Egs1705

Page 1

ORGANISMOARENTZAT ETENALDIA Ba al dakizue lo egiteak benetan duen garrantzia? Oro har, lo egiteak gure gorputzarentzat dakartzan onurak ezinbestekoak dira gure organismoarentzat, egunean zehar gogoz ekiteko.Baina tamalez, askotan gure eguneroko eginbehar guztien artean garrantzitsuenetako bat alde batera uzten dugu. Benetan merezi eta behar dugun deskantsua lortzeko zazpi edo zortzi orduko loak egin behar ditugu egunero. Dena den, 4 (“lo gutxikoak”) eta 10 (“lo handikoak”) orduen tartean sartzen baldin bagara ere, balore normala kontsideratzen da. Honako hau ez badugu jarraitzen, hurrengo eguneko lanak eta

eginbeharrak egiteko oso zaila egingo zaigu eta ez dugu modu eraginkorrean egingo. Are gehiago, lo egiteko orduak ez baditugu kontrolatzen, egun osoko nekea pilatzen joango da eta azkenean gure osasun fisiko nahiz mentalari eragingo dio. Honen ondorio asko daude gaur egun. Lehenik eta behin, lo gutxi egiteak odolean azukrearen maila altuak edukitzea eragiten du. Eta zein da honen ondorioa? Luzarora gure pisuz igotzea eta diabetesa izatea hain zuzen. Bestaldetik, kontuan izan behar dugu lo ezak gure gorputzaren tenperatura jaitsi egiten duela erabat, zuzenean metabolismoari eta gure taupadei eraginez.

ARAZOAK LO EGITERAKOAN PSIKOLOGIKOAK

arrazoibidean eta pertsonen portaeran anomaliak eragiten dituzten sintoma multzoa da.

APNEA

arnas gaixotasun bat da (patologia), normalean lotan zurrunka egiten delako ezaguna, arnasterakoan geldiuneak izaten dituzte behin eta berriz eta logurea egunean zehar.

ZURRUNKAK

loan parte hartzen duen fenomeno akustiko bat da. Sudurreko estrukturetan sortzen diren bibrazioen ondorioak dira.

PARASOMNIAK

helduetan nahiz umeetan gerta daiteke. Loan zehar izaten diren pasarte labur edo partzialak dira, esnatuz. Loaren geldiune edo esnatze garrantzitsu bat sortu gabe.

HIPERSOMNIAK

loaren “berezko trastornoak” bezala izendatua. Egunero gehiegizko logalea duen pertsona batek, gabeko loaren pasarte luzeak eta egunez lo tarteak ezaugarritzen ditu, hilabete batez gutxienez.


Hauek dira lo egiterakoan normalean jendeak dituen arazo ohikoenetarikoak: psikologikoak, apnea, zurrunkak, parasomniak, hipersomniak… ● Dena den, ohikoena INSOMNIOA da. Populazioaren %20 ek sufritzen dute arazo hau. Gai honi buruz jakitea eta dauden irtenbide edo laguntzei buruz ezagutaraztea lagungarria izango litzateke. ● INSOMNIOA: lo egiteko gaitasunaren zati handi bat kentzen dizu. Bi motatako insomnio mota daude: Hasierako insomnioa: Jarraituzko insomnioa: loa loa hasteko arazoak 30 mantentzeko arazoak, gauetan minutu baina behin baino gehiagotan 30 gutxiagoan. minutu baino gehiagotan esnatuz, edo guztiz esnatuta.

ARRAZOIAK

MOTAK ●

Trantsitorioa: hilabete bat baino gutxiagoko denbora tartean agertzen bada.

Kronikoa: sei hilabete baino gehiago irauten badu. Urteak iraun ditzake.

