Egs1704

Page 1

Modeloak

Modeloak modan? Jantziak, osagarriak, orrazkerak eta oro har norberaren buruaren apainketarako dagoen

joera eta ohitura zabaldua da. Bereziki marketin-tekniken bitartez sortu eta

hedabideen bitartez zabaltzen da. Munduko gizarte guztiengan dago moda jakin bat, denboraldi zehatz bat irauten duena eta herrialde bakoitzaren kulturarekin bat datorrena. Adibidez, emakume musulmanek historian zehar ezin izan dute guk bezala bizi izan moda; beti burua, sorbalda eta ilea tapatuta eramateaz arduratu behar dutelako. Gaur egungo aurrerapenekin, ezagutzera eman dira hijadistak. Hitz hau “hijab”-a (emakume musulmanak estaltzeko erabiltzen duten oihala) “fashionista” hitzetatik dator. Dirudienez, badaude emakume musulmanak bere kultura errespetatuz, modara janzten direnak, “hijab”-en koloreak, ehun motak eta abar konbinatuz. Eta honez gain, beste hainbat tokitan antzeko kasuak ematen dira.

Munduan kultura desberdinak direla eta, moda mundua ere halakoxea da. Gauza bera gertatzen da emakume eta gizonezkoen artean.Adibidez, arabiar kulturan gizonezkoek ez dituzte modelo lehiaketak egiten , gaizki ikusia dagoelako eta emakume modeloek ezin dituzte galtza bakeroak jantzi.

Badakigu, modak nerabeengan duen eragina. Modara joatea oso garrantzitsua da gutako batzuentzat. Hainbeste garrantzia ematen diogu, non obsesio bihur daitekeen. Eta ez hori soilik, gurasoekin eztabaidak ere sor ditzake modak, gurasoen irizpideak ez baitatoz gureekin bat. Gazte askori , gurasoek egiten dituzten komentario hauek ezagunak izango zaizkie: “Janzkera horrekin ez zara kalera aterako”, “Berdin zait nola janzten diren besteak”, “Gure garaian horrela ezin zinen kalera atera”.

Gehienetan gure onurako komentarioak

izaten dira. Bestalde, neurriz kanpoko gastua sortzen du modak. Beraz, neurriz kanpoko 1


Modeloak modaren munduak arazoak ekar ditzake; adibidez anorexia, bulimia nola da posible modak gure bizitza kontrolatzea?

NOLA JOAN DIRA ARROPEN TAILAK TXIKITZEN?

Modaren historian zehar, jantzi desberdin asko egon dira modan. Gure aitona-amona eta hainbat gurasoen garaian, hau da, ( 70-80 hamarkadan), “punk” eta “rock” estiloa zen nagusi. Estilo honetan arropa zabalagoa zen, hau da, ez zuten gizentasunarekin kezkarik. Honek ez du esan nahi garai honetan ez zegoenik anorexia edo bulimiarik, garai honetan hasi baitziren gaixotasun hauek indarra hartzen, batez ere emakumeen artean. XX .mendearen bukaeran emakumearen gorputzari neurriak jartzen hasi ziren ( 90-60-90) itxura jakin bat eduki behar zutela aldarrikatuz; argalak dira politenak. Baina ez da beti horrela izan, emakumearen edertasunaren kontzeptua aldatzen joan da historian zehar (batez ere emakumearengan nabaritu dira aldaketa hauek eta ez gizonengan). Gaur egun emakume asko dieten eta gimnasioen esklabo da . Garai batean aldiz, gorputz beteak, beso biribil eta mamitsuak, azal zuria...nagusitzen ziren.

Hala ere, 1970-80an hasten da indartzen

emakume argalaren itxura. Gorputz lodiak mespretxatzen hasten dira eta genero femeninoaren gorputza argaltzen eta estilizatzen hasten da. 1990an kirurgia plastikoa jartzen da modan: oso bular handiak, gorputz argalegiak, masail-hezur eta ezpain haragitsuak eta azal beltzarana

Honela, arropen tailak txikitzen joan dira ekoizpena errentagarriagoa

izateko. Arroparen taila geroz eta txikiagoa izanik materia gutxiago erabiltzen da; beraz, diru gutxiago erabiltzen da ekoizteko. Hau da, taila txikiak garestiagoak ateratzen dira: 36 taila batek 44 tailak bezala balio du, honela, materia gutxiago erabiltzen dute prezio berean salduz.

