Issuu on Google+

Baionan, 2013ko Abenduaren 21ean

Bi arrazoin nagusirengatik erabaki dugu prentsaurreko hau deitzea: batetik Aitzina!-ren lehen kanpaina aukeztu eta gizarteratu nahi dugu, eta beste alde batetik Frantziar estatuak Ikastolen aurka daraman gudua salatzeaz gain, heldu den Abenduaren 28an, Baionako karriketan iraganen den Ikas’Talo ekitaldira dei egin nahi dugu. Joan den Azaroaren 2ko “Jeiki Gazte!� eguneko ekitaldian aipatu moduan, Aitzinak lan ildo ezberdinak jorratzeko helburua du. Baina gure lehen kanpainak 3 lan ildo nagusi izanen ditu ardatz : 1- Euskara : Euskara da gure hizkuntza, gure bihotza, gure izaera kulturalaren oinarririk sendoena. Aitzinak Euskara defendatu, bultzatu eta garatzeko parioa egiten du. Gure herriaren, kulturaren eta gurasoen ondarea dugu Euskara eta gazte bezala ondorengo belaunaldiek ere Euskara mintzatzeko xantza izan dezaten aldarrikaten dugu. Aitzina gazte antolakundearen ardura bat da, milaka urtetan desagertu ez den gure hizkuntza babestu eta garatzea. Bide horretan ezinbestekoa da Euskararen ofizialtasuna baina Euskaldun bakoitzaren ardura da ere, Euskara erabili eta gizarteratzea. 2- Nazio identitatea : ozen diogu gure herria Euskal Herria dela. Euskaldun eta Euskal herritar gisa, gure lurra eta gure identitatea ditugula aldarrikatzen dugu. Euskal Herria herri bezala afirmatu dadin, lehen pausua dugu koadro instituzional bat lortzea. Beste manera batez


erranda, Euskal Herriak instituzio propio bat behar du. Hari hortatik, Aitzina, gazte ezkertiar eta abertzaleen eragileak, lurralde kolektibitatearen beharra azpimarratzen du eta Ipar Euskal Herriko gehiengoa batzen duen aldarrikapen horrekin bat egiten du. Bestalde, gure herriak erabakitzeko eskubidea duela ohartarazi nahi dugu eta bide horretan joanen diren aldarrikapen guztiak babestuko eta indartuko ditugu. 3- Azkenik, gazteen zatiketak gainditzean emanen dugu ere lehentasuna. Izan ere Ipar Euskal Herriko gazteak stigamatizazioz josiak dira eta horrek gazteen arteko zatiketa sakon bat sortzen du. Karikaturetan sartuz, Euskaldunak atzerritarrekiko mespretxua duten pertsona batzuk bezala ikusiak dira, edota hoien artean soilik ibiltzen diren pertsona batzuk bezala. Irudi hoiek hausteko helburua dugu,Ipar Euskal Herriko Euskal gazteria bakarra eta anitza dela erakutsiz, denak baitgira Euskal gazteria !

Ondorioz, 3 lan ildo hauek izanen dira Aitzina !-ren lehen kanpainaren ardatzak. Kanpainaren helburua, gure irakurketak plazaratzea izanen da, hainbat ekimenen bitartez, eta ondoren ikusiko duzuen bezala, uste baino fiteago hasiko gira ekimenak egiten. Kanpaina gaur hasi eta ekainerarte luzatuko dela aurreikusten dugu. Estatuak ikastolen aurka eramaten duen gurutzadari begira ezarriz, gogorki salatzen dugu Estatuak prefeta eta suprefetaren bitartez eramaten duen jukutria zikina. Hendaiako ikastola erasotzen hasi zen Estatua, ondoren Beskoitzekoa eta orain berriz Hazparneko ikastolari ere kaltea ekarri nahi dio. Aitzinak gogorki salatu nahi du Estatuaren jarrera, ez da batere onargarria ! Gure partetik, gazte eragile gisa, heldu den Abenduaren 28an Baionan izanen den Ikastalo ekitaldira deitzen ditugu Ipar Euskal Herriko gazte eta ez hain gazte guztiak ! Indar erakustaldi bat egin dezagun, Estatuari denek elkarrekin aurre egiteko eta ikastolak iraun eta garatu daitezen. Ikastolek lege babes bat behar dute orain !