KONPONBIDEA Hiru gauza eginez sinplifikatu daiteke lo eza hau: eguneroko ohiturak aldatuz, pentsatzeko era aldatuz eta aktibitatea murriztuz. Horrelako arazoak edukiz gero, oso gomendagarria da ohetik ateratzea eta

15-20 minutu barru berriro sartzea. Zergatik hau? Bada ohean esna geratzen bazara, urduritasuna handituz joango da eta are gehiago, garunak ohean esna egon daitekeela ikasten du. Honengatik, insomnioa handituz joaten da


ZERK KENTZEN ETA EMATEN DIZU LOAK? KENDU Ardurak Estresa Berandu edo gehiegi afaldu Gosearekin lokartu Egunean zehar gutxi edo gehiegi nekatu Kirola beranduegi egin Teknologiaren erabilpena Postura txarrak

EMAN Zure burua erlaxatu Denbora labur batez altxa Te berdea hartu Dutxa edo bainu bero bat hartu Zure gela hoztu + iluntasunean Irakurri edo idatzi edo burukoa ondo jarri Posizioz aldatu Medikamentu bat hartu

AMETS GOXOAK Guztiok amestu dugu noizbait, baina normalean ohetik altsa eta gero, ahaztu egiten zaigu momentuan, gau osoan zehar eduki ditugun pentsamendu guztiak. Beste askotan, zerbaitek larritzen bagaitu, amesgaizto bat eduki dezakegu eta horren erruz, gauean urduri, kezkatuta... esnatzen gara, dena den, garrantzia kentzen diegu.

Gehienek ez dakigu ametsek zer esan nahi duten eta ez diegu kasurik egiten, baino inoiz arduratu al zaitu amets batek? Zergaitik ez diegu esanahia bilatzen? Ametsak lo gaudenean izaten ditugun irudi, gertaera, arazo eta sentimenduak dira. Egunean gertatzen zaizkigun gauzekin amestea da ohikoena, beste


modu batean irudikatuta agertuko

direnak

AMETS MOTAK + ESANAHIA 1. AMETS PREKOGNITIBOAK Etorkizunarekin ikusi behar duten ametsak dira. Ikusten dugun egoera edo irudiak gero gertatzen diren horiek dira. Pertsona askok ez dakite nola gertatzen den hau. Kointzidentzia? Telepatia? Galdera hauei erantzuna bilatu ezinik daude. 2. BISITEN AMETSAK Hildako pertsonekin hitz egin edo ikusten ditugun ametsak dira. “topaketa” hauek bakea eta lasaitasuna transmititzen digute, haiek ondo daudela esatera etorriko balira bezala. Esnatzerakoan, hobeto ikusten dute hilaren geroko bizitza. 3. AMETS EGOKIAK Amets hauetan, badakigu eta konturatzen gara amesten ari garenaz, batzuetan ametseko eszena edo tokiak aldatu ditzakegu nahi izanez gero. Horrelako

ametsak denok eduki ditzazkegunak dira. Antzinaroan, sendatzeko erabiltzen zituzten 4. ERORTZEAREN AMETSAK Esnatzen, altxatzen edo erortzen garela amesten dugu, eta gero benetan esnatzen garela konturatzen gara. Horrelakoei “ESNATZE FALTSU” deitzen zaie. Esnatu beharrean lo jarraitzen badugu, amets bat ametsaren barruan bizituko bazenu bezala da. 5. AMETS PRODROMIKOA Horrelakoetan, gaixotasun batekin amesten da, sintomak eduki gabe gaixo zaudela jakiten duzunean. Pertsona askok horrela jabetu dira gaixotasunaz eta inbestigazio serioak daude gai honi buruz. 6. AMETS ESPIRITUALA Amets batean persona espiritualekin hitz egiten dituzunak dira. Kontsolazioa, mezu edo orientazioa sentitzen dute.


