Page 1

1

SORTUZ PROIEKTUA PLASTIKA XXI. MENDEAN ARGIBIDEAK

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA | DBH


SORTUZ PROIEKTUA 1. SORTUZ PROIEKTUA. PLASTIKA XXI. MENDEAN. ARGIBIDEAK 1.0 BERTSIOA │ 2018

AITORTU │ EZ KOMERTZIALA │ PARTEKATU BERDIN │ 3.0 AITOR BILBAO │ EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA www.sortuz.com │ @sortuzproiektua │ aitor@elorrioinstitutua.eus


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ AURKIBIDEA

AURKIBIDEA

ATALA

IZENBURUA

ORR.

1

ZER DA SORTUZ PROIEKTUA?

4

2

SORTUZ PROIEKTUAREN OINARRIAK

5

3

ZERGATIK CURRICULUMAREN GARAPEN PROPIO BAT?

8

4

ZEIN MOTATAKO MATERIALAK GARATU DITUT?

10

5

ZENBAT MATERIAL GARATU DITUT?

11

6

SORTUZ LIBURU BILDUMA

12

7

NOLA PRESTATU IKASTURTEA?

15

8

LIBURU BAT EDO IKASKETA INGURUNE DIGITAL BAT ERABILI?

17

9

ADIBIDEA

18

10

SEKUENTZIA

19


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 1. ZER DA SORTUZ PROIEKTUA?

1. 

ZER DA SORTUZ PROIEKTUA? Sortuz proiektua, Dbh etapako Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaia, XXI. mendera ekartzeko ahalegin bat da.

SORTUZ PROIEKTUA!

Sortuz proiektua, Dbh etapako Plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaiko curriculumaren garapen bat da.

Konkretuki, Heziberri 2020 curriculum berriaren garapen bat.

Sortuz proiektuak, edukiak eta eduki horiek lantzeko baliabide ezberdinak eskaintzen ditu.

Sortuz proiektua = Materialak = Edukiak + Baliabideak

Edukiak = Teoria

Baliabideak = Tutorialak + Ariketak + Proiektuak

Eduki eta baliabide hauek, Sortuz liburu bilduma osotzen duten liburu ezberdinetan antolatu ditut.

SORTUZ LIBURU BILDUMA

Sortuz proiektua, Euskal Eskola Publikoari egiten diodan ekarpen bat da.

│ 4


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 2. SORTUZ PROIEKTUAREN OINARRIAK

2. 

SORTUZ PROIEKTUAREN OINARRIAK / HELBURUAK / ASMOAK Konpetentziak 

Konpetentzia artistikoa landu.

Oinarrizko beste konpetentzia espezifikoak landu.

Zeharkako oinarrizko konpetentziak landu.

Kalitatea 

Kalitatezko hezkuntza bat eskaini.

Kalitatezko materialak eskaini. 

Material guztiak ondo estrukturatu, koherenteak egin, progresiboak egin, …

Kalitatezko materialak erabiliz, kalitatezko hezkuntza bat eskaini dezakegu.

Kalitate gutxiko materialak erabiliz, kalitatezko hezkuntza bat eskaintzea ezinezkoa da.

Doakotasuna / Askatasuna 

Doako hezkuntza bat eskaini.

Software askea / doakoa erabili.

Material guztiak creative commons lizentziapean doan partekatu. 

Edonork beraiekin nahi duena egiteko prest.

Lizentzia komertzialak erabiliz, malgutasun nahikoa duten materialak eskaintzea ezinezkoa da.

Irakasleok autogestionatutako testu-liburu eta ikasketa ingurune digitalen sorkuntza erraztu.

Ikasleen auto-ikasketa erraztu.

Malgutasuna 

Egoera ezberdinei egokitzeko gaitasuna eduki. 

Eskola mota ezberdinei, ikasle mota ezberdinei, ordu erabilgarri kopuru ezberdinei, baliabide erabilgarri ezberdinei, …

Metodologia ezberdinekin erabiltzeko gaitasuna eduki. 

