIA. 1974. RUFINO IRAOLAK BERTSO SORTA ZEPAI SARIAZ ZEPAIRI ESKEINIAZ LAUGARREN OMENA, KANTUZ EGIN DIOTE AURTENGO NOBENA. IZAN DA TXAPELKETA AHAL LEIKEN ONENA BIGARREN MAILAKO BERTSOLARI DANENA. ZEIN EJENPLO EDERRA DAN HERRI HONENA

6 < aldaize 19

1

960-70 urte artean egin zen oraingoen memorian gordetzen den lehen bertsolari txapelketa; Joakin Dorronsoro eta Atxukarro ziren epaimahaikoan eta partehartzaileak zazpi bertsolari, beno “bertsolari baino atrebitu” esan dio Jexux Azurmendik ALDAIZEri: Pedro Katarain, Benardo Oiarbide, Domingo Goiburu, Julian Goiburu, Antonio Legorburu, Jexux Azurmendi eta Juanito Iparragirre; azken honek irabazi zuen.

Aukera horri heltzeagatik kartzelatik pasa behar izan zuten bertsolari batek baino gehiagok, tartean garai hartan Euskal Herriaren herri izaera zabaltzeko lan handia egin zuten Jon Azpillaga eta Jon Lopategi. Izan ere, Gobernu Zibilera bidalitako gaiak moldatzeko aukera izan bazen arren, Jexuxek dio “txibatoren bat izanez geo” laster joan behar izaten zela Udaletxera.

Ordutik gaurdainoko bertsolari sariketen berri jasotzeko Jexux Azurmendi bera, Miel Mari Imaz eta Juan Ramon Gerriko hartu ditu ALDAIZEk mintzakide, garaian-garaian sariketa antolaketan ibili diren hiru herritar.

SONARIK HANDIENA IZAN DUEN SARIKETA 1971N ABIATUTAKO ZEPAI SARIA IZAN DA

Segur aski sonarik handiena izan duen sariketa 1971n abiatutako Zepai Saria izan da, 1978a arte urtero egin zen sariketa Garikano Goñi plazan (Gobernadore Zibilaren izena zeraman orduan herriko plazak). Garaiko Uztapide, Basarri, Lazkao Txiki eta Zepai beraren hurrengo belaunaldia jaso zuen bere baitan, “2. kategoriakoak” ziren parte hartzaileak. Zepairen omenez eta bertsolari gazteei irtenbidea eman asmoz ekin zioten sariketaren antolaketari. Baina helburu bakarra ez zen hori, Jexux Azurmendiren hitzetan, “garaiko egoera ikusita herrian euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna sortzea zen helburua eta herriko gazteak elkartuta lanean aritzea”. Garai hartan “herria lozorrotik ateratzeko” bertso jaialdi asko antolatzen zirela dio Jexuxek eta Idiazabalgoa ere giro horretan sortu zela. Bide horretan ari zirenek, ordea, oztopoak ere ugari izan zituzten, “zentsura gogorra eta laguntasun eskasa” zegoela gogoratzen du Jexuxek, “Gobernadore, Guardia Zibilaren eta horien laguntzaileen aurka borrokatu behar izaten zen”. Borrokatu bakarrik ez, sariketa aurretik gai guztiak bidali behar izaten ziren Gobernu Zibilera (gazteleraz, noski), behin baimena emanda Udalari agintzen zioten “aditu bat” bidaltzeko saioa zaintzera.

AHAL ZEN TOKITIK Baina dena ezin da zaindu eta bertsolariek aukera guztiei heltzen zieten nahi zutenaz aritzeko, eta gai-jartzaileek ere eskura jartzen zizkieten gaiak; “gaiek aukera ematen zuten politikan bustitzeko”, Jexuxen hitzetan.

Hala ere, 8 urtez ospatu zen Euskal Herriko bertsolarien Zepai sariaren antolaketa lanetan bestelako arazoak bazirela gogoan du Jexuxek, “hauek antolatzeko egin behar izan genituen kilometroak eta lanak pezetatara itzuli beharko balirateke…” hainbat enpresak emandako laguntzak ezinbestekoak izan ziren. Lehen urtean orduan elkarrekin ziren San Blas eta Gorrotxategi oilategien eskutik 9.000 pezeta jaso zituzten bertsolariei milana pezeta eman ahal izateko. Aldeko faktoreak ere baziren, jende asko biltzen zen plazan sariketa ikusteko. 500-600 bat pertsona Jexuxen esanetan, eta hauen artean pasatako poltsatik bertsolariei bazkaria emateko adina ateratzen zuten. Batekin nahikoa ez eta beste sariketa bat antolatzeari ekin zioten 1974an, gaztetxoen Ampo sariketa. 16 urte ingurukoetatik hasita aurrerakoek kantatzeko aukerarik ez zutela dio Jexuxek eta orduan ekin ziotela txapelketa hau antolatzeari. Ampo lantegiko jantokian egiten zen kantuan eta 1978a arte iraun zuen honek ere.

HUTSUNEA BETETZERA HERRIKOAK Sona handia hartu zuen zortzi urteko bertso sariketa aldi horrek, baina urte askoan antzekorik ez zen izan. 1991n etorri zen susperraldia herriko bertsolarien eskutik. Bi sariketa abiatu ziren mendeko azken hamarkadako lehen urtean: kopla eta bertso idatziena eta herriko bertsolariena. 1991n, 92an eta 93an ospatu zen herriko bertsolarien txapelketa. Miel Mari Imazek gogoan du jairik jai tabernetan entzuten zenari forma nola eman zio-


erreportajea

JEXUX AZURMENDI, INAZIO IMAZ ETA RAMON ASEGINOLAZA IZAN ZIREN ANTOLAKETA LANETAN BURU BELARRI ARITU ZIRENETAKO HIRU; AZKEN HAU FALTA DA ARGAZKIAN, BIZI ZEN EGOERAREN ONDORIOZ.

1992KO PARTE HARTZAILEAK. EGOERA POLITIKOAREN ONDORIOZ SORTUTAKO IKA-MIKAK AURREKO URTEAN PARTE-HARTZAILE IZAN ZIREN BATZUK EZ EGOTEA ERAGIN ZUEN.

baliagarriak izango ziren sariketak antolatzea proposatuz; inguruko batzuekin hitz egin nuen eta Axari sariketa abiaraztea erabaki genuen”. 1998an hasi ziren Gabiriko saiorako baliagarriak izango ziren Argi Berri (Ordizian), Aztiri eta Axari sariketak.

ten: “festetan beti aritzen ginen, oraingo moduan, bertsoa bota eta bota eta hasi ginen horri txapelketa itxura emateko aukerak ba ote ziren aztertzen”. Ezertan hasi aurretik, hala ere, euren artean entrenamenduak egin zituzten, “izan ere, bertsoa bota botatzen genuen, baina ez genekien bat baino gehiago botatzeko gai izango ginen”. Baita izan ere! Hiru urtean herritarrak epaimahaiko baten zaintzapean aritu ziren bertsotan. Final guztiak Mujika jatetxean izan ziren eta final erdiak berriz Axari, Otsoa eta Atxurbide elkarteetan, Urtsuaranen eta Albitxun. Ez zen jende faltarik izaten Miel Mariren esanetan, “bete egiten zen, kartzela Odeien egiten genuen eta Mujikanerako bidean pasilloa egiten ziguten, herri osoa izaten zen han”. Ez zen maila makala izango sariketan, horren froga da lehen urtean Ramon Aldasoro Kani-k sariketa irabazi ondoren Osinalde sariketarako gonbidapena jaso zuela.

