Page 1

Bertsozalea Bertsozale Elkartearen Berripapera Kale Nagusia 70, 20150 Villabona L.G. SS-614/97

komunikazioa@bertsozale.com

127. zenbakia

Munduan zehar bidaiatzea horixe nuen amestu diru pixka bat aurreztu gaur korreoko berri ankerra ezin ordea saihestu. (bis) "Ospitalean daukazu aita" neri aurpegia belztu. Gaur hementxe naiz aurkeztu malko artean "Kaixo" esanda besarkatu nauzu estu. Mundua ederra da oso baina honek parekorik ez du. (bis)

2011ko apirila

w w w. b e r t s o z a l e . c o m

ISSN 1138-4530

F.C. BAIMENA: 37/126

Jokin Uranga Orixe sariko irabazlea Añorga, 2011-III-5 Gaia: Estu besarkatu zaitu, aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan

F

inal berezia izanen da aurtengoa. Batetik, 1993tik ez zelako azken saioa Nafarroako hiriburuan egiten. Orduko hura, Gaiarre antzokian egin zen eta Manolo Arozenak jantzi zuen txapela. Horrez gain, etapa berri bati ekinen dio Nafarroako Bertsolari Txapelketak hemendik aurrera, horrexegatik nolabait ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera izanen da apirilaren 9ko finala. 27 izan ziren bertsoa ontzen hasi ziren bertsolariak, horietatik zortzi igoko dira Labriteko taulara. Baina guzti-guztiek bertsozaleari zer dastatu eman diote. Horixe zegoen jasoa txapelketaren aurtengo leloan, eta halaxe izan da. Orain arte egin diren saioek erakutsi dute Nafarroako bertsolaritza sasoitsu dagoela. Sarrerak salgai Labriteko finalerako sarrerak dagoeneko salgai dira, eta hara joan nahi duenak azkar ibili beharko du. Bi modu daude horiek eskuratzeko. Internet bitartez www.bertsosarrerak.eu atarian erosten ahal dira. Bestela, Nafarroako hainbat tokitan daude sarrerak salgai: Kutxak Nafarroan dituen bulegoetan (Iruñea, Altsasu, Barañain, Lizarra, Azkoien, Tafalla eta Tutera), Elizondon Fantxike arropa-dendan, Maimur liburu-dendan eta Lesakan okindegian. Finaleko sarreren prezio 18 eurokoa da; 12 euro 16 urtetik beherakoentzat eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzat. Iazko Lesakako finala gogoangarria izan zen, hala izan dadila aurtengo ere!

Iruñeko finala dastatzeko tenorea Tafallan abiatu zen otsailaren 19an aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Ia bi hilabetez jira-biran ibili da Txapelketa Nafarroan barna: Tafalla, Irurtzun, Doneztebe, Berriozar, Bera, Leitza, Elizondo… eta, orain, azken geltokira iritsi da, Iruñera. Apirilaren 9an jokatuko da, arratsaldeko 17etatik aurrera. Finaleko protagonistak Hona hemen txapelaren bila aterako den zortzikoa: Julio Soto (Gorriti, 1987) Lekunberriko Bertso Eskolako kidea da. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen iaz. Xabier Silveira (Lesaka, 1975) Bortzirietako Bertso Eskolan trebatu zen. Sei aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, azkena 2009an. Estitxu Arozena (Lesaka, 1975) Bortzirietako eta Oronozko Bertso Eskoletako kidea da. Bi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, 1995an eta 1998an. Jon Barberena (Elizondo, 1979) Baztango eta Oronozko Bertso Eskolako kidea da. Bitan izan da

Nafarroako Txapelketako txapeldunordea. Julen Zelaieta (Bera, 1980) Bortzirietako eta Oronozko Bertso Eskolako kidea da. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2008an. Eneko Lazkoz (Etxarri-Aranatz, 1983) Lekunberriko Bertso Eskolako kidea da. Iaz seigarren egin zuen Txapelketan. Oskar Estanga (Gaintza, 1978) Lekunberriko Bertso Eskolako kidea da. Iaz bosgarren egin zuen Txapelketan. Xabier Terreros (Lesaka, 1981) Lekunberriko Bertso Eskolako kidea da. Iaz zazpigarren egin zuen Txapelketan. 1