Tradizionalagoa, proiektuka, kooperatiboa, arazoak planteatuz, …

Proiektu batek ez luke inoiz metodologi bat inposatu beharko.

│ 5


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 2. SORTUZ PROIEKTUAREN OINARRIAK

Erabilgarritasuna / Moldagarritasuna 

Material guztiak ahalik eta era errazenean erabiltzeko eta moldatzeko eran eskaini.

Material guztiak LibreOffice Writer edo Word formatuetan eskaini. 

Moldaketak egiteko formatu egokiak.

Ondo maketatu, baina moldaketa prozesua zailduko lukeen soberako apaingarririk erabili gabe.

Material guztiak Pdf formatuan eskaini. 

Partekatzeko, irakurtzeko eta proiektatzeko formatu egokia.

Pertsonalizazioa / Aniztasunari arreta 

Hezkuntza pertsonalizatu bat eskaini.

Konplexutasun maila ezberdinetako materialak eskaini. 

Lehen hezkuntzako materialetatik hasita, Batxilergoko materialetara heldu.

Behar bereziak dituzten ikasleendako egokitutako testu-liburu eta ikasketa ingurune digitalen sorkuntza erraztu.

Proiektuak burutu 

Ikasitako guztia, proiektu erreal anitzetara bideratu.

Teknika ezberdinak, egiten ikasi. Eta ez nola egiten diren ikusten.

Sormena landu 

Material guztiak ahal den era zuzen eta sinpleenean idatzi.

Egindako ariketa / proiektu ezberdinetan sormena landu.

Pausu argi batzuk jarraitu 1.

Teoria eta tutorial ezberdinak erabiliz, eduki eta teknika ezberdinak ikasi.

2.

Kopia ariketa ezberdinak eginez , sorkuntzarik gabe, ikasitakoa praktikatu eta barneratu.

3.

Sorkuntza ariketa / proiektu ezberdinak eginez, sorkuntza erabiliz, ikasitakoa ahalik eta egoera errealenetan aplikatu.

Teknologia berriak erabili 

Konpetentzia artistikoa eta digitala batera landu.

Ordenagailu, Chromebook eta antzekoek eskaintzen dituzten aukerak erabili.

Baina eskuz egindako lana guztiz alboratu gabe.

Teknologia laguntza bat izan behar da. Inoiz ez oztopo bat.

Konpetentzia artistikoa, konpetentzia digitalaren aurretik kokatu.

│ 6


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 2. SORTUZ PROIEKTUAREN OINARRIAK

Erakargarria izan 

Ikasleendako erakargarriak diren eduki, ariketa eta proiektuak landu.

Ikasleen ikuz kulturatik gertu egon. 

Garaikidea izan.

Materialak ondo maketatu. 

Plastika liburu bat estetikoki egokia izan behar da, matematika liburu batetan gehiketak ondo eginda egon behar diren bezala.

Plastika liburua, estilo adibide bat izan behar da.

Dinamikoa izan 

Proiektua bizirik mantendu.

Liburuak eguneratu, liburu berriak idatzi, …

Euskalduna izan 

Material guztiak euskaraz eskaini.

Ahal den heinean, euskaraz erabili ahal den software erabili.

Ahal den heinean, adibideetan bertako gaiak, baliabideak, … erabili.

Publikoa izan 

Euskal Eskoa publikoa bultzatu.

Sortuz proiektua Euskal eskola publikoaren barruan sortu dela azpimarratu.

Ahal de heinean, Euskal Eskola Publikoaren barruan sortutako adibideak erabili.

Adibide izan 

Irakasleok, materialak / testu-liburuak editorial komertzialek bezain ondo edo hobeto egiteko gai garela erakutsi.

Editorial publiko bat edukitzea suposatuko lituzkeen abantailak erakutsi.

│ 7


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 4 . ZEIN MOTATAKO MATERIALAK GARATU DITUT?