ZEPAITIK AXARIRA 1998an bete zuen Axari sariketak aurrekoak utzitako hutsunea, eta 20 urte atzera Ampo sariak izan zituen antzeko helburuak ditu: bertsolari gazteei kanturako aukera eskaintzea. Gabiriko Osinalde sariketan parte hartzeko adina zutenen kopurua asko hazi zen 90. hamarkada amaieran, “bertso eskolen ondorioz”, Juan Ramon Gerrikoren esanetan. Gerrikok berak gaztetxoen Osinalde sariketan kantatzen zuenetik asko ugaritu zen bertsolari kopurua eta ezetz ez esatearren proposamen berria landu zutela dio Gerrikok, “Gabirikoek deitu gintuzten gure herrietan Osinalderako

UUZTAPIDE BERA ETORRI ZEN 1976AN SARIAK EMATERA.

* datuak Zepai sariketako irabazleak: 1971: Florentino Goiburu 1972: Eusebio Igartzabal 1973: Koxme Lizaso 1974: Patxi Iraola 1975: Xabier Zeberio 1976: Xanti Zabala 1977: Jean Pierre Mendiburu 1978: Bittor Agirre (sari berezia) Herriko bertsolari txapelketa: 1991: Ramon Aldasoro Kani 1992: Miel Mari Imaz 1993: Ramon Aldasoro Kani

20 urte lehenagoko arazo berarekin topatu ziren, ordea, Gerriko eta konpainia, “lehen bi urteak autofinantzaketa lan ikaragarria izan ziren, laguntzarik gabe, dena ondo lotu behar izan genuen, galerarik ez izateko”. Gerora Udalaren laguntza jasotzen hasi ziren, “batez ere Asier Oiarbide taldean sartu zenetik diru arazoak izateari utzi genion, Udalaren laguntza jasotzen hasi baikinen”. Lehen urteetan bertsoaren inguruan zebilen jendea inguratu zela dio Gerrikok, baina gero aldendu egin zirela, “maila ona izan arren izen ezagunak ez zirenez jende batek joateari utzi zion”. Baina maila ona izan dela zalantzarik ez du Gerrikok eta horren adibide du honakoa: “Sustrai Colinak herrian abestu zuenean halakoak entzun genituen eta sei-zazpi hilabetera Donostiako belodromoan zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean”. Komeriak komeria, jendearen erantzuna ona izan da Axari sariketan, “elkartea jendez beteta izaten da, jendeak badaki zer entzutera datorren”. 10. Axari sariketa izango da aurten, martxoaren 16an izango da hori eta izen handirik ez, baina talenturik falta ez duten sei bertsolari gazte arituko dira sariketagatik eta Osinalde sarirako txartel preziatuagatik lehian. A! Aurten ere ez da txerrikumarik faltako!

aldaize 19 > 7


ze berri ?

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK PISU BAT EROSI DU IDIAZABALEN Beren etxeetan bizi ezin diren gazteak hartuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi duen etxebizitzak. Etxeak sei gazterentzako tokia du eta ÂŤemantzipazio pisuÂť izendatu dute. Izan ere, bertan hartuko dituzten nerabeak, adingabeak badira ere, autonomia gaitasuna duten gazteak izango dira, eta helburua heldutasuna lortzea izango da. Beren familiekin

bizi ezin dutenez, pisu horien bitartez gazteen babesa, hezkuntza eta garapena bermatu nahi ditu Foru Aldundiak. Pisua 2007ko lehen hiruhilekoan prestatuko dute Aldundiaren hitzetan. Zaldibian ere beste etxebizitza bat erosi dute.

HEMEN DIRA SAN BLAS JAIAK 2007 asmoz. Umeen danborrada eta txistulari alardea ere ez ziren falta izan, urtero legez.

San Blas eguna larunbata dela eta, jai motzak izango dira aurtengoak. Motzak egun kopurua kontutan hartzen badugu, noski. Izan ere, ekitaldiz blai datozkigu herriko festak.

[ laburrak ]

Lehen asteburuan kirola izan dugu nagusi: plater hausketa, autokrosa, futbito txapelketako finalaurrekoak, herri kirolak eta krosa. Urtetik urtera jendetsuagoa den herri krosak aurten 27 ekitaldi bete ditu. Musikak ere izan du bere tokia herriko festetan, aurten berrikuntza garrantzitsuarekin: urtarrilaren 26an Pop-rock lehiaketa ospatu zen Igarondo pilotalekuan, herriko eta eskualdeko musika taldeak sustatu

Otsaileko lehen asteburuan ere izango dugu zeregina. Ostiralean, Kandelaria egunean, goizeko 11etan emango zaie hasiera ofiziala San Blas jaiei. Asteburua ekitaldiz bete-betea espero dugu: mozorroak, paella, musika, bertsolariak, trontza txapelketa... Denon gusturako antolatutako festak dira aurtengoak. Hau guztiaz gain, Kultur Etxean bi erakusketa izango dira. Alde batetik, herritarrek ikastaroetan egindako eskulanak. Eta bestetik, 1975 baino lehenagoko argazki bilduma. Bertan, herritarrek udaletxean utzitako argazkien aukeraketa aurkeztuko da.

AGENDA 21: 2007RAKO EKINTZA PLANA PRESTATZEN Agenda 21 foroa otsailaren 12an elkartuko da Pilarreneako ganbaran, arratsaldeko 6,30etan. Urteko lehen bilera izango bada ere, lan dezente egin dute dagoeneko. Izan ere, azken bileretan foroa indartzearen beharra sumatu zen. Horregatik, herriko hainbat taldeekin harremanetan jarri dira partehartzea sustatu asmoz. Era berean, herritar guztiak gonbidatzeko egutegi funtzioa duen triptikoa bidaliko da etxeetara. Otsailaren 12an ospatuko den foroaren helburua 2007an herriaren egoerari buruzko hausnarketa bat egin eta urteko ekintzak adostea izango da.

BIZIKLETAN IBILTZEKO MATERIALA ESKATZEKO EPEA ZABALIK Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeak bizikletan ibiltzeko erropa berria aterako du. Kuloteak, maillota, txalekoa, eskularruak...Interesa izanez gero, Axari erropa dendara joan, tailak-eta aukeratzeko. Otsailaren 10a arteko epea jarri dute eskariak egiteko

Aldaizeren partez, ondo pasa San Blas Jaiak!

// AUTOBUS GELTOKI BERRIAK

// IGARONDO PILOTALEKUA

// GONZALO PELAEZ

Aurreko alean eliza ondoko geltokia aipatu genuen ALDAIZEn. Urte hasierarekin batera, herriaren beheko aldean jarri zuten beste geltoki bat, farmazia parean.

