Issuu on Google+

Bazen behin otsailean, hemen Egian , Egoitz izena zuen mutil bat. Egun batean hondartzan joan zen.

Uretan sartuta zegoela igeri egiten ez zekiela gogoratu zen.Bat-batean sorosleak Egoitzengana joan ziren. Hartu zuten eta anbulantzian eraman zuten. Egun batzuk pasa ondoren Egoitz sendatu zen eta bere gurasoekin etxera joan zen. ADRIAN DIEZ


Udaberrian,herri txiki batean neska bat eta zakur zuria bizi ziren.Alaia,ona eta jolastia zen neskatoa. Egun batean zakur zuria galdu zen mendian.Neska bilatzen eta bilatzen ibili zen,baina ezin izan zuen aurkitu.Bat-batean kobazulo bat aurkitu zuen eta hor zegon zakurra.Zakur gizajoak oinean ezpala bat zeukan sarturik.Beste oina begiratu zuen eta beste ezpala bat zeukan.

Hurrengo egunean albaiteroarengana eraman zuten. Honek zauria garbitu zuen eta ongi bildurik benda jarri zion.Albaitariak ere esan zion horrela egon behar zuela hainbat egunetan.

Astebete pasa ondoren oso ondo jarri zen eta handik aurrera zakurrak eta neskak oso ongi pasa zuten jolasean.

ANE FERNANDEZ


Orain dela 10 urte Nahs izeneko ertaina eta indartsua zen txakur bat mendian bizi zen.

Egun batean, Nahs oso berandu bueltatu zen bere etxera eta errieta egin zioten.Txabolan, gauez egon zen egun batzuk katez loturik.12 ordu geroago berriz ere alde egin zuen eta katu bat ehizatu zuen. Ondoren, etxera itzuli zen eta oso haserreturik izan zinen berarekin. Ate ondoan egon zen egun oso bat.

Handik aurrera atean egoten zen eta ez zuen gehiago alde egin etxetik kanpo.

EGOITZ ESNAOLA


Udazkeneko egun batean , Donostian mutiko bat eta bere ama baserri batean bizi ziren . Umea txikia zen eta ama oso jatorra .

Egun batean, mutikoa jolasean hasi zen putzuekin eta putzu handi batean sartu zen. Putzutik atera zenean busti - bustita zegoen.Etxera joan zenean amak errieta egin zion. Gauean sukarra, eztula eta eztarriko mina zuen putzuan sartu eta hoztu egin zelako.

Mutikoak pentsatu zuen ez zela gehiago putzuetan sartuko .

IRATI J.


Bazen behin udaberriko egun batean, Asteasun, bi neska gazteak 14 urte ingurukoak. Egun batean bi txakurrekin topo egin zuten eta korrika joan ziren beldurturik zeudelako.Mendian gelditu ziren. Mendi puntaraino iritsi ziren eta gosea sartu zitzaien.Afaldu ondoren lotan gelditu ziren.Eguna hasi zen eta dardaka zeuden beldurraren beldurrez.Laguntza eskatzen zuten baina inor ez zegoen inguruan. Azkenean gizon bat joan zen bi neskei laguntza ematera eta bi neskak beraien etxeetara joan ziren. Gurasoekin hitz egin ondoren eskolara joan ziren.

IZARO BIAIN


Bazen behin Laura eta Ane izeneko bi neskak. Oso lagun onak ziren eta zintzoak ziren.

Egun batean Ane eta Laura hondartzara joan ziren.Laurak Aneri esan zion bainatuko zela,baina Anek ez zuen gogorik bainatzeko. Ordu batzuk geroago Laura itotzen ari zen bitartean Anek sorosleari laguntza eskatu zion. Sorosleak Laura salbatu zuen eta soroslea konturatu zen marrazo batek koska egin ziola Laurari. Orduan sorosleak esan zion sendagilearengana joan behar zuela.