3. 

ZERGATIK CURRICULUMAREN GARAPEN PROPIO BAT ? (Eta ez editorial komertzial batek egindako Curriculumaren garapena / proiektua / testu-liburuak erabili eta kito?).

Editorial komertzialek euren proiektu / testu-liburuen bitartez, euren Curriculumaren garapenak egin dituzte. (Orokorrean euren artean nahiko antzekoak).

Editorial komertzialek egindako proiektu / testu-liburuak erabili ezkero, Curriculumaren garapena euren menpe usten duzu.

Hau ez da zertan txarra izan behar. (Editorial komertzialek proiektuak / testu-liburuak sortzeko lan talde onak izaten bait dituzte). Baina:

ZURE GARAPEN PROPIOA EGIN ETA ERABILTZEAK, ABANTAILA ASKO DAUZKA: 

Askatasuna irabaziko duzu. 

Materialak zure beharren arabera moldatzea / gehitzea / kentzea errazagoa da.

Materialak zure ikasketa ingurune digital pertsonalizatu batetan txertatzea errazagoa da. (Google Classroom, Moodle, Edmodo, …). Autogestionatutako liburu digital bat edukitzea bezala da.

Hezkuntza malgu eta pertsonalizatu bat eskaintzea errazagoa da.

Materialak zatikatuta eta momentu ezberdinetan plazaratzea errazagoa da.

Arbela digitalean edo proiektore arrunt batetan proiektatzeko materialak prestatzea errazagoa da.

Eskolarako eta familiendako merkeagoa da. (Doan dela ez esatearren). 

Zure garapen propioa erabili ezkero, dena doan eskaini dezakezu. 

Bai paperean. (Fotokopiak egitearekin, nahikoa da).

Bai era digitalean. (Pdf moduan edo ikasketa ingurune digital batetan txertatuak).

Hezkuntza doakotasun osorantz bideratzen lagundu dezakezu.

Testu-liburu / lizentzia komertzialetan urtero gastatzen dugun diruarekin egin ahalko genukeen guztia imajinatzen al duzu?

Editorial komertzial batetako paperezko liburua erabili ezkero: 

Editorial komertzialetako Plastikako liburuak garestiak dira.

Gainera, askotan maila bakoitzeko bi liburu daude: Teoria eta ariketa liburuak.

Ariketa liburuak urtero erosi beharko dituzu.

Editorial komertzial batetako liburu digitala erabili ezkero: 

Paperezko liburuak bezain garestiak dira. (Zergatik?).

Urte bakarrerako lizentziak dituzte.

Beraz, teoria liburuak ere urtero erosi beharko dituzu.

│ 8


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 4 . ZEIN MOTATAKO MATERIALAK GARATU DITUT?

Materialak eguneratzea errazagoa da. 

Gaur egun arte, estetika, diseinu, … mundua oso dinamikoa da.

Orokorrean, editorial komertzialetako Plastikako testu-liburuak, teknologia berriei dagokionez, oso eguneratuak ez daude. Batez ere Euskaraz idatzitako liburuak.

Materialak nahi bezala antolatzea errazagoa da. 

Adibidez, gai konkretu batetako material guztiak jarraian jarri ditzakezu.

Editorial komertzialetako testu-liburuek, orokorrean, salto asko egiten dituzte eta gai bereko materialak maila ezberdinetako liburuetan banatzen dituzte.

Testu-liburuen luzera ez da arazo bat. Batez ere era digitalean erabiltzen badituzu.

Editorial komertzialetako testu-liburuek, orokorrean: 

Luzera maximo bat eduki behar dute.

Gauza asko aipatzen dituzte, baina sakontasun gutxirekin.

ZURE GARAPEN PROPIOA EGIN ETA ERABILTZEAK, DESABANTAILARIK DAUKA? 

Edukietan nahi beste sakontzea errazagoa da.

Nik bat bera ere ez dut ikusten.