Hainbat hilabetetan Igarondo pilotalekuko

Egan eta Trabuko taldeetan 20 urte luzez jotzen ibilitako idiazabaldarra hil zen abenduaren 8an.

8 < aldaize 19

taberna itxita egon ostean, Kimu elkarteak festetarako alokatu du.


ze berri ?

UDALAK IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETA HEDATZEKO ZENTROA SORTUKO DU ESPAINIAKO GOBERNUAK 500.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA ONARTU DU espazio garrantzitsua. Bertan, laborategia, dastatze gelak, biltegia eta prestakuntzarako gela izango dira. Azkenik, erakusketa aretoa ere izango du eraikin berriak. Kalitatea bermatzea da Jatorrizko Deitura ziurtagiria lortu duten jakien helburua; horien artean, Idiazabal gaztarena. Baina horretarako ezinbestekoa da kalitatezko produktuak // IDIAZABAL GAZTA ESPERIMENTATZEKO ETA HEDATZEKO ZENTROAREN FOTOMUNTAKETA. ekoiztea, baita kontsumitzaileari kalitatezko produkUdalak Idiazabal gaztari buruzko esperimentazio tuak identifikatzen erakustea ere. Hori horrela eta hedapen zentroa eraikitzeko proiektu-aurrea izanik, trebakuntzaren alorrean lan handia izanidatzi du. 3,7 milioi euro kostatuko den eraikina go du zentroak. Hainbat motatako jendea trebaplanifikatu dute eta Madrilgo Nekazaritza, tuko du zentroak; hala nola, artzainak, saltzaileArrantza eta Elikadura Ministerioak milioi erdi ak, kontsumitzaileak, eskolaumeak edota adieuroko diru-laguntza onartu du. Proposamena tuak. Gazta dastatzeko tokia ere izango da eraifinantzazio-bidean badago ere, Udaleko ordez- kinean; horretarako, kabina bereziak eraikitzea kariak baikor daude. Idiazabal gaztak herritik ikusi dute aurrez. kanpora duen ospea eta interesa ikusita, proIdiazabal gazta esperimentatzeko eta hedatzeko duktu hau sustatuko duen zentroa martxan jarzentroa 2007 eta 2008 bitartean eraikitzea eta tzeko proposamena egin zuten Madrilen. Hala, 2009ko urtarrilean inauguratzea espero dute. zentro berriaren helburuak Idiazabal gazta ikertProiektuan Idiazabalgo Udalak, Idiazabal DOk, zea, esperimentatzea eta zabaltzea izango dira. EHUko Farmazia Fakultateak eta Arazik, Zentroa Pilarrenearen pareko zelaian eraikiko Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroa kudeadute, errekaren beste aldean, eta hainbat fun- tzen duen enpresak, parte hartu dute. tzio beteko ditu. Batetik, funtzio anitzeko auditoriuma egingo dute, kongresuetarako zein antzezlanetarako. Bestetik, liburutegi tematikoa eta artxiboa eraikiko dituzte; bertan, gaztaren eta artzaintzaren inguruko materiala bilduko dute: artzaintzaren antropologia, soziologia eta historia, landa-garapena, ekologia, ardi latxaren genetika eta ezaugarriak, eta abar. Liburutegia etorkizuneko ikerketa eta lanen erreferentzia puntu bihurtzea da helburua. Gaztaren esperimentazio gunea izango da eraikinaren beste

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

2007KO EKINTZAK MARTXAN 2006ko azaroan egindako bileraren ondotik, bi talde antolatu dira. Bata, herrian egitasmo honen berri nola eman aztertuko duena eta bestea berriz, komertzioetan euskararen erabilera bultzatzeko giroa sortzeko ekintzak pentsatuko dituena. Epe laburrean, ordea, etorkinen gaia aztertuko duen beste talde bat sortuko da. Oraindik aztertzen ari da nola bideratu gai hau. Talde hauen zeregina epe jakin baterako izango da. Bakoitzari dagokion gaiaren inguruan hausnartuko dute, ondoren, Emuneko eta Udaletxeko teknikariek adostutako bidetik lana egin dezaten. Norbaitek gai horietan interesik balu eta parte hartzeko nahia izanez gero, gustura hartuko da. Horretarako jarri harrema Emuneko Haritz Urienekin edo Udaletxeko kultura teknikaria den Amaia Galparsororekin.

aldaize 19 > 9


kolaborazioak [herri eskola]

KURSAALEKO GABONETAKO PIN-ERA BISITA Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasleak (5-12 urte bitartekoak) abenduan Gipuzkoa mailako marrazki lehiaketa batean hartu zuten parte, gai nagusia Olentzero zelarik: Olentzero gure herrian, Olentzero munduan edota Olentzero zibernetikoa, besteak beste. Argazki oinean aipatzen diren bost neskato horiek izan ziren sariak irabazi zituztenak, baina sari potoloena denontzat Kursaleko Gabonetako Pinerako sarrerak lortzea izan zen. Hala, abenduaren 22an, lau autobusetan banatuta joan ginen: 165 haur eta irakasleen gehiengoa. Hala denok ondo pasatzeko aukera izan genuen

DONOSTIAKO KURSALEA JOAN GIÑEN ETA MARRAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTU GENUEN ETA SARRERAK OPARITU ZIZKIGUTEN GABONETAKO PIÑEN JOLASTEKO. HAN KOLTXONETAK, GAZTELUA, TRENA, PUZGARRIAK, ESPAZIOA, SASKIBALOIKO PORTERIA. ESKOLAKO HAUR GUZTIAK 4 AUTOBUSETAN JOAN GIÑEN DONOSTIRA

KURSALEKO MARRAZKI LEHIAKETAN SARIA IRABAZI GENUEN ETA OPARIAK EMAN ZIZKIGUTEN. HONAKO HAUEI: HODEI AZURMENDI, LEIRE AGIRRE, OLAIA AGILAR, MAITE LOPEZ ETA ANE ALTOLAGIRRE.

Argazkiak »

DONOSTIARA JUN GIÑEÑ AUTOBUSEN .SALTO-SALTO EGIN GENUN PARKE HAUNDI BATEN . ESKOLAKO UME GUZTIK JUN GIÑEN. GAZTELU,SALTO EGITEKO,TRENA,TXIRRISTAN ZAPATILAK KENDUTA IBILI GIÑEN. OSO ONDO ETA TXINTXO-TXINTXO PORTATU GIÑEN. GERO BOKADILOA JAN GENUN MOTXILATIK HARTUTA ESKOLAN.

TXIKI PARK HAUNDI BAT EMATEN ZUEN. ARGAZKIKO PUZGARRIA GAZTELU BAT ZEN, ESKILARETATIK IGOTZEN GINEN ETA TXIRRISTAN BEHERA JEITSI. A ZE SALTO PILOA EGIN GENUEN!!!