Bertsozalea

Batzar Nagusia

Iñaki Murua izango da datozen hiru urtetan Elkarteko lehendakari M artxoaren 26an ospatu zen Astigarragako Kultur Etxean Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia. Aurten lehendakariaren aukeraketa egokitu da eta batzak, aho batez, Iñaki Murua beste hiru urtez lehendakari izatea erabaki du. Lehendakariaren hautaketaz gain, 2010eko memoria eta balantze ekonomikoa eta 2011ko egitasmoa eta aurrekontua aztertu ziren. Hauek ere aho batez berretsi zituen batzarrak. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusiak osotasunezko ikuspegia izateko parada eskaintzen digu. Beti da interesgarria Elkarte guztietako kideak elkartu eta geldialdi bat egitea, egindako ibilbideari begirada sarkor bat eskaini eta etorkizunari ilusioz ekiteko.

Transmisioa 2010. urtean ere gogor aritu gara lanean. Krisiaren eraginpean egon arren hezkuntza arautuan bertsolaritza irakasteko martxan dugun proiektua hazi egin da. 327 ikastetxeetan ari gara. Hauetatik % 66 sare publikokoak dira, % 19 Ikastola Kontzertatuak eta % 14a Kristau Eskolak. Araban eta Iparraldean hitzarmena lotu dugu Ikastolen Elkartearekin eta Seaskarekin, eta guztira 33 irakasle ari dira Elkartean 17.442 haur eta gaztetxori bertsolaritza irakasten. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioa bertso eskoletan ardazten du eta horien sorrera eta dinamika eragitea da Elkartearen asmo nagusienetako bat. Egun 122 herritan daude bertso eskolak. Guztira 1.636 kide biltzen dira bertso2

tan egiteko, horietatik 1.074 haur edo gazteak eta 562 helduak dira. Aisialdian bertsolaritzaz gozatzeko eskaintza ere antolatzen dugu: bertso eskolen egunak, barnetegiak, bertso udalekuak… Aurten bertso udalekuen baitan bost txanda izango dira. Uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerainen (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Arrazolan (Bizkaia) eta Zuhatzan (Araba). Guztira 203 haur eta gaztek izango dute bertso udalekuetan parte hartzeko aukera eta jada txanda guztiak beteta daude. Sustapena Bertsolaritzaren sustapenari dagokionez, pauso esanguratsuak eman ditugu 2010ean. ETBren Zuzendaritza berriarekin izandako negoziaketen ondorioz, Hitzetik Hortzera telebista saioaren ia produkzio guztia gure gain hartu dugu eta ordutegian ere hobera egin dugu.

Orain, igande iluntzetan ETBren lehen katean bertsolaritzaz gozatzeko parada dugu. Beste pausoa Bertsoa.com izan da. Bertsolaritza jarraitzeko sarean genuen www.bertsoplaza.tv ataria urte berriarekin batera itxi egin dugu eta Bertsoplaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak www.bertsoa.com egitasmoa elkarrekin garatzeko konpromisoa hartu dugu, baliabideak batuz. Iaz Nafarroa, Bizkaia eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketak arrakasta handiz gauzatu ziren eta pausu inportantea eman zen Araban. Txapelketa urtero antolatu beharrean Kuadrilla artekoa gauzatu da eta horrek kide berriak erakarri ditu bertsolaritzara. 2011n Arabako eta Nafarroako txapelketak jokatu dira eta bertsozale andana gerturatu da saioetara txapelketak bertatik bertara jarraitu eta gozatzera, eta maiatzean hasi eta abendura bitartean Gipuzkoako