HAUSNARKETA 

Kalitatezko materialak sortzea lan asko eskatzen du. 

Ikertu, dokumentatu, erredaktatu, irudiz lagundu, maketatu, …

Lan hori egiteko prest gaude?

Kalitatezko materialak sortzea zaila da. 

Ezagupen anitzak eskatzen ditu. 

Bai irakaskuntza arlokoak: Pedagogia, …

Bai beste batzuk: Maketatu, …

Editorial komertzialek sortutako materialak bezain material on edo hobeak sortzeko gai gara?

Editorial komertzialetako materialak / testu-liburuak ez erabiltzeak, ez luke inoiz kalitatearen jaitsiera bat suposatu beharko.

Noizko editorial publiko bat? 

Irakasleok sortutako materialeen kalitatea, homogeneotasuna, koherentzia, … bermatzeko, sistema barrutik kudeatutako ahalegin bat beharrezkoa da.

EDITORIAL KOMERTZIAL

ZURE GARAPEN

EDITORIAL

BATEN GARAPENA ERABILI

PROPIOA ERABILI

PUBLIKOA

ONDO

HOBE?

HOBE

│ 9


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 4 . ZEIN MOTATAKO MATERIALAK GARATU DITUT?

4.

ZEIN MOTATAKO MATERIALAK GARATU DITUT?

Heziberri 2020 Curriculumaren araberako Plastikako edukiak ez ditut hemen errepikatuko.

Oinarrian, aurreko Curriculum guztiek adierazten duten eduki berdinak aipatzen ditu, (ez da ezer aldatu), baina teknologia berrien erabilera azpimarratuz.

Curriculumak edukiei buruz esaten duena oso abstraktua da, (zehaztasun gutxikoa).

Artea ,estetika, geometria, … lantzen dituen edozein eduki , Plastika ikasgaiaren barruan landu daiteke.

Beraz, irakasle edo eskola bakoitzak Curriculumaren garapen oso ezberdin bat egin dezake. (Ondorioz, eskola eta irakasle bakoitzak, ia ikasgai ezberdin bat eskaintzen ari gara).

Ikasleek konpetentzia artistiko orokor bat lortu dezaten, izaera ezberdineko materialak sortu ditut. 

Ez ahaztu Dbh etapan ikasleen aniztasuna oso handia dela.

Lan mota ezberdinekin lan egiten saiatu naiz: 

Lan teknikoak / Lan artistikoak, Lan geometrikoak / Lan organikoak, Lan parametrikoak / Lan ez-parametrikoak, 2D lanak / 3D lanak, Zuri beltzean egindako lanak / Koloretan egindako lanak, Eskuz egindako lanak / Ordenagailuz egindako lanak, …

Teknika ezberdinekin lan egiten saiatu naiz: 

Marrazketa, (arkatza erabiliz, ordenagailuz), argazkiekin lan egin, bektoreekin lan egin, …

Gainera, ordenagailuak erabiliz sortzeari garrantzi handia eman diot.

ADIBIDEAK

│ 10


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 5. ZENBAT MATERIAL GARATU DITUT?

5.

ZENBAT MATERIAL GARATU DITUT?

Heziberri 2020 Curriculumaren arabera:

Dbh etapako lehen hiru urtetan, Plastika derrigorrezko ikasgaia da. 

Astean minimo 3 ordu eta maximo 4 ordu eskaini behar dira, nahi bezala banatuta.

Gomendatutakoa 4 ordu dira.

2 ordu astean Dbh 2. mailan.

2 ordu astean Dbh 3. mailan.

Ala ere, eskola gehienetan 3 ordu besterik ez dira eskaintzen. Kale!

Dbh 4. mailan aukerako ikasgai da. 

Astean 3 ordu eskaintzen dira.

Plastika ikasgaia, ikasleen ehuneko txiki batek bakarrik aukeratzen du.

Eskola oso handi batzuetan, Dbh etapako lehenengo hiru urteetan Plastikarekin erlazionaturiko aukerako ikasgaiak ere eskaintzen dira, (artea, diseinua, …). 