2


Modeloak

ZERTAN OINARRITZEN DIRA ARROPEN TAMAINAK EZARTZEKO:

Emakumearen itxura polita, argala, gaztea, osasungarria eta garaia dela saltzen digute, merkatuaren negozioari komeni zaiolako . Hau hedatzeko modeloak eta jende ospetsua erabiltzen dute. Orain dela urte batzuk, 2001ean, Munduko Osasunaren Erakundeak modeloak gorputzmasa egokiarekin desfilatu behar zutela ezarri zuen. Dena “Cibeles” pasarelan hasi zen, osasunari buruzko oso mezu garrantzitsua eman zuten: “Oso urrats garrantzitsua da edertasuna argaltasunarekin lotzen duen mitoa puskatzea, nerabe asko bulimia edo anorexiara eraman baitituzte”, Esperanza Aguirrek esan zuen. Bera izan zen mezu honen bultzatzailea. “Neurri honek munduko beste pasareletako ere exenplu izan beharko luke, 1,75metroko pertsona batek ez luke 56 kilo baino gutxiago pisatu behar”, Espainiako Pediatria Elkarteak dioenez, lege honen arabera,

bost modelo baztertuak izan ziren pisu

minimora ez iristeagatik. Nahiz eta gaur egungo modeloen itxura orain dela sei urte baino osasungarriagoa izan, jendeari kalte handia egiten dio publizitatean eta abar agertzen diren modeloak hain argal egoteak. Emakumeen % 40ak zailtasun handia du haien gorputzera egokitzen diren arropak aurkitzeko. Hau dela eta, modelo izatea zaila ikusten dute eta horrela hasten dira elikaduraarazoak . Honekin ez dugu esan nahi modeloak errudunak direnik baina bai zerbait egin dezaketela hau pixka bat hobetzeko.

3


Modeloak

Ezkerrean ikusi dezakegu pisu minimoa ezarri baina aurretik modelo batek zuen itxura. Eskubian, pisu minimoa ezarri eta gero modelo batek daukan itxura

GIZARTEAN DITUEN ONDORIOAK:

Nerabe asko ospea duten modelo, aktore ‌ imitatu nahian bere buruak gaixotzeraino iristen dira:



ANOREXIA: Anorexia jasaten duten pertsonek argalagoak izan nahi dute, loditu edo pisua irabazteari ikara diote eta euren irudiarengatik oso kezkatuta egoten dira. Horregatik, dieta, pisua eta gorputzaren bolumena eta siluetari dagokionez, ezohiko joerak dituzte. Hau guztia gorputz irudiaren pertzepzio okerrarekin loturik dago. Anorexia, izaera obsesiboa duten emakume gazteetan ematen da nagusiki eta gizartearen presioak ez du laguntzen gaixotasun hauek gutxiagotzen, handiagotzen baizik.

4


Modeloak



BULIMIA: Itxura batean bulimia anorexiaren kontrako gaixotasuna da. Batzuetan pertsona batek kontrolik gabe jaten du denbora labur batean. Ondoren, errudun sentitzen da eta botaka eginez edo laxante eta diuretiko larregi erabiliz “konpentsatu� nahi izaten du. Anorexia duten gaixoen erdiak bulimia-sintomak izan dituzte noizbait.

Definizio horiek irakurri ondoren, kontatuko dizuet nola ematen den pertsona batengan, batez ere nerabeetan, eragin gehiago dauka eta. Esate baterako, konfiantza falta duten pertsonek, gauza guztietatik eragin txarrak jasotzen dituzte, esaterako, imajina dezagun, arropa denda batera joaten zarela zure lagunekin eta zure lagun guztiak arropa erosten dute, baina arropa horiek zureak baino txikiagoak badira nola sentituko zinateke? Egia esanda, ez litzateke ezer gertatuko, pertsona bakoitzak geure metabolismoa daukagulako gure gorputzean eta guztiok oso desberdinak garelako, baina konfiantza falta duten pertsonentzat, arazoa oso larria da. Pertsona horiek gehienetan egoera horrekin dieta bat egitea pentsatuko dute, beraiek nahi duten taila lortzeko eta gustura sentitzeko. Baina hori ez da gertatzen, gehienetan, jendeak jateari uzten dio. Argaltzen hasten zarenean, zure teknika (jateari uztearena) ondo doala, azkenean ezin zara gelditu. Ispiluan lodi ikusten zara, eta argaldu besterik ez duzu nahi, eta horrek, umore aldaketa handiak ekartzen ditu, gaixotasunak eta abar.