Bertsozalea

Bertsolari Txapelketa izango dugu. Maiatzean eta ekainaren hasieran jokatuko da lehen fasea eta irailetik abendura bitartean emango zaio jarraipena. Txapelketez gain Bertso Eguna, hainbat sariketa (Hernandorena, Bertxoko, BBK‌) eta bertsolaritzari buruzko zikloak eta jardunaldiak antolatu ditugu: Bertsoaroa, Araba Bertsotan, Bertsoberriz, Bertsolamintza, Umorez, Ahoa Bete Hots‌ Baita ikastaroak ere: iazko uztailean Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean “Bertsolantegiaâ€? ikastaroa antolatu genuen eta AEK-ko udako barnetegietan aurten ere errepikatzeko asmoa den bertsolaritza ikastaroa eskaini genuen. Ikerkuntza eta Lanku Bertsolaritzaren ikerketari buruzko plan estrategikoa garatzeko gogoeta abiatua dugu eta bertsolaritzaren ondare izendapena lortzeko bidean pausuak ematen ari gara Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean. Elkartearena den Xenpelar Dokumentazio Zentroa bertsolaritzaren datu base berri bat garatzen ari da eta uda aurretik martxan izango da interneten guztion eskura. Bertso ekitaldiak antolatzeko Elkarteak sortutako Lanku enpresan lantaldea berrantolatu da. Mikel Mariskalek hartu ditu zuzendaritza ardurak Oskar Arantzabal ordezkatuz eta urte hasieran Lankuren

bulegoa Oiartzundik Andoainera lekualdatu da. Orain Martin Ugalde kultur parkean gaude. Bazkideak Finantzei dagokionez, krisiaren hatzaparrak gurera ere iritsiak dira. Administrazioarekin ditugun hitzarmenek behera egin zuten 2010ean eta 2011. urtea ez da hobea aurreikusten. Jaitsiera hauei aurre egiteko egitasmoan egokitzapenak egin eta diru laguntza deialdietara jo dugu. Egituraren baitan belaunaldi aldaketa eman da Nafarroako Elkartean. Lehendakari berria izendatu da aurten: Alaitz Rekondok emango dio jarraipena Manolo Arozenak urte luzez egindako lanari. Bazkide kopuruak gorantz egin du 2010ean: 108 kide berri erakarri ditugu eta 64 lagunek eman dute baja. Guztira, egun, 2.275 bazkide ditu Elkarteak. Soldatapean 56 langile ari dira eta, horiez gain, asko dira borondatez Elkartearen batzorde eta lan taldeetan lanean ari direnak. Bazkideak dira Bertsozale Elkartearen proiektuaren oinarri. Bazkideen ekarpenari eta sostenguari esker egin ahal izan du Bertsozale Elkarteak 23 urteko ibilbide oparoa eta aurrera begira ere ezinbestekoa izango da bazkideen parte hartzea. Zuen iritziak, kezkak, proposamenak eta ilusioa konpartitu nahi genituzke eta ateak zabal zabalik ditugu: komunikazioa@bertsozale.com

Emakume bertsolarientzat ikastaroa Virginia Imazekin

O

ihulari Klown taldeko Virginia Imaz antzezlearekin 3 eguneko ikastaroa antolatu du Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak. Bertsolari emakumeei genero perspektibatik formazioa eskaintzea da ikastaroaren helburua, nork bere bertsogintza garatzeko baliagarri izan dadin. Virginia Imazek klown munduan generoaren inguruan egina duen lana erreferente izan daiteke bertsolari emakumeentzat, baita erabiltzen dituen klown kodeak ere. Metodologia dinamikoa eta parte hartzailea izango da. Beroketa fisiko eta emozionaleko ariketak egingo dira; inprobisazio uneak egongo dira, klown inprobisazioak eta ahots inprobisazioak (bertsoak eta ez bertsoak).