Sendagileak eskaiola jarri zion besoa puskatua zegoelako. Azkeniketxera joan ziren.

LEIRE SOLIS


Udan, Euskal Herrian ile luzea eta soineko zuria zeuzkan neska gazte bat bizi zen. Egun batean neskatoa hil egin zen eta hilobitik izpiritu guztiak askatu zituen. Zorigaitzak ekarri zituen planetara eta izpirituekin Lurra neskatoaren menpe egon zen.Euskaldun guztiak Julen ausarta ezik neskatoaren esklaboak bihurtu ziren.

Julen ausartak ihes egin zuen eta neskatoa jo eta‌ neskatxak bizia berreskuratu zuen Orduan espiritu guztiak hilobietara itzuli ziren

NAROA NAJERA


Bazen behin, larunbat arratsaldean, Gasteizko arropa denda ezagun batean Leire eta bere laguna Azli erosketak egiten. Leireren amarekin zihoazen. Leirek diru asko zuen aurreztua. Biek ile marroia zuten eta jatorrak ziren. Dendan sartu ondoren arropa ikusten hasi ziren. Leire eta Azli arropa ikusten ari zirela Azlik esan zuen: -Ba al zatoz nirekin komunera -Noski Azli! Ama beti bakarrik joaten zen dendetara. Denda itxi ondoren ama etxera joan zen Leire eta Azli ahazturik dendan.Ama etxera joan zenean garrasika hasi zen: -Leire! Leire!

Isiltasuna entzuten zen bakarrik..Ama gogoratu zen Leire eta Azli oraindik dendan zeudela dendan eta kezkatzen hasi zen.Ama dendara joan zen beren bila.Berandu izan zenb ama iritsi orduko denda itxita zegoen.Udaltzainei deitu zien bai eta su-hiltzaile ere,baina ezer ez zuten lortu. Jarraian Leire eta Azli komunetik atera ziren.Konturatu zirenean bakarrik zeudela komunera itzuli ziren korrika eta izuturik. Amak denda ondoan lo egin zuen. Goizean denda zabaldu eta berak egarria zuenez komunera joan zen.Hor ikusi zituen Leire eta Azli. Denak pozik-pozik etxera joan ziren.

SARA DE LA CRUZ


ツエ

Otsailean, Saloura joan ginen. Nire familia guztia joan zen bai eta lehengusinak ere. Oso jatorrak eta bihotz onekoak dira guztiak.

Salouen egiten ari zen kalzotadan, nire lehengusina batek txorkatila okertu zuen eta guztiok asko kezkatu ginen. Azkarazkar anbulantziari deitu genion, iritsi zenean kotxetan sartu ginen eta anbulantziaren atzetik joan ginen. Gero, ospitalera iritsi eta lehengusina non zegoen galdetu genuen. Txorkatilan eskaiola jarri zioten eta aulki mugikor bat eman zioten. Handik aste batera makuluak eman zizkioten.

Hurrengo astean makuluak kendu zizkioten eta guztiok oso pozik jarri ginen.

UXUE OTAテ前


LUDAREN ISTRIPUA Luda ile motza eta jatorra den nire laguna da. Aitor ikastolan ikasten du 4.mailan. Egun batean ohean zegoela, Ludak globo bat hartu zuen eta puztu zuen jolasteko asmotan. Bat batean Ludak kanpotik zetorren soinu bat entzun zuen. Ohetik altxa egin zen, eta eskaileratik jaitsi zen. Hanketan estropezu egin zuen, lurrera erori eta besoa apurtu zuen.Bere eskuko telefonotik deitu zuen anbulantziara eta sendagile bat joan zen bere bila.

Geroztik ohetik altxa baino lehenago ondo begiratzen du.

SOUMYA

ARRAZOLA


Egun batean, udaberrian, Plaza Handi Jorge izeneko mutiko bat jolasean ari zen. Jorgek ile motza zuen eta hamar urte zituen. Nik Plazan ezagutu nuen eta oso jatorra zen.