ELKARRIZKETAK ELKARRIZKETA ADITUARI Andoaingo anbulategiko aditu batekin hitz eginda, Javier Alzuarekin, honako informazio hau atera genuen lo egitearen garrantziari buruz: 1.-Andoainen gutxi gorabehera substantzia garrantzitsu bat da. zenbateko portzentaia dago, Bijilian egongo bazina da. insomnioa sufritzen dutenen artean? 4.-Adin espezifiko bat ba al dago - %20 bat lasai asko. insomnioa sufritzeko? 2.-Gaixotu zaitezke lo nahikoa ez egiteagatik? - Ez, ohikoagoa da helduek izatea. - Bai noski, ondo lo egiten ez Baina pertsona bat kezkatuta badugu, mota askotako badago azterketekin, bikote edo gaixotasunak har ditzazkegu, arazo familiarrengatik‌ ere gaixotasun kardiakoak, insomnioa eragin dezake. abdominalak eta batez ere, 5.-Siesta egitea ona al da? nerbio-gaixotasunak. - Ez da txarra, baina siesta luzeak 3.-Laister lo hartuta baino gauean ez dira egin behar, gero gauean zehar askotan esnatzen bagara hori logure gutxiago izan ere insomnioa al da? dezakezulako. 6.-Zurrunka egitea ona al da? - Bai, hori ere insmonioa bezela - Guztiz ona ez da baina ez da kontsideratu daiteke, baina txarra ezta ere, baina zurrunka beste mota bat da. asko egiten dutenek gero Zerk eragiten du insomnioa? apneak izaten dituzte. Eta hori - Normalean egiten ditugun kontuan hartu behar da arazo ohitura txarrak dira, adibidez, larri bat izan daitekeleako. ohera joan baino 15 minutu 7.-Egokia al da pilulak hartzea? lehenago mobilarekin egotea‌ adierazita dago honako hau - Ez, ez da ona. Erremediorik ez egitea gure gorputzeko duzunean bakarrik hartu behar melatonina jaitsi egiten dela eta dira. melatonina lo egiteko


ELKARRIZKETA INSOMNIOA SUFRITZEN DUEN PERTSONA BATI Gutako ama bati egin genizkion galdera hauek, insomnioa sufritzen duelako eta bere esperientzia zuekin elkarbanatu nahi zuelako: 1.-Nola ohartu zinen insomnioa zeneukala? -

Ohera joaten nintzen eta segituan konturatzen nintzen logurerik ez neukala, bueltaka hasten nintzen alde batera eta bestera baina ezinezkoa zen lo hartzea. 2.-Zenbat ordu egiten dituzu lo orain? eta lehen? gaztea zinenean? -

Normalean 12:00etan joaten naiz ohera eta 7:00etan jaikitzen naiz. Baina ez dira 7 ordu jarraian izaten. Lehen, ez nuen gau osoan lorik egiten, gaztetan lo asko egiten nuen gau osoan zehar. 3.-Konturatu zinenean zer egin zenuen? -

Ez nuen ezer egin, banekielako medikuak pilulak eman behar zizkidala. Denbora luzez lo egin gabe egon nintzen, nahiz eta nire kabuz lo hartzen saiatu, infusioekin eta horrelakoekin... 4.-Insomnioa zeneukala lehenengoan esan al zizuten? -

Ez. Denbora bat igaro zen

medikuak esan arte, hori eta gero segituan pilulak eman zizkidaten. 5.-Lo egiten ez baduzu zerbait pasatzen al zaizu? -

Lanean ordenagailua piztu eta blokeatuta jartzen nintzen, ezinezkoa egiten zitzaidan zentratzea. Eskaileretatik behera ere hainbat istripu izan ditut behin baino gehiagotan. Oso urduri nengoen eta egunean zehar burua ez nuen kontrolatzen. 6.-Insomnioaz aparte, beste gaixotasunen bat diagnostikatu zizuten? -

Ez dut uste, ni kontziente izanda ez. 7.-Pilulak hartzen al dituzu? egunero? -

Bai, lehen egunero hartzen nituen, orain aldiz, kanpora joaten naizenean edo oso urduri nagoenean bakarrik. 8.-Pilulik gabe lo egingo zenuke? -

Bai, baina gauean zehar hainbat alditan esnatuko nintzateke. Azkenean lo egitea lortzen dut.


ANDOAINGO GAZTEEN LO ORDUAK 14-16 urte bitarteko gazteen lo orduei eta haien insomnioari buruz jakin nahi genuen, beraz galdera batzuk egin genizkie n, loak duen garrantz iari buruz ohartara zteko:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.