A Baiona, le 21 décembre 2013

Nous avons décidé d’appeler à cette conférence de presse pour deux raisons: D’une part, nous voulons présenter et transmettre la première campagne d’Aitzina! à la société. D’autre part, nous tenons à dénoncer la guerre que mène l’état français contre les Ikastola et appeler à participer à la mobilisation Ikas’Talo que celles-ci organisent le 28 décembre à Bayonne. Nous allons donc commencer par présenter notre première campagne. Comme nous l’avions précisé le 2 novembre dernier lors de notre meeting de création à Bayonne, Aitzina! va travailler sur plusieurs axes de travail. Cependant, pour être le plus efficace possible pour notre première campagne, celle-ci va se centrer autour de trois axes principaux :

1- L’Euskara: L’Euskara est notre langue, notre cœur, la base de notre identité culturelle. Aitzina! fait le pari de défendre, promouvoir et développer l’Euskara. L’Euskara est la richesse de notre pays, de notre culture et de nos parents. En tant que jeunes, nous revendiquons le droit des générations à venir à avoir la chance de parler l’Euskara. C’est la responsabilité d’Aitzina! de défendre notre langue qui a survécu des milliers d’années jusqu’aujourd’hui. Pour cela, l’officialisation de l’Euskara est indispensable, mais c’est aussi la responsabilité de tous les basques de parler et propager leur langue.


2- L’identité et la territorialité: Nous clamons haut et fort que notre pays est le Pays Basque. En tant que basques, nous revendiquons notre territoire et notre identité. Pour l’affirmation du Pays Basque en tant que tel, le premier pas est la reconnaissance institutionnelle de celui-ci. Le Pays Basque a besoin d’une institution qui lui est propre. Dans ce sens, l’organisation des jeunes abertzale de gauche Aitzina! tient à souligner la nécessité d’une collectivité territoriale, et s’unit ainsi à une revendication qui fait le consensus au sein de la société du Pays Basque nord. D’autre part, nous insistons aussi sur le droit de notre pays à décider de son futur et nous allons défendre et renforcer toutes les revendications qui vont en ce sens. 3- Pour finir, nous allons travailler en priorité sur les divisions au sein de la jeunesse. En effet, des divisions dues à une stigmatisation existent au sein des jeunes du Pays Basque nord. En caricaturant, les basques sont vus comme des personnes méprisant les étrangers, ou comme des gens qui ne veulent rester qu’entre eux. Nous nous fixons l’objectif de casser cette image, de montrer qu’il n’y a qu’une seule jeunesse plurielle au Pays Basque nord, car nous sommes tous la jeunesse basque !

Par conséquent, les axes de la première campagne d’Aitzina! seront les 3 axes que nous avons énoncé précédemment. Par le biais de cette campagne qui va s’étendre jusqu’en juin, notre objectif sera de transmettre nos analyses avec de différentes actions, et comme vous allez le voir par la suite, nous allons très vite commencer. En ce qui concerne la croisade menée par l’état français contre les Ikastola, nous dénonçons fermement le sale jeu qu’il joue avec la collaboration du préfet et du sous-préfet. L’état a commencé avec l’Ikastola d’Hendaye, puis celle de Briscous et maintenant il s’attaque aux alentours d’Hasparren. Nous dénonçons fermement cette attitude qui est inadmissible! Pour notre part, en tant qu’organisation de jeunes, nous appelons les jeunes mais aussi les moins jeunes à participer à la mobilisation Ikas’Talo organisée le 28 décembre à Bayonne. Faisons une démonstration de force, pour faire face tous ensemble à l’attitude de l’état et promouvoir les Ikastola. Une loi pour les Ikastola maintenant!


Aitzina prentsaurrekoa 2013 12 21