10 < aldaize 19

PUZGARRIETAN JOLASTEN ARI GARA, LAGUNEKIN ONDO PASATZEN; BESTE ESKOLA BATZUETAKO HAURRAK ERE BAZUEDEN BERTAN


hizketan PRUDENTZIO ARANBURU. ARTZAINA

“TURISTEI IZUGARRI GUSTATZEN ZAIE GAZTANDEGIAN EMATEN DIEGUN ESPLIKAZIOA” “ESATEN DA GAZTA ASKO KOBRATZEN DELA, BAIAN ATZETIK DUN LANA IKUSI EGIN BEHAR DA”

gehienbat katalanak. Asko gustatzen zaie hemen ematen diegun esplikazioa, arreta handia ipintzen dute eta galderak ere egiten dizkigute. Eta gaztaia egiten ari bagara probatu ere egiten dute. Gauzak asko aldatu al dira artzaintzan eta gaztagintzan? Bai. Gure arreba zaharrena etorri zen bisitan Bilbotik eta, hemengo martxa ikusi zuenean, turistak etxe inguruan… harrituta geratu zen. Zera esan zidan: «Entretenituta bizi haiz hemen hi, bat ezagutu bestea ezagutu, guk Bilbon ez diagu hainbeste jenderekin tratatu beharra izaten». Hura ere gustura geratu zen hemengo martxa ikusita. Noiz hasi zinen artzain? Gaztaia egiten aurkitu dugu Prudentzio Ondramuñoko gaztandegian. 80 urte bete berri ditu, baina ez zaio antzematen lanerako duen sasoian. 2006. urtea urte garrantzitsua eta oparoa izan da Aranburu gaztandegiarentzat: Ordiziako saria eta Euskal Herrikoa eskuratu dituzte. Avilan, Katalunian eta Tirolen ere aintzat hartu dute Ondramuñokoen gaztaia. Juanjo, Javier eta Jexux semeak ibiltzen dira han eta hemen txapelketetan eta azoketan. Prudentziok nahiago izaten du etxean geratu.

ETXEAN BAGENITUEN ARDI BATZUK ETA SEME ZAHARRENAK ZUEN BENETAKO ZALETASUNA. ORDUAN HASI GINEN ARTZAINTZA-MUNDU HONETAN LANEAN. Baina gaztandegian lanean aritzen zara… Gelditu gabe aritzen naiz. Askotan jendea gaztai bila etxera joaten da eta gaztandegira laguntzen diet, hemen aukera handiagoa egoten da: gaztai erdia, laurdena…

Zuk erakutsi al diezu semeei gazta egiten?

Sari guztiak gordetzeko lekurik ba al duzue? Bai, oraindik ere badaukagu lekua hemen (gaztandegian duten dendan) apal berriak jarrita daude. Lekua badago, baina sariak ordenatzeko denborarik ez daukagu. Bukatu berri den urtea oso ona izan da, kostako da berriro ere hainbeste sari ateratzea. Txapelketetara joaten al zara? Ez, ez zait gustatzen. Behin Ordiziakoan izan nintzen; gaztaia nire izenean aurkeztu zuten eta joan beharra izan nuen. Egin beharrekoak egin eta segituan alde egin nuen.

Guri aita gazterik hil zitzaigun, eta orduan ahal zen moduan ibili beharra izan genuen. Amona bizi zen artean, eta amak nahikoa lan bazuen; orduan ez zegoen erretirorik. Beste kondizio batzuk zeuden. Lanean hasteko moduan zegoen arrebak moja joan nahi zuen, eta gure amak ez zion asmorik zapuztu. Ni fabrikan lanean aritu nintzen. Etxean bagenituen ardi batzuk eta seme zaharrenak zuen benetako zaletasuna. Orduan hasi ginen artzaintza-mundu honetan lanean.

Gaztaren interpretazio zentroa ireki zutela urtea bete da. Nabarmendu al duzue hori? Bai asko notatu dugu, batez ere udan. Niri ez zait asko gustatzen turista jendea atenditzea, baina tarteka tokatzen zait. Hemen daukagun bideoa jartzen diegu eta beraiekin harremana izaten dut. Azkenean besteak bezala inplikatzen naizela uste dut. Nongo jendea etortzen da? Katalanak asko. Gainerakoak leku askotakoak izaten dira, madrildarrak ere asko, baina

Ikastaroak egin dituzte eta eguneroko lanak erakutsi die nola aritu behar duten. Artzaintzari zer etorkizun ikusten diozu? Esperantza txikia daukat. Asko kostatzen da lan hauek egitea. Gero esaten da gazta asko kobratzen dela, baina atzetik duen lana ikusi egin behar da. Gure kasuan, anaien artean ongi konpontzen dira eta lanak beren artean banatzen dituzte; horrela gauzak egitea posible da. Neronek ere hamaika zulo ixten diet, askotan eskatzen didate laguntza.

aldaize 19 > 11


ertzetik [argentina]

URTEARI ONGI ETORRIA 40 GRADUTAN HERRITAR TALDE BAT ARGENTINAN IZAN DA GABONETAN

URTE BERRI EGUNEKO BAZKARIA

Idiazabaldar talde batek Argentinara bisita egin zuen Gabonetan. Urte Berri Egunean Idiazabalen izan ziren. Argentinako gure kolaboratzaileek bisita haren kronika egin dute ALDAIZErako. Urtarrilaren batean ospakizun bikoitza izan zen Idiazabalen; batetik urte berriari harrera egin zitzaion, eta, bestetik, Euskal Herriko Idiazabaldik etorritako taldeko ordezkariak iritsi ziren. Argentinako hainbat leku bisitatu ondoren etorri zen taldea Idiazabala urteko lehendabiziko egunean. Aurretik Calafate ingurua, Perito Moreno glaziarra, Iguazuko ur-jauziak eta Kordobako probintzia bisitatu zituzten. Urte zaharra Belle Ville hirian pasatu zuten. Idiazabalen Eliberto Fabali alkateak egin ziren harrera, berarekin batera Biltzar Erabakitzaileko ordezkariak, herriko agintariak eta idiazabaldarrak izan ziren. Punta Este jatetxean bazkaldu zuten elkarrekin. Jana, edana eta hizketarako aukera ere izan zuten. Kantuan bukatu zuten otordua. Ondoren bi Idiazabalen adiskidetze agiria berretsi zuten agintariek. Opariak trukatzeko astia ere izan zen. Ekitaldi horretan Idiazabalgo Udala (Euskal Herrikoa) Idiazabal Fundazioaren onuradun izendatu zuten. Bi herrien arteko adiskidetzea 2000. urtean hasi zen. Argentinako Idiazabal sortu zela 90 urte bete ziren orduan. Antton Irizar alkateak eta

12 < aldaize 19

IDIAZABALGO BI ALKATEAK

orduan Idiazabalgo alkate zen Miguel Martinattok sinatu zuten adiskidetzea. Bi ordezkariek 1909an Demetrio Jauregialzok hasitako bideari izaera ofĂ­ziala eman zioten. Jauregialzok Argentinan zituen lurrak bertako tren konpainiari eman zizkion XX. mendearen hasieran geltoki bat egiteko. Baldintza bakarra jarri zuen: geltokiari Idiazabal izena jartzea. Bazkalondoan, 40 graduko tenperatura urruti ez zela, herria bisitatzeko aukera izan zuten idiazabaldarrek. Jose Maria Paz institutua ere ikusi zuten eta, bertan, ikasleek praktikak egiteko dituzten teknologia laborategiak bisitatu zituzten. Laborategi horiek Euskal Herritik bidalitako laguntzarekin jarri zituzten martxan. Ikasleek, irakasleek eta agintariek topa eginez bukatu zen ikastetxera egindako bisita. Iluntzean alde egin zuten horko idiazabaldarrek hemengo Idiazabaldik. Hona egindako bisita eskertu nahi diegu Argentinatik eta idiazabaldar guztiei jakinarazi nahi dizuegu gure herriko eta etxeetako ateak zabalik dituzuela bisitan etorri nahi duzuenerako.