Hasi ginenean jolasten Jorge erori egin zen eta anbulantzian eraman zuten eta kokotsa irekita zeukala esan zioten. Harritxo txikiak zeuzkan barruan sarturik eta berriro ireki zioten, atera harri guztiak eta itxi berriro. Itxi ondoren ez zuen minik nabaritzen. Berriro hasi ginen jolasten eta oso ondo pasa genuen.

OIER SUBIJANA


Udako egun batean hondartzan Leire eta Sara izeneko bi neska zeuden. Oso onak ziren jatorrak eta adoretsuak.

Behin hondartzara joan ziren, baina ez zekiten igeri egiten eta bost axola zitzaien uretara sartu ziren eta ia-ia ito egin ziren gure bi neskatoak. Laguntza eskatu zuten. Orduan mutil batek entzun zituen oihuka eta salbatzera joan zen.

Harrez gero, Sara eta Leire zoriontsu bizi izan ziren.

Luda Mujika


Egun batean Egiako Gladisenea parkean Sara eta bere lagunak jolasten ari ziren. Sarak ile horia dauka eta oso jatorra da.

Partida hasi eta handik gutxira pilota batek bere aurpegira jo zuen.Sudurra odoletan zuelarik anbulantzia bati deitzea erabaki zuten.Gurasoak oso kezkaturik ospitalera abiatu ziren. Han egun batzuk pasa ondoren sendatu egin zen eta etxera joan zen.

Handik aurrera piponera gehiago ez jolastea erabakitzen dute.

IRATI NAVEIRO


XVl garren mendean Donostian Alba Dukea bizi zen. Hau gaztea eta , altua zen, ile beltza zeukan. Inguruko kobazulotan munstro bat zegon.Oso zaila zen hau hiltzea . Albak ez zekien nola hil, baina bera eta 5 lagun joan ziren hiltzeko asmoz. Ez zuten arrakasta lortu munstroak bostak hil zituelako Alba izan ezik. Azkenean Albak munstroa hil zuen.Urte bete borrokatzen egon zen.Felipe IIak azkenean aurkitu zuen zauri larriekin eta Albak esan zion munstroa hil zuela.

Handik aurrera ez zen ezer gertatu.Egia bada sinetsi .Egia ezpada ez sinetsi!

ERIK


Ondorengo hau nire etxean Izaro eta biok filma beldurgarri bat ikusten ari ginela gertatu zitzaigun. Izarok ile luzea eta ertaina du eta nire laguna da.

Gauean igogailuan geundela neskato beldurgarri bat ikusi genuen.Garrasika hasi ginen bai eta zorabiatu ere. Esnatu ginenean pertsonai ikaragarri eta beldurgarriak ikusi genituen gure inguruan eta korrika ihes egin genuen. Kalean pertsonai beldurgarrien inguraturik geunden.Azkenean beldurrez zorabiatu ginen berriro. Esnatu ginenerako ospitalean geunden.Gero pertsonai horiek atean azaldu ziren.Izaro eta biok aurre egin genien eta beldurrez alde egin zuten.Neska hori desagertu egin zen.

Harrez gero, inoiz gehiago ez genuen filma beldurgarririk ikusi.

AINARA


Urriak 7ean Oier eta bere lagunaK joan ziren mendira.

Oier despitatuta zihoanez galdu egin zen. Baina mutila ez zen tontoa eta sua egitea bururatu zitzaion. Bitartean loak hartu zuen. Goizean goiz altxa eta joan egin nahi zuen, baina Oierrek ez zuen bidea aurkitzen.Orduan garrasi bat entzun zen. Gero otsoa agertu zen eta Oier korrika hasi zen. Azkenean, 25 m korrika egin ondoren, herrian iritsi zen eta otsoa berarekin joan zen etxera.

Handik aurrera lagun handiak izan ziren Oier eta otsoa.

JORGE


IPUINAK