Hau dena esanda, transmititu nahi duguna, modaren ondorioz edo arroparen tamainaren ondorioz, gaixotasun mentalak sortzen direla da, eta oso zaila dela gaixotasun horiek sendatzea.

5


Modeloak GIZENAK DIREN PERTSONENTZAT BALIABIDE GUTXI

Gaur egun, pertsona guztiek, nahi dutena janzten dute. Baina esango bagenizue, hori gezurra dela. Zer esango zenukete?

Ba bai, gezurra da, lehen esan dugun bezala, anorexia eta bulimiaren inguruko arazoak ematen dira baina gizenak dauden pertsonek ere arazoak izaten dituzte beraien arropak aurkitzeko.

Jendeak, enpresak, diseinatzaileak,.... bakarrik modeloetan oinarritzen dira, hau da, arropa politak edo modan dauden arropak, modeloetan oinarritzen dira, eta pertsona gizenentzat zer? Ez dago neurririk. Honekin esan nahi duguna da, pertsona guztiak berdinak garela, guztiok eskubide berdinak ditugula, bai politikoki, bai sozialki, bai generoko baita FISIKOKI ere. Argalek arropa aurkitzeko arazorik ez badute gizenek zergatik bai?

Pertsona gizenak aukera berdina dute soineko edo beste jantzi polit bat janzteko eta haien buruarekin eta daramaten arroparekin gustura sentitzeko.

Egia da, gaur egun 44-48 neurriko arropak eramatea ez dela estigma bat. Adibidez, H&M edo ASOSek badaukate tamaina handiko arropen linea. Orain dela urte batzuk, ezinezkoa zen tamaina handiko arropak

aurkitzea emakume

gazteentzat. Hala ere,

oraindik badago zer egina.

ELKARRIZKETA MODELO BATI. NAIARA MONROY 6


Modeloak 1.Nola sartu zinen mundu honetan? (adina…) 12 urterekin hasi nintzen. Ni neskatxo bat nintzen, hala ere, saiatu nahi nuen. 2. Zerk motibatu zintuen?

Txikitatik modaren munduak izugarri erakarri ninduen. Motibatu ninduena ezeren truke parte hartze izan zen. Betidanik pentsatu dut gustatzen zaizun gauzen alde borrokatzeagatik ez duzula ezer galtzen. 3. Zein izan dira zure sariak? Nire ibilaldia 18 urterekin hasi zen. 14 urterekin apuntatu nintzen modeloentzako akademia batean. Hainbat gauza ikasteko aukera eman zidaten, haien artean, pasarela, protokoloa, makillajea... Hiru hilabetetan ikusi nituen gauza batzuetan parte ez hartzea erabaki nuen, ez zirelako nire gustokoak. 18 urterekin, euskadiko Dama eta Caballero lehiaketaren ordezkaria nirekin jarri zen harremanetan emanaldi finalean parte hartzeko ‘casting’ bat egitea proposatuz. Egun batzuk geroago deitu zidaten Dama de Guipuzkoa izateko kandidata nintzela esanez. Finalean, epaimahaiak “ Dama de Guipuzkoa” koroatu ninduen. Esperientzia ahaztezina izan zen. Hor hasi zen dena. Hurrengo hilabetean, Madrilera bidaiatu behar izan nuen, 52 pertsonek parte hartu zuten ‘casting’ean, non “Espainiako Dama” aukeratzen zuten (25 pertsonek bakarrik pasa genuen ‘casting’ hori). Elkarrizketa bat eta hainbat froga pasa ondoren, finalera heldu nintzen. Lau hilabete ondoren, Sevillara bidaiatu nuen, bertan finala ospatu zelako. Pixkanaka pixkanaka nire bidea aurkitzen joan nintzen, mundu honekin erlazionatutako lan asko edukiz (‘shootings’, pasarela…). Denbora bat pasata, ‘Reina de euskadi’ koroatu ninduten eta ‘Reina de España’ nazioarteko finalera bidaiatu nuen. Azkenik, urte honetako urtarrilean, ‘Miss World Guipuzkoa’ koroatu ninduten. Irailean, nire probintzia aurkeztuko dut ‘Miss World Spain’ lehiaketan.

4. Zure familiaren kritikarik jaso al dituzu noizbait mundu honetan sartzeagatik? (Nola erantzun zenuen?) Egia esanda, hasi nintzenetik nire familia eta lagunak %100ean egon dira nire alde. Beraiei esker iritsi naiz hain urrun.