Erredakzioa: Marta Montivero de Britos Argazkiak: Pablo Brito seta Juan Pablo Vassia.


[izal ezautuz] ertzea

OSTATU ZAHARRA

anttonioberasategi

1925.URTE INGURURARTE IRAUN ZUEN

Aurreko batean, frontoi zaharraren parean zegoen Ostatu Berriaz aritu ginen txoko honetan. Ostatu Zaharra ere izan zen, beraz, Idiazabalen; 1925. urte ingurua arte iraun zuen zutik plazan, gaurko eguneko kioskoaren eta arbolen lekuan, gutxi gorabehera. Ostatu etxea galdu zen bezala, hitzak berak ere, gure artean, galtzera egin duela uste dut; ez dugu “ostatu” izenik erabiltzen edo ez dakigu zer zen. Herri txiki batzuetan bada, oraindik ere, garai bateko ostatua, baina orain “taberna”, “pub” “restaurant”, “hotel”, “area de servicio”, “hiper” eta antzekoetan ibiltzen gara; gero eta modernitate handiagoak sortu dira eta nagusitu egin zaizkio Ostatu Zaharraren moldeari, gure hizkeran eta gure bizimodu berrietan lekurik gabe uzteraino ere. Aitatutako zerbitzu moderno horien guztien egitekoak bilduko zituen garai bateko Ostatuak; eliza ere zen bezala, bera izango zen herritarren beste bilgune nagusia (gizonezkoena, behintzat, dena esatekotan).

OSTATU ETXEA GALDU ZEN BEZALA HITZAK BERAK ERE GALTZERA EGIN DU

MESON PÚBLICO, CAMAS, PAN, VINO Y CEBADA ESKAINTZEN ZITUEN OSTATUAK XVII. MENDEAN

Enkantean ipini eta gero, errentan uzten zion kontzejuak errematatzaileari Ostatua; ostalariak, hortaz, zerbitzua eskaini behar zuen. Beste hainbat eginbeharrekin batera, herritarrentzako ardoa, olioa eta horrelakoak ekartzea ere bere esku egon ohi zen. Gure garaian beste herri batzuetan dauden ostatuak bezala, Idiazabalgoa ere kontzejuarena zen. Idiazabalgo herriak Seguratik apartatu (1615) eta bere udala eratzerako ere jarria zuen ostatua. 1604. urtean erositako etxeetako batean (“Casas Concejiles”) jarri bide zen eta 1607tik aurrera, gutxienez, hasi zen errentan uzten; Pedro Urbizukoari eman zitzaion urte horretan, “meson publico, camas, pan, bino y cevada” eskaintzeko baldintzapean. Ostatuak, bestalde, bere baratzea zuen errekara bitarteko zirrindaran; baita gaztainadia ere.

aldaize 19 > 13


kolaborazioak [gaztetxea]

SANBLASETARAKO ITXURA BERRIA IZANGO DU GAZTETXEAK [ di-da ] ERRIFAK Gazte Asanbladak ateratako errifen zenbaki saritua urtarrilaren 31n ezagutuko dugu. Irabazleak Zeraingo Ohiarte etxean afaltzeko aukera izango du.

GABONETAKO EKINTZAK // GUZTIA TXUKUNTZEN NAHIKOA LAN DAGO ORAINDIK

Azken asteotan begira jarrita gaude gaztetxean, urteroko ekintzak antolatu, taberna prestatu eta gaztetxea ere txukuntzen. Iaz egin genuen bezala festetarako itxura berria aurkeztuko dugu. Lehen lana parte guztiak margotzea izan da, aurreko marrazkiak ezabatu eta urdinez pintatu ditugu hormak. Honen ostean marrazki berriak egiten aritu gara eta aurtengo festetarako amaituta izatea espero dugu. Margotzeaz gain hainbat konponketa ere egin ditugu, esaterako oholtza berriro muntatu eta margotu dugu San Blas jaietako ekitaldietarako. Datozen egunetan lan handia izango da dena txukundu eta taberna atontzen, lanera inguratzen den guztiaren laguntza estimatuta egongo da. Gainontzekoek festetan ikusi ahal izango duzue guztiaren emaitza. Festen jarraipen berezia gaztetxeko blogean www.izalgoaztetxea.gaztesarea.net blogaren bidez jaiei jarraipen berezia egingo diegu. Ekintzen berri ematea gain argazki eta bideoak ikusteko aukera ere izango da. Bestalde, Gazte Asanbladak antolatzen dituen goitibehera eta futbito txapelketei zuzeneko jarraipena egingo zaie weblogaren bidez.

14 < aldaize 16

Aurten ere gabonetan tradiziozkoak ditugun ekintzak antolatu ditugu Gazte Asanbladan. Gabon bezperan eskean ibili ginen, aurtengoan ibilbidea aldatu eta Urtsuaran aldean izan gara kantuan. Iluntze aldean berriz Olentzerori etorrera egin genion herriko plazan. Errege egunaren bezperan Monarkiaren aurkako afaria izan genuen Gaztetxean.

DATOZENAK Azarorako aurreikusita egon arren martxo aldera izango da â&#x20AC;&#x153;Drogak larrugorritanâ&#x20AC;? saioa. Askagintza taldearen drogei buruz izan ditzakegun galderei eta kezkei erantzuna topatzen ahaleginduko gara. Oraindik zehazteke egon arren, hainbat musika talderen kontzertuak izango dira gaztetxean datozen asteetan eta martxoaren amaiera alderako Udaberri festa antolatuko dugu. Honez gain asteroko bilerak ostiraletan izaten jarraituko dute, gaueko 10etan. Herriko gazte guztiok parte hartzera deiturik zaudete.


kirolak

GURUTZETAKO MALDAN BEHERA ZIZTU BIZIAN 70. hamarkadan hasi ziren Idiazabalen goitibehera txapelketak antolatzen, urte luzez ordea lehiaketa berezi hau galduta egon da herrian, Gazte Asanbladak orain 6 urte berreskuratu zuen arte. Aurten ere antolatuko dute eta partehartzaile eta ikusle mordoa bilduko dela espero dute.

Âť 3 MODALITATE ERRODAMENDUAK Bi eta zazpi parte-hartzaile artean jaisten dira maila honetan goitibeheran. Batek gidari-lanean dihardu bolante aurrean eta gainerakoek inertziak kontrolatzen dituzte euren gorputzen pisuarekin. Gurpilak errodamenduak dira, metalikoak.