Astean guztira 2 edo 3 ordu eskaintzen dira.

Hau, eskola gutxitan gertatzen da.

Ondorioz, ikasleen gehiengoak Plastika lantzeko bakarrik derrigorrezko orduak izango ditu.

Hau da, Dbh etapa osoan, bakarrik 100 ordu inguru izango ditu.

Beraz, edukiak sakontasun minimo batekin landu nahi badituzu, landuko dituzun edukien aukeraketa bat egin behar duzu, eta gauza batzuk kanpoan utzi.

Sortuz proiektuak hori egiten du: Eduki gutxi batzuk hartu, eta sakontasunez landu.

(Gai asko sakontasun gutxirekin landu ordez).

Baina, aurreko atalean aipatu bezala, eduki hauek izaeraz anitzak izanik.

GUTXIAGO, GEHIAGO IZAN DAITEKE

Konparatzeko, Dbh etapa osoan, matematika lantzeko 500 ordu inguru izango ditu.

Matematika, plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza baino bost aldiz garrantzitsuagoa da?

Gaur egungo munduan, irudiak eta irudi bitartez ideiak adierazteko gaitasunak gero eta garrantzi gehiago badute ere, hezkuntza sistemak plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntzari merezi duen garrantzia ez dio ematen.

│ 11


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 6. SORTUZ LIBURU BILDUMA

6.

SORTUZ LIBURU BILDUMA

Esan bezala, sortu ditudan material guztiak liburu ezberdinetan antolatu ditut.

1., 2. eta 3. liburuak, sarrera liburuak dira eta elkarrekin irakurtzea gomendatzen dizut.

Beste liburu guztiak, teoria + ariketak + proiektuak eskaintzen dituzten liburuak dira.

4. liburua, liburu hauek osotzeko material osagarriak eskaintzen ditu.

Liburu batzuk taldeak osotzen dituzte eta elkarrekin landu ditzakezu.

1. SORTUZ PROIEKTUA

2. PLASTIKAKO, IKUSIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA

3. ORDENAGAILUAREN LAGUNTZAZ SORTZEN

4. EDUKI OSAGARRIAK │ 12


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 6. SORTUZ LIBURU BILDUMA

5. DISEINU GEOMETRIKOA

6. LIBRECAD

7. TINKERCAD

DISEINU GEOMETRIKO TALDEA

8. DISEINU GRAFIKOA

9. INKSCAPE

10. GIMP

DISEINU GRAFIKO TALDEA

│ 13


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 6. SORTUZ LIBURU BILDUMA

11. ILUSTRAZIOA

9. INKSCAPE

10. GIMP

ILUSTRAZIO TALDEA

12. BIDEO- JOKOEN SORKUNTZA

HARPIDETU ZAITEZ

Sortuz proiektua osotzen duten liburu guztiak hemen lortu ditzakezu:

WWW.SORTUZ.COM

Sortuz proiektuari buruzko berririk jaso nahi baduzu, harpidetu egin zaitezke: 

(Web) www.sortuz.com

(Twitter) @sortuzproiektua

│ 14


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 7. NOLA PRESTATU IKASTURTEA?

7. 

NOLA PRESTATU IKASTURTEA? Eskolaren beharren, ikasleen izaera eta beharren, ordu erabilgarrien eta baliabide erabilgarrien arabera: 

Ikasturteko metodologia erabaki / prestatu. 

Ikasturtean zehar metodologia ezberdinak erabili ditzakezu.

Hezkuntza prozesua nola doan arabera, ikasturtean zehar metodologia aldatzen joan zaitezke.

Ikasturteko programaketa prestatu. 

Nire iritziz, ikasturte hasierako programaketa eskematikoa izan behar da.

Ikasturtea aurrera joan ahala eta hezkuntza prozesua nola doan aztertuta, programaketa zehatza gutxinaka sortzen joan zaitezke. Adibidez, ebaluaketako.