5. Zer nolako betebeharrak jartzen dizkizute?

7


Modeloak Ez dizkidate konkretuki betebeharrak ezartzen. Itxura eta mentalitatea dira soilik kontutan hartzen direnak eta horretarako ariketa fisikoak, elikaduraren zaintza etb jartzen dizkidate. Pertsona baten egoten jakitea, inteligentzia etb. ere kontutan hartzen da 6. Badakigu modeloaren lana ez dela batere erraza, zergatik? Modeloek gaizki jaten dutela diote, ez dutela ezer jaten‌ baina hau ez da egia. Modelo bat ondo elikatua egon behar du. Azkenean bere itsurak, fisikoak du garrantzia handia eta horretarako asko zaindu behar du. Bizitan ez da ezer erraza, argazkiak, pasarela ‌ denak esfortzua eta lana eskatzen du . 7. Zure fisikoaren arabera modelo mota bat edo beste bat izatera aholkatzen zaituzte? Pertsona bakoitza mundu bat da, bakoitzak zerbait berezia du. Hau da pertsona batengan ikusten dena besteak ez dauka zertan eduki beharrik: estiloa, begiak, altura ‌nik egia esan nire aukera egin dut.

8. Zer da gehien gustatzen zaizuna eta zer gutxiena lan honen inguruan? Gehien gustatzen zaidana helburuak lortzen joatea da eta gutxien, egin dudan lanarekin gustura ez geratzea. 9. Nola doakizu erregimenaren kontua? Nire dieta, osasuntsu jatea, gozo gauzarik ez jatea eta ur asko edatea da.Ondo daramat, baina batzuetan pekatu txikiak egiten ditut, gozo zalea bainaiz. Hau ariketa fisikoarekin orekatzen dut. 10. Nola eramaten duzu erregimenaren kontua? Nahiko ondo. Garbi jaten dut, ur asko edan eta azukre gutxi hartzen dut.Normalean ez zait zaila egiten, baina batzuetan gozoak jateko grina sartzen zait. Gero kirola egiten dut pekatu hori zuritzeko. 11. Argaldu al duzu zerbait hasi zinenetik? Zenbat?

Bai lau kilo argaldu ditut baina nire genetika eta itsura pertsona argalarenak dira. Beraz, segituan jaisten ditut kiloak. 12. Zer adalketak nabaritu dituzu zure gorputzean?

8


Modeloak Aldaketak onerako izan dira, garrantzitsuena pertsona bakoitza bere buruarekin gustura egotea da. 13. Ezagutzen al duzu norbait dieten kontua oso zorrotz eraman duena anorexiara heldu arte? Honela bada, ez al duzu uste hori eragotzi daitekeela? Ez, ez dut ezagutzen.Anorexia duen pertsona bati laguntzeko hoberena profesionalen eskuetan jartzea da. Beti ere etxeko eta lagunen laguntzarekin. 14. Zure ustez, ez dituzte modeloak oso argal egotera behartzen?

Bai, egia da pasarelako modelo asko oso argalak daudela. Ni honen aurka nago, modelo batek bere kurbak eduki behar dituela iruditzen zait.Bestalde, pasarelako modeloek argalak izan behar dute, arropa erakutsi behar dutelako eta modelo argalek edozein estiloko arropa eraman dezakete.

15. Hain argal egotearen errua publizitateak ere ba al du? Bai, baina publizitateak erakusten dizkizun produktuez gain; photoshopa daukagu ( Hau bai dela kontuz ibiltzekoa) 16. Ez al duzu uste gizarteak eragina duela jendearen itxura fisikoan? Bai, batez ere nerabeen artean. Hauek modeloak, aktoreak ‌ idealizatu egiten dituzte eta beraien jarraitzaile sutsuak izaten dira. ( Gehiegizkoa, arropak, gorputzaren itsura ‌ imitatuz). 17. Zure bizitza onerako edo txarrerako aldatu da mundu honetan hasi zinenetik?

Nire bizitza ez da aldatu, ni persona bera naiz. Nik nire lana egiten dut, zortea dut gustatzen zaidana egiten dudala. Niretza ofizioa da, beste lanbide bat bezalaxe.

18. Zer aholkatuko zenieke, mundu honetan sartzen den gazteari? Nire aholkua da: gustuko gauzak egin ditzala, disfrutatuz baina batez ere zentzu handiarekin.Mundu honetan konpetentzi handia dago eta egun txarrak eta onak. Baina, lana eginez, saiatuz eta gustukoa baduzu, ANIMO SAIA ZAITEZ.

9


Modeloak

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.