Orain hamarkada batzuk Idiazabalen goitibehera txapelketak egiten baziren ere duela ordutik galduta zegoen kirol hau herrian. Orain 6 urte gazte asanbladako kideek berriro egitea pentsatu zuten eta hala hasi ziren antolaketa lanetan. Oso arrakastatsua izan zen lehen edizio hura, inguruan ez zen goitibehera txapelketarik izaten eta kuriositate handia sortu, gainera herritar asko izan ziren euren tramankulua muntatu eta lehen egiten zen bezala Gurutzetako aldapatik behera jaisten ausartu zirenak. Dokumentuen arabera 1920ko hamarkadan jada erabiltzen ziren goitibeherak Euskal Herrian. Bere sorrera hamarkada horretan finkatzen da. Garai hartan, umeek jostailurik ez zutenez irudimenari asko eraginez eta gurasoek lan egiten zuten lantokietako kamioi-hondakinen errodamenduak erabiliz, goitibeherak eraikitzen zituzten. Ordutik asko aldatu dira gauzek eta gaur egun ikusten diren goitibeherak oso landuak izaten dira gehienetan. Partehartzaileetako askorentzat goitibeherak bizitzeko modu bat dira eta orduak pasatzen dituzte tailerrean konponketak eta hobekuntzak egiten. Dena den, edozerk balio dezake gainean jarri eta aldapan behera jaisteko, eta horrek egiten du jarduera hau denentzako irekia eta originala. San Blas egunean bertan izango da aurten 6. goitibehera txapelketa, urtero jendez gainezka izaten dira Gurutzetako bide bazterrak abiada ikaragarrian jaisten diren tramankuluei begira. Partehartzaile ugari izaten dira Idiazabalgo frogan eta parte hartzaileen maila oso altua izaten

PNEUMATIKOAK Goitibehera bakoitzean bi parte-hartzaile joaten dira. Batek gidatu eta balaztei eragiten die; besteak, berriz, irteeran goitibehera bultzatu eta kontrapisua egiten du bihurguneetan. 110 Km/h-ko abiadura har daiteke, eta gurpilak pneumatikozkoak dira.

LIBREA Aurreko bi modalitateetan sartzen ez direnak, eta nahi bezala egindakoak. Irudimenak agintzen du kasu honetan, era guztietako apaingarriak jartzen zaizkio goitibeherari eta parte-hartzaileen umore ona garrantzitsua dela esan beharrik gabe doa.

da, iazko lehiakideetako bat esaterako munduko goitibehera txapelduna izan zen 2006an. Idiazabalgo goitibehera lehiaketa izaten da gainera Euskal Herriko goitibehera denboraldia irekitzen duena, eta urtean zehar jokatzen iren beste 50ekin batera Euskal Herriko txapelketa nagusirako puntuagarria izaten da. Idiazabalgo txapelketan irteten diren goitibehera gehienak pneumatikozko gurpilak dituztenak izaten dira, dena den errodamenduzkoak dituztenak izaten dira eta urtero goitibehera xelebreren bat ere bai. Sariak gainera denentzat izaten dira, bai azkarrenentzat eta baita originalenarentzat ere.

Pneumatikoz eginiko gurpilak dituzten goitibeherak dira abiada handiena hartzen dutenak, iaz inoiz baino azkarrago egin zuten bidea, eta segundo betengatik apurtu zuen aurreko marka. 2005ean minutu bat eta 33 segundo behar izan zituen Gorrotxategi oilategitik eliza parera iristeko Etxabakoizko Alberto Fernandezek, iaz berriz 1:32an iritsi zen eliza parera Galgo eta Korredorren goitibehera. Errodamenduzko gurpilak dituztenen arten ere iaz inoiz baino azkarrago jaitsi zen, honela Zakilixuten goitibeherak bi minutu eta bederatzi segundo behar izan zituen irteeratik helmugara iristeko. Aurten lortuko ote dute errekorra apurtzea?

aldaize 19 > 15


iparrorratza josebamunarriz

UTAH-KO BASAMORTUA

Denok ikusi ditugu John Wayneren filmak; kolore gorriko harearrizko dorreak, basamortuko kainoi misteriotsu horiek edota cowboy bakartiakâ&#x20AC;Ś Gutxi batzuek agian gogoratuko dituzte Mad Max filmeko basamortuko bide horiek; marra horiz pintatuak eta bukaerarik gabeak.

ditzakegu. Bertako biztanleen bi herenak mormoiak dira eta horrek, nolabait ere, bizimodua asko arautzen du. Adibidez, urtean biztanle kopuruaren arabera kontsumitu daitekeen alkohol kantitatea neurtuta dago. Beraz, ahaztu estatu honetan garagardo latak sartzeaz.

Bidaiatzeko modu asko dira eta guk Utahko basamortuaren xarma eta eskalatzeko dugun zaletasunaren arteko koktel bat aukeratu genuen orain hiru urte pasatxo.

Kirol abenturak baldin badituzu gustuko ? eskalada, kainoi jaitsierak, mendi bizikleta, kayaka, eta abar? toki aproposa duzu Moab, estatuaren ekialdean. Bertan mundu osoko fisura eskalada ezagunenak aurki ditzazkezu: Indian Creek, Castle Tower...

Utah Estatu Batuetako mendebal-erdialdean dago kokaturik, oro har lurralde lehorra da, baina 3000 metrotik gorako mendi apartak aurki

Hainbat parke nazional ere badago Utahn.

[ liburua ] â&#x20AC;&#x153;XX. mendeko poesia kaierak â&#x20AC;? (Apailatu bilduma)

Horien artean, Monument Valley eta Arches Park gomendagarriak dira, Estatu Batuetako parke nazional guztien modura, turistentzako oso prestatuak. Monument Valleyn orain mende gutxi arte mila tributik gora bizi ziren, harrigarria ia urik aurki ezin daitekeen toki baterako. Egun, tribu bakarra geratzen da, baina arbasoen-eta arrastoak nonahi aurki daitezke. Arches Park, berriz, ezaguna da bere harrizko arku erraldoiegatik. Aipamen berezia merezi dute, era berean, Bryce Canyoneko orratzek eta Zioneko pareta ikaragarriek. Gaugiroa maite duzuenontzat basamortuko gau izartsuak sutondoan lagun artean igarotzeak badu bere magia. Hori bai, goizean esnatzean ez ahaztu oinetakoak astintzeaz, gauez eskorpioiek berotasuna bilatzen baitute. Eta azken gomendio bat: basamortutik autoarekin bazabiltza izan beti gasolina depositua ondo beterik, ez baita batere zaila ehun kilometro egin eta gasolindegirik ez aurkitzea.

[ webgunea ] www.basqueliterature.com

Izenburua: XX. mendeko poesia kaierak Egilea: XX. mendeko 40 poesia egile Argitaletxea: Susa

XX. mendeko euskal poesia esanguratsuena bildu du Susa argitaletxeak liburu hauetan. Bilduma osatzeko 40 liburu erabili ditu Koldo Izagirrek. Berea da hitzaurrea ere. Mende batean asko aldatu da euskal poesia. Jarrera, ardura eta idazkera desberdinetako egileak dituzte poesia kaierek. Egile bakoitzari koaderno bat dagokio. Poesia ezagutzeko aukera paregabea zalantzarik gabe; hitzak jolas bihurtzen dira kaierak zabaltzean.