Ikasturteko unitate didaktikoak prestatu. 

Programazioari buruz esandakoa, hemen ere aplikatu dezakezu.

Ikasturteko liburua / Ikasturteko ikasketa ingurune digital pertsonalizatua prestatu.

Sortuz bildumako liburuak ikasleei zuzenean / osorik emateko liburuak ez dira.

Batez ere, normalean liburu hauetan dauden eduki guztiak lantzeko denborarik ez duzulako.

Liburu hauek, teoria + ariketa multzo ordenatuak dira. Besterik ez.

Liburu hauetatik abiatuta, ikasturte hasieran ikasleei emateko ikasturteko test-liburu bat sortu behar duzu.

Edo hobe, ikasturteko ikasketa ingurune digital bat sortu behar duzu; Google Classroom, Moodle, Edmodo edo antzeko aplikazio bat erabiliz.

CURRICULUMA

SORTUZ

METODOLOGIA

IKASTURTEKO

PROGRAMAKETA

TESTU - LIBURUA

BILDUMAKO LIBURUAK

UNITATE DIDAKTIKOAK

BEHARRAK ORDUAK BALIABIDEAK

EDO

IKASTURTEKO

IKASTURTEKO MATERIALAK

IKASKETA INGURUNE DIGITALA

SORTUZ LIBURU BILDUMA ERABILIZ IKASTURTEA PRESTATZEKO BIDEA

│ 15


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 7. NOLA PRESTATU IKASTURTEA?

Alderaketa bat eginez, sortuz bildumako liburuak adreiluez osoturik daudela esan dezagun.

Liburuetatik, nahi bezalako adreiluak atera ditzakezu, (liburu oso adreiluak, gai oso adreiluak, gai bateko teoria adreiluak, gai bateko ariketa adreiluak, ariketa solte adreiluak, …), Doc edo Pdf formatuetan, kopiatu + pegatu eginez.

Adreilu horiek erabiliz, ikasturtero etxe berri bat eraiki dezakezu.

Adreiluak aldez aurretik dituzunez, ikasturtero etxea berri bat eraikitzea errazagoa da.

SORTUZ

METODOLOGIA /

IKASTURTEKO TESTU-LIBURUA /

BILDUMAKO LIBURUAK

PROGRAMAKETA

IKASKETA INGURUNE DIGITALA

TEORIA A

1.ARIKETA 2. ARIKETA

TEORIA B

TEORIA A

1.ARIKETA 2.ARIKETA

1.ARIKETA

2.ARIKETA

TEORIA B

1.ARIKETA

2. ARIKETA

ADREILUAK ERABILIZ, ETXEA ERAIKI

ETXEA ERAIKI

│ 16


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 8. LIBURU BAT EDO IKASKUNTZA INGURU DIGITAL BAT ERABILI?

8. 

LIBURU BAT EDO IKASKETA INGURUNE DIGITAL BAT ERABILI? Ikasturteko liburu bat erabili ordez, ikasturteko ikasketa ingurune digital bat erabiltzeak, abantaila asko dauzka: 

Zuk autogestionatutako liburu digital bat erabiltzea bezala da.

Malguagoa da. 

Ikasturtean zehar materialak gehitu / kendu / aldatzea errazagoa da.

Materialak ikasle motaren arabera pertsonalizatzea errazagoa da. 

Adibidez, premia bereziak dituen ikasle bateri material bereziak ematea errazagoa da.

Adibidez, hizkuntza premia bereziak dituen ikasle bateri material bereziak ematea errazagoa da.

Edukiak zatikatuta plazaratzea errazagoa da. (Denak batera plazaratu ordez).

Eduki estrak plazaratzea errazagoa da. 

Bideoak.

Web estekak.

Ariketak kudeatzea, (bidali, jaso, zuzendu, …), errazagoa da.

Ekologikoago da.

