Aldaize 41

Page 12

100 urte

Martha Guemberena – “ Fundación Idiazábal” -eko lehendakaria Irailean Idiazabalek bere sorreraren mendeurrena ospatuko du. Gizaldi bat betetzen da aurten inguru hauetara, gure herri honen fundatzailea, Demetrio Jauregialtzo, iritsi zela eta, berarekin euskal immigrazio handia etorri zela. Gizonemakume hauek, ernaltzen ari zen herria populatzeaz gain, pampa latz, gogor eta birjina hauek nekazal kolonia indartsu eta oparo bilakatu zituzten. Beren seme-alabak hazten ikusteko bake eta itxaropen bila iritsi ziren aitzindari hauei, gerora, Europako beste lurralde batzuetako migratzaileak gehitu zitzaizkien. Kemen eta adorearekin menperatzea lortu zuten lur emankorra, Idiazabal. Ereindako hazi bakoitzaren ondoan ilusio eta sakrifizio kontaezinak jarri zituzten eta nostalgia-malkoek ureztatu zuten hazia; azkenean, itxuran, basati eta moldakaitza zena urrezko galburuetan bilakatu zuten arte. Aurrerapenaren eta, norberaren eta komunitatearen gainditzearen izpiritu gogorraren jabe ziren gizon-emakume haiek, oztopoak oztopo, gure herriaren eta bere instituzioen oinarriak ezartzea lortu zuten, herri lehiatsu eta indartsua eraikiz. Adierazitakoarekin eta gaur herri honetan bizi garenon betebeharra denaren uste osoarekin, noizbait ortzi-muga berrien bila abiatu direnen, inoiz hemen bizi izandakoen ondorengoen eta, gaur atzo bezala, bertako izatearen eta errekonozimendu loturengatik anaitutako gure bihotzen barrenean Idiazabal daramagunok, gure guraso eta aitonaamonetatik jasotako ondarea gogoratu eta zabalduko digula hitz ematen dugu. Instituzioetako bakoitza, herritar bakoitza, Mendeurrenaren ekitaldi eta jaialdien antolaketa lanean ari da batasun eta konpromisoarekin. Ospakizun honek, gure sustraiekin, gure historiarekin, berriz aurkitzea dakar. Fardelak itxaropen,

asmo eta kuraiaz beteta zituztela iritsi zirenei, Idiazabalgo herritarrok eskaini nahi diegun omenaldia da. Gaur, halako garrantzia duen une honetan gure alboan izango diren Euskal Herriko Idiazabalgo ordezkaritza bat gure etxean jasotzeaz arro gaude. Beraiei, aitzindariek ekarritako haziak, gizon eta emakume etorkinen lan, izerdi eta malkoekin, nola biderkatu diren erakutsiko diegu. Zuoi, Euskal Herriko Idiazabalgo herritarroi, anaitzeak guretzako garrantzi handia duela jakitera eman nahi dizuegu, eta laguntasun eta lankidetzak urte askoan iraun dezala opa dugu. Modu honetara, itxaropenez betetako begiekin begiratu ahal izango diogu etorkizunari. Gure aldetik, gure aurrekoak izan zirenak gogoratzen dizkiguten zuen lurraren edertasuna, zuon adorea eta zuen kulturaren xarma beti daramatzagu gure bihotzetan. Irailean, eta distantzian bada ere, lotzen gaituen historiagatik, laguntasunagatik eta anaitutako etorkizun baten alde, kopak gora jaso eta gure Mendeurrenagatik topa egiteko gonbita egiten dizuet. Gure herriaren jaiotza markatu zuen idiazabaldar guzti-guztiok, distantziatik, jaso ezazue besarkada bat.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.