Datak: uztailak 1, 2 eta 3 Tokia: Bergara, Aibar baserria. Otorduak eta loa bertan egingo dira. Partaideak: emakume bertsolariak. Gehienez 15 kide. Izen ematea eta informazioa: umorez@bertsozale.com 943 69 41 29. Kuota: 60 euro (otorduak eta loa barne) Epea: maiatzaren 5era arte zabalik. 3


Bertsozalea Joanes Etxeberria

PUNTUA

KOPLAK

J A R R I TA

Kontrako bidea? Aupa Xumai. Egia erran ez dakiat Maulen kontrako bidea jorratü dügünez, ala gure bidea besterik ez den. Txapelketaren eraginaz hasi zide eztabaidatzen, Mailenek sü ziririk ez eta hik süa zirikatzen... eta ni printzipioz beti kontrako ideia aipatzera banoak, bena oraikoan gaixoa, ez düat hain argi. Galtatü deitak Maule partean ez ote dügünez kontrako bidea jorratü, erran nahi beita lehenik bertso eskolatik eta irratitik herria zirikatü eta ondotik txapelketako bidea zabaltü. Ibilbide kolektibo baten 10. urtemüga gabe gaitz dük analisia horietan sartzea gizon, nik zer erran behar düt? Ez diagü maleruski Xiberoko bertsolaritza süstatzeko plan estrategikorik lantü. Epe lüzeko xedea badiagü: bertsolaritza azkartzea. Epe labürrekoa ere bai: gozatzea. Bena hire artikülüa irakurri artino, sekülan ez nüan txapelketa gure ibilbide kolektiboan kokatü. Ata heben antolatü dütüagü Hernandorena sariketa ezberdinetako kanporaketak eta finala bat, eta azken txapelketako kanporaketa bat ere bai. Ata bost kideko bertso eskolatik bagüntüan hiru bertsolari azken txapelketan, epaile bat aitzinekoan eta gazteagoetan hiru xiberotar eskolarteko finalan. Horiek erran ondoan ez dük aisa ükatzea txapelketa erakusleiho ezinago hona dela. Txapelketa gabe ez günüküan beharbada gure ibilbidearen neürgailürik... edo bai. Mauleko herriko etxeak iragan urtean Bertso Jazza ekarri züan. Urdiñarbeko Müsikaren Egünean bertso saioa antolatzen düe urte oroz. Mauleko bestetan plaza bertsoz alegeratzen diagü. Korrika kültürala bertsoz heltzen dük Barkoxerat... Txapelketa, ene ustez, bertsogintza azkartzeko tresna hona dük, bena bi txapelketen arteko bidea gabe deüs ez dena. Heben ez da hitz haboro sartüko, arren hiri hitza Erik.

4

Bertsozalea

2011ko apirila - 127. zenbakia

AZKEN TXANPAN DA BBK SARIKETA

BAZKIDETZA KUOTA, MAIATZEAN

Martxoaren 23an jarri zen martxan bertsolari gazteentzako BBK sariketaren edizio berria, hemeretzigarrena. Bi adin mailatan banatuta, Bizkaiko zazpi taldek hartu dute parte sariketan: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe eta Lea-Artibai. BBK sariketaren finala hilaren 14an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19etatik aurrera.

Bertsozale Elkarteko bazkide guztiei jakinarazi nahi dizuegu maiatzaren hasieran kobratuko dugula urteko bazkidetza kuota. Bazkidetza kuotak ez du igoerarik izango, iazko kopuru berekoa izango da: bazkidetza arrunta 45 euro eta elkarte laguntzaileena 85 euro. Gai honen inguruan zalantzarik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan : 943694129 / administrazioa@bertsozale.com

POTO-FINIXA

Kasu! Bertsokatuak dira eta argi berezia behar dute

Erredakzioa: Bertsozale elk. Tel.: (0034) 943 694129

Diseinua-maketazioa: Xagu-on Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua posta-e: komunikazioa@bertsozale.com


BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko apirila  

Bertsozale Elkarteko Berripapera 127. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you