16 < aldaize 19

Euskal literaturaren ataria dugu honakoa. Azken berriak, euskal literaturaren historia, egileei buruzko informazioaâ&#x20AC;Ś Euskal idatzien txokoa, hain justu. Gero eta gehiago dira idazlanei garrantzia ematen dieten webguneak Interneten. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu dute euskal literaturaren inguruko ataria.


zaharrak berri

IDIAZABAL XVII. MENDEAN (2) Aurreko alean azaldu genuen bezala, Idiazabalek Segurarekin zuen menpekotasuna 1615eko otsailaren 4an amaitu zen. Independentzia lortzeko prozesuak urteak iraun zituen. Horretarako, ezinbestekoak izan ziren Seguraren menpeko alderrien arteko elkartasuna eta pertsona jakin batzuen laguntza; bai ekonomikoa, bai politikoa, bai bestelakoa. Segurak bere menpe zituen inguruko herriak hainbat arrazoirengatik zituen haserre; hala nola, hiribilduaren hainbat gastu ordaindu behar izaten zutelako (horien artean San Adriango errepidea konpontzea1 edota Batzar Nagusietara bidaltzen zen ordezkaritzak sorturikoak) eta alardeetan parte hartu behar izaten zutelako. XVII. mendetik aurrera, garai bateko batasunaren abantailak desagertu ostean, Seguraren menpe zeuden inguruko herriak mendekotasun hori salatzen hasi ziren. Inguruko herriek Martin de Anchieta batxillerrarengana jo zuten; Ezkioko erretorea zen eta Valladolideko Kantzelaritzan eskatzaile moduan aritzeko eskatu zioten. Egunean 2 dukeko soldata eskaini zioten. Bere lana 1605ean amaitu zuen, Seguraren aurkako auzia irabazi ostean. Handik aurrera, alardeak hiribilduan egin beharrean inguruko herrietan egingo ziren; beraz, inguruko herrien gastu militarrak gutxitzeko argudioa ontzat eman zuten 2. Dena den, Segurarekin izandako liskarrak ez ziren politikaren alorrekoak bakarrik izan. 1606an Idiazabalgo eta Mutiloko elizetako bikarioak, benefiziodunek eta kabildoek Iruñeko gotzainaren epaia eskatu zuten Segurako bikarioaren eta kabildoaren aurka. Auzi horretan, Lazkaoko Jauregiko Maria de Lazcanoren laguntza izan zuten. Auzia Idiazabalgo zenbait baserrik ekoitzitako sagarraren, gaztainaren eta abeltzaintzaren hamarrena ordaindu beharrak sortu zuen. Segurakoek zerga horren erdia hiribilduko Elizari zegokiola defendatzen zuten. Baserritarrak idiazabaldarrak ziren, baina baserri-jabeak Segurakoak. Epaia hiribilduaren aldekoa izan zen arren, argi dago Seguraren eta Idiazabalen arteko harremanak ozpintzen ari zirela3. Auzi horiek sortzen zituzten kostuei aurre egiteko, zailtasun asko zeuden. Martin de Anchietak garai bateko -1608an Legazpi hiribildu bilakatu baitzen- alderrien aurkako epaia eskuratu zuen Gipuzkoako korrejidorearen aurrean (Azpeitia, 1613ko urriaren 3an). Auzi horri esker, badakigu ordainketa atzeratu asmoz Legazpik eta gainerako inguruko herriek aitzakia eta traba ugari jartzen zizkiotela Anchietari, berak aurkeztu nahi zuen kontu-emailetza atzeratuz. Horren arabera, 18.195 erreal zor zizkioten soldatatan eta aurreratutako diru-zenbatekotan. Kopuru honi buruzko informazioa jaso zuten abenduaren 22an Gurutzetako etxean Pedro de Oyarvide de Ynchausti zinpekoak eta Juan de Gurruceta zinegotziak, Phelipe de Hercilla eskribauak kontatuta. Bazegoen bigarren zinegotzi bat ere, Martin Ochoa de Oria, eta bera izendatu zuten idiazabaldarrek Juanes de Arresserekin batera herria ordezkatu zezan Anchietaren kontu-emailetzan. Botere-emate horri esker, badakigu Idiazabalek dirua zor ziela herriko zenbaiti, ziurrenez, auzotar aberatsenen artean egongo zirenei: Juan de Eguizaval de Urrutiari, Diego de Eztala lizentziatuari -herriko bikarioa-, Martin Ochoa de Oriari, Juan de Lardiçavali eta Juan de Ormaçavali.

iñigoimaz

Legazpin bildu ziren 1614ko urtarrilaren 21ean herri guztietako ordezkariak Anchietarekin eta beste hainbatekin zituzten zorrak tratatzeko. Legazpiko ordezkarien izenek argi uzten dute hiribilduaren sorrera bultzatu zutenen artean burdingintzak zuen lehen mailako garrantzia: Juan Martinez de Vicuña de Barrenolea, Diego Martinez de Vicuña eta Lorenço Lopez de Plazaola olagizonak ziren, eta herriko familia boteretsuenetako buruzagiak. 1615eko otsailaren 4an Idiazabal hiribildu bilakatu zen, baina badirudi Anchietari zor zitzaiona ordaindu gabe zegoela, eta, beraz, maiatzaren 21ean aldeko beste epai bat eskuratu zuen Anchietak, ordura arte ordaindu zitzaiona deskontatuz (730 duket)4 . Felipe III.ak hiribildu tituluak saltzen dizkien inguruko herriei Inguruko herrien egoera ekonomikoa ez zen besterik ez bezalakoa; mende osoan ere hala-moduzkoa izan zen. Edonola ere, hiribildu titulua erregeari erosteko ekimenek aurrera jarraitu zuten, Legazpik lortu zuen emaitza ona eredu gisa hartuta. Gipuzkoak, garai bateko pribilegio fiskalei esker, Gaztelako lurralde gehienetan ordaintzen ziren zerga asko eta asko ez zituen ordaindu behar. Felipe III.ak Errege Ogasunaren zorrei aurre egiteko beste bide bat aurkitu zuen: Legazpik gogoz ordaindu bazuen, zergatik ez zabaldu atea Gipuzkoako inguruko herri gehiagori? Erregeak bere ordezkari zuzenari, Gipuzkoako korrejidoreari, hiribildu berrien sorreraren bideragarritasuna aztertzea agindu zion 1614an. Hori horrela izanik, bideragarritasuna baieztatu ondoren, Tolosa, Ordizia eta Segura inguruko herriei hiribildu tituluak saltzen hasi zen. Legazpik 20 duket ordaindu behar izan zituen auzotar bakoitzarengatik (220 auzotar zituen). Idiazabalek 300 auzotar inguru zituen hiribildu izatea lortu zuenean. Ordurako, zorrek itota Errege Ogasunak salmentak garestitzea erabaki zuen5. Batzar Nagusietan 21 surekin botatu zezakeen6. Askatasunaren prezioa ez zen txantxetarako gauza izan: hiribildu izatea lortzeko 70.795 erreal ordaindu behar izan zizkion Errege Ogasunari Idiazabalek. Zenbatekoa erabakitzeko, erregearen ordezkari batek auzotar bakoitzeko diru kopuru bat ezarri zuen. Hiribildua sortu eta berehala udal antolaketa eraldatu zen. Aurrerantzean, Udala honela osatu zen: alkatea, bi zinegotzi eta sindikoa. 1766an, kide berriak erantsi zitzaizkion: guztien bi diputatu7 eta personero bat8.

1) Interes berezia dauka errepideen gai korapilatsu honi buruzko lan hau: ACHÓN INSAUSTI, Jose Angel: Historia de las Vías de Comunicación en Gipuzkoa. 2/ Edad Moderna (1500-1833). Departamento de Transportes y Carreteras. Diputación Foral de Gipuzkoa. Donostia, 1998. 2) GAO: CO LCI 452. 3) I(ruñeako) E(lizbarrutiko) A(giritegi) H(istorikoa): C/422-Nº1. Segura, 1606 4) GAO: CO LCI 452 5) Garaiko beste bi hiribildu handik, Donostiak eta Hondarribiak, ez zuten oraingoan erregearen aurkako epairik lortu aurkako interesak handiagoak zirelakoan. Inguruko herrien eta Tolosaren, Ordiziaren eta Seguraren arteko liskarrak, eta arazo horiek Batzar Nagusiak «demokratizatzeko» erabili zituzten hiribilduen arrazoiak eta nondik norakoak era zabalagoan aztertzen ditu Susana Truchuelok bere liburuan. TRUCHUELO GARCIA, Susana: Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Media. Dirección General de Cultura-Diputación Foral de Gipuzkoa. Donostia-San Sebastián, 2004. 6) Segurak bere garai bateko 176 suak 60ra gutxitzen ikusi zituen inguruko herrien askatasunaren ondorioz. Ordiziak galera nabarmenagoa izan zuen, eta aurrerantzean hiribildu txikien taldean geratu behar izan zuen. Tolosak su erdiak baino gehiago galdu arren, oraindik 155 su eta erdi izango zituen eta hiribildu nagusia izatetik bigarren postura pasatu zen Donostiaren atzetik. ZZ.EE.: El libro de los bollones. Iturriak 1. Kultura eta Turismo Saila. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1995. 7) Gazteleraz diputados del común izenarekin ezagutzen zirenak. 8) GOROSABEL, Pablo: Diccionario Histórico-Geográfico-Descriptivo. Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1972, 233 or.

[ ESAERA ]

Gustoko lekuan aldaparik ez aldaize 19 > 17


saski-naski [ RZ ] ebairiberri

[ LILI-MALLU ] anamaria ansalas

IZTAR BETEAK

GASTROENTERITISA

> OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT - 4 oilasko izter hezurra kenduta

- Txanpi単oi-pote 1

- 4 gazta lamina

- Tomate-pote txiki 1

- 4 urdaiazpiko-xerra

- Irina

- 4 pipar gorri (Piquillo)

- Garagardo botila txiki 1

Azken bolada honetan gastroenteritisa herritar askoren ahotan entzun dugu. Antza denez, herritar ugarik izan du. Anamarirekin hori gainditzeko erabili ohi dituen belarren inguruan aritu gara: Intxaur hostoa

- Tipula 1

Lehortutako intxaur hostoa behar dugu. Hosto pare batekin nahikoa izango da. Hatzekin txiki-txiki egin. Baso bat ur irakite puntuan jarri eta bota hosto zatitxo horiek. Bost minutuz egosten eduki eta utzi pixkat batean epeldu dadin. Iragazkitik pasa hosto zatiak kentzeko eta bota urari limoi tanta batzuk. Ur hori hartu behar da bi egunetan. Bi egun horiek segidakoak ez izatea komeni da. Gaur hartuz gero, etzi hartu hurrena.

> PRESTAKETA Izterrei hezurrak kendu, hori harakinak egiten du. Hasteko oilasko izterrak bete gazta lamina batez, urdaiazpikoz eta pipar batez. Ondoren, bildu eta sokatxo batekin lotu. Irinetatik pasa eta olio kantitate handian frijitu.

Apioa

Bitartean, kazola batean olioa bota eta sutan jarri. Tipula zatiak, txiki-txiki eginda bota, eta sutan utzi kolorea hartu arte. Tipula biguntzen denean, txanpi単oiak, tomatea eta garagardoa gehitu. Nahi izanez gero, baita salda ere.

Apio berdea eta zuria daude. Biek balio dute, baina kontuan hartu berdeak indar gehiago duela eta beraz, berdea erabili behar bada, kopurua jaitsi behar dela.

Bukatzeko, izterrak saltsara bota eta 10-15 minutuz utzi, honela saltsa lodituko baita. Beste modu batera ere egin daiteke. Nahi izanez gero, pateaz bete daiteke, honela oso kurioso geratzen da, eta zerbitzatzeko orduan urdaiazpiko tako batzuk ere jar daitezke. On egin!

[ BERTSOA ]

Elurre

Pronostiko bat badut buruan nahiz ez ausartu esaten Klima aldatu zaigula eta hor bitxikeria aurten inoiz aurretik ez da gertatu holako gauzik Izalen Lehenengo aldiz uda giroan San Blasak ote izaten!!

18 < aldaize 19

Hartu apioaren bi zuztar eta kendu azalean dituen hariak, ahalik eta gehien. Txikitu hari horiek eta gehitu xehetutako perrexil pixka bat eta tipula bat. Jarri litro bat ur irakiten eta bota guztia uretara. Bota koilarakada bat oliba olio eta gatz pixka bat ere bai. Eduki egosten 10 eta 20 minutu artean. Apio berdea erabili badugu, 20 minutuz eduki beharko da. Egunean bizpahiru aldiz hartu behar da.

Mikel Dorronsoro // Doimua: 8ko haundian, edozein Neurri zorotzak hartu beharra kontuak utziz aparte Ura zeharo debekatzen da festak bukatu bitarte Kirolariei emango zaie ardo pixka bat debalde denon onean, hobe beharrez nago neurriaren alde

Beroa egin edota elurra festak dittugu ospatzen egun hoietan horregatikan ez gera urduri jartzen eta gainera jende gehiena ez da batere ohartzen ea ba denok San Blas hauetxek ondo ditugun pasatzen


saski naski

[ ZE ASMA ]

; D

F

: ⁄S ⁄

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

AMPOREN INAUGURAZIOA 1965eko irailaren 12an ateratako argazkia da, Ampo kooperatibaren inaugurazio egunean ateratakoa. Argazkian hasierako langileak, gehienak idiazabaldarrak, apaiza eta monagiloak agertzen dira

KATUEN MATXINADA Patxik buru hauste handia du. Ezin ditu bere katuak batu. Katuen matxinada gertatu da. Eskualde osoko katuak bildu dira ilargia atera denean. Zaintzailerik ez, eta Patxi artzainaren etxera sartu dira saguak. Ai ene! Gazta guztiak jango dituzte! Lagun diezaiogun katuak topatzen. Bizkor! Sei dira eta ez dute buztanik.

aldaize 19 > 19


Aldaize 19  

Aldaize aldizkariaren 19. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you