IKASTURTEKO

IKASTURTEKO IKASKETA

TESTU-LIBURUA ERABILI

INGURUNE DIGITALA ERABILI

ONDO

HOBE

Gauza biak batera erabili ditzakezu ere. 

Liburua paperean eman eta ariketak jasotzeko ikasketa ingurune digital bat erabili.

Guztia bai paperean bai ingurune digitalean eman.

Ikasleak ariketak ordenagailuan egin behar badituzte, ariketen enuntziatua beste pantaila batetan edo paperean ikusi ahal izatea garrantzitsua izan daiteke. 

Bestela, askotan nahastu egiten dira.

Egoera ideala, ikasleak bi pantaila edukitzea da.

CHROMEBOOK + ORDENAGAILU ARRUNTA BIAK BATERA

Ordenagailu arrunt bat eta Chromebook edo antzeko bat biak batera erabilita.

Ordenagailu arruntak bi pantaila izanda.

Bestela, pantaila bakarra handia bada, bi zatitan banatu dezakete.

Bestela, eta azkenengo aukera bezala, behintzat ariketen enuntziatuak paperean eman ditzakezu.

│ 17


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 9. ADIBIDEA

9.

ADIBIDEA

Dbh 2. mailan diseinu grafikoa aukerako ikasgaia eskainiko dut.

Nagoen eskolaren beharren, ikasleen beharren, ditudan orduen eta ditudan baliabideen arabera, ikasturteko metodologia, programaketa, unitate didaktikoak, … erabaki / prestatzen noa.

Sortuz bildumako liburu hauek erabiliko ditut:

ERABILIKO DITUDAN LIBURUAK

Google Classroom aplikazioa erabiliz, ikasle talde bakoitzerako ikasturteko ikasketa ingurune digital bat sortu dut. 

Ikasturtean zehar, unitate didaktiko bakoitzeko gai bat sortzen noa.

Gai bakoitzaren barruan teoria eta ariketa adreilu ezberdinak Pdf moduan txertatzen noa.

Hau da, Sortuz bildumako liburuetatik interesatzen zaizkidan materialak nahi bezala zatikatu eta ikasketa ingurune digital honetan era ordenatuan txertatzen noa.

GAIAK

TEORIA ADREILUA

ARIKETA ADREILUA

IKASTURTEKO IKASKETA INGURUNE DIGITALA

│ 18


SORTUZ PROIEKTUA │ 1. IKUSPEGI OROKORRA │ 10. SEKUENTZIA

10.

SEKUENTZIA

Editorial komertzialetako testu-liburuak mailaka antolatuta daude. (Dbh 1, Dbh2, …).

Sortuz bildumako liburuak, ez.

Sortuz bildumako liburuen ordenak, sekuentzia konkretu bat erabiltzera ez du behartzen.

Sortuz bildumako materialak nahi bezala sekuentziatu ditzakezu.

(Beste askoren artean), sekuentzia bat hau izan daiteke:

Diseinu geometrikoa.

Dbh 1, 2, eta 3. mailatan landu.

Derrigorrezko ikasgaia.

100 ordu inguru.

DBH 1-2-3

DISEINU GEOMETRIKOA

DBH 4

DISEINU GRAFIKOA

DBH 1-2-3 AUKERAKOA HAUSPOA

ILUSTRAZIOA

AUKERAKOA

BIDEO – JOKOEN

HAUSPOA

SORKUNTZA

Diseinu grafikoa. 

Dbh 4. mailan landu.

Aukerako ikasgaia.

100 ordu inguru.

Ilustrazioa. 

Dbh 1, 2, edo 3. mailan, (derrigorrezko ikasgaian), aukerako ikasgai batetan edo Hauspoan landu.

30 ordu inguru.

Bideo- jokoen sorkuntza. 

Aukerako ikasgai batetan edo Hauspoan landu.

30 ordu inguru. SEKUENTZIA ADIBIDEA

│ 19

1 sortuz proiektua 1 0  
1 sortuz proiektua 1 0